INGURU - 2. GAIA

Page 1


2. UNITATEA:

LANDAREAK

LANDARE-TALDEAK Munduan 250.000tik gora landare mota daude. Hala eta guztiz ere denak sailka ditzakegu bi talde nagusitan: lorerik gabeko landareak eta landare loradunak.

1. LORERIK GABEKO LANDAREAK Lorerik gabeko landareek ez dute inoiz lorerik sortzen, ez dute hazirik ez eta frutirik ere. Ugalketa esporen bitartez egiten dute, estalki gogorra duten zelula bereziak. Bi motako landareak aurkitu ahal ditugu talde honetan: goroldioak eta iratzeak. • Goroldioak: landare txikiak dira, zurtoin eta hosto txikiak dituztenak. Hostoak zurtoinetik bertatik hazten zaizkie. Sustraitxoa dute, baina ez da elikatzeko, lurrean finkatzeko baizik. Ura hostoetatik xurgatzen dute eta hori dela eta beraien bizilekuak gehienetan hezetasun maila handia du. Ur faltan daudenean lehortu eta hilik daudela ematen du, baina berriro ere urreztatzean berdetu egiten dira. Gorodioaren gorputzetik adartxo bat ateratzen da eta adartxo horren puntan kapsula txiki eta lodiago bat ateratzen da. Goroldioen esporak kapsula hrren barruan sortzen dira. • Iratzeak:

goroldioak

bezala

hauek ere leku hezeetan hazten dira baina goroldioak baino handiagoak izaten dira. Lurpeko zurtoina dute, errizoma deitua, eta bertatik ateratzen dira sustraiak eta hostoak. Hostoak fronde izena hartzen dute eta beraien aldeetariko batean soro izeneko kapsulak dituzte, barruan esporak gordetzen dituztenak.


2. LANDAREA LOREDUNAK Landare loredunak ugaltzeko Lorea eta haziak sortzen dituztenak dira. Normalean ez dute urte osoan zehar Lorea edukitzen, sasoi batean baizik, eta izan daiteke denbora luze batean lorerik ere ez izatea eta hainbat urteetan behin baino ez loratzea. Landare hauek angiospermoak.

ere

bi

taldetan

banatzen

ditugu:

gimnospermoak

eta

• Gimnospermoak: zuhaitzak eta zuhaixkak sartzen dira talde honetan. Gehienek hosto iraunkorra dute (adb: pinuak eta izeiak). Hosto luze eta estuak izan daitezke (pinuaren orratzak, esaterako) edo txikiak eta ezkata formakoak (altzifreenak, adibidez). Lore soilak eta ikusgarritasun gabekoak dituzte. Fruiturik ez dute izaten eta haziak pinaburuetan sortzen zaizkie.

• Angiospermoak: talderik ugariena da; talde honen barruan zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak aurkitzen ditugu. Gure elikaduran erabiltzen ditugun landare gehienak angiospermoak dira: fruta-arbola guztiak, artea, pagoa, mitxoleta, etab. Guztiek lore koloretsuak sortzen dituzte, batzuk txiki eta ez oso ikusgarriak diren arren. Lore horietatik fruitua sortuko da eta fruitu horien barruan hazia sortuko da.


LANDAREEN ELIKADURA 1. NOLA ELIKATZEN DIRA LANDAREAK? Landareak ez dute elikagairik hartu behar; beraien elikagai propioa sortzeko kapazak dira. Elikagai hau sortzeko zenbait substantzia hartu behar dituzte: ura, gatz-mineralak eta karbono dioxidoa. Hauetaz aparte, beste energia iturri bat behar du: eguzki-argiaren energia, hain zuzen. Elikagaia sortzeko egiten duten prozesua fotosintesia deitzen da eta hosto eta zurtoin berdeetan egiten da.

