Maxixatzen 350. alea

Page 1

Azkoitiko herri aldizkaria, 2016ko urtarrila - 350. zenbakia

maxixatzen


2015ean Maxixatzenen bidelagun izan zareten iragarle guztioi!


Kale Nagusia, 62 Gipuzkoa, 20720 Azkoitia 943 85 36 17

www.maxixatzen.eus ARGITARATZAILEA: Maxixatzen Euskaldunon Elkartea. ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK: Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Beristain, Olaia Juaristi eta Ainhoa Cuende. KOORDINAZIOA: Olaia Juaristi. MAKETAZIOA: Ane Larrañaga. PUBLIZITATEA: Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17 LOGOTIPOAREN DISEINUA: Amaia Guridi. ZUZENTZAILEAK: Aitor Arruti eta Gema Lopez. INPRIMATEGIA: Gertu inprimategia. TIRADA: 800 ale. LEGE GORDAILUA: SS-706-97 ISSN: 1137-8891 Oharra: Maxixatzenek

ez

du

bere

gain

hartzen

IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA

Iritzixe  Itxaso Elorza

4

Kalin galdezka  Zer nahiago, irakurtzea ala filmak ikustea?

5

Izena ta dizena  Urritasuna

6

Galdetu ahala erantzun  Pello Larrañaga

10

Tokiteko puntetik  Jon Albizuri

12

Tokitteko punteko herritarra  Zylfije Laçi

14

Iritzixe  Juan Karlos Merino

15

Izena ta dizena  Gaztain erreen prozesua

16

Maxixatzen maxixatuiez 18  Herriko Euskara Mahaia Hilebetin begixetatik 20

eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan

Eskure komeni

21

Agendie

22

beharko dituzte eta maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.


4 Iritzixe

Oihu loreak Itxaso Elorza

N

orbaiti izenburu hau ezaguna egingo zaio; Ken Zazpiren –Phoenicoperus– azken diskotik abesti batek hartzen duen izena da. Lehen aldiz entzun nuenean lanerako bidean autoan irratiz izan zen eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Bigarrenez, egun berean, bideoklipa ikusi eta entzun nuen. Ezin izan nuen bideoklipa amaitu, nire begi bustiek ezin zuten aurrean zuena ongi ikusi, nire bihotz hunkituak ere ez... Gordina benetan! Nire ikasleek ikusi behar zutela pentsatu nuen, nire barruan sorrarazi zuena helarazi beharra nuela sentitu nuen. Musikak lagunduta munduko errealitate desberdin batera garraiatu nahi nituen… betiko albistegietako irudietatik haratago sentitu, bizi! Baina oraindik ez nintzen gai... ez zen momentua... ez nengoen prest... oraindik oso gordin nuen nire barnean... pixka bat xamurtu beharra nuen mina, tristura... Aurrerago egingo nuela pentsatu nuen. Munduko herri bat da, munduko zati bat, izen-abizenak dituzten pertsonak dira; seme-alabak, anai-arrebak, aita-amak, aitona-amonak, lehengusuak, lagunak... Zu eta ni. Gerran dagoen munduko edozein toki izan daitekeen errealitate txikia bezain handia. Han denak egiten du oihu <<basalore gorriak oihu... gerra urrun batetik oihu... zatoz! Su ertzetik oihu... desertuko loreak oihu... bere hatsetik oihu... zatoz! MUNDUARI OIHU>>. Baina errealitate hartatik urrun gaude eta ez dugu entzuten, ez dugu ikusten, urrutikoak, ezezagunak dira, ez ditugu sentitzen. Munduari oihu egiten diote baina mundua gorra eta itsua da, ez du erantzuten! <<Zure eskuak nork erre ditu... zure oihuak nork ito ditu... eztarriak urratuz oihu... zatoz! Ur ertzetik oihu, itsas lami galduei oihu... zatoz! MUNDUARI OIHU>>. Bideoklipa ez bezala, lehenengo aldi hartatik sarritan entzun dut abestia. Klasean ere ikasleekin behin baino gehiagotan entzun dut, batzuk ikastera iritsi dira. Abestiarekiko erreflexioetan murgilduta ideia, irudikatze, ondorio... desberdinak, aberatsak eta baliagarriak atera dira. Bideoklipa ikusteko momentua iritsi da, ikasleak zerekin topatuko diren irrikaz daude. Argiak itzali ditugu, pantaila handia piztu dugu eta iritsi da itxoiten egon garen unea. Lehenengo unetik, abestiak irauten duen 7´15”-an zehar isiltasuna nagusitu da; malkoz betetako begiak, bateren bati masailetik behera erori zaio malkoren bat edo beste, egonezina, buru makurrak... Bideoklipa amaitu da eta oraindik isiltasuna da nagusi. Urduritasunak, ezerosotasunak... sorrarazitako barre txikiak sumatzen dira. Ez zen argiak pizteko momentua. Denok genuen bidaia urrun hartatik lur hartzeko denboratxo bat hartzeko beharra. Norbait animatu da esatera: “ze fuerte! Ez dago eskubiderik!”. Beste batek “ba bai!” esanez jarraitu dio eta poliki-poliki hitzak jartzen hasi gara ikusi dugun horrek gure gorputzean sorrarazi dituen sentimenduei. Han bizi izan genuena oso magikoa izan zen, denok momentu berean urruneko errealitate bat gure azalean bizitzera iritsi ginen, enpatizatzea lortu genuen. Guregandik urrun zeuden herrialdeen, pertsonen... ondora garraiatzeko eta sentitzeko aukera izan genuen. Bidaia bortitza eta era berean aberatsa izan zen. Musika oinarritzat hartuta, irudiez lagunduta, edozein errealitate ezagutzeko eta edonolako gairen batekiko sentsibilizazioaren transmisiorako tresna baliagarria dela ziurtatzen du esperientzia honek. Niretzat esperimentu ezin hobea izan da! Probatu nahi?


, Galder Gonzalez “Irakurtzea nahiago. Egunero irakurtzen dut egunkaria, eta aldizkariak ere askotan. Politikako artikuluak eta iritzi artikuluak irakurtzen ditut batez ere”.

Axun Aranbarri “Irakurtzie nahixo. Zinea aspaldixen ez naiz jun. El túnel de la vida da azkena irakurri deten liburue. Gustau zat, nahiz eta nahiko goorra dan”. Javier Abarisketa

“Irakurtzie nahixo. Periodikue eunero irakurtzet eta noizin behin batte gustoko aldizkaxek e. Nobelak irakurtzie etzat gustatzen”.

Maitane Juaristi “Zinea jutie asko gustatze zat, baino umikin zaile da. Irakurri gauero ettet; azkena Millennium-en laugarren nobelie irakurri det”.

Xanti Uranga

“Aldizkaxek irakurtzie gustatze zat nei, motorranak eta kamioienak gexenbat”.

Emili Uria “Irakurtzie gustau bai, baino ja eztet irakurtzen. Telebista ikustet gexena: Goenkale 21 urtin ikusi det nik, hasieratik bukaeraino”.

