Gaiaren laburpena

Page 1


IBERIARRAK, ZELTAK ETA KOLONIZTZAILEAK Kristo Aurreko lehen milurtekoan bi herri bizi ziren iberiar Penintsulan: iberiarrak eta zeltak. Hauen ondoren, zenbait herri kolonizatzaile etorri ziren: feniziarrak, greziarrak eta kartagoak.

IBERIARRAK Iberiarrak Iberiar Penintsularen hego eta ekialdean bizi ziren. Herrixka txikietan bizi ziren, etxe angeluzuzenetan eta kaleetan antolatuta. Tributan bizi ziren eta hauetariko asko errege bat zuten gobernuburu. Biztanle gehienak nekazariak edo abeltzainak ziren. Artisau bikainak ere baziren. Burdinezko ezpatak egiten zituzten, zeramikazko ontziak eta artilezko zein lihozko ehunak. Feniziar eta greziarrekin salerosketan jarduten zuten eta honetarako txanponak erabiltzen hasi ziren.

ZELTAK Zeltak goi lautadan eta atlantikoko kostaldeko lurretan bizi ziren. Beste herri batzuekin batera bizi ziren, esaterako, baskoiak. Kastro izeneko herrixketan bizi ziren, etxebizitza zirkularrez osatutakoak. Tributan bizi ziren eta beraiek landutako produktuez elikatzen ziren. Hori dela eta, merkataritzarik ez zegoen. Gehienak abeltzainak ziren. Metalezko objetuak egiten ere oso trebeak ziren.

HERRI KOLONIZATZAILEAK K.a. VII mendean feniziarrak heldu ziren penintsulara. Andaluziako kostaldean kokatu ziren eta hainbat kolonia sortu zituzten: Gadir (gaur egungo Cadiz), Malaka (gaur egungo Malaga) edo Sexi (gaur egungo Almu単ecar). K.a. VI mendean greziarrak heldu ziren kostalde mediterraneora, metalekin, gatzarekin edo espartzuarekin merkataritzan aritzeko. Zenbait kolonia sortu zituzten: Rhode (gaur egungo Rosas), Empurion (gaur egungo Empuries) edo Sagunto, adibidez. K.a. III mendean kartagotarrak etorri ziren Afrikatik eta Ebyssos (gaur egungo Ibiza) eta Kartago Nova (gaur egungo Cartagena) koloniak sortu zituzten. Mediterraneoan boterea lortu nahiean erromatarren kontra borrokatu zuten, eta baita galdu ere. Azken hauek, kartagotarrak iberiar penintsulatik kanporatu zituzten.


ERROMATAR HISPANIA Duela 2000 urte baino gehiago erromatarrak iberirar penintsulara heldu ziren. Hispania izena eman zioten eta erromatar inperioaren probintzia bihurtu zuten.

ERROMATAR KONKISTA Erromatarrek Mediterraneo itsasoa kontrolatu nahi zuten. Horretarako kartagotarren aurka borrokatu egin ziren, Gerra Punikoak izeneko guda batean. K.a. 218. Urtean erromatarrak Emporion (gaur egungo Empuries, Gironan) bereganatu zuten eta apurka-apurka kartagotarrek eta beraien buruzagi Anibal mendean hartu zituzten. Erromatarrek erraz hartu zituzten mendean mediterraniar kostaldeko herriak, baina iberiar penintsulako mendebalde eta iparralderantz abiatu zirenean gogor aurre egin zieten herriekin egin zuten topo. Hori dela eta, Hispaniako konkistak pentsatutakoa baino luzeagoa suertatu zitzaien eta ia 200 urteko gerratearen ondoren, K.a. 19 urtean Augusto enperadoreak amaitutzat eman zuen gerra, iparraldeko azken herriak menderatu ondoren.

HISPANIAREN ANTOLAKETA Erromatarren iberiar penintsula Hispania deitu zuten, eta inperioko zati bihurtu zuten. Hobeto kontrolatu nahiean, probintziatan banatu egin zuten, bakoitzerako gobernadore bat izendatuz. Hasiera batean bi, ondoren hiru, eta azkenik K.o. III. mendean bost probintziatan geratu zen zatituta Hispania: Betika, Lusitania, Tarraconensis, Gallaecia eta Carthaginensis. Esandako moduan, bakoitzean gobernadore bat izendatu zuten eta honek, Erromatar Legea erabiliaz, arauak betearazi zituen.

ERROMATAR HISPANIAKO GIZARTEA Erromatar Inperioan bi motako pertsonak zeuden: pertsona askeak eta esklaboak. Pertsona askeen artean, gizon-emakume aberatsak zeuden (merkatari handiak, lur-eremu handien jabeak, Erromatik etorritako familiak‌) eta baita ondasun gutxiko pertsonak ere bai (artisauak, merkatari txikiak, beraien lurraren jabe ziren nekazariak‌).


Esklaboak, ostera, pertsona askeen zerbitzurako lan egiten zuten pertsonak ziren, bai soroan, zein etxean edo meategietan; talde honen barruan gladiadoreak ere sartzen ziren.

ERROMANIZAZIOA Hispaniarrek erromatarren ohiturak eta cultura bereganatzeari deitzen diogu erromanizazioa. Honen ardura, legionarioek hartu zuten, herri indigenak erromatar hiri bihurtzen zuten bitartean, latina eta erromatar legeak irakatsi, eta kristau erlijioa hedatuaz.

ERROMATAR ARTEA Erromatarrak eraikitzaile bikainak izan ziren. Honetarako bi material berri aasmatu zituzten: zementua eta hormigoia (harri, hare eta zementuz egindako nahastea). Horrez gain, horma eta zoruak apaintzeko harri txiki eta kristalez osatutako mosaikoak egiten zituzten.


EUSKAL LURRALDEA ANTZINAROAN ERROMATARRAK ETORRI AURREKO HERRIAK K.a. I mendearen inguruan (erromatarrak heldu baino lehen) hainbat herri zeuden euskal lurretan: autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak, akitaniarrak, beroiak eta baskoiak.

ERROMATARREN KONKISTA Erromatarrak K.a. I mendean sartu ziren Ebro haranetik euskal lurraldeetara, eta handik iparralderantz hedatu egin ziren. Erromatarrak heldu baino lehen euskal lurretan bizi ziren herriek ondo hartu zituzten erromatarrak, batez ere Araban eta Nafarroan kokatuko zirenak. Aztarnetako bat, adibidez, Arabako Iru単a-Veleiako hiria edota Bizkaiko Forua hiria.

ERROMATAR GALTZADAK ETA ZUBIAK Erromanizazioak galtzaden sare zabal bat ekarri zuen. Bi helburu zituen: helburu ekonomikoa eta helburu militarra. Euskal lurraldetik igarotzen ziren galtzadek bi norabide zituzten: Mediterraneo itsasoa eta iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko lurrak batzen zituena batetik, eta Akitaniarekin batzen zuena bestetik. Ibaiak zeharkatzeko erromatarrek zubiak eraiki zituzten. Esanguratsuak dira Arabako Trespuenteseko zubia edo Miluzeko zubia Iru単eatik gertu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.