Maxixatzen 349. alea

Page 1

Azkoitiko herri aldizkaria, 2015eko abendua - 349. zenbakia

maxixatzen



Kale Nagusia, 62 Gipuzkoa, 20720 Azkoitia 943 85 36 17

www.maxixatzen.eus ARGITARATZAILEA: Maxixatzen Euskaldunon Elkartea. ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK: Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Beristain, Olaia Juaristi eta Ainhoa Cuende. KOORDINAZIOA: Olaia Juaristi. MAKETAZIOA: Ane Larrañaga. PUBLIZITATEA: Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17 LOGOTIPOAREN DISEINUA: Amaia Guridi. ZUZENTZAILEAK: Aitor Arruti eta Gema Lopez. INPRIMATEGIA: Gertu inprimategia. TIRADA: 800 ale. LEGE GORDAILUA: SS-706-97 ISSN: 1137-8891 Oharra: Maxixatzenek

ez

du

bere

gain

hartzen

IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA

Iritzixe  Imanol Elezgarai

4

Kalin galdezka  Gustatzen al zaizkizu Gabonak?

5

Izena ta dizena  Gazte lokalak

6

Publierreportajea  Milar Larramendi

10

Galdetu ahala erantzun  Traki

12

Tokiteko puntetik  Maite Alberdi

14

Tokitteko punteko herritarra:  Pit

15

Izena ta dizena  Bidaia tertuliak

16

Iritzixe  Maitane Aizpuru

18

Maxixatzen maxixatuiez 20  Euskararen nazioarteko eguna Ba al dakizu?  Jose Ramon Aranbarri

21

Hilebetin begixetatik 22

eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan

Eskure komeni

24

Agendie

26

beharko dituzte eta maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.


4 Iritzixe

Je suis Ahmad Imanol Elezgarai

I

luntzen ari du. Ahmad lagunekin ari da jolasean etxe azpian. Leihotik oihu bat. Ama deika, sartzeko etxera. Ahmadek ezetz; zortzi urterekin nagusia da jada kalean futbolean jokatzeko. Lagunak ostiko batez urrun jaurti du baloia. Txikiena denez, Ahmadek joan beharko du baloiaren bila. Horiek dira arauak. Begirada azkar bat. Ama ez dago begira. Laster batean doa baloiaren bila. Bera ere heldua dela erakutsi behar die lagunei, prestutasunez bete behar du misioa. Zuhaitz batean zintzilikatuta dago baloia. Arazorik ez. Ahmadek maite du horma eta zuhaitzetara igotzea. Bi jauzitan igo eta jaitsi da zuhaitzetik, eta eskuekin altxatzen du baloi zaharra, munduko kopa balitz bezala. Lortu du. Itzultzeko astirik ere ez du izan. Zeru ilunean hiru argi bizi eta disdiratsu, goitik beheruntz. Aurrenekoa etxetik gertu erori da. Bigarrena gainean. Hirugarrena ikusteko aukerarik ez du izan; hauts hodei handi batek jan du dena. Kostata, baina lurretik altxatzea lortu du Ahmadek. Inguruan ez du ezer ikusten. Non da baloia? Nonbaitetik oihuak entzun ditu, baina kolpetik isildu dira. Laugarren argia, eta lurra ireki da berriz. Ume baten negarra. Amari deika hasi da. Lurrean gorputzak daude. Gizon bat pasatu da lasterka; ume bat darama besoetan, geldi. Aitari dei egin dio oraingoan. Beti agertzen da ohetik baso bat esne eskatzeko deitzen dionean. Iritsi da etxe atarira, baino han ez da ez amarik ez aitarik. Bere etxea ikus dezake barrutik. Bere lagunak ere ez daude. Ez dago inor, egur, harri eta hauts tontorrak besterik ez. Ahmad heldua da jada. Bakarrik dago orain; ez aitarik ez amarik. Gaua pasatzeko lekurik ere ez du. Bere mundua segundu gutxian amildu da, zeruko argiak lez. Akaso urte batzuen buruan norbaitek kontatuko dio nork derrigortu duen heldu egitera. Daesh izan zen agian, edonon izua zabaldu nahian. Edo aliatuak beharbada, Parisen terroristek erakutsitako gorrotoari gorrotoz erantzuten. Orain ez daki. Ez daki ezta ez dela prentsan agertuko ere. Gertatutakoak ez dituela albistegiak zabalduko. Ez dela mundu mailako isilunerik egongo bere izenean. Munduak beste egiteko batzuk ditu, beste interesgune batzuk. Baita berak ere; bizirautea. Hori da bere misio berria.


Gustatzen al zaizkizu Gabonak? Miguel Angel Gogorza “Bai, gustatze zatxit; familixe juntatzie ederra izetea. Batiz bat, 24ko gaba gustatze zat, eta poteoko karta jokue. Hori munduko gauzeik earrena da”.

Naira Arizmendi “Bai, gustatze zatxit, earrak izeteie. Familixekin eta launekin ospatzettut nik. Urtezaharretako karta jokue izetea earrena, etzaku ezerre tokatzen baino”.

Jose Luis Peña “Bai, gustatze zatxit. Beti ospatzettou etxin, betidanik ohitturie hala izen da eta”.

Nahikari Gogorza “Familixekin juntatzie gustatze zat, baino Gabonan esentzixe etzat gustatzen”.

Urrategi Olaizola “Bai, asko. Bizi osun familixekin ospatzen ohittu gea, eta earra izetea. Diru asko gastatzet familikui errealuk erosten. Gustau ette zat”.

Enrique Larrañaga “Gabonak? Hoixe gustatze zatxitela. Ondo jan eta ondo ean ette deu ta. Urteko egunik onenak izeteie neretzat”.