Kalin galdezka

5


6 Izena ta dizena

Urritasuna duten bost lagunekin bildu da Maxixatzen, haien bizimodua gertutik ezagutzeko. Bestalde, Azkoitiko Gureak enpresako arduradunekin ere izan gara, eta urritasuna duten pertsonen lan egoera nolakoa izan ohi den azaldu digute.  Olaia Juaristi

Mabel Martin (Azkoitia, 1987)

E

rradiorik gabe jaio nintzen, eta, ondorioz, eskuineko besoa bost bat zentimetro motzagoa daukat ezkerrekoa baino. Nik badakit eskuina naizela, baina txikitatik landu behar izan dut ezkerreko besoa, eta jada ohituta nago ezker eskua erabiltzen. Ni oso txikitan ohartu nintzen beso bat desberdina nuela. Nik eta nire gertukoenek normaltzat hartu dute beti. Hala ere, urte gogorrak pasatu ditut: 12-16 urte bitartean zenbaitek ez zidaten batere erraza jarri bizimodua, min handia egin baitzidaten, baina esfortzu handiarekin hori ere gainditzea lortu nuen. Hitz txar asko entzun behar izan ditut. Ingurukoen aurreiritziei aurre egitea da urritasuna izatearen alderik zailena. Jende askok ez du gure sufrimenduaren kontzientziarik, eta horri aurre egitea oso gogorra da. Ni bezala urritasuna dutenek ulertzen dute egoera ondoen, hau bizi ez duenak ez baitaki zer den. Hala ere, oso burugogorra izan naiz txikitatik, eta nire urritasunagatik ez dut egin gabe utzi egin nahi izan dudana. Bizitzan besteei baino gehiago kostatu zait nahi dudanagatik borrokatzea, baina ikasi dut nahi baduzu ia dena lor dezakezula. Nik asko sinetsi izan dut neure buruarengan, eta kon-

Mabel Martin, Azpeitiko Eroskin lanean.

ďŹ antza horri eustea da gakoa. Askotan, ingurukoak izaten dira zerbait egiteko gai ez zarela pentsarazten dizutenak, baina erakutsi egin behar zaie hori ez dela horrela. Agian ez dut beraiek bezain azkar eta ondo egingo aurrenekoan, gehiago pentsatu beharko dut helburu bat lortzeko, baina beti dago irtenbide bat. Nik badakit zer egiteko gai naizen, eta zeintzuk diren nire mugak. Bizitza normala egiten dut. Beste modu batera moldatzen ikasten duzu, besteen gauza berberak egin ahal izateko. Txikitan, Madrilera bidaia asko egin behar izaten nituen medikuarenera joateko. 4 urterekin ebakuntza egin zidaten, eskuak erabilera handiagoa izan zezan. Nire urritasunari esker, pertsona guztiak errespetatzen ikasi dut, eta denok berdinak garela konturatu naiz. Nik ez dut gutxietsiko urritasunen bat duen inor. Oso aberasgarria da urritasuna dutenekin lan egitea, guztiengandik ikasi baitut zerbait; batez ere, urritasun intelektuala dutenengandik, haien humanitateari eta ematen dizuten maitasunari esker. Lan munduan sartzerakoan oztopoa izan da nire urritasuna, baina Osakidetzan sartu nintzen duela urte batzuk, eta zortea izan nuen. Erizain laguntzailearen zikloa ikasi zuen, eta lan horretan aritu naiz azken urteetan. Baina 2015ean ezusteko deia jaso nuen: urritasunen bat duten pertsonek kudeatzen duten Azpeitiko supermerkatuan lan egitea eskaini zidaten. Niri loteria tokatu zait dagoeneko. Oso zoriontsua naiz lan berrian. Eroski eta Gureak taldeek elkarlanean jarri duten saltoki berria urritasunen bat duten hamar pertsonako talde batek kudeatzen du. Oso harreman ona daukagu, bai gure artean, bai bezeroekin, eta pozik joaten gara lanera. Dendako zenbait tresna urritasuna daukagunontzat moldatu dituzte, lana errazteko, eta inolako arazorik gabe aritzen gara lanean. Ni kutxan egoten naiz, eta, zenbait gauza pisutsu hartzeko ezkerrarekin indar handiagoa egin behar badut ere, oso eroso aritzen naiz lanean oro har.


Idoia Suarez (Azkoitia, 1986) zereginak eta ardurak hartzea, jende berri mordo bat ezagutzea... Pila bat Urritasun fisikoa daukat nik jaiotzetik; ikasi dut urte hauetan, eta hasi nintzezehazki, osteogenesi inperfektu izenean baino askoz seguruago sentitzen neko gaixotasuna. Hezurrak ahuldu naiz. Oso gustura nago bertan. egiten dituen gaitza da, eta hausturak Uste duzu jendea kontzientziatuta izateko arrisku handia egoten da. Nire dagoela urritasuna dutenekin? errealitatea hauxe izan da beti; ez dut Ez hainbeste. Askotan egokitu zait aubesterik ezagutu, eta normaltzat toren bat espaloi edo zebra bidearen hartu dudan gauza izan da. gainean aparkatuta. Seguruenik, hori Zerbait galdu al duzu urritasun hori egiten dutenek pentsatzen dute ez izateagatik? Eta irabazi? dela horrenbesterako edo minutuko Hezurren bat hausteko arriskua dut, kontua dela, baina ez dira kontueta ezin dut bizitza “normal” eta auratzen guretzat zer suposatzen tonomo bat egin. Ezin ditut nire adiduen. Askotan berriz atzera itzuli eta nekoek egiten dituzten zenbait gauza beste bide bat hartu behar izaten dut, egin: lagunekin irten, bizitza sozial eta adibidez lanera presaka joatean ez aktiboagoa izan, planak egin, bidaiatu da egokiena, edo errepidetik joan eta abar. Irabazi dudana da, dudarik behar izatea, horrek dakarren arrisgabe, gurasoekin dudan harreman kuarekin. Horregatik gustatuko litzaiIdoia Suarez, Azkoitiko udaletxeko bulegoan. ona, nire familia eta nire betiko lagudake aurrerantzean horrelakoetan nak. gure lekuan jartzea. Bestela, oro har ezin naiz kexatu herriko irisgarritasuZein muga jartzen dizkizu urritasunak? narekin, nahiz eta oraindik badiren arrapalarik gabeko Autonomiarik eza: besteentzat normalak diren gauza asko dendak edo espaloi koskadunak. nire kontura ezin egitea. Eguneroko bizimoduan hainbat

Zer urritasun daukazu?

