BA AL DAKIZU? ERREZETA:
Idi buztanez beteriko piperrak TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA
Arlindo Augusto de Sousa Mareira
GALDETU AHALA ERANTZUN
Elkarlanaren eredu IZENA TA DIZENA
Badator kolore bizien festa
TOKITTEKO PUNTETIK
Ainara Epelde
Azkoitiko herri aldizkaria, 2016eko otsaila - 351. zenbakia
MAXIXATZEN
iritzixe Ekaitz Etxezarreta Ibañez
Kale Nagusia, 62 Gipuzkoa, 20720 Azkoitia 943 85 36 17 www.maxixatzen.eus
ARGITARATZAILEA: Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.
ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK: Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Beristain, Olaia Juaristi eta Ainhoa Cuende.
KOORDINAZIOA: Olaia Juaristi.
MAKETAZIOA: Ane Larrañaga.
PUBLIZITATEA: Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17
LOGOTIPOAREN DISEINUA: Amaia Guridi.
ZUZENTZAILEAK: Aitor Arruti eta Gema Lopez.
INPRIMATEGIA: Gertu inprimategia.
TIRADA: 800 ale.
LEGE GORDAILUA: SS-706-97 ISSN: 1137-8891
Oharra: Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta maxixatzen@maxixatzen. eus helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.
4
kalin galdezka 5 Nola aukeratzen duzu mozorroa? Zein izan da zure mozorrorik orijinalena? izena ta dizena Inauterietan mozorrotuko diren hiru kuadrilla
6
galdetu ahala erantzun Azkoitiko Caritas: harrera, jantzitegia eta janari biltegia
10
tokitteko puntetik Ainara Epelde, Katalunian bizi den azkoitiarra
12
tokitteko punteko herritarra Arlindo Augusto de Sousa Mareira, Azkoitian bizi den portugaldarra
13
iritzixe Irene Elorza Guereño
14
kejie ta desditxie Baserri bideetako pasabide estua
15
izena ta dizena Azkoitian sortu berria den Realeko peña: Eurree
16
maxixatzen maxixatuiez Baietz lortu 800 bazkide izatea!
18
hilebetin begixetatik
20
06 24
bertsoa paperean 22 Erniarraitzeko Eneritz Artetxeren bertsoak hara! Azkoitiko izoztegi zaharrak
23
24 ba al dakizu? Errezeta: Idi buztanez beteriko piperrak eskure komeni agendie
25 26
16
Euskal zinemagintzaz IRITZIXE
Ekaitz Etxezarreta Ibaùez
E
uskal zinemagintza bere garai onenean aurkitzen dela esan dezakegu. Alde batetik, Loreak filmaren fenomenoa eta, bestetik, estreinatu berri den Asier Altunaren bakarkako lehen film luzea den Amama-ren arrakasta. Egunotan bizi dugun eztanda honek joan den Donostiako zinemaldiaren 63. edizioan bizi izan nuen pasarte bat dakarkit gogora.
Sanctuaire filmaren estreinaldian izan zen hain zuzen ere. Frantses jatorriko ekoizpen horrek 80ko hamarkadako euskal gatazka du hizpide. Zinemaldian ohikoa den bezala, emanaldiaren amaieran zuzendariarekin eta aktoreekin hitz egiteko aukera izan zuten ikusleek. Film horrek jorratzen duen gaiari buruzko euskal jatorriko film asko egin direla kontuan hartuta, ikusleetako batek horien inguruan dokumentatu al zen galdetu zion zuzendariari. Frantseserako itzulpenaren ondoren, zuzendariak honako hau erantzun zuen: “Batzuk ikusi ditut, baina oro har oso film txarrak dira�. Aretoa isiltasunean murgildu zen berehala, filma grinaz ikusten egon zirenek elkarri begiratzen zioten eta beraien aurpegiek harridura eta haserrea adierazten zuten. Pertsonalki, zuzendariak esandakoarekin ados egon nintekeen; hala ere, berarekiko gorroto puntu bat piztu zitzaidala sentitu nuen, zer arraio gertatu ote zitzaidan? Euskaraz ekoiztutako kultur sorkuntza eta ekintzak euskaldunon identitate eta izaeraren adierazle dira, eta existitzen da berauek kontsumitzera bultzatzen gaituen militantzia inkontziente delako bat. Gaur egungo munduaren logikari jarraituz, ikus-entzunezko ekoizpenek dute hegemonia eta euskaldunok trumilka joan ohi gara horrelakoetara, zinemara adibidez. Olivier Masset-Depasse zuzendari frantziarrak euskal zinemagintzari buruz esandakoari men eginez, aipatu berri dudan militantzia hori itsu-itsukoa izateaz gain euskal zinemazalea kalitate txarraren jarraitzailea dela esatera ausar gaitezke, ezta? Bada, guztiz kontrakoa: 2014ko Loreak filma Oscar sarietarako espainiar hautagaia da, gure zinemagintzaren kalitatearen errekonozimendutzat. Izendapen horrek, film hori saritzeaz gain, euskal zinemagintzak izan duen ibilbidea ere saritzen du, gaur egungo mailara iritsi ahal izateko lan handia egin izan baita hamarkadetan zehar. Beraz, euskalgintzaren militante, ez dezagun gure filmen kalitatea gutxietsi eta jarrai dezagun zinema aretoak bete eta gure zinemagintza babesten, historiak arrazoia emango baitigu.