Kalin galdezka

5


Hogei bat gazte lokal daude herrian, eta horietako seitan izan da Maxixatzen. Lokala bigarren etxea dela aitortu digute gazteek; izan ere, orduak ematen dituzte han sartuta. Lagunartean, intimitatean eta sofan eroso jarrita egon ohi dira, batez ere asteburuetan: berriketan, telebista ikusten, mahai jokoetan... Laida Beristain

Olaia Juaristi


TXANPAĂ‘A LOKALA 25 lagunena da gure lokala, eta horietako batzuk egunero biltzen dira. 15 urte genituenetik izan dugu lokala. Izan ere, kalean ezer ez dago gazteentzat, eta lokalik izango ez bagenu, tabernan sartuta pasatu beharko genuke eguna. Gainera, hitz egiteaz edo filmak ikusteaz gain, ping-pongean eta billarrean aritzen gara. Udalak, gutxienez, uraren eta basuraren zerga murriztu beharko liguke gazteoi, sekulako fakturak iristen zaizkigulako.

PORRUKALA 70 LOKALA 15 bat urte genituenetik egon izan gara lokalen batean. Lagunarterako oso leku aproposa da. Ez da tabernan egotea bezala; lokalak intimitatea ematen dizu. Zuk nahi duzuna bakarrik dago, eta edozertaz hitz egin dezakezu. Guretzat bigarren etxe bat bezalakoa da.

Izena ta dizena

7


8 Izena ta dizena

BONBOI LOKALA Asteburuan, parrandaz aparte, kalean ez da aparteko ezer egoten gazteontzat, eta iaz lokala hartu genuen, bilatzea asko kostatuta; gazteoi inork ez baitigu lokala utzi nahi. Orain, lagunartean telebista ikusteko, maiseatzeko, argazkiak ateratzeko eta musika entzuteko lekua daukagu. Gora bonboi!

LAU KATU LOKALA Kuadrillako hemezortzik duela bost bat urte hartu genuen lokala, eta batez ere, eguraldi txarra egiten duenean biltzen gara. Tabernan ere egoten gara, baina ondo etortzen da lokala izatea ere, gu bakarrik intimitatean egoteko, jan-edanik kontsumitu gabe.


Izena ta dizena

9

PUTRE LOKALA

LOKALA

14 bat urtetik eduki izan dugu lokala. Guztira, hogei lagun gaude, lau neska eta hamasei mutil. Lokalean ez dugu denbora askorik pasatzen, baina neguan euria egiten duenerako ondo etortzen da leku lasai bat izatea: mahai-jokoetarako, hitz egiteko, telebista ikusteko, musika entzuteko eta abarrerako.

Duela lau urte hartu genuen lokala, hiru adin ezberdinetako zortzi nesken artean. Gutako baten gurasoena da. Asteburuetan biltzen gara, batez ere: zapatu gauetan afaltzeko eta jai arratsaldetan lasai egoteko. Lokala izatearen onena, lagunartean egoteko leku intimo bat izatea da.


“SMART RETAIL teknologia ekarri du dendara MILAR LARRAMENDIK� Puntako teknologia sartu du Azkoitiko dendan MILAR LARRAMENDIk. Bi pantaila erraldoi ipini dituzte etxetresna elektrikoak erosteko. Bestalde, Larramendi Sukalde Gunea guztiz itxuraldatu eta erakusketa berri bat jarri dute. Zer berrikuntza aurkituko du bezeroak MILAR LARRAMENDIRA sartzean? Dendako etxetresna elektrikoen gunean ukipen pantailak jarri ditugu salmenta errazteko. Teknologia hori SMART RETAIL deitzen da: teknologia berriak saltokietan sartzea, alegia. Horrekin, interakzioa lortu dugu webgunearen eta saltoki fisikoaren artean. Horrela, biltokiko gailu elektriko guztiak eskura ditzake bezeroak, modu erakargarrian. Merkataritza birtualaren eta fisikoaren arteko nahasketa bat da, beraz. Bai. Herbehereetan duela bost urte garatutako teknologia da. Oso ondo funtzionatzen ari da, eta gurera ekarri dugu. Eboluzionatu egin dugu, pantailan gero eta gehiago sinesten dugulako. Interneten erostea bezalakoa da, baina guk aholkatu egiten diogu bezeroari, gure 26 urteko esperientziaz. Gainera, produktua eskatu, eta hurrengo egunean dendan izaten dugu. Horrez gain, behin produktua erosita, etxera eraman eta beharrezkoa den instalazioa egiten dugu. Horrez gain, Larramendi Sukalde Gunea marka berria sortu duzue. Hala da, bai; dendan bi gune erabat bereizi ditugu: alde batetik, etxetresna elektrikoena eta, bestetik, sukaldeena. Oso erosketa ezberdina baita. Sukalde Guneak beste lasaitasun bat behar du. Horregatik, showroom delako gunea sortu dugu sukaldeen erakustokian, eta dekoradore baten laguntza pertsonalizatua eskaintzen dugu. Munduko hornitzaile sendoenekin ari gara lanean. Esaterako, Miele marka potentziatu dugu. Alemaniakoa da, eta iraupen luzeko produktuak egiten dituzten fabrikatzaile bakarrenetakoa da. Gehiago ordaindu behar da, baina beste berme bat ematen dizu.


MUNDUAREN MUNDU AREN AZKEN

MUTURREKO MUTURREKO EROSLEA

EROSKI online Supermerkatuan lurraldearen %100era iristen gara eta Euskadiko eta Nafarroako landatar eremu guztietan ematen dugu zerbitzua. Zauden lekuan zaudela ere zurekin egoteko, zure munduaren, gure lurraldearen azken muturrean egonda ere.

eroski.es

lurraldearen lurr lurraldear aldearen aldear en -era -er a

ir isten ist en gara gara iristen


12 Galdetu ahala erantzun

TRAKI: ‘‘Eragindako oinazea sendatzea posible da, baina alde guztien borondatea behar da’’ Idoia Alberdi

1

980an alde egin zuen Azkoititik Jose Ramon Lete Alberdi Trakik (Azkoitia, 1961). 19 urte zituen. Hogei urtetik gora ihesean eman ondoren, 2001eko abenduaren 21ean atxilotu zuten, Frantzian, ETAko kide izatea egotzita. Preso eman dituen azken hamalau urteotan La Santeko, Fleuryko eta Lannemezango espetxeak ezagutu ditu. Azken horretan dago egun, etxetik 250 kilometrora. Datorren urteko ekainean beteko du Frantziak ezarritako zigorra. Espainiak preso azkoitiarra estraditatzeko bi eskaera egin ditu, eta biak onartu dira. 1980an alde egin zenuen herritik. Nola gogoratzen duzu orduko Azkoitia?