oztopo izaten ditut: adibidez, igogailuetan botoietara ezin iristea, lurrera erortzen zaizkidan zenbait gauza ezin jasotzea, tabernetako barra altuagatik zerbitzariari ezin eskatzea eta laneko fitxatzeko makinara ezin iristea. Denborarekin eta imajinazioarekin, ordea, oztopo horietako batzuk gainditzeko trikimailuak asmatu ditut, baina oraindik traba dezente daude. Nola egin dituzu ikasketak? Txikia nintzenean ikastolara joaten hasi nintzen, baina, gustura joaten nintzen arren, hausturak izateaz gain osasuneko beste arazo batzuekin hasi nintzen (katarroak, pneumoniak edota arnasteko arazoak), eta horregatik ikastolara joateari utzi eta ikasketak etxetik egin behar izan nituen. Gerora, indartzen hasi nintzenean, tarteka gelara joaten nintzen ikaskideekin egotera. Zertan egiten duzu lan? Nola topatu zenuen lana? Nolakoa izan zen etxetik lantokirako jauzia? Administrari laguntzailea naiz Azkoitiko udaletxean. Administraritza eta Finantzako Goi Mailako Zikloa amaitzeko praktikak egiteko unea iritsi zen, eta Azkoitiko udaletxean egiteko aukera izan nuen. Bertan praktikak egiten zazpi hilabete pasatu ondoren, jardunaldi erdian lan egiteko aukera eskaini zidaten, eta gaur arte. Egunero lanera joatea aldaketa handia izan zen: lantokian nire kontura ibiltzea guraso eta beste inor gabe, laneko

Jendeak galdetzen al dizu zer urritasun daukazun? Oso gutxitan, baina gertatu izan zait, bai: zer daukadan, sendatzea posible den, zenbat urte ditudan… Horrelako galderak egin izan dizkidate. Umea nintzenean, ez zitzaidan gustatzen, gaizki sentitzen nintzen. Orain, ordea, gauza horiek hobeto hartzen ditut; umorearekin hartzen ikasi dut. Bestalde, gaur egun aurreiritzi gutxiago daude. Nik ezagutzen ditudanek beti beste edozein pertsona bezala tratatu izan naute, eta hori eskertzen dut; ez litzaidake gustatuko nigan pena sentitzea edo biktima bat bezala tratatzea. Zuk bezala urritasuna duen norbaitekin hitz egiten al duzu? Bai, nire gaixotasun berbera duten bi lagun ditut, eta horietako batekin sarri hitz egiten dut. Oro har elkar hobeto ulertzen dugu, baina ez beti. Azkenean, antzeko egoera bizitzeak ez du esan nahi gauzak modu berean ikusten ditugunik; denok desberdinak gara, eta ikuspuntu diferenteak ditugu. Zoriontsua al zara? Baietz esango nuke, eta batez ere nire gurasoei esker. Denok izaten ditugu gorabeherak, eta ni ez naiz diferentea, baina beti gustatu izan zait ondo pasatzea eta jendearekin egotea. Zaletasun asko ditut eta ezin naiz kexatu.

7 Izena ta dizena

Ez litzaidake gustatuko nigan pena sentitzea edo biktima bat bezala tratatzea


8 Izena ta dizena

Automoziorako egiten dugu lan gehiena, eta orain autoetarako kableak egiten ari gara. Guk sortutako materiala mundu osoan saltzen dute. Oso gustura etortzen gara lanera: lagun asko egin ditugu hemen, eta lanetik kanpo ere afariak eta parrandak egiten ditugu noizbehinka. Azkoitiko Gureak enpresako langileak

G

ureak enpresan egun erdiz lan egiten dute Idoia Sudupek, Maialen Arregik eta Ander Alberdik. Goizetan, berriz, enpresa normalizatuetan egiten dute lan: Idoia Sudupe (Azkoitia, 1974) Eroski txikian aritzen da; Maialen Arregi (Azpeitia, 1984) San Jose egoitzan, eta Ander Alberdi (Azpeitia, 1981) Azpeitiko kiroldegian. “Gureak-en babestuta sentitzen gara, eta hasieran gogorra egiten da beste enpresa batera joatea. Ni hasieran urduri jartzen nintzen Eroskin jendearekin lan egitean, baina orain ohitu naiz, eta oso gustura joaten naiz lanera. Oso harro nago halako enpresa batean lan egiteko aukera dudalako”, adierazi du Sudupek.

K

Begoña Gurrutxaga eta Aitor Gurrutxaga, Azkoitiko Gureak-eko arduradunak.

Azkoitiko Gureak-eko arduradunak Normalena Gureak tranpolin bat izatea litzateke, hemen ikasi eta gero enpresa normalizatuetan lan egin ahal izateko. Gu ziur gaude hemen dauden asko gai izango liratekeela enpresetan besteek bezalako lanak egiteko; batzuetan, laguntza batekin. Teorikoki horrek izan beharko luke bidea.

anpaina bat abiatu zuen Gureak-ek 2010ean, euren langileak enpresa normalizatuetan lan egiteko gai direla aldarrikatzeko. “Enpresa batzuek interesa erakutsi zuten, eta, langileen gaitasunak eta profila aztertu ondoren, beraiei egokitzen zitzaien lanpostua eskaini zieten”, azaldu dute Aitor Gurrutxaga Azkoitiko Gureak-eko arduradun nagusiak (Urretxu, 1971) eta Begoña Gurrutxaga lantegiko enkargatuak (Azpeitia, 1957). Gureak enpresak gutxienez %33ko urritasuna duten 5.000 langile inguru ditu, eta horietako 100 Azkoitikoak dira. Lanerako aukera izatean, “normaltasunean” murgiltzen dira, gehiengoa bezala lanera joaten direlako. Gureak-en ikasten dute lana zer den: konpromiso batzuk betetzea, piezak egitea… Gizartean denek egiten duten hori egiten dute hemen urritasuna dutenek. Lanari esker, pertsona gisa garatzen dira eta beren ingurua sortzen dute: kuadrilla eta bikotekidea lanean aurkitzen dituzte askok.


Ander Alberdi, Idoia Sudupe eta Maialen Arregi, Azkoitiko Gureak-eko langileak.

19 bat urterekin eskola mundutik etortzen dira gehienak, eta ez dute esperientziarik izaten. Horregatik, hasieran ikastaro bat egiten dute prestakuntza bat jasotzeko. Urritasuna dutenen inguruan ezjakintasun handia dagoela azpimarratu dute arduradunek: “Jende gutxik du gure lantegian gertatzen denaren berri. Jendeak uste du hona denbora-pasa etortzen direla, eta hona jendea lanera etortzen da, bizitza aurrera eramateko eta dirua ateratzeko. Askotan, gutxietsi egiten dira, beren gaitasunak zein diren jakin gabe. Orain marjinazio gutxiago dago, eta horretan aurrerapauso handia eman da. Baina asko oraindik ez daude kontzientziatuta urritasuna dutenak nolako lanak egiteko gai diren”. “Inguruko enpresetatik aukera gehiago izatea nahi genuke; aurrerapausoa litzateke”, azaldu du Begoña Gurrutxagak. Enpresa askok nahiago izaten du lana Gureak-i eman eta piezak bertan osatzea, beraien enpresan urritasuna duen pertsona bat hartu baino. “Ez dira gai sentitzen gure kolektiboko jendearekin elkarlanean jarduteko. Oraindik mesfidantza eta beldurra dago, ea kapaz izango diren kolektibo honekin lan egiteko. Bezero gehienak kanpokoak ditugu. Lehen, inguruko enpresentzat egiten zen, eta gaur egun dena kanporako: Brasil, Polonia, Italia, Frantzia…”. Lana emateaz gain, hainbat balore transmititzen dizkiete Gureak-en. Arduratsuak izaten ikasten dute, eta, batez ere, autoestimua asko lantzen dute. “Askotan etxetik baloratu

