Aladino eta kriseilu majikoa (kamishibai)

Page 1


1. FITXA

Bazen behin Aladino izeneko mutil bat. Bagdaden bizi zen eta denborarik gehiena merkatariei lapurreta txikiak egiten ematen zuen. Bere ama oso haserre zegoen berarekin, berak lapurtzen zuena merkatariei itzuli behar zielako.



2. FITXA Egun batean, gizon bat agertu zitzaion eta esan zion: - Aladino, zure osaba naiz. Badakit diru askorik ez duzula eta lagundu nahi

dizut. Hartu diru poltsa hau zuretzat. Aladino berehala joan zen etxera eta amari gertatutakoa kontatu zion: - Ez nekien zure aitak anaia bat zuenik, - esan zuen amak - baina oso jatorra

dirudi. Osaba misteriotsuak esan zion Aladinori errekado batzuk egiten lagundu behar ziola eta Aladinok baietz esan zion. Mendira joan ziren eta, Aladinok egurra batzen zuen bitartean, osabak magia egin eta ate bat agertarazi zuen.



3. FITXA Osabak atea zabaltzeko eskatu zion Aladinori eta kobazulo batera sarrera agertu zen: - Sartu barrura Aladino – esan zion osabak – eta kriseilu bat aurkitzen duzunean

ekarri egidazu. Baina Aladino kobazulo barruan geratu zen harrapatuta eta argia izateko kriseilua igurtzi zuen. Orduan kriseiluko aztia atera zen: - Ni kriseilu magikoaren aztia naiz. Hiru desira eskeintzen dizkizut – esan zion. - Mesedez, atera nazazu hemendik. Nire etxera joan nahi dut – erantzun zion Aladinok. Eta hala izan zen. Bat batean Aladino etxean zegoen.



4. FITXA Aladinok bigarren desioa eskatu zion aztiari : - Aberatsa izan nahiko nuke eta baita jauregi bat ere,

printzesarekin ezkondu eta bizi ahal izateko.

Eta aztiak orduan erantzun zion: - Emango dizudan jauregia handia izango da, ormetan harri

bitxiz apainduta eta ilargi betea baino politagoa.



5. FITXA

Halako egun batean, Aladinoren gazteluko zerbitzari bat engainatu ondoren, azti maltzurrak kriseilua lortu zuen eta Aladinoren jauregia eta printzesa urritira bidali zituen. Orduan Aladino bere emaztearen bila atera zen eta basamortuan aurkitu zuen.



6. FITXA

Aladinok azti maltzurra hil eta kriseilua berreskuratu zuen eta kriseiluaren aztiari dena konpontzeko eskatu zion: - Eraman jauregia berriro ere Bagdadera, zoriontsu izan gaitezen. Desira esaten amaitu baino lehen, aztiak jauregia berriro ere Bagadadera itzulia zuen.



7. FITXA

Egun horretatik aurrera Aladino eta printzesa oso pozik bizi izan ziren eta inoiz ez zuten aztiaren beharrik izan.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.