Maiatzaren 17a zen, larunbata, eta lagunak atxilotu zituztela abisatu zidaten. Momentu horietan ez duzu denborarik galtzen zer egin behar duzun pentsatzen, eta berehala atera nintzen etxetik. Gero, egunak pasatu ahala, atzean utzitakoaz gogoeta egiten hasten zara; etxekoak nola sentituko diren, lagunak… Bihotza ukituta geratzen da. Orduko Azkoitian eragin handia zeukan erlijioak, eta herri oso elizkoia zen. Herri lasaia zen, oro har, baina garai hartako gazteek bazituzten kezka politikoak. Gogoan ditut eliza atzean egiten ziren bilerak; hogei lagunetik gora elkartzen ginen Euskal Gazte Abertzaleen Mugimenduaren inguruan. Frankismotik “atera berriak” ginen, eta bazegoen mugimendua.

Ordutik, urte asko ihesean, 2001ean atxilotu zintuzten arte. Bai, eta urte horietan guztietan erabat galdu nuen herriarekin, lagunekin eta etxekoekin nuen harremana. Hasiera batean, urtean behin edo bi aldiz ikusten genuen elkar, baina, ondoren, urte asko egon ginen elkar ikusi gabe. Espetxeratu nindutenean hasi nintzen, berriro, herriko berriak jasotzen eta etxekoekin eta lagunekin harremana sendotzen. Asko poztu nintzen herriko gazteak mugitzen zirela jakitean; ezagutzen ez nituen gazte askok izena eman zuten ni bisitatzeko eta ordutik, jende asko ezagutzeko aukera izan dut bisitetan. Tamalez, askok ez dute lortu bisita baimenik. Etxekoekin ere harremana espetxean sendotu dut. Esan bezala, lehen urtean behin ikusten genuen elkar, eta orain, berriz, sarriago egoten gara elkarrekin. Telefonoz ere astero elkarrekin hitz egiteak asko laguntzen dit. Sakabanaketa politika ezagutu eta jasan duzu. Nola bizi izan duzu egoera hori? Euskal preso politikoontzat oso gogorra da sakabanaketa politika, batez ere gure senide eta lagunei eragiten dielako; bisiten aurreko eta ondorengo egunak oso gogorrak dira guretzat, joan-etorrietan arriskua hor dagoelako beti. Datuak hor daude: 16 senide hil dira errepideetan, eta zaurituak ere asko dira. Politika hiltzailea da, eta hori ezin da ukatu. Hala ere, hildako eta zauritutako horiek ez dituzte inoiz biktima bezala aitortuko. Meritu handia dute gugana astebururo da-


13 Galdetu ahala erantzun

tozenek. Hemendik, kartzelatik, eskerrak eman nahi dizkiet guztiei. Hasiera batean La Santeko espetxean egon nintzen, eta ondoren Fleuryn: espetxe horiek Euskal Herritik 900 kilometrora daude, gutxi gorabehera. Orain, Azkoititik 250 kilometroa nago, Lannemezango kartzelan. Nola ez, bisitek kezka handia sortzen diguten arren, oxigenoa ere ematen digute. Lagunekin eta senideekin egotea arnasa da guretzat, eta oinazeak ere desagertu egiten dira bisitekin. Zenbat euskal preso zaudete Lannemezango espetxean? Beste bost euskaldunekin nago espetxean: Didier Agerre xiberotarra, Iñaki Esparza nafarra, Joseba Segurola azpeitiarra, Frederik Haranburu baionarra eta Ibon Fernadez Iradi lasartearra. Azken horren egoerarekin oso kezkatuta gaude: gaixotasun larria du, esklerosi anizkoitza, eta haren eguneroko bizimodua ez da erraza, gaitz hori ez delako bateragarria espetxeko baldintzekin. Bi mediku txosten bidali zaizkio epaileari egoeraren berri emanez, baina kartzelan jarraitzen du. Beste era bateko presoa izango balitz, kalean legoke. ETAk egitura armatuak eta logistikoak desegiteko erabakia hartu zuen 2011n. Frantziak eta Espainiak erakundea desegiteko eskatzen diote talde armatuari. Egoera ez atzera ez aurrera dagoela uste dute herritarrek. Estatuek ez dute eman pausorik, eta emateko asmo askorik ere ez dute erakusten. Horretarako inongo presiorik ere ez dute jasotzen, eta eroso sentitzen dira egoera honetan. Lehen, borroka armatua gelditzeko eskatzen zuten, biolentziarik gabe gauzak lortzea posible zela esanez. Orain, desegitea da eskaera, eta gero zer izango da? Hemen benetako bakea lortzeko aukera dago eta aukera horri inork ez lioke utzi beharko pasatzen. Gatazkaren ondorioetan korapilatu nahi gaituzte, egia beraiena bakarrik izango balitz bezala. Gure esku dago horretan ez erortzea, kalea piztuz, herri mugimendua sendotuz eta presio mekanismoak martxan jarriz. Memoria, eragindako minaren aitorpen eta konponbidea. Posible al da gatazkak eragindako oinazeak sendatzea? Bai, posible da eragindako oinazeak sendatzea, baina horretarako beharrezkoak dira alde guztien zintzotasuna eta borondatea. Gaur egun, ezker abertzalearen bizkarrean jarri nahi dute erantzukizun guztia, eta hori ezin da horrela izan, inondik inora. Euskal Herrian, indarkeria ETA sortu aurretik zegoen. Hemen gatazka politiko bat dago, eta hori konpontzeko borondatea behar da. Presoen aldeko herri ekimenek sentsibilitate politiko ezberdinak batzea lortu dute. Iristen al zaizue berotasun hori? Argi dago kalean indarra egon badagoela. Indar horiek askatu, kudeatu eta eraginkorragoak nola bilakatu asmatzen jakin behar dugu. Lehen esan bezala, presioa areagotu be-