gabe datoz: hasieran pertsonaren informazioa ematen digutenean, errealitatea baino txarragoa izaten da azalpena. Familiako batzuk ez dira konturatzen dituzten gaitasunez, eta askotan moztu egiten dizkiete. Ingurukoek gutxiesten dute askotan pertsona. Urte gutxian, batez ere hasierakoetan, sekulako aldaketa ikusten da pertsonengan. Zenbaitengan aldaketa ikaragarria izaten da. Gureaken autonomia ematen diegu, eta beti gauza berriak irakasten dizkiegu; pertsonek aurrera egitea nahi dugu, eta bakoitzak eman dezakeen onena ateratzen saiatzen gara. Hori da gure helburu nagusia. Batzuei gogorra egiten zaie gurasoen ingurutik irtetea; gogorra egiten zaie lehen dena eginda izatea eta hemen norberak dena egin behar duela konturatzea. Gero satisfazio handia izaten dute, baina hasieran batzuei asko kostatzen zaie. Beste batzuk, urte askoan eskolan gustura egon ez direnak, gero hemen oso pozik egoten dira”, esan du Aitor Gurrutxagak. “Lan honetan gehien betetzen nauena langileak 08:00etan lanera pozik etortzea da. Oporrak datozenean triste jartzen dira, etxean askotan ez dutelako obligaziorik. Haientzat, lanera joatea bizitzako gauzarik inportanteena da, bizitza soziala ere lanari oso lotua dutelako. Batzuk aspertu egiten dira lanera joan gabe, oso errekurtso gutxi dituztelako oporretara joateko, esaterako. Haientzat, bizimodu ‘normala’ lanera etortzean hasten da”, adierazi du, bukatzeko, Aitor Gurrutxagak.


10 Galdetu ahala erantzun

Pello Larrañaga: “Etxean bezala sentitzen naiz Nepalen” Idoia Alberdi Herri musika izan zitekeen elkarrizketa honen hizpidea. Edo folklorea. Edo herrigintza. Baina, oraingoan, Nepalen jarri dugu begirada, handik etorri berritan harrapatu baitugu Pello Larrañaga (Azkoitia, 1965). Hamaika urtez jarraian joan da Nepalera; turista modura aurrena, herrikide eta bidelagun gisa ondoren. Apirileko lur astindu gogorraren ondotik herrialdean aurkitu duen argazkiaren berri eman digu. Noiz joan zinen lehen aldiz Nepalera? Zergatik Nepal? 2004an joan nintzen lehenengo aldiz. Ordura arte, nire lagun batek eta biok Europan zehar egin genituen bidaiak furgonetan, eta, gehientsuena pasatuta geneukanez, saltoa ematea pentsatu genuen, iragarki bat ikusi ondoren. India eta Nepal agertzen ziren iragarki horretan. Horrela animatu ginen. Ordura arte, Nepal mendizaleekin lotzen genuen lurralde bat zen, eta India, berriz, lurralde handi eta txiro bat. Bidaia hura taldean egin genuen; guztiz antolatutako bidaia bat zen. Bueltan, Nepal gosez gelditu nintzen.

Pello Larrañaga, Nepalen, gautamdarren sendiarekin.

Zer aurkitu zenuen Nepalen? Bidaia hark zerbait mugiarazi zidan barrenean. Internetez hasi nintzen Nepali buruzko informazioa bilatzen, eta ikusi genuena baino gehiago jakin nahi nuen herrialde hartaz eta herrialde hartako herritarrez. Konturatu nintzen Nepal bisitatu genuela, baina ezer askorik ez genuela ikusi eta ezagutu. Hango jendeak erakarri nau, batez ere. Orain, hango lagun asko ditut, eta arrazoi horrek berak ere behin eta berriz joatera bultzatzen nau. TDHF [The Direct Help Foundation] erakundea ere ezagutu nuen; haurrekin eta emakume alargunekin lan egiten duen fundazioa da. Toni Aguilar kataluniarrak zuzentzen du erakundea, eta elkar ezagutzen dugu. Pixkanaka proiektu horretara lotzen joan naiz. Gainera, gaur egun, 2010etik, nepaldar bat gure etxean bizi da, eta haren sendiarekin harreman sendoa dut: Gaindakot herrikoa da, Chitwan hiritik oso hurbil dagoen herri txiki batekoa, eta arrazoi potoloa da hori Nepal bisitatzeko. Orain ez naiz turista bat bezala ibiltzen, herrikide modura joaten naiz.

Apirileko lur astinduaren ondotik, milaka lagun kale gorrian bizi dira Nepalen, etxoletan.


Eta orain, apirilean izandako lurrikararen ondotik, zer aurkitu duzu? Nepalek azken urteotan arazoak bata bestearen atzetik ditu. Apirileko lurrikararen ondoren, astinduak utzitako hondamendiaz gain, Indiaren blokeo ikaragarria ari da sufritzen. Hemen ezer gutxi dakigu hango egoeraz. Apirileko lurrikarak suntsituta utzi du herrialdea, lehenaz gain. Kathmandun, adibidez, turismo gune gehienak apurtuta daude. Durbar Square ere, adibidez, guztiz suntsituta dago: han zeuden tenplu guztiak piper hauts eginda daude. Egia da, hala ere, aurrez inoiz izan ez denak ez duela oso nabarmen ikusten lurrikararen eragina. Bestalde, orain, inoiz baino gehiago, haur eta emakume traďŹ koaz kezka handia dute. Lurrikarak oihartzun handia izan zuen hedabideetan, baina azkar desagertu da nazioartearen agendatik. Beti gertatu ohi den moduan, Nepalgo kasuan ere gauza bera gertatu da; astebete edo bi asteko kontua izan zen hangoa. Hala ere, hemen, Euskal Herrian, mendizaleengatikedo, tarteka zerbait entzuten da: agian, neuk dudan interesagatik izango da, baina hango herriekin lotuagoak gaudelako irudipena dut. Hango lagun batek hau esan zidan: “Pello, bizitzako proiektu osoa bi minutuan pikutara joan zitzaigun; egindako guztia joan zaigu, eta orain berriro hasi behar, berriro lurrikara batek astinduko gaituen beldurrezâ€?. Jende askoren istorioa da hori. Oraintxe bertan zeintzuk dira Nepalen lehentasunak? Zein alorretan dute beharrik handiena? Indiaren blokeoaren ondorioz, arazo nagusia, une honetan, sendagaien

