Ali baba eta 40 lapurrak (kamishibai)

Page 1


1. FITXA

Baziren behin Bagdad hirian bi anaia, Ali Baba eta Kasim izenekoak. Biak anaiak izan arren bizitza oso desberdina zuten: Ali Babaren lana basoan egurra biltzea zen; Kasim, berriz, aberatsa zen eta jauregi batean bizi zen, zerbitzariz inguratuta. Ali Baba bere anaiaren zerbitzari batekin maiteminduta zegoen, Martxana izenekoa, baina ezin zuen berarekin ezkondu ez zuelako bere askatasuna erosteko diru nahikorik.



2. FITXA Egun batean, mendian lanean zegoela, 40 lapur ikusi zituen mendiaren aurrean. Bat batean lapurren nagusia, mendiari begira jarrita esan zuen: - Ireki zaitez, Sesamo! Eta magia izango balitz bezala ate bat zabaldu zen mendiaren erdian. Lapurrak joan zirenean Ali Baba ere saiatu zen sartzen: - Ireki zaitez, Sesamo! – esan zuen ahots ozenez. Eta atea bere aurrean ere zabaldu zitzaion.



3. FITXA Kobazulora sartu zenean Ali Babak lapurren altxorra aurkitu zuen: urrezko txanponak, diamanteak, harri bitxiz betetako kofreak‌ Baina guztietan hartu zuen bakarra lepoko gorri txiki bat izan zen. Bagdaden bueltan, Martxanari oparitu zion kobazuloan hartutako lepokoa eta Kasimek hura ikusi zuenean honela esan zion Ali Babari: - Esan non lortu duzun lepoko hori eta nahi duzuna emango dizut. - Martxanarekin ezkontzeko baimena nahi dut. - Ongi da, baina orain esan. Non aurkitu duzu lepoko hori? – galdetu zion irrikiz beterik Kasimek.



4. FITXA Hurrengo goizean Kasim kobazulora joan zen. Atearen aurrean jarri eta esan zuen ahots ozenez: - Ireki zaitez, Sesamo! Kobazulo barrura sartu zenean liluratuta geratu zen han zeuden urrezko txanponak, diamanteak eta harri bitxiz betetako kofreak ikusterakoan. Baina ateratzeko garaian hitz magikoak ahaztu zitzaizkion eta burura heltzen zitzaizkion hitzak esaten hasi zen: - Ireki zaitez, Sosome! Ireki zaitez, Salome! Ireki zaitez Sumoli! Halako batean harria mugitu egin zen, baina atearen bestaldean 40 lapurrak zeuden eta Kasim beraien altxorrekin ikusitakoan, burua moztuta hil eta atean eskegi zuten, eskarmentu bat emateko.



5. FITXA Gaua heldu zenean, Ali Baba larritzen hasi zen, bere anaiaren berririk ez zuelako jaso eta kobazulora begirada bat botatzen joatea erabaki zuen. Hara heltzerakoan bere anaia aurkitu zuen, burua moztuta zuela. Burua eta gorpua hartu eta bere etxera eraman zituen. Etxera heltzerakoan Martxanari honela esan zion: - Martxana, zoaz herriko jostunaren bila eta esan etxera

etortzeko, enkargu bat dudala berarentzat.



6. FITXA Martxana, Ali Babak eskatutakoa egin zuen eta jostunarengana joan zen. Jostuna itsua zen, baina oso trebea bere lanean. Berehala bete zuen agindua. Horren ostean, Ali Babak bere anaiaren hileta ozpatu zuen, burua gorpuari josita zuela. Berri hau lapurren belarrietara heldu zenean, berehala hasi ziren burua hildakoaren gorpuari josi zuen pertsonaren bila. Modu honetan, jostuna aurkitu eta enkargua zein etxetan egin zuen esateko eskatu zioten. Ali Babaren etxera heldu zirenean, klarionaz marka bat egin zuten atean.



7. FITXA

Baina Martxanak klarionaz egindako marka ikusita, inguruko etxe guztietako ateetan marka bera egin zuen. Gauean, lapurren nagusia Ali Baba hiltzera joan zenean, ate guztiak gurutze bateko markarekin aurkitu zituen eta bere intentzioa burutu barik bueltatu behar izan zuen bere ezkutalekura.



8. FITXA Hurrengo goizean berriro ere bueltatu ziren Ali Babaren etxera, kasu honetan merkatari karabana batez mozorrotuta. Nagusiak 20 asto zeramatzan berarekin eta bakoitzean bi olio ontzi eskegita. Ontzi hauetariko bakoitzean lapurretariko bat ezkutatuta zihoan nagusiaren seinalearen zain. Orduan denak ezkutalekutik aterako ziren eta Ali Baba hilko zuten. Baina Martxanak ontzietatik zetozen hotsak entzun zituen eta lapurrak zirela konturatzerakoan olio beroa jarri zuen ontzietako bakoitzean eta lapurrak hil zituen. Ali Baba merkataria lapurren nagusia zela konturatu zenean ere, berarekin burrukan hasi eta hil egin zuen.



9. FITXA

Ali Baba eta bere emaztea Martxana betirako pozik bizi izan ziren elkarrekin, inolako problemarik gabe eta oso trankil.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.