Traki, 18 urte zituenean.

harra dago era iraunkor batean. Gure herrian presoen alde egiten ekimenen berri jasotzen dugu; telefonoz, bisitetan eta gutunen bidez. Argazkiak erakusten dizkigute eta informazioa jasotzen dugu. Benetan pozgarria da sentsibilitate ezberdinetako jendea hor ikustea, bat eginda. Ea ba, alderdi batzuetako buruzagiek ere horrelako pausoak ematen dituzten. Dena errazagoa izango da, guztiontzat. Etorkizunari nola begiratzen diozu? Datorren urtean amaituko dut Frantziako espetxealdia. Dena dela, Espainiak eginak ditu bi estradizio eskaera, eta biak onartuak izan dira. Beraz, ekainean Madrilera eramango naute. Kezkaz begiratzen diot etorkizunari, baina itxaropena galdu gabe.

HITZ B I TA N: Gertakari historiko bat

Abesti bat Benito Lertxundiren “Txori txikia”

2011ko urriaren 21a, ETAk armak utzi zitue- Liburu bat nekoa “Sé fuerte, Lucia” Erreferente politiko (Marie José Basurcorena)

bat

Katalunia

Idazle bat Kirmen Uribe

Herri bat, Txoko bat Gurea, Izarraitz

Amets bat Bakea


14 Tokitteko puntetik

Maite Alberdi, Suitzan bizi den azkoitiarra

“Bizitzan behin agertuko zaidan aukera da hau” Maite Alberdi azkoitiarrak 20 urte ditu, eta Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketak egiten ari da 5-6 hilabetez Suitzan. Horrez gain, ‘Hemenbuy’ webgunerako modelo lanetan ere aritu da uda honetan, beste lagun batzuekin batera. Laida Beristain

Non ari zara Eramus egonaldia egiten? Noiz joan zinen eta noiz arte? Genevan ari naiz nire egonaldia egiten, Suitzan. Irailean etorri nintzen, eta urtarrilean edo otsailean bueltatuko naiz, azterketak amaitzen ditudanean. Gabonetan, ordea, Azkoitira itzultzeko asmoa dut, etxekoekin eta ingurukoekin egoteko eta azterketak prestatzeko.

Ikasteaz gain, bidaiatzeko aukerarik izan al duzu? Zein hiri ezagutu dituzu? Bai, lehenengo Lyonen izan nintzen hemengo beste Erasmus ikasle batzuekin; duela gutxi Kopenhagera ere (Danimarka) joan ginen, hango Euskal Herriko Erasmusen etxera, eta handik, kruzero txiki batean, Oslora (Norvegia). Abenduan Parisera (Frantzia) eta Belgradera (Serbia) joateko bidaiak hartuta dauzkagu. Suitzan bertan, berriz, bidaiatzea askoz garestiagoa da, baina Montreux, Berna eta Zurich ikustea gustatuko litzaiguke, eta Frantzian, Annecy.

Zer arrazoik bultzatu zintuen Erasmusen parte hartzera? Zergatik erabaki zenuen Suitzara joatea? Damurik? Esperientzia berri bat da azken finean, bizitzan behin agertuko zaidan Zer da Genevatik gehien gustatu zaiaukera bat, eta, ingurukoek hitz onak zuna? Eta gutxien? besterik ez zutenez, parte hartzea Gehien, hezkuntza oso ona dela, bizierabaki nuen. Bestalde, iruditzen zaikalitatea ere bai, eta paisaia benetan dan hizkuntza bat ikasteko ez dagoela polita dela. Gutxien, oso garestia dela. hizkuntza hori hitz egiten den herrialde batean bizitzea bezalakorik. Zer botatzen duzu gehien faltan Egia esan, ez nuen erabaki Suitzara Azkoititik? joatea; nik, Lehen Hezkuntza ikasten Batez ere, nire etxekoak eta inguruhasi nintzenetik, Danimarkara joan koak, baina, horrez gain, janaria, nahi izan dut. Izan ere, iparraldeko festa, prezioak eta euskara. herrialdeek dute hezkuntza inguruan Udan, Azkoitiko hainbat dendatako osperik handiena; gainera, ingelesa irudi edo modelo lanetan ikusi zaipraktikatzeko toki egokia da, eta hori tugu. Nola sortu zitzaizun aukera nahi nuen nik. Baina hiru plaza bakarrik zeuden hara joateko, eta jende hori? askok eskatu zituen; beraz, kanpoan Hemenbuy taldekoek mezu bat bidali geratu nintzen. Hala ere, ingeleseko tizidaten Facebooketik, nire argazkiak tulua eta nota ona izateagatik, Suigustatzen zitzaizkiela esanez, eta ea tzara joateko aukera eman zidaten. Maite Alberdi, Suitzan bizi den azkoitiarra. proiektu horretan parte hartu nahi Hasieran, ikasgaiak aukeratzerakoan nuen. Gustatuko litzaidake Azkoitira arazoak izan nituen, gehienak frantsesez zirelako. Azkeitzulitakoan horrekin jarraitzea. nean, ordea, irakasleek asko lagundu zidaten, eta bi lan inZer esaten zizuten ingurukoek argazkiak ikusitakoan? dependente gazteleraz egitea baina klaseak frantsesez Batzuek bazekiten, eta beste batzuek gero komentatzen jasotzea proposatu zidaten. Beste irakasgai bat, berriz, inzidaten ikusi nindutela eta abar. Oro har ingurukoen bagelesez ari naiz jasotzen, beste bat gazteleraz, eta, horrez besa jaso dut une oro. gain, frantsesa bera ikasteko bi klase hartzen ditut doan, gramatika eta ahozkoa lantzeko. Beraz, nahiz eta hasieran Zure egoeran daudenei Erasmus edo atzerrian antzeko momentu txar xamarrak igaro, orain ez nuke ezergatik ere egonaldiren bat egitea gomendatuko zenieke? aldatuko Eramusa hemen egitea; izan ere, hiru hizkuntza Dudarik gabe. Akademikoki ez ezik, pertsonalki ere asko lantzeaz gain, inguruarekin oso gustura sentitzen naiz. ikasten da, eta hori hor geratzen da betiko.