eskasia da. Janaria ere geroz eta gutxiago dute dendetan. Lurrikararen ondorioz, gobernuz kanpoko erakundeak, tartean TDHF, negua datorrenez, mantak eta jantziak banatzen ari dira Kathmandun. Toldopean eta burdinazko txapapean bizi dira asko eta asko. Arazo asko daude: sendagaiena, janariarena, hotza ere ate-joka dute‌ Gatazka ia denetan bezala, emakumeen eta haurren egoera da okerrena. Zuek laguntza sare bat josten hasi zineten berehala Euskal Herritik. Azken urteotan Euskal Herrira nepaldar asko etorri da bizitzera; horietako asko Goierri aldean bizi dira, Eibar inguruan ere bai. Lurrikararen ondorioz, berehala saretu ginen teknologiari esker, eta hainbat egitasmo lantzen hasi ginen poliki-poliki, Nepalera laguntza bideratzeko. Hala ere, irribarrerik galtzen ez duen herritarra omen da nepaldarra. Bai, hala da, dituzten arazo guztiak izanda, irribarrea dute, eta alaitasuna. Gizartea oso jatorra eta irekia da. Dena emateko prest daude, edonor etxean hartzeko prest, beti. Joaten naizen bakoitzean ezagutzen dut jende berria, eta guztiek beren etxera eraman izan naute, eta noski, behin etxera joandakoan, Nepalgo tea hartu gabe ezin daiteke etxetik atera inondik inora, eta, gehienetan, bazkaldu edo afaldu gabe ere ez. Ni, jada, Gaindakoteko gautamdarren etxean bertako seme bat gehiago banitz bezala hartzen naute. Gure etxean, Azkoitian, bizi den gautamdarra ere gure amak semetzat du, eta etxeko beste guztiok ere bai; familiako beste kide bat da guretzat. Gautamdarren etxean nagoenean, Pello Gautam izenez bataiatzen naute. Zer irakatsi dizu Nepalek? Batez ere, gauzak partekatzen erakutsi didate, ondasunak konpartitzen ezeren truke. Gure ondasunak, edozer motatakoak izanda ere, partekatzen ez baditugu munduak bere horretan jarraituko du: txiroak gero eta txiroago eta aberatsak gero eta aberatsago izaten. Herri musika aberatsa duen herrialdea da Nepal. Horrek ere erakarriko zintuen? Bai, egia da. Gurean bezala, herri musika eta folklore oso aberatsa eta askotarikoa daukate han. Eskualdeka bereizten dira; herrikoak, mendikoak, hirikoak... Hango autobusetan, eguneko ordu guztietan, herri musika entzuten da, eta beraiek asko maite dute hori. Gazteek ere, bestelako musika estiloak entzun arren, musika tradizionala ere asko entzuten dute. Maite dute euren herri musika. Datorren urteko bidaia prestatzen hasia izango zara. Orain, lan asko daukat hemen, eta geroago hasiko naiz prestatzen. Dena dela, ez dut prestatzeko behar handirik izaten. Han etxean bezala sentitzen naiz eta sentiarazten naute.

Galdetu ahala erantzun

11


12 Tokitteko puntetik

bizitzeak “Atzerrian profesionalki eta pertsonalki hazten lagundu dit

�

Jon Albizuri azkoitiarrak 34 urte ditu, eta Ingenieritza Kimikoan doktorea da. AnoxKaldnes (Veolia Water) izeneko enpresan lan egiten du gaur egun.

Jon Albizuri, Suedian bizi den azkoitiarra

Laida Beristain

Non bizi zara gaur egun? 2012ko urritik Lund-en bizi naiz. Lund Suedia hegoaldean dagoen 100.000 biztanle inguruko hiri bat da. Suedian egon arren, Stockholmetik baino Kopenhagetik [Danimarka] gertuago dago. Hiri unibertsitarioa da; biztanleen %25 ikasleak dira. Lundeko unibertsitatea, Uppsalakoarekin batera, Suediako garrantzitsuenetako bat da. Zein izan zen Azkoititik horra joateko arrazoia? Lana. 2012ko ekainean doktoretza tesia bukatu nuen. Bertan, ur zikinak tratatzeko MBBR izeneko teknologia ikertu nuen. Hori bukatu bezain laster Euskal Herrian saiatu nintzen lana bilatzen, baina ez zegoen erraza. Etxean erantzunik ez jasotzean, nire CVa Espainiara eta munduko beste leku batzuetara bidaltzea erabaki nuen. Suediatik, deitu zidaten, AnoxKaldnes enpresatik, nik doktoretzan ikertutako teknologia bertan patentatu baitzen. Elkarrizketa bat egin zidaten, eta 15 egunen buruan hantxe nintzen lanean. Noiz arte geratzeko asmoa duzu? Neuk jakingo banu‌! Hasiera batean, neure buruari hiru urteko epea eman nion, hau da, 2016ra arte. 2016a heldu da, eta oraindik ez dut planteatu bueltatzerik. Suedian kontratu iraunkorra daukat, eta nahiko kondizio duinekin gainera. Euskal Herrian gaur egun ez da erraza hori lortzea. Argi dudana da lanik gabe ez naizela itzuliko. Egia

da, ordea, oraindik ez naizela askorik saiatu hemen ezer bilatzen ere. Hawaiiko Ironman proban parte hartu zenuen duela gutxi. Nola lortu zenuen parte hartzeko aukera? Suediara joan aurretik mendiko lasterketak egiten nituen. Hara joan eta hura oso laua zela konturatu nintzen. Triatloi talde batekin harremanetan jarri, eta horrelaxe hasi nintzen triatloian. Joan den abuztuan Kalmar-eko [Suedia] Ironman proban parte hartu nuen. Nire adin taldean, 3034 urtekoen artean, bigarren postua lortu nuen, eta ranking orokorrean hamabosgarrena. Nire adin taldean bost dorsal zeuden Hawaiirako, eta nik, bigarrena izanik, bat lortu nuen. Baietz esan nuen. Esperientzia hura bizi nahi nuen. Zer-nolako esperientzia izan zen Hawaiiko Ironmana? Gogorra baina aldi berean ikaragarria. Esaten da munduko Ironmanik gogorrena dela Hawaiikoa, eta hori hango muturreko klimagatik da gehienbat: beroa eta haize gogorra, 40 graduko tenperatura eta 100 km/h-ko haizeak ez dira arraroak. Eta bai, konpetizio egunean sufritu egin nuen. Beroak eragina izan zuen niregan, beste guztiengan bezala, batez ere maratoian. Normalean korrikako atalean ibiltzen naiz ondoen, eta Hawaiin sekula ez bezala sufritu nuen maratoia bukatzeko. Baina era berean izugarrizko esperientzia izan zen. Guz-


