Gaiaren laburpena

Page 1


PALEOLITO GARAIA HISTORIAURREA Historiaurrea lehen gizakia agertu zenetik, lehen testu idatziak agertu ziren arte doan denbora da, duela 3000 urtera arte gutxi gora behera. Hiru etapatan dago banatuta. Paleolitoa historiaurrearen lehen etapa da. Duela miloi bat urte hasi zen eta duela 7000 urte inguru bukatu.

IBERIAR PENINTSULAKO LEHEN BIZTANLEAK Gizon emakume haiek aire zabalean, kobazuloetan edo adar eta animalien larruz eraikitako etxoletan bizi ziren. Gizon emakumeak tributan bilduta bizi ziren. Nomadak ziren, leku batetik bestera janari bila joaten zirelako. Naturan aurkitzen zutenaz elikatzen ziren. Ehiza arrantza eta fruitu bilketa praktikatzen zuten. Animalien larrua janzten zuten hotzetik babesteko. Sua erabiltzen ikasi zuten. Horri esker elikagaiak prestatu ahal izan zituzten. Bi harri elkarren kontra jotzen zituzten txinparta irten arte. Honi esker adar lehorrek su hartzen zuten.

LANABESAK Harri, hezur eta egurrez egindako lanabesak egiten zituzten. Kontu handiz harri bat beste baten kontra jotzen zuten nahi zuten forma eman arte. Lantzak eta geziak ehizarako, arpoiak arrantzarako, orratzak josteko eta labanak mozteko egin zituzten.

LEHENBIZIKO ARTISTAK Garai

hartan

agertu

ziren

lehen

artistak.

Animaliak

margotzen

zituzten

haitzuloetako horma eta sabaietan. Koloretako pinturak mineraletatik lortzen zituzten. Emakumeen harrizko eskultura txikiak ere egiten zituzten. Irudi horiei Venus esaten zaie.


NEOLITO GARAIA ABELTZAINTZA ETA NEKAZARITZA Neolitoa duela 7000 urte inguru hasi zela esan genezake, Paleolitoa bukatu eta gizakia abeltzantza eta nekazaritza aurkitu zituenean. Animaliak hezitzen eta itxiduretan gordetzen hasi ziren; orduan jaio ziren lehen abeltzainak. Lurra lantzen ere hasi ziren, jaten zituzten fruituen haziak landatuz eta beraien fruituak bilduz ondoren; nekazari bihurtu ziren.

HERRIXKEN SORRERA Elikagai bila joan behar ez zirenez, gizakia sedentario bihurtu zen, eta horrezkero lehen herrixkak sortu ziren. Herrixkak ibaietatik gertu eraikitzen zituzten, ura eskura izateko. Normalean enbor hesiz inguratzen zituzten babestuago izateko. Lanbide

desberdientan

trebatzen

hasi

ziren.

Modu

honetan,

nekazariak,

abeltzainak, ehiztariak eta artisauak zeuden.

LEHENBIZIKO ARTISAUAK Neolitoan harrizko lanabesak gero eta landuagoak ziren: aitzurrak, igitaiak eta esku-errotak zituzten. Lanabes hauek harlanduz egiten zituzten, oso gogorra zen harri mota batekin. Harria leuntzeko behin eta berriro igurzten zuten harri bat bestearen kontra. Gainera, garai hartan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren: ehunak, animalien artileaz egiten zirenak; eta zeramika, eskuz moldatutako eta sutan egositako buztinez egina.

NEOLITOKO PINTURAK Neolitoan beste era bateko pinturak egiten zituzten. Nahiago zuten beste mota bateko eszenak margoztea: ehiza, dantzak, landareak biltzen‌ Irudiak oso modu eskematikoan marrazten zituzten eta kolore bakar batez: gorriz.


METAL AROA METALEZKO LEHEN OBJEKTUAK Duela 6000 urte inguru gizakia metalezko lehen objektuak lantzen ikasi zuen; orduan hasi zen Historiaurreko azken etapa: Metal Aroa. Lehenbizi kobrea erabili zute, ondoren brontzea eta azkenik burdina. Metal horien bidez denetarik egin zuten, harria baino iraunkorragoak baitziren. Armak egin zituzten -ezpatak eta aizkorak-, apaingarriak –lepokoak eta belarritakoak-, eta lanabesak –aitzurrak eta igitaiak-.

HERRIXKATIK HIRIRA Metalak ez zeuden edonon. Horregatik, metal asko zeuden inguruetan kokatutako herrixkak apurka-apurka hiri txiki bihurtu ziren. Hiriak harrizko harresiz inguratu zituzten eta hauek babesteko lehen soldaduak agertu ziren. Hiria zuzentzeko, lehen buruzagiak ere agertu ziren. Lanbide berriak agertu ziren: aipatutako buruzagia eta soldaduez aparte, merkatariak ere zeuden, ehunak, zeramika eta abar salerosteko.

ASMAKIZUN BERRIAK Metal aroan beste hiru asmakizun ere eman ziren: gurpila, bela eta goldea. Gurpilak salgai astunenak laku batetik bestera gurdian eramateko aukera ematen zuten. Belari esker, itsasontziak haizearen indarrez mugitzen hasi ziren eta, ondorioz, ontzi handiagoak eraikitzen hasi ziren. Goldearen laguntzaz, lur-sail handiagoak landu ahal izan zituzten eta, beraz, elikagai kopuru handiagoa lortu.

MONUMENTU MEGALITIKOAK Garai hartako jendeak harri handiak erabilita monumentuak egin zituzten. Harri horiei Megalito deitzen zaie eta monumentuei, monumento megalitiko. Hiru motako monumentuak heldu dira gure garaira: iruinarriak, trikuharriak eta harrespilak.


EUSKAL LURRALDEA HISTORIAURREAN LEHENBIZIKO BIZTANLEAK Hainbat aztarna aurkitu dira Euskal lurretan, gehienbat isurialdeen banalerrotik iparraldera (Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetatik gertu). Duela 200.000 urteko aztarnak dira.

PALEOLITOKO AZTARNAK Animalien

hezur,

arma

eta

lanabes

ugari

aurkitu

dira.

Aztarnategi

garrantzitsuenetako bat Izturitzen aurkitzen dena da. Garai hartako pintura eta grabatuak ere aurkitu dira. Aipagarrienak Santimamiñeko kobetan (Bizkaia) eta Ekaineko kobetan (Gipuzkoan) aurkitu daitezkenak.

NEOLITOKO AZTARNAK Neolitoa berandu hasi zen arren, ugariak dira Euskal lurretan aurkitu daitezken monumento megalitikoak. Garrantzitsuenak Guardiako (Araba) Sorginetxe eta Mandubi Zelaiako trikuharriak (Gipuzkoa), edo Musiko Gañako harrespila (Gipuzkoa).

METAL AROKO AZTARNAK Euskal aztarnategi oso garrantzitsua Guardiako La Hoyakoa (Araba) da. Bertan herrixka harresitu bat aurkitu da. Bertako biztanleek animaliak hazten zituzten eta baita lurra landu ere. Laborantzako lanabesak aurkitu dira (goldeak eta igitaiak, esaterako) eta baita armak eta apaingarriak ere (ezkutuak, ezpatak, lepokoak…).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.