INGURU - 1. GAIA

Page 1


1. UNITATEA:

IZAKI BIZIDUNAK

1. ZER DA ZELULA? Animalia eta landare guztiak osatzen dituzten zati txiki-txikiak dira. Zelulak bizirik daude, izaki bizidunen hiru funtzio nagusiak betetzen dituztelako: NUTRIZIOA, HARREMANA, eta UGALKETA.

2. NOLAKOAK DIRA ZELULAK? Mota askotakoak dira, oso forma desberdinekoak. Gehienak hain txikiak direnez, ezin ditugu begi hutsez ikusi. Milimetro bakar batean berrogeita hamar eta ehun bitarteko zelula kopurua topa dezakegu. Hauek ikusi ahal izateko, MIKROSKOPIOA erabili behar dugu.

3. ZELULAREN ZATIAK • Mintza: zelula inguratu eta kanpotik banatzen duen estalkia da. • Nukleoa: zelularen funtzionamendua kontrolatzen duen atala da. • Zitoplasma: mintza eta nukleoaren artean geratzen den atala da. Urez eta disolbatutako hainbat substantziaz osaturik dago.

4. ANIMALIA ETA LANDAREEN ZELULAK Animalien zelulek era askotako formak dituzte: esferikoak, kubikoak, izar formakoak… Batzuetan oso irregularrak izan daitezke. Landareen zelulak, berriz, haundiagoak dira animalienak baino eta beraien forma erregularragoa izaten da, askotan prismatikoa (prisma itxurakoa)

animalia zelula

landare zelula


5. ZELULANIZTUNAK ETA ZELULABAKARRAK Animaliak eta landareak zelula askoz osaturik daude, eta horregatik esan genezake animalia eta landareak zelanitunak direla. Beste izaki bizidun batzuk, aldiz, zelula bakar batez osaturik daude, eta izaki zelulabakarrak direla esaten zaie. Uretan, airean, gure gorputzean‌ aurki ditzazkegu, baina ezin dira ikusi mikroskopio baten laguntzaz ez bada.


IZAKI ZELULANIZTUNAK: ANIMALIAK ETA LANDAREAK Izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzen dira: • • • • •

Animalin erreinua: ornodunak eta ornogabeak. Landareen erreinua: loredunak eta loregabeak. Onddoak: lizunak, perretxikoak eta legamiak. Bakterioen erreinua. Bosgarren erreinua: algak eta protozooak.

1. ANIMALIEN ERREINUA Animaliak izaki bizidun zelulaniztunak dira eta beste izaki bizidun batzuez alikatzen dira. 2. LANDAREEN ERREINUA Landareak izaki bizidun zelulaniztunak dira eta ez dute elikagaiak hartzeko beharrik. Izan ere, landareek sortzen dute beraien elikagaia, eguzki-argiaren laguntzaz. Lurzorutik hartzen dute ura eta elikagaiak sortzen behar dituzten beste substantzia batzuk. 3. ZELULAK ETA EHUNAK Izaki zelulaniztunak, bai animaliak eta landareak, mota askotako zelulaz osaturik daude. Mota bereko zelulak EHUNetan biltzen dira. 4. EHUNETATIK ORGANISMOETARA Ehunak ez dira nolanahi lotzen bata bestearekin. Hainbat ehun elkartzen direnean elkarrekin funtzio berean lan egiteko, ORGANO bat sortzen da. Organoak dira, adibidez: bihotza, birikak, hezur bat, gihar bat, eta landare baten hostoa. Era berean, organoak elkartu egiten dira, eta hala sortzen dira SISTEMAK eta APARATUAK. Adibidez, gihar-sistemak mugimenduan esku hartzen du eta digestio-aparatua elikagaiak desegiteaz arduratzen da. Azkenik aparatu eta sistema guztien elkartzeak ORGANISMO bat sortzen du; hau da, IZAKI BIZIDUN oso bat.


IZAKI BIZDUNA bakunenetik (sinpleenetik) konplexuenera honela dago osatuta:

ZELULA EHUNAK ORGANOAK APARATUAK ORGANISMOA = IZAKI BIZIDUN OSOA

Hona hemen harreman honen adibide grafikoa:


BESTE ERREINUAK 1. HIRUGARREN ERREINUA: ONDDOAK Onddoak, alde batetik, animalien antza dute, eta bestetik, landareena. Hala eta guztiz ere, desberdinak dira: ez dira ez animaliak ez eta landareak ere. Hori dela eta, aparteko erreinu batean biltzen dira. Onddo gehienak zelulaniztunak dira. Hauek dira onddoen ezaugarri nagusiak: • Ez dira mugitzen, batzuk lurrean bizi dira. • Ez dute beren elikagaia sortzen beste izaki bizidun batzuez eta haien hondarrez elikatzen dira. • Onddo ezagunenak PERRETXIKOAK dira. 2. LAUGARREN ERREINUA: BAKTERIOAK Bakterioak dira izaki bizidun txikienak. Den-denak ZELULABAKARRAK dira, hau da, zelula bakar batez osaturik daude. Gainera zelula hori animalia edo landareen zelulak baino txikiagoa eta soilagoa. Bakterioak dira izaki bizidun ugarienak. Nonahi aurkitu ditzazkegu: lurrean, airean, uretan… Bakterio batzuk oso erabilgarriak dira, esaterako jogurta egiteko erabiltzen direnak. Beste batzuk, aldiz, izaki bizidunen barruan bizi dira eta gaixotasunak sortzen dizkiete: kolera edo faringitia. Mikroskopioz baino ezin dira ikusi eta, hori dela eta, MIKROBIO esaten zaie.

Bakterio batzuk gaixotasunen sortzaileak izan daitezke


3. BOSGARREN ERREINUA: ALGAKA ETA PROTOZOAK Izaki bizidun asko zelulabakarrrak dira, eta haien zelulek antza handiagoa dute landareen eta animalien bakterioenak baino. Mikrobio horietanko batzuk izaki bizidunez elikatzen dira, eta PROTOZOO izena hartzen dute, amebak eta paramezioak, adibidez. Erreinu honetakoak dira ALGAK ere. Uretan bizi dira eta beren elikagaia propioa sortzen dute. Landareen antza handia dute horretan. Haietariko asko zelulabakarrak dira, baina badaude beste hainbat zelulaniztunak direnak.

4. BIRUSAK Hain dira txikiak eta sinpleak, zientzialariek ez dakitela esaten izaki bizidunak diren ala ez. Horren ondorioz, ezin ditugu inongo erreinutan kokatu. Mikroskopio arrunt batez ezin dira ikusi. Izaki bizidun baten barruan baino ezin dira ugaldu, izaki bizidun horreri gaixotasunak sortuaz; esaterako, elgorria, barizela, gripea edo HIESa.

Birus honek sarritan bisitatzen gaitu; GRIPEaren birusa da hau



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.