tiek ez dute izaten munduko txapelketan parte hartzeko aukera hori. Hara ailegatzen zaren momentutik usaintzen da hura Ironman berezia dela. Eta munduko triatleta onenekin batera entrenatzea eta konpetitzea izugarria da. Hawaii ezagutzeko aukera ere izan al zenuen? Ironmana baino astebete lehenago joan nintzen hara. Aste horretan ez da egoten ezer bisitatzeko denborarik, ezta gogorik ere. Hango klimara ohitzeko asmoz, entrenamendu lasai batzuk egin nituen. Horrez gain, Ironmanean erregistratu, bizikleta prestatu, lasterketa egunerako energia barratxoak eta gelak erosi‌ Baina Ironmanaren ondoren beste astebete geratzeko aukera izan nuen. Normala den bezala, aste horretan ez nuen ukitu ez bizikletarik, ez korrikako oinetakorik. Eta orduan bai, Hawaiiko irla handian zehar turismoa egiteko aukera izan genuen: hondartza ezberdinak, bolkanak, baso tropikalak... Egia esan, izugarrizko barietatea du Hawaiiko naturak. Atzerrian bizi izanak zerbait erakutsi dizula uste duzu? Atzerrian bizitzeak izugarri erakusten du. Niri asko erakutsi dit, bai arlo profesionalean, bai pertsonalean. Batez ere aspektu pertsonala azpimarratu nahiko nuke. Kanpoan bizitzeak asko indartzen zaitu. Izan ere, zurea ez den beste kultura batera integratu beharra daukazu, eta hori askotan ez da erraza. Suediarrak -eta eskandinaviarrak oro har- gu baino hotzagoak dira. Ez da erraza bertako taldeetan sartzea. Horretaz gain, beste hizkuntza bat hitz egiten dute, eta horrek ere gauzak zailtzen ditu. Gainera, atzerrian zuk zeuk eman behar diezu irtenbidea etortzen zaizkizun arazoei. Ez dauzkazu zure familia eta zure betiko lagunak kasu horietan laguntzeko.

Jon Albizuri, Hawaiiko Ironmanean korrika.

Denboraldi batez atzerrian bizitzea gomendatuko zenuke? Dudarik gabe. Aurretik esan bezala, niri profesionalki eta pertsonalki hazten lagundu dit.

Tokitteko puntetik

13


14 Tokitteko punteko herritarra

Zylfije Laçi, Azkoitian bizi den albaniarra

“Orain Azkoitian bizi naiz, azkoitiarra naiz, eta azkoitiar naizen aldetik euskaraz jakin behar dudala uste dut” Duela bi urte eta erdi etorri nintzen Azkoitira, familiarekin. Jatorriz Albaniakoa naiz, Tirana hiritik bost ordura dagoen Puca izeneko herri txiki batekoa. Maite Rodriguez

Zergatik etorri zinen Azkoitira? Arrazoiak bat baino gehiago izan ziren, baina Albania uzteko arrazoi nagusia nire ikusmen urritasuna izan zen. Izan ere, duela hamabi urte, 36 urte nituela, itsu geratu nintzen; arazoa pixkanaka hasi zen, baina polikipoliki larriagotzen hasi zen, ikusmena ia guztiz galdu arte. Nola bizi izan zenuen egoera berri hori Albanian? Errealitatea asko zaildu zidan arazoak. Nire herrian ez zegoen ikusmen urritasuna dugunontzako zerbitzurik; Tirana hirian bakarrik zegoen, eta hori gure herritik bost ordura dago. Gainera, oso garestiak dira zerbitzu horiek. Albanian bizi izan nintzen azken bi urteak ez ziren errazak izan, hura ez baitago hau bezala prestatua: azpiegituretan sekulako gabezia dago, eta kalean oztopoak soilik aurki ditzakezu. Horregatik, bakarrik ibiltzea ezinezko nuen. Nire senarra lanean eta seme-alabak eskolan egonda, haiek etxera itzuli arte ez nuen aukerarik kalera ateratzeko. Oso gogorra egin zitzaidan neure errealitate berrira egokitzea. Zer-nolako bizimodua dago gaur egun Albanian? Nahiz eta ni ekonomialaria eta nire senarra biologia eta kimika zientzietako batxilergorko irakaslea izan, gure soldatak ez ziren 400 eurora iristen; ezinezkoa zitzaigun hilaren amaierara iristea. Genituen soldatekin, etxebizitza bakarrik ordaindu genezakeen. Horrez gain, zerbitzu publikoak oso prekarioak dira;

Zylfije Laçi, Azkoitian bizi den albaniarra.

ez daude guztiontzat prestatuak. Zerbitzu onak nahi izanez gero, arlo pribatura jo besterik ez zaizu gelditzen, eta hori ezinezkoa da guztiontzat. Hemen, aldiz, zerbitzu publikoa oso aberatsa da, osasunean eta hezkuntzan batik bat, eta hori ez da aurkitzen munduko edozein herrialdetan. Zer erraztasun aurkitu dituzu Euskal Herrira iristean? Hemen badaude baliabideak ikusmen urritasuna dugunontzat. Harrigarria badirudi ere, gaur egun hiru irakasle ditut: batek braillea irakasten dit; beste batek ordenagailuz idazten irakasten dit; eta besteak, berriz, eguneroko bizimodua aurrera eramateko behar ditudan jakintzak irakasten dizkit. Horrek guztiak bizimodua errazten dit. Ikusmen murriztua izanagatik, gainontzeko pertsonen bizimodu berdina izatea lortu dut, eta hori sekulakoa da niretzat. Hasiera gogorra izan zen, baina ez dugu hona etorri izanaren damurik. Harro sentitzen gara: hemen eskuak zabalik hartu gaituzte, eta horrek indar handia ematen digu. Zerk bultzatu zaitu euskara ikastera? Euskara ikastea ezinbestekoa da. Orain Azkoitian bizi naiz, azkoitiarra naiz, eta azkoitiar naizen aldetik euskaraz jakin behar dudala uste dut. Gainera, ditugun lagun guztiak euskaldunak dira, eta horrek ere bultzatzen gaitu egunero hitz berri edo esaldi berri bat ikastera. Poliki-poliki ari gara senarra eta biok euskara ahal dugun heinean ikasten. Azkoitiko tokirik kuttunena? Loiolara bideko pasealekua bereziki gustatzen zaigu senarrari eta bioi, mota guztietako jendea aurki baitaiteke: korrikalariak, helduak, familiak…


Iritzixe

15

Herriko Maria Magdalenak Juan Karlos Merino

D

ohain egiten didak, horrela adierazi zidan bere poza mutilzahar batek. Horrelaxe ere labur daiteke aspaldi idatzi nahi nuen kontakizun hau, non zer berri dabilen bolaluma kamuts honen hitzak irakurtzeko parada hartzen baduzu.