Pit, Azkoitian bizi den hungariarra

“Holandan egon nintzenean holandesa ikasi nuen, eta Euskal Herrira etorri nintzenean, euskara” 1990ean etorri zen Donostiara bizitzera, eta duela bost urte Azkoitiara. Euskara ikasten naturaltasunez hasi zen, nahiz eta eskualdeko euskalkiak bereiztea ez zitzaion erraza egin hasieran. Maite Rodriguez

Pit, Azkoitian bizi den hungariarra.

Azken urteotan Azkoitian ikusi zaitugu, baina nongoa zara, Pit? Ni jatorri hungariarreko jugoslaviarra naiz. Serbian bizi izan nintzen Europan azken berrogeita hamar urteetan izan den gerra gogorrena piztu zen arte. 18 eta 56 urte bitarteko gizon guztiok behartuta geunden gerran borrokatzera. Kontrol poliziala ikaragarria zen kalean, tabernetan, garraio publikoan… Dokumentazioa eskatzen ziguten, eta Kroaziara bidaltzen gintuzten borrokatzera. Gorabehera handien eta gudu militar lazgarri askoren ostean, ihes egitea erabaki nuen. Zer dela-eta etorri zinen Azkoitira? Bidaia luzea izan da. Serbiatik ihes egin nuenean, Amsterdamera joan nintzen, artisau lanetara. Zazpi urte igaro nituen han. Kontaktu baten bidez, 1990ean Donostiara etorri nintzen, eta, Zestoan eta Azpeitian bizi ondoren, azken bost urte Azkoitian daramatzat. Zergatik hasi zinen euskara ikasten? Egia esan, zortea izan nuen, Donostiara etorri nintzenean ezagutu nuen jende gehiena euskalduna baitzen,

eta horrek asko lagundu zidan: naturaltasunez hasi nintzen euskara ikasten. Baina ofizialki Azpeitian hasi nintzen AEKn, Azpeitiko dendari batek gazteleraz soilik niri egiten zidala ohartu nintzenean -irribarrez-. Eta ondoren, Azkoitira etorri nintzenean, EPAn jarraitu nuen beste bi urtez. Hasieran oso konplexua da: Zestoan zestoarrez, Azpeitian azpeitiarrez, Azkoitian azkoitiarrez, Ondarroan ondarroarrez… Albistegietan euskara batuan egiten zuten, eta horrek asko lagundu zidan; telebistak, beraz, asko irakatsi dit horri dagokionez, entzutea ezinbestekoa baita hizkuntza bat ikasteko. Desberdintasunik nabaritu zenuen Euskal Herrira iritsi zinenean? Ez da denbora askorik behar hau desberdina dela ohartzeko. Espainian zehar asko ibili nintzen, baina desberdintasun nabariak sumatu nituen berehala. Baloreei eta kulturari dagokienez, batik bat, sekulako aberastasuna dago, eta gauza horiek asko tentatu ninduten bertaratzeko. Lehenago esan duzu ogibidez artisaua zarela, baina zer lantzen duzu? Zilarra eta alanbrea lantzen ditut; esan dezaket alanbrearekin ia inork ezin didala ezer erakutsi. Sei edo zazpi proiektu dauzkat: bitxiak, miniaturak, buru hausgarriak, magia amarruak, alanbrezko animaliak... 2011n, Ordiziako miniatura txapelketa irabazi nuen. Zer gomendatuko zenioke Azkoitira iritsi berri den bati? Nik etortzen den oro euskara ikastera gonbidatzen dut, kulturak errespetatzea oinarrizkoa dela iruditzen baitzait. Horregatik, uste dut guztiok pixka bat saiatu behar dugula. Nik neuk Holandan egon nintzenean holandesa ikasi nuen, eta Euskal Herrira etorri nintzenean, euskara. Azkoitian baduzu toki kuttunik? Zein? Toki kuttun bat baino gehiago ditut Azkoitian: nire baratzea, baita Zakela taberna ere, Azkoitira etorri nintzenean Ostiela! izeneko aldizkaria banatzen bainuen han. Orain, Zurt tabernan ere oso gustura egoten naiz, eguzkiak bete-betean jotzen baitu. Horrez gain, Izarraitz asko maite dut; zoragarria da, eta 15 urte dira astean behin igotzen naizela. Dauden mendirik politenetakoa da niretzat.

Tokitteko punteko herritarra

15


16 Izena ta dizena

Bidaia

tertuliak:

hamaBost urte jakin-minari Bide egiten Bidaiatzeko zaletasunak elkartuta, bidaien inguruko hitzaldiak antolatzen hasi ziren gazte batzuk, duela hamabost urte. Ordutik, bidaia tertuliak ostiral iluntzetarako plan ederra izaten da askorentzat. Hamabosgarren urteurrenaren aitzakian, hasierako antolatzaileekin eta gaur egungoekin izan da Maxixatzen. Amaia Ugalde

H

urrengo bidaia nora egin pentsatzen ibiliko zarete zuetako asko. Beste batzuek, agian, beti izan duzue txokoren bat ezagutzeko irrika. Agian denok ez dugu gaitasunik izango bizikletaz Afrikara joateko, ezta Norvegiako hotzetan kanpin dendan lo egiteko ere. Baina horrelako abenturak ere gustura entzuten dira Azkoitiko bidaia tertulietan.

eta bagenekien bidaiatzea gustatzen zitzaigula”, gogoratu du Garatek: “Gaur egun agian normalagoa da kanpora irtetea, baina lehen ez zen horrela”. Irratian Levando anclas bezalako bidaia saioak entzutea gustatzen zitzaion jendea da. Korrika egiteko zaletasuna zabaldu zen antzera, herrian hitzaldiak antolatuta bidaien inguruko zaletasuna indartzea bururatu zitzaien.