2. SUBSTANTZIAK HARTZEA Landareek lurretik hartzen dituzte substantziak sustraietan dituzten ile xurgatzaileetatik. Urarekin batera, gatz-mineralak hartzen dituzte eta honela izerdi landugabea eratzen dute. Sustraietatik hostoetara hodi-zurkarak izeneko tutu batzuetatik doa. Han, hostoetan, estoma izeneko irekigune txiki batzuetatik karbono dioxidoa gehituko zaio izerdi landugabe honi.

3. FOTOSINTESIA Erreakzio kimiko oso konplexua da fotosintesia. Hostoetan dagoen izerdi landugabea (ura + gatz-mineralak + karbono dioxidoa) eguzki-argiaren energiaren bidez elikagai bihurtzen dira. Landareek eguzki-argiaren energia hartzen dute klorofila izeneko substantzia berde baten bidez. Substantzia hau zeluletan dauden kloroplastoetan aurkitzen da eta berari esker dira landareak kolore horretakoak. Fotosintesiaren eraginez, prozesuan oxigenoa askatzen da atmosferara.


4. IZERDI LANDUA Fotosintesia egin ondoren sortzen diren elikagaiari izerdi landu deitzen diogu. Izerdi landu hau landarearen atal guztietara banandua izango da liber-hodi izeneko tutu batzuen bidez. Modu honetan, landarearen atal berdeetatik fotosintesia egiten ez duten beste atal batzuetara eramango da elikagaia, sustraietara eta fruitura, esaterako. Liber-hodiak eta hodi-zurkarak hodi desberdinak izanda, izerdi landugabea eta izerdi landua ez dira nahasten, nahiz eta oso gertu ibiltzen diren bata bestearengandik.

5. ARNASKETA Fotosintesiaren bidez elikagaiak egin ahal izateko landareek arnasa hartu behar dute: karbono dioxidoa hartu egiten dute eta oxigenoa botatzen. Fotosintesirik egiten ez dutenean, kontrako arnasketa egingo dute, hau da: oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu. Hala eta guztiz ere sortzen duten oxigeno kopurua hartzen dutena baino handiagoa da eta horregatik esan dezakegu landareek kontsumitzen dutena baino oxigeno gehiago sortzen dutela.


LANDAREEN UGALKETA SEXUALA Animaliek landareen beharra dute elikatu ahal izateko; landareek, berriz, animalien beharra dute ugaldu ahal izateko.

1. LOREAK Landarearen ugaltze-organoak dira eta atal ar bat eta beste atal eme bat dute. Lorearen atal arra estaminez osatuta dago eta hauen buruan antera izeneko atal bat. Anteretan polena sortzen da, neurri mikroskopikoa duen hauts bat. Estamineak inguratzen duten zatiari korola deitzen diogu. Lorearen atal emea pistiloa da eta honen oinarrian obulutegia aurkitzen da. Han obuluak egoten dira. Pistiloa inguratzen duen zatia kaliza deitzen da.

2. POLINIZAZIOA Polena anteretatik pistilora igarotzeko prozesuari POLINIZAZIOA deitzen diogu. Bi modu daude prozesu hori eman ahal izateko: • Intsektu bidezko polinizazioa: lore handi eta ikusgarrietan ematen da. Intsektuak lorean dagoen nektarra jatera doazenean, polen aleak gorputzean (ohikoena, hanketan) itsatsi egiten zaie eta beste lore batzuetara joatean, ale hauek haietan askatzen dira. • Haizearen bidezko polinizazioa: lore txiki eta ez oso ikusgarrietan ematen da. Polen asko sortzen dute eta haizeak lore batetik beste batera eramango du.


3. FRUITUA ETA HAZIA Polinizazioaren ondoren, hazia eta fruitua eratzen hasiko dira. Pistiloaren barruan dauden obuluak hazi bihurtuko dira eta obulutegia, ordea, fruitu. Hazi bakoitzaren barruan enbrioia eratuko da, jadanik miniaturazko landare bat dena. Fruitua, ordea, hazi horiei babesa emateko eta urruntzen laguntzeko funtzioa edukiko dute. Funtzio hau hainbat modutan egiten dute. Hona hemen adibide desberdinak: • Sagarrak, gereziak, aranak… moduko fruituak handiak eta urtsuak dira, animaliek haziak irentsi eta beraien gorotzetan kanporatuta zabaldu ditzazten. (D irudia) • Kardulatzak moduko kakoak edo arantzak dituzten beste fruitu batzuk animalien ileetan katigatuta geratzen dira eta beste puntu batean jausi egiten dira. (C irudia) • Kardilaunak arinak dira eta ile luzeak dituzte haizeak arrastan eraman ahal izateko. (A eta B irudiak)