Denbora luzean ibili zen neska baten atzetik; kuiak jaso arren ez zuen amore eman, harik eta beste batekin aldarean ikusi zuen arte. Horrela galdu omen zuen bizipoza gaztetan. Udaberriak joan udaberriak etorri, eta are mingarriagoa egiten zitzaion gizonari. Andrearekiko maitasunaren sua ez zen itzaltzen, eta suak berak bezala erretzen du. Begiak joaten zaizkio haren atzetik kalean topatzen duen bakoitzean. Egur zaharra, su txarra esaera ez da egia, behintzat, maitasun kontuetan. Eta ez da gutxiagorako. Denborak ez du pittin bat ere zurbildu emakumearen edertasuna. Neuk ere amets egingo nuke bere bularrekin. Egun, bi seme-alabako etxekoandre da. Esne-mamitan bizi izango zen krisi honek etxeko atea joko ez bazuen: enpresa itxi, paroko dirua bukatu eta zorrak pilatzen hasi ziren. Zer egin? Bada, bizitzan inoiz egitea espero ez zuena. Aurki aditu zuen; sinestezina zirudien. Gizalege handiz kafetxo bat hartzera gonbidatu zuen eta galde egin zion. Horren azalpenak ematen ez zen oso ona izan. Irudimena eta bolaluma gehiago berotu beharko nukeen horretarako. Kontua da mutilzaharrak txeke bat luzatu ziola andreari, zorrak kitatzeko lain, eta hark hura ukatu egin ziola. Ezagunak galdetu zion ea zer egin zezakeen zuen zama arintzen laguntzeko. Hori, zoritxarrez, ez zen txakurraren gauerdiko ametsak. Emakumeak bazekien maitemindurik jarraitzen zuelako eskaintzen ziola dirua; bazekien laguntzearren edozer egiteko prest zegoela, hots, ez zuela atzera egingo. Hurrengo hilabetetan saiatu zen berriro. Txekea bi puzketetan itzultzen zion beti. Ez dut zehaztasunik nola adostu ziren plana estreinakoz. Azkenik, andreak berak tratua eskaini zion unetik munduko gizonik zoriontsuena bilakatu zuen. Esan gabe doa hirugarren aldian musu truk egin ziola, Juan de Balde aspaldi hil zen arren.

Dohain egiten didak, horrela laburbildu zidan bere poza. Horrela kontatu eta esan nahi nuen nik, krisi orotan legez, toki askotan bezala, hemen ere etxekoandre batzuek prostituziora jo dutela krisiari aurre egiteko. Eta herrian tabu bilakatu den gaia bada ere (prostitutak atzerritarrak direla pentsatu ohi dugu; krisiak ez ditu koloreak bereizten, ordea), gizalegez galdetu edota interneten bilatzen dakitenek herriko Maria Magdalenen zerbitzuak alokatzerik dute.


16 Izena ta dizena

Azken lau urteetan Azkoitiko plazan makina bat gaztaina erretakoa da danbolinean Joseba Gurrutxaga (Azpeitia, 1969). Udazkeneko elikagai garrantzitsuenetarikoa da gaztaina, eta horrekin lan egiten du urteko hiru hilabetean. Plazan gaztainaz betetako kukurutxoak saldu aurretik atzeko lan asko dagoela azaldu du Gurrutxagak.  Olaia Juaristi

P

entsatu gabe hasi nintzen gaztainekin lanean. Lagun bat aritzen zen, eta hari esan nion ikasi egin nahi nuela”. Lehendabizi, Getarian bost bat urte egin zituen. Hasierako urteetan lagun batekin egoten zen, eta, berak ikasteko, kukurutxoak egin eta saldu egiten zituen. Gerora, Azkoitikoak utzi zuela jakin zuen, eta dagoeneko lau urte daramatza gaztainak saltzen. “Gustatzen zaidan lana da; betidanik gustatu izan zait janari munduan lan egitea, baina hobby bat ere ez da”. Oso gaztainazalea dela aitortu du: “Denboraldi hasieran, pare bat dozena egunero jaten ditut”. Galiziatik ekartzea gustatzen zaio, baina beti ez da nahi adina izaten. Iazko urtea, esaterako, oso txarra izan zela esan du. Astebete edo bi asterako behar duena eskatzen du, gaztaina azkar alferrik galtzen delako. Iritsi bezain azkar, zakuak hozkailuan sartzen ditu, mantarekin tapatuta. Goizetan, plazara joan aurretik, gaztaina onak

eta txarrak banatzen ditu. Izan ere, ale asko barruan harrarekin bidaltzen dituzte, eta zulatuta eta kuzkurtuta egoten dira. “Batzuei zaila izaten da antzematea. Urteekin ikasten joan naiz, ordea, eta orain dakidan ondoena egiten saiatzen naiz”. Kanpotik begiratuta onak ematen dute, baina putzak egoten dira barrutik: zuria badago, lehortuta dagoen seinale izaten da; gaztainak hori kolorea izan behar du barrutik. Garrantzitsua da hasieran onak eta txarrak bereiztea: “Hori da lan handiena ematen didana eta gutxiena gustatzen zaidana. San Andres jaietarako eta Gabonetarako, gainera, gehiago prestatu behar izaten dut. Azkenerako, behatzetan kailuekin bukatzen dut, gaztaina bakoitza estutzeagatik. Halere, ez daukazu konfiantzarik ustelik ez tokatzeko norbaiten kukurutxoan, eskuetatik banan-banan pasatu arren. Gauza denek bezala, honek ere baditu trukoak, baina sekreturik ez dago”, esan du.


Behin onak eta txarrak bereiztuta, gaztaina bakoitzari ertz bat ebakitzen dio makinaren laguntzaz, ondoren danbolinean ez lehertzeko. Horrekin, plazarako prest uzten du zakua. Bestalde, erretzeak buru lana ematen dio Gurrutxagari, aurretik atera behar baitira kontuak zenbat salduko den: “Danbolinetik atera, eta jendeak etorri behar du beroa emateko. Gaztaina gerora ez da hain goxoa egoten; egin berritan da goxoena. Gabonetan, esaterako, asko jaisten da salmenta, etxean asko jaten delako. Egurra ere aurretik prest izan behar da, egur lehorra behar baita, eta nik mozten dut txabolan. Brasarekin lan egitea gustatzen zait”. Su ederra izatea garrantzitsua da, eta horretarako denbora hartu behar da: su handia egin eta brasa egin arte zain egon behar da. Gaztainak danbolinean sarri nahastea ere garrantzitsua da. Denboraldi motza izaten da gaztaina saltzeko, eta azaldu du hasieran sua pizteko eta danbolin aurrean jartzeko gogoa izaten duela, baina bukaerarako nekatuta egoten dela. “Lanean hasten naizenean horretan zentratzen naiz. Asteburutan ere lana egiten dut, eta lagunekin eta etxekoekin egoteko denbora gutxi izaten dut. Hiru hilabetez beti gaztainarekin pentsatzen egoten naiz; ez dut deskonektatzen”. Bestalde, jendearekin tratuan ondo konpontzen da. Harrera ona egiten diotela azpimarratu du: “Badago ia egunero etortzen zaidan jendea. Adin guztietakoak etortzen dira. Umeei ere deigarria egiten zaie sua. ‘Hurrengo urtean ere etorri, e!’, esaten didate batzuek. Ahal dudan ondoena egiten dut. Neure buruarekin ondo sentitzen naiz, ondo egiten dudanean eta gero eta gehiago ikasten ari naizela sentitzean. Horrek betetzen nau. Gaztaina goxoa saltzea gustatzen zait”.