4
maxixatzen.eus
Nola aukeratzen duzu mozorroa? Zein izan da zure mozorrorik orijinalena?
Ane Aramendi
Eneritz Garate
“Kuadrillakuk gai bat aukeratze deu, ta horren arabera bakoitzek bere disfraza sortze deu. Azkenengo urtetan sarixek e irabazi dittou. Danetan earrena sanferminetakue izen zan, montau genun espektakuluatik”.
“Kuadrillako danok berdin jaztie intentatze deu, baino danok ados jartzie zaile izetea. Orijinalena “Jubilauek Port Aventuran” jantzi ginena izen zan. Bigarren sarixe irabazi genun. gañea”.
“Nei asko gustatze zat mozorrotzie. Kuadrillako danok gai bat aukeratze deu, ta horrekin lotute bakoitze bere era mozorrotze gea. Oin arteko earrena zirko jantzi ginena izen zan”.
Ane Fernandez
Igor Isuskiza
Gaizka Alberdi
“Kaka mokordoz disfrazau ber deu kuadrillako bik, orijinala iruittu zikun ta. Urtero jazte naiz, eta oin arteko orijinalena piñan disfraza izen zan. Neuk etxin ein nun espumikin, eta earki erten zin”.
“Normalin urtero mozorrotze naiz, karnabalak etzatxit asko re gustatzen baino. Cuatroko anuntzixoko monigotin disfraza izen zan earrena; urte hartan pasau nun ondona”.
“Etxin lelena harrapatzetena jantzitte ertetzet kalea. Urtero disfrazatze naiz, nahiz eta etzatxiten asko gustatzen karnabalak”.
maxixatzen.eus
KALIN GALDEZKA
Gorka Zubizarreta
adator kolore izien festa Azkoitiko inauteriak ez dio inbidiarik beste inongo inauteriari. Aurten ere hainbat haur, gazte eta heldu irtengo dira kalera mozorrotuta, otsailaren 5ean eta 6an. Maxixatzen herriko hiru talderekin bildu da: Ñam Ñam goxoki dendako lankideak, Txintxarri lokaleko gazteak eta 25 urtez mozorrotu den lagun taldea. Olaia Juaristi Zabala
Ñam Ñam-eko lankideak:
IZENA TA DIZENA
“Imaginazioa berreskuratu eta ilusioa berpiztu beharra dago”
D
bat etorri ohi gara. Guk nahiago izaten dugu nor garen ez antzematea, xarma berezia baitauka horrek, baina gero eta zailagoa izaten da.
Ideiak botatzen urte osoan aritzen gara, baina batez ere azaro aldera hasten gara serio. Mozorro originala lortzeko, inspirazioa behar da, eta, horretarako, burua astintzen dugu; beti ez da erraza izaten, ordea. Imajinazioa berreskuratu eta ilusioa berpiztu beharra dago. Gureak ez dira izaten parrandarako mozorroak. Landarez jantzi ginenean ezin ginen ia tabernetara sartu ere egin, eta jogurtez mozorrotu ginean, berriz, oholtzara igotzeko komeriak izan genituen, zirrikitu batetik bakarrik ikusten baikegunen, eta oso zaila zen mugimenduak egitea. Ikuskizuna emateko orduan ere, mozorroak asko mugatzen gaitu: ez da gauza bera sanferminetako entzierroa irudikatzea edo landarez janztea.