Duela hamabost urte, Julen Garate, Edurne Nuñez, Xabier Larrañaga Txanton eta Ixaak Agirre hasi ziren bidaia tertuliak antolatzen. “Kuadrillakoak ez, baina ezagunak ginen,

Eta horrela hamabi urtean, duela hiru urte taldeak erreleboa izan zuen arte. Urteetako lana uztear zeudela, Ainhoa Aldalurri bota zioten erronka, eta gaur egun bost

Bidaia tertulien hasierako taldeko eta gaur egungo taldeko kide batzuk.


Ainara Garcia, bidaia argazkilaria.

lagun dabiltza antolaketan: Aldalur bera, Estela Ruiz de Azua, Itziar Beristain, Iban Aranbarri eta Xabier Arenaza. Arenazak azaldu duenez, segitzeko beharra ikusi zuten: “Ni neu gustura joaten nintzen hitzaldietara, eta ikusten nuen pena izango zela herrian halakorik ez antolatzea”. Lau hitzaldi izaten dira, eta askotarikoak egin nahi izaten dituzte: bizikletaz egindakoa izan ohi da bat, bidaia handiren bat ere egoten da, eta edonork bere oporraldian egiteko moduko bidaiek ere izaten dute tartea. Publikoa nahiko fidela da, eta antolatzaileek nabaritu dute publikoa aldatu egiten dela hitzaldi motaren arabera. Lehenago, Kutxako Gizarte Ekintzak zeukan bidaia katalogo baten bidez aukeratzen zituzten hitzaldiak, baina kendu dute katalogoa, eta beste bide batzuk jorratzen dituztela azaldu du Arenazak: “Batzuetan hizlariak berauek etortzen dira proposamenekin, eta beste batzuetan guk ezagutzen dugun jendea izaten da”. Horrela, 19:30ean hasita ordubete pasatxoz, argazkiekin, mapekin, bideoekin eta oroitzapenekin osatzen dute hitzaldia bidaiariek. Amaieran, jakin-mina asetzeko, galderen tartea egoten da. Horren ondoren, luzapena dator: antolatzaileek hizlaria afaritara gonbidatzeko ohitura dute, eta bidaian murgilduta jarraitzen dute: “Gauza asko irteten dira, eta askotan hitzaldia baino interesgarriagoa izaten da!”.

Atzera jo eta tertulia kuttunik ba ote duten galdetuta, Julen Garatek Jesus Torquemada aipatu du. Hainbatetan etorri da Azkoitira hitzaldiak ematera, eta, hitzaldiez gain, bost ikastaro ere eman zituen. Ikastaroetan, Afrika, Asia, Europa eta abar landu zituzten, eta herrialde horien berezitasunez eta historiaz ikasi zuten: “Gerora, askotan gogoratzen naiz bertan entzundakoez. Adibidez, Afrikako ikastaroan esan zigun txinatarrak Afrikan sartzen ari zirela lehengai bila, baina artean ez zen ezer entzuten. Gerora, albiste izan direnean, Torquemadak kontatutakoez gogoratzen naiz”. Arenazak Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal bikotearen hitzaldiak gogoratzen ditu: “Urteetan etorri dira, eta jendea zain-zain egoten zen”. Filminetatik Google Maps-era Urteotan asko aldatu dira bidaiatzeko ohiturak, eta bidaietan ikusitakoak biltzeko teknologia ere bai: lehen, tertulietan filminak ere erabili izan zituzten aurkezpenetan. Gaur egun, berriz, mugikorrarekin ateratzen ditugu argazkiak, eta, nora goazen ikusteko, Google Maps bezalako tresnek erraztasun handiak ematen dituzte. Kanpora ere gehiago joaten gara: “Sasoi batean sakratua zen Aste Santuan edo Gabonetan etxean egotea, eta gaur egun jende asko irteten da”. Lehen baino urrutiago, gainera. Hainbat azkoitiarrek parte hartu dute bidaia tertulietan, eta halakoetan jende ugari joaten da kultur etxeko aretora.

Taldeko kide izateko edo proposamenak helarazteko: azkoitikobidaiariak@hotmail.com

NairobitarrareN abeNturak, abeNduareN 18aN aurtengo hitzaldietan azkena Josu iztuetak emango du. 1982an hasi zuen abentura, angel ortiz lagunarekin, tolosatik Nairobira abiatzeko hogei pertsonarentzako autobus bat prestatu zuenean. ordutik hona, ‘Nairobitarra’ haren antzera, hainbat bidaia eta abentura egin dituzte munduan barrena, eta gaur egun ere taldeentzako bidaiak antolatzen dihardu Josu iztuetak. azkoitira abenduaren 18an etorriko da; kultur etxean izango da, 19:00etan.