4. HAZIA ERNETZEA Hazia lurrera erortzen denean eta baldintza egokiak ematen badira (hezetasuna, argi kopurua, tenperatura, …) hazia erne egingo da. Hau izango da ugalketaren azken pausua. Hazia puztu egingo da eta barruan dituen elikagaiei esker handituko da, sustraia lurrean hondoratuz eta zurtoina gorantz haziz. Hazian gordetako elikagaiak amaitzen direnerako, landarea elikadura-funtzioa bere kabuz egiteko kapaza izango da eta landare heldu bat izan arte hala jarraituko du.


UGALKETA ASEXUALA ETA LANDAREEN ARTEKO HARREMANA 1. UGALKETA ASEXUALA Badaude landare batzuk loreak eta haziak parte hartu gabe ugaldu egiten direnak. Modu honetan ugaltzeari, ugalketa asexuala esaten diogu, landare bakar batek bere kabuz ugaldu egiten delako. Modu asexualean ugaltzen diren landareetako bakoitza sortu duen landarearen berdina da. Hainbat modu daude asexualki ugaltzeko. Hauek adibidez: lurzoruaren gainean • Estoloiak: horizontalean hazten diren zurtoinak dira eta tartean-tartean sustraiak sortu eta landare berri bat jaiotzen zaienak. • Errizomak: lurpeko zurtoin horizontala da. Errizomei zurtoinak ateratzen zaizkie gorantz tartean-tartean eta landare berria sortzen dute. • Tuberkuluak: errizoma mota bat da. Errizoma hau lodituta dago elikagaia pilatu ahal izateko. Tuberkulurik ezagunena patata da.

2. UGALKETA ASEXUALAREN ERABILERAK

Landareen ugalketa asexuala oso erabilgarria da gizakiarentzat nekazaritzan. Mahatsondoak, arrosak edo geranioak aldaxken bidez ugaltzen dira, adibidez. Aldaxka ernamuin bat edo beste duten zurtoinak dira, lurrean sartuta sustraia garatu eta hazi egiten direnak. Beste erabilera bat txertaketa da: landare bati beste baten lotu egiten da, txertatu den honek sorburuko landarearen ezaugarriak izan ditzan.


3. HAZKUNDEA ETA MUGIMENDUA Landareek, beste edozein izaki bizidunen modura, inguruarekin harreman funtzioa betetzen du, gehienbat hazkundearen norabidea eta abiadura aldatuz. •

Sustraiak beherantz egiten dute beti eta zurtoinak gora, lurzoruaren aldapa edozein dela ere.

•

Zurtoina eta hostoak argirantz orientatzen dira beti.

•

Landare igokariak, euskarriren bat ukitzen dutenean, haren inguruan kiribilduta hazten dira.

Mugimenduari dagokionez, badaude landaren batzuk zeintzuk mugimendu azkarrak egiten dituzten. Adibidez, mimosaren hostoak ukitutakoan, hauek itxi egiten dira.

4. EGURALDIA HAUTEMATEA Landareek ez dute urteko sasoi guztietan berdin jokatzen. Adibidez, landare bakoitzak badaki noiz loratu behar duen eta noiz fruitu eman. Eta nola dakite zein urtaro den? Urte sasoiari antzemateko argi-orduen kopurua kontrolatu egiten dute. Udaberrian, adibidez, gauak laburtu egiten dira eta egunak luzatu. Bestalde, badaude gaua eta eguna desberdintzen dituzten landareak ere. Hala, landare batzuen loreak egunez zabaldu egiten dira eta gauez itxi, edo alderantziz.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.