Familian jostunik ez dagoenez, normalean herriko jostun bati eskatzen diogu mozorroa egiteko. Ideia azaltzen diogu, eta, horren arabera, jostunak esaten digu egitea badagoen edo ez. Horrez gain, gehigarriek lan dezente ematen dute, jantzi batzuek eskulan handia eskatzen baitute. Batzuetan, aurpegia margotzeak ere lanak eta kezkak ematen dizkigu.
uela zortzi urte hasi ginen mozorrotzen, eta, ordutik, aurreneko bi sari eta bigarrengo bi irabazi ditugu. Lehen sariak Kinder arrautzaren eta Activia jogurtaren mozorroengatik eraman genituen; bigarrenak, berriz, gazta ataltxoak, “Barre egiten duen behia” eta loreak izan ziren. Guretzat, orain arteko originalena Kinder arrautza izan da.
Taldea hiru lagunek osatzen dugu. Lankideak izateaz gain, familiakoak gara. Koktel mundiala, ezta? Modu horretan, erraza izaten da ados jartzea. Gauza horietarako
6
maxixatzen.eus
Mozorrotzeko, beharrezkoa da bizipoza edukitzea, gatza eta alaitasuna izan behar da. Geure buruaz barre egiteko aitzakia aproposa da. Egunerokotasuna apurtzen du mozorrotzeak: formaltasunetik ateratzen gaitu, eta berriz ere ume txiki bihurtzen gara. Egun horretan dena da posible. Betidanik gustatu izan zaigu egun hori.
Sarietan beti ematen dugu izena; ez irabazteagatik, giroa sortzeagatik baizik. Beti esaten dugu sariak ez digula tapatzen gastatzen duguna, baina herrian giroa ipintzea polita dela uste dugu, eta Udalak giro hori sustatzeko prestatzen duen lehiaketa izatea beharrezkoa da gure iritziz.
25 urtez mozorrotu den kuadrillako bi kide:
Lurdes Iturbe (Azkoitia, 1951) eta Rosa Mari Errazu (Azkoitia, 1952)
A
“Guk serio hartzen dugu gure rola”
urten 25. urtez mozorrotuko gara. Duela 26 urte hasi ginen, eta urte batean huts egin genuen. Jantzi ez ginen hartan esan genuen: “Gehiago ez gara geldituko jantzi gabe”. Arabiarrez jantzi ginen aurreneko urtean, baina orain ez ginateke horrela jantziko. Denok armairuan gordeta dauzkagu 25 urteetako mozorro ia guztiak.
Taldeko denoi asko gustatzen zaigu mozorrotzea, eta horretan jarraituko dugu beste urte batzuetan. Tamalez, gizonak geroz eta gutxiago animatzen zaizkigu, eta aurten hirurekin bakarrik gelditu gara. Gu baino makalagoak sentitzen dira, zahardadea gehiago antzematen dute. Beste batzuek, berriz, aukeratutako mozorroaren arabera erabakitzen dute irten ala ez. Guri ez zaigu axola herritarrek nor garen antzematea. Gazteago gineneko lotsa hura galdu egin dugu adinarekin. “Inori kalterik ez diot egiten eta ondo nago”, pentsatzen dugu eta listo. Geuk ondo pasatu nahi izaten dugu, eta herritarrak ere gure ikuskizuna ikusteko gogoz egoten dira: “Aurten ere zeozer egingo duzue, ba?”, galdetzen digute askok. Iaz, adibidez, gospelak kantatu genituen, eta jendetza hurbildu zen gu ikustera. Txalo zaparrada jo ziguten. Tolosan ere izaten al da, ba, horrelakorik? [barrez]. Gurea diferentea izaten da. Guk serio hartzen dugu gure rola. Itxura ona ematen saiatzen gara, eta ahal dugun ondoena egiten. Umorea eta gogoa eduki behar da mozorrotzeko. Morala baxu izanda ere, egun horretan gora joaten da automatikoki. Ez da alkoholik edan behar mozorrotuta ondo pasatzeko; magikoa da. Giro onenean pasatzen lagundu diguten mozorroak Abba, gospela, idi probak eta abarketariena izan dira.