18 Iritzixe

Gurekin negoziorik ez! Maitane Aizpuru

B

adaude neskok feminitatearen izenean ezkutatzen ditugun milaka gauza; badirudi ez dugula puzkerrik botatzen edota gure kakak usainik ez duela eduki behar. Neska “finak” izan behar dugu; mila trikimailu darabiltzagu gure hilerokoa ezkutatu nahian ere; aulkitik jaiki eta zure ipurdia egon den tokiari begirada azkar bat botatzen diozu mantxatuko zenuelako beldurrez; txizagurarik ez izan arren, komunera “badaezpadako” buelta egingo duzu hileroko zure hegodun edo lokarridun zaindaria ondo ote dagoen begira. Gainera, odol jarioak izan dezakeen usaina saihesteko, merkatuko konpresarik garestienak erosiko dituzu. Izan ere, ez da zalantzarik produktu horien merkatuak emakumeez kezkatzen direla. Pentsa zenbat buruhauste darabiltzaten zuri ondoena egokituko zaizkizun konpresa zein tanpoiak asmatzeko; handiagoak edo txikiagoak, hegodunak edo gabeak, usain goxodunak, plastikozko aplikadoreekin edo ez... denak zuri-zuriak. Gainera, konpresak erosiz bularreko minbiziari aurre egiten laguntzen omen duzu. Badirudi emakumeez kezkatzen direla, bai; horrelako mila fartsa saldu nahi dizkigute telebista kate zein beste medioetako iragarkiek. Baina benetan gutaz kezkatuko balira, ez ote ligukete ohartarazi behar euren milaka forma, kolore eta usainetako produktuak nola eginak dauden? Dioxina, poliakrilatoa eta rayon-a, besteak beste, hilero gurekin ditugun osagarri ezezagunak. Hirurek ere ez dute osasunaren lagun onak direlako osperik: oso kantzerigenoak omen dira. Dena dela, ni ez naiz kimikaria xehetasunetan sartzeko, baina urteetan izan nahiz produktu horien kontsumitzailea, eta ez da zalantzarik nire aluak horren beharrezko dituen fluxuak xurgatzen zizkidatela. Gainera, kontuan hartzekoak dira neska bakoitzak sortzen duen errefusa kopurua eta gastatzen duen diru guztia ere. Luxuzko produktuen BEZa ordaindu, eta, zeure buruari ez ezik, ingurugiroari ere kalte egiten diharduzu. Paradoxikoa, beraz: minbiziaren azterketan lagunduz bizitzak salbatzen dabiltzalako itxura eginez, gu hil gaitezen, dosi kimikoak zuzenean gure alutik sartzera bideratzen gaituzte. Izugarrizko merkatua dago hilerokoaren atzean; lehenik zikin sentiarazten gaituzte, eta, ondoren, horri aurre egiteko produktu garestiak saldu. Badaude alternatiba osasuntsu, ekonomiko eta ekologikoagoak, eta, emakumeon hileroko errealitate bat izaki, gutxienez horren inguruan hausnartu behar genuke.


19


20 Maxixatzen maxixatuiez

EUSKARAK 365 EGUN

E

usko Ikaskuntzak 1949an euskararen nazioarteko egun izendatu zuen abenduaren 3a, Frantzisko Xabierkoaren eguna ere badena. Eguna ospatu genuen arren, guretzat urteko 365 egunak dira euskararen egun. Euskaraz bizitzea baita gure helburua, euskara noiznahi eta nonahi erabili ahal izatea. Horregatik, euskaraz bizitzeko guneak eta uneak sortzen dihardugu. Euskaraz bizitzea gure eskubidea eta gure ardura delako. Erabiliz bizia ematen diogulako hizkuntzari. Egiteko horretan ari gara Maxixatzenen, eta egiteko horretan bidelagun izan nahi zaitugu. Aurtengo abenduaren 3an ere herritarrok geure egin dugu Azkoitiko plaza. Goizean ikastetxeetako umeen kalejira eta presentziarekin eta arratsaldean batukada taldekoekin, dantza taldeetakoekin, bertso eskoletakoekin‌ Aldarrikatze manifestuan keinu egin nahi izan diogu Maxixatzeni eta egiten duen lanari. Hau da goizean ikastetxeetako ikasleek eta arratsaldean Luis Axirik eta Jimena Cardosok plazan abestu eta irakurritako testua:

EUSKARAREN EGUNEKO MANIFESTUA (segidilla doinuan abestua)

H ogei urte ia badira gazte batzuen distira hasi zela indar hartzen sortu zuten Maxixatzen egiteko euskaraz normal eta ganoraz zenbat kontu harrezkero hotz, fresko, epel ta bero, ezin bazkiderik gabe bidelagun ta zutabe orain behar gehiago zortziehun bat nahiago euskararentzat aldarri

gogo, arnas ta eztarri Maxixatzenen herriak hitzak ditu aberriak barrenetik kanpora idatzitik ahora mundua aberasteko zazpi egunez asteko euskaraz jarrai dezagun Maxixatzen dugu lagun izan zaitezke bazkide euskararen adiskide behar badiogu ekin hobeto elkarrekin. Aitor Arruti Rezabal

baZkide orria:

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguru

Proiektuko baZkide izateko, bete ondorengo datuak: izen-abizenak: Helbidea: Herria: telefonoa: Helbide elektronikoa: kontu zenbakia:

BAZ KIDE EGIN   NAH I?

bi aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian) 2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: maxixatzen@maxixatzen.eus oHarra: datu babesak Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko ďŹ txategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.