Joseba Gurrutxaga, plazako gaztaina saltzailea.


18 Maxixatzen maxixatuiez

HERRIKO EUSKARA MAHAIA Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

B

adira bi urte euskararen inguruan lan egiten dugun herriko hainbat eragilek Euskara Mahaia osatu genuela; aldiro elkartzen gara Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Azkoitiko Udala, Xabier Munibe Ikastola, Floreaga Salestar Ikastetxea, Urola Institutua, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Azkoitiko AEK eta Urola Kostako Hitza egunkaria.

Bakoitzak egiten duen lanaren berri izateko beharrak bultzatuta hasi ginen elkartzen, 2013ko irailean, eta ordutik, elkarren berri emateaz gain, kezkak partekatu eta elkarlanean hainbat ekimen ere antolatu ditugu. 2015ean egindako nabarmenenak:  19. Korrika zela-eta herrian egin diren ekimenak; Korrika kulturala, girotzeko Lib-duba, Korrika Txikia…  Euskararen Eguneko ekitaldiak Aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoa dugu; heldu eta gurasoen artean sustatu euskararen erabilera, hitanoaren erabilera indartu, kultur kontsumoa bultzatu… Kezka asko eta askotarikoak ditugu. Elkarren artean egin ditzakegunak adostea eta ekimenak martxan jartzen jarraitzea da gure asmoa. Euskara Mahaia gune zabala da: euskararen erabilera dela-eta kezkatuta bazaude, zatoz!

BAZKIDE ORRIA:

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguru

Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak: Izen-abizenak: Helbidea: Herria: Telefonoa: Helbide elektronikoa: Kontu zenbakia:

BAZ KIDE EGIN   NAH I?

Bi aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian) 2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: maxixatzen@maxixatzen.eus OHARRA: Datu babesak Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.


519


20 4 HILEBETIN BEGIXETATIK

01

02

03 04

01_ Euskararen Eguna. 02_ Olentzeroren etorrera. 03_ Bizenta Mogel, eskaparate onenaren eta kirolari onenaren lehiaketetako irabazleak. 04_ Errege Magoak, Baztartxon. 05_ Gabon kantuan. 06_ Elikagaiak biltzen, Beningo haurrentzat. 07_ Olentzero, Xabier Munibe Ikastolan. 08_ Ibarretxe, Iruin eta Azkarragaren hitzaldia. 07

08

05

06

Argazki gehiago, maxixatzen.eus atarian.

Zozketa urtarrilaren 14an izango da


Telefono interesgarriak:

Ezetz topau!

NoN

dag o

Zakelmari?

Abenduko aldizkarian, Zakelmari non zegoen asmatu behar zen: Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko logoan zegoen ezkutatuta (3. orrialdean). Askok lortu duzue topatzea, eta, guztion artean zozketa egin ondoren, Naroa Altunak irabazi du Odriozola ardotegiaren saskia.

Urtarrileko zenbakian Zakelmari non ezkutatu dugun aurkitzeko prest? Aldizkariko edozein txokotan ager daiteke. Beraz, zabaldu ondo begiak eta bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen. Bidali erantzuna Kultur Etxeko gure postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Farmaziak (urtarrila) EGUNEZ: 09:00 - 22:00 AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

4, 6, 9, 10, 21, 22, 26, 27

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

1, 2, 3, 7, 8, 19, 20, 25, 30, 31

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

5, 18, 23, 24, 28, 29

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

11, 12, 13, 14, 15, 16, 17

GAUEZ: 22:00 - 09:00

AZPEITIA: Jacome 943 08 02 58

ADI!!! Urtarrilaren 1etik aurrera, Jacome Azpeitiko farmazia izango da gauez irekiko duten farmazia bakarra urte osoan. Beraz, Azkoitian ez dute gaueko zerbitzurik eskainiko herriko farmaziek.

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua (GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondaregunea Musikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYA Lanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea Bizilore Urola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteak jasotzeko zerbitzua Aldalur Eusko Tren La Guipuzcoana PESA Piper elkartea Taxiak

943 08 00 80 943 85 71 71 112 943 02 51 91 943 85 71 51 943 85 08 43 943 02 60 27 943 85 60 27 943 85 25 44 943 85 73 05 943 02 36 19 943 08 37 80 943 85 71 70 943 85 10 70 943 00 76 10 943 85 21 68 943 85 15 97 943 85 13 23 943 85 08 98 943 15 10 89 943 85 19 86 943 85 32 97 943 46 46 22 943 15 04 02 112 943 85 20 61 943 85 36 39 943 85 71 70 669 62 18 02 943 85 71 70 943 85 33 93 943 85 08 83 943 08 07 37 943 85 06 46 943 85 30 43 637 70 57 20 943 85 21 74 696 67 64 56 943 85 73 19 943 45 98 74 943 85 27 18 902 54 32 10 943 85 11 59 943 21 26 99 943 85 25 87 943 85 10 20

Eskure komeni

21


22

04

Agendie

02

03

17:00etan, Elkargunean, Rosa Martinezen Txotxongiloak “Etxean goxo”

17:00etan, Elkargunean, Marsel magoa “Magiaderia absolutuak”

URTARRILA 07

05 Gazte Astea: - 11:00-13:00, Kontzejupean, Patata Tortilla Lehiaketa (13-17 urte). 16:30etik aurrera, Eliz Atarian, Erregeen pajeak eskutitzak jasotzen. 19:30ean, Errege Magoen Kabalgata

Gazte Astea: - Ludotekan tailerrak: 10:00-12:30 (HH4-HH5) - Elkargunean: 11:00-13:00 (13-17 urte) Mahai Tenis Txapelketa 16:00-18:30 (LH1-LH3) tailerrak - Artxamendin: 16:30-18:30 (13-17 urte) Sari banaketa eta afari-merienda

Gazte Astea: - 09:30ean Elkargunean: Futbito Txapelketa (13-17 urte) - Ludotekan tailerrak: 10:00-12:30 (HH4-HH5) 16:00-18:30 (LH1-LH3) - Artxamendin tailerrak: 16:30-18:30 (13-17 urte)

08 Egun-pasa Txuri Urdinera patinatzera (LH4-LH6)

16

22:00etan Baztartxo antzokian, Cafe Quijano taldearen kontzertua. (Aurrez sarrerak salgai Udaleko Kultura Sailean: 30,00 €)

baztartxo

UrTArriLAK 2-3-4 UrTArriLAK 8-9-10-11 sTAr WArs: EL dEsPErTAr dE ACbETH M LA fUErzA

UrTArriLAK 10 OLEnTzErO ETA AMiLArEn sEKrETUA

UrTArriLAK 15-17-18 dE PAdrEs A HijAs

UrTArriLAK 22-23-24-25 PALMErAs En LA niEvE

UrTArriLAK 24 UrTArriLAK 29-30 OTsAiLAK 1 THE snOW QUEEn

LOs OdiOsOs OCHO




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.