Inauterien aurreko asteetan, ordenagailuarekin eta bozgorailuekin dantza entseatzera joaten gara hiru bat egunetan lagun baten lantegira. Hori mundiala izaten da. Taldeko zaharrenak 77 urte ditu; sekulako meritua du. Gazteenak, berriz, 52 ditu, eta beste denok 60tik gorakoak gara. Edozein saltsatara apuntatzen gara: danborradan ere zaharrenak gara, baina gustura gabiltza. Abarketari eta idi probalari mozorrotu ginean irabazi genuen mozorro lehiaketako lehenengo saria. Satisfazio handia izaten zen lehiaketa irabaztea, baina azken urteetan ez dugu parte hartzen; afaldu eta lasai egoten gara mahaian berriketan. Gu askotan saritu gaituzte, eta orain gazteek merezi dute. Urteko egunik onenetakoa izaten da inauterietako zapatu gau hori. Taldeko denok dakigu zertaz mozorrotuko garen, baina, hala ere, oso barregarria izaten da egunean bertan banan-banan taldekideak mozorroarekin ikustea. Ez duzu imajinatzen emaitza nolakoa izango den, eta aurreikuspen guztiak gainditzen dira. Gaur egun ikuskizuna jende gutxiagok ematen du, baina, aldi berean, jende gehiago animatzen da mozorrotzera. Orain, ordea, mozorro asko erositakoak izaten dira, gureak ez bezala; gu etxeko arropak aprobetxatzen saiatzen gara, beste modu batera josita. Lan handia hartzen dugu, baina gustura egiten dugu eta ez gara damutzen. Lanik handiena musikak ematen digu, kalean ozen entzuteko material ona behar baita. Aurten ere musika ekipoa alokatuko dugu. Taldekideon etxekoek bakarrik jakiten dute aurrez zertaz mozorrotuko garen. Sekretuan gordetzea gustatzen zaigu, bestela ez baitu graziarik.
maxixatzen.eus
IZENA TA DIZENA
Hamalau bat gizon-emakume irteten gara mozorrotuta; denok lagunak gara. Mozorroaz gain, beti kantuak aukeratzen ditugu, dantza egin nahi izaten dugulako. Mozorrotuta bakarrik kalera irteteak ez du hainbesteko graziarik; guk dantza egin nahi izaten dugu. Behin zingara mozorrotuta atera ginen, eta ez zitzaigun batere gustatu, ez genuelako ezer egin. Kalean gora eta behera ezer egin gabe ibiltzeak ez du grazirik.
Mozorro gehienak geuk egiten ditugu, batak besteari lagunduta. Telak erosten ditugu, eta geuk josten dugu. Film bateko pertsonaia bada aukeratutako mozorroa, denok filma ikusten dugu janzkerak eta dantzak ikusteko, eta gero ahal den ondoena imitatzen saiatzen gara. Hasierako ideia izatea da zailena; Gabonen ondoren hasten gara buruari bueltaka. Afaltzeko biltzen gara, eta han erabakitzen dugu zertaz mozorrotu. Mozorro dibertigarria baldin bada proposatutakoa, erraz jartzen gara ados.
IZENA TA DIZENA
B
8
Txintxarri lokala: “Elkarri barre egiteko eguna izaten da”
nork ez du gustuko amonaren soinekoa jantzita kalera i aldiz irten gara, eta kasualitatez bietan irabazi irtetea? dugu [barrez]. Aurreneko urtean danborrada egin genuen: hiru kantineraz, hainbat danbor jolez eta Gure mozorroa ez da originala izaten, baina originaltabi paelleroz mozorrotu ginen, eta kalejira ere egin genuen, suna lortzeko gakoa bakoitzari dagokigun rola ondo beAzkoitiko Musika Bandak lagunduta. Beste behin, santetzea da; guk horretan asmatzen dugu. ferminetako entzierroa egin genuen: San Fermin santua, Mozorroa aukeratzeko, beti korrika eta presaka ibiltzen zezenak, lasterkariak, zezenen atzetik makilekin joaten gara. Azken hilabetean hasten gara ideiak botatzen eta direnak, udaltzainak eta anbulantziako kideak izan ziren gustuko gauzak aukeratzen.Urtean zehar zerbait originaordurako aukeratu genituen pertsonaiak. Hainbat aldiz la ikusten dugunean, hauxe