Jose ramon aranbarri Medikua

NEGUKO GAIXOTASUNAK

N

eguan, bi gaixotasun dira nagusi: gripea eta hotzeri arrunta, hots, burutik beherakoa. Biak gaixotasun birikoak dira eta edonori eragin ahal diote, pertsona batetik bestera transmititzen baitira, airearen bidez bereziki. Jeneralean, ez dira gaixotasun larriak, baina bai gogaikarri samarrak: sintomarik arruntenak sukarra, buruko eta muskuluetako mina, nekadura, ondoeza eta, horiekin batera, sudurreko kongestioa, eztarriko mina eta eztula dira. Gripeak, gainera, arazo bat baino gehiago sor ditzake, eta korapilatu egin daiteke hainbat gizataldetan: 65 urtetik gorako pertsonen artean, hiru hilabetetik gorako haurdunaldia duten emakumeen artean edota diabetesa edo biriketako, bihotzeko, giltzurruneko edo gibeleko gaixotasunak dituzten pertsonen artean. Gaixotasun horiek, normalki, 5-8 egun irauten dute, eta, birikoak direnez, ez dute tratamendu espeziďŹ korik; onena laguntza neurriak hartzea da, hala nola antitermikoak erabiltzea, ohean egotea, ura edatea‌ Azken batez, tratamendu sintomatikoa egitea. Gaixotasun horiei aurre egiteko, ez da antibiotikorik hartu behar; izan ere, antibiotikoak oso eraginkorrak dira bakterioek eragindako gaixotasun infekziosoei aurre egiteko, baina inola ere ez infekzio birikoak sendatzeko. Ez dago burutik beherakoa sortzen duen birusari aurrea hartzeko txertorik, baina bai gripea sortzen duenari eta gripeari aurrea hartzekoa. Txertoa jartzea da egokiena eta eraginkorrena. Txertoak ez du beti saihesten gaixotasuna, baina, txertoa jarrita, ia beti izango da arinagoa eta konplikaziorik gabekoa; oso komenigarria da txertoa jartzea goian aipatu ditudan gizataldeetan, beste arlo guztietan bezala hobe baita gaixotasunari aurrea hartzea, prebenitzea, sendatzea baino.


224

04

HILEBETIN BEGIXETATIK

01

05 02

03

06


23 08

HILEBETIN BEGIXETATIK

07

09

10

01_ San Martingo eguna. 02_ San Martingo eguna. 03_ Santa Zeziliaren omenezko jaialdia. 04_ Helduen Danborrada. 05_ San Andres eguna. 06_ Orbel jokuetako ďŹ nalistak. 07_ San Andres eguna. 08_ San Andres eguna. 09_ San Andres eguna. 10_ San Andres eguna.


24 Eskure komeni

Telefono interesgarriak:

Ezetz topau!

NoN

dag o

Zakelmari?

Azaroko aldizkarian, Zakelmari non zegoen asmatu behar zen: Manu Larra単agaren iragarkian zegoen ezkutatuta (4. orrialdean). Askok lortu duzue topatzea, eta, guztion artean zozketa egin ondoren, Imanol Alesonek irabazi du Odriozola ardotegiaren saskia. Datorren hilean ere, Zakelmari non

dagoen bilatu beharko duzue. Aldizkariko edozein txokotan ager daiteke. Beraz, zabaldu ondo begiak eta bidali erantzuna abenduaren 20a baino lehen. Ohiko moduan, bidali erantzuna Kultur Etxeko gure postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Farmaziak (Abendua) EGUNEZ: 09:00 - 22:00 AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

7, 12, 13

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

10, 11, 22, 23, 28, 29, 30, 31

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9, 21, 26, 27

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 24, 25

GAUEZ: 22:00 - 09:00 AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

7, 12, 13

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

8, 9, 21, 26, 27

AZPEITIA: Aranburu 943 81 13 50

2, 14, 19, 20, 29

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

10, 11, 22, 23

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

24, 25

AZPEITIA: Alberdi 943 81 59 74

4, 16, 28

AZPEITIA: Eizagirre 943 81 12 74

5, 6, 17

AZPEITIA: Jacome 943 08 02 58

1, 18, 31

AZPEITIA: Beristain 943 81 19 49

3, 15

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua (GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondaregunea Musikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYA Lanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea Bizilore Urola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteak jasotzeko zerbitzua Aldalur Eusko Tren La Guipuzcoana PESA Piper elkartea Taxiak

943 08 00 80 943 85 71 71 112 943 02 51 91 943 85 71 51 943 85 08 43 943 02 60 27 943 85 60 27 943 85 25 44 943 85 73 05 943 02 36 19 943 08 37 80 943 85 71 70 943 85 10 70 943 00 76 10 943 85 21 68 943 85 15 97 943 85 13 23 943 85 08 98 943 08 31 18 943 85 19 86 943 85 32 97 943 46 46 22 943 15 04 02 112 943 85 20 61 943 85 36 39 943 85 71 70 669 62 18 02 943 85 71 70 943 85 33 93 943 85 08 83 943 08 07 37 943 85 06 46 943 85 30 43 637 70 57 20 943 85 21 74 696 67 64 56 943 85 73 19 943 45 98 74 943 85 27 18 902 54 32 10 943 85 11 59 943 21 26 99 943 85 25 87 943 85 10 20



264

08 12:00etan, bisita gidatua san jose ermitan.

20

11 18

Moonlight musika taldearen azken kontzertua Matadeixen, 22:30ean. 19:30ean, Kultur Etxean, Xv. bidaia tertuliak. Hizlaria: Iosu Iztueta. gaia: “nairobitarraren istorioa: tolosatik nairobira”. Udalbatza Aretoan, 19:30ean, 2015eko kirolari onenaren aukeraketa, bizenta Mogel ipuin lehiaketako sari banaketa eta gabonetako eskaparate onenaren saria.

ABENDUA

Baztartxo antzokian, 12:00etan, gabon kanten XXvi. ekitaldia.

22

25

23

Baztartxo antzokian, 09:00etatik 12:00etara, floreaga ikastetxeko errege magoen jaialdia. Baztartxo antzokian, 18:30ean, bizkargi Musika eskolaren eskutik, gabonetako kontzertua: orkestra, biolinak eta abesbatza.

Baztartxo antzokian, 16:00etan eta 18:30ean, pirritx eta porrotx.

28, 29, 30

31 baztartxo

AbenduAk 4-5-6-7 AbenduAk 11 oCho Apellidos sueño de invierno CAtAlAnes

AbenduAk 12-13-14 truMAn

AbenduAk 18 MAlA sAngre

AbenduAk 19-20-21 AbenduAk 26-27-28 AbenduAk 27 el puente de stAr WArs: CArlitos y snoopy el despertAr de lA fuerzA

los espíAs

AbenduAk 13 el viAje de Arlo

Kontzejupean, 18:30ean, musika banda eta iraurgi abesbatzaren kontzertua.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.