1. FITXA
Bazen behin lau kidek osatzen zuten familia bat: Anartz txikia zen, sudur motzekoa eta amaren antz handikoa; Aiora neska baxua, nahiko beltzarana eta ile ilunekoa; Juanjok sudur kakoduna zuen eta metalezko betaurreko txiki batzuk janzten zituen; eta Marisa, jenio handikoa emakumea, umore txarrekoa.
2. FITXA
Marisak alfonbra bat erosi nahi zuen eta Juanjok ez zeukan gogorik, baina‌ nola ezetz esan? Juanjo seme-alabekin joan zen Bilbora alfonbra berri bat erostera.
3. FITXA
Bilbora heldu zirenean Marisak agindutako denda pertsiarrera abiatu ziren Juanjo, Aiora eta Anartz.
4. FITXA
Dendara sartu ziren eta‌ Zenbat alfonbra!! Harrituta gelditu ziren. Milaka alfonbra zeuden, zein baino zein ederragoa.
5. FITXA Aiora eta Anartz alfonbren gainean hasi ziren jolasten. Halako batean alfonbra baten gainean jesarri ziren eta esan zuten: - Eraman gaitzazu etxera! Eta bat batean alfonbra hegan hasi zen.
6. FITXA
Alfonbra ez zen, ordea, Aiora eta Anartzen etxera joan. Alfonbrak Pertsiara eraman zituen haurrak. Lurreratu zirenean Aiora eta Anartzek mutiko batekin egin zuten topo. Darius deitzen zen.
7. FITXA Dariusek azaldu zien biei berak egindako alfonbra zela hori eta alfonbra garestia izan arren berak diru gutxi irabazten zuela. Dariusek Aiora eta Anartzeri bere istorioa kontatu zien: - Ba al dakizue? Alfonbra hori nik egin nuen. Lan oso handia
egin nuen hori josteko baina lan guzti horren truke diru oso gutxi ordaindu zidaten. Nire tailerreko ugazaba oso maltzurra da langileekin.
8. FITXA Konponbide bat bilatu nahiean, Aiora eta Anartz ,Dariusekin batera Bilbora bueltatu ziren, alfonbra pertsiarren dendara. - Erosi alfonbra hau, mesedez, erosi alfonbra hau! - eskatu zioten Joanjori. Eta Joanjok hala egin zuen, baina konturako orduko alfonbra berriro ere hegaka zegoen Pertsiarako bidean Darius gainean zegoelarik. Egun hartatik aurrera postari lanean arituko zen eta alfonbra tailerrean baino diru gehiago irabaziko zuen eta eskolara joan ahal izango zen.