esan ohi dugu: “Hurrengo erori ginen eliza alboko bihurgunean, Estafeta kalea urtean horretaz mozorrotuko gaituk!”, baina garaia irisirudikatu nahian. Guretzat, sanferminetakoa izan zen ten denean ahaztu egiten zaigu. ederrena. Guztira 30 bat kuadrillako mozorrotu Bestalde, mozorroari laguntzeko, beti saiatginen, eta, horrenbeste izanda, jokoa ematen “ ORIGINALzen gara zerbait eraikitzen. Esaterako, sanzuen giro ona sortzeko eta geuk ondo pasatzeko. TSUNA LORTZEKO ferminetakoa egin genuenean egurrezko anbulantzia bat egin genuen, eta ordu Uste dugu taldea handia izateak ikuski- GAKOA BAKOITZARI asko kendu zigun horrek. zuna emateko balio duela, eta aurten ere DAGOKIGUN ROLA Mozorro lehiaketan izena ematen jendeari barrea ateratzen saiatuko gara. ONDO BETETZEA saiatzen gara, jokoan egoten den diru saria Inauteriak aitzakia ederra izaten dira lagun DA” beti delako ongietorria. Saria ematerakoan, guztiak elkartzeko eta elkarren kontura umotaldeak ikuskizuna ematen duen edo ez eta rez betetako gau alai bat pasatzeko. Egun bemozorroak zenbateko lana duen hartu beharko reziak izaten dira, eta, zaletasuna baino gehiago, elkarri lukete kontuan. Urtero ia-ia talde berberek parte hartzen barre egiteko eguna izaten da. Gainera, ohiko janzkera dute; lehia estua izaten da. Mozorro dibertigarri asko edo arropak mozorroaren parte izatearen aldekoak gara: ikusi ditugu azken urteetan.
maxixatzen.eus
Eredu
lkarlanaren
C
aritasen laguntza behar duten herritarrek harrera bulegotik pasatu behar izaten dute lehendabizi. Hiru boluntarioz osatutako lantaldea egoten da han, norbanakoen edo familien egoera eta diru-sarrerak aztertzeko eta bakoitzari zenbaterainoko laguntzak egokitzen zaizkion azaltzeko. Harrera etxean lege berberak dituzte denentzat. Batzuek diru laguntza jasotzen dute, eta beste batzuek, berriz, janaria eta jantziak. Bakar batzuek, etxea ere bai; gaur egun hiru etxe daude Azkoitian Caritasenak, eta hamabi lagun bizi dira horietan. Gutxieneko diru-sarreretara iristen ez direnei oinarrizko gauzak debalde ematen dizkie Caritasek. Hortik aurrera zerbait nahi badute, ordaindu egin behar izaten dute. Caritaseko harrera bulegoan 418 lagun izan ziren 2015ean, 2014an baino gehiago. Horietatik %30 ingururi aholkuak bakarrik eman dizkiete, ekonomikoki gutxiengora iristen zirelako. Harrera bulegoaren arduradunek azaldu dutenez, gero eta gehiago daude larrialdian, ezer gabe alegia, eta horietako gehienak Saharatik etorritakoak dira.
Hilean behin, Azkoitiko Caritas osatzen duten boluntario guztiak elkarrekin biltzen dira, eta talde bakoitza zertan ari den eta bakoitzean zer-nolako beharrak dauden jakinarazten dute. Gipuzkoa osorako irizpideak berberak izaten dira, baina gero, herri batzuetako baliabideen arabera, zerbait aldatzen dute. Autonomia pixka bat badauka, beraz, herri bakoitzak. Azkoitiko Caritasek urtarrilaren 2an inauguratu zuen Baztartxo antzokiaren eta Gurea pilotalekuaren artean ireki duten lokal berria. Inaugurazio ekitaldian, Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak lokala bedeinkatu zuen, eta azaldu zuen lokal horretan senide elkartasuna eraiki behar dela mundu berri bat eraikitzeko, azken batean janarien eta arropen beharra dutenek adierazten dutelako egungo mundua ez dela oso zuzena. Ildo horretatik, nabarmendu zuen mundu zuzenagoa eta duinagoa eraikitzen saiatu beharra dagoela. Bukatzeko, lokal berria askoren artean egina dagoela azpimarratu zuen, eta denei eskerrak eman zizkien.

maxixatzen.eus
GALDETU AHALA ERANTZUN
Azkoitiko Caritasek Aingeru kaleko 32. zenbakiko lokal berria ireki zuen joan den urtarrilaren 2an. Gaur egun Caritasek hiru zerbitzu eskaintzen ditu: harrera, jantzitegia eta janari bankua. Jantzitegia eta janari bankua bateratu egin dituzte 300 metro karratuko lokal berri horretan. Harrera bulegoa, berriz, parrokian mantenduko dute. Olaia Juaristi Zabala
Itziar Larrañaga Elortza
(Azkoitia, 1944) Caritasen jantzitegiko arduraduna.
Jende asko etortzen al da jantzitegira?
GALDETU AHALA ERANTZUN
Bai, asko. Etorkinak izaten dira gehienak, eta, batez ere, musulmanak. Guk bertakoei dei berezia egin nahi diegu gure lokalera etortzeko. Oso egoera onean dagoen arropa daukagu, estreinatu gabea asko, baina guk nahi baino azkoitiar gutxiago etortzen dira. Noski, ez dakigu herritarrek beharra duten edo ez. Hala ere, oso aukera ona da, eta zer dagoen ikustera animatzen ditugu.
10
haiek ere konturatu dira horrekin; orain gehiago begiratzen dute benetan zer behar duten. Bestalde, arropa antolatuago daukagu orain: neurrien arabera sailkatzen ari gara, askotan denbora asko pasatzen baitute behar duten horren bila. Urteetan saltzen ez duguna, berriz, Olberrira bidaltzen dugu, Caritasek Gipuzkoa osorako Donostian duen biltegira. Bestela, asko pilatzen da.
Arropa bakarrik al duzue?
Zenbat urte ditu jantzitegiak?
Ez, mantak, izarak, oinetakoak eta lo zakuak ere edukitzen ditugu. Baina gehienbat arropa daukagu: umeena, gizonezkoena eta emakumezkoena. Emakumezkoena sobratzen zaigu gehiena. Gizon etorkinak euskaldunen antzera janzten dira, eta gizonena eta umeena saltzen da gehiena. Umeen kasuan, 6 urtetik gorakoena daukagu gutxiena; prakak-eta asko puskatzen dituzte adin inguru horretan.
Bederatzi bat urte. Bost boluntario hasi ginen orduan.
Denda batek bezala funtzionatzen al duzue?
Zenbat boluntario zaudete orain jantzitegian lanean? Guztira hamalau bat gabiltza, txandaka: astelehenean eta asteazkenean 10:00etik 12:00etara, eta ostiralean 17:00etatik 19:00etara. Hemen beti edukitzen dugu lana: ordenatzen, klasifikatzen, neurrika jartzen… Aspertzeko astirik ez dugu izaten.
Nola lortu duzue lokal berria? Bai, hori da, baina ezohiko prezioak ditugu. “BERTAKOEI DEI Azkoitiar batek oparitu dio Caritasi, eta Oso merke saltzen dugu: esaterako, aroztegi batek apalak eman dizkigu. Askori neguko beroki bat 10 euroan eta praka BEREZIA EGIN NAHI gaude eskerrak eman beharrean. Eta, nola pare berri bat 5 euroan. Hain merkeak DIEGU GURE LOKALERA ez, baita herritarrei ere; arropa ekartzen izanda, batzuek jarritako prezioa baino dutenei, asko ekartzen dutelako. gehiago ere uzten digute, borondatez. ETORTZEKO. OSO EGOEElkarlanaren eredu zarete. Bestalde, gehienak gauza onenen bila RA ONEAN DAGOEN etortzen dira; askotan geurekoi bihurtzen ARROPA DAUKAGU” Denok gara beharrezko proiektu honetan: gara. Batzuetan ikusten dutena nahi izaten arropa ekartzen digutenak, Gurutze Gorria, dute, ez egokitu arren, eta desorosoa izaten da gure taldeko boluntarioak… Elkarlana behar guretzat ezetz esatea. Bitxia bada ere, batzuk tratua da gauzak aurrera ateratzeko. Denok artean errazago egiten saiatzen dira, hain prezio merkeak izanagatik. egingo dugu aurrera, eta, zenbat eta boluntario gehiago izan, orduan eta sare indartsuagoa osatuko dugu. Marokon, adibidez, horretarako ohitura handia dute, eta Proiektu berriak eskaintzea ere nahi dugu: joskintzako, hemen ere ahalegintzen dira hasieran. sukaldaritzako eta berrerabiltzeko ikastaroak, esate Zerbait aldatu al da aurreko lokaletik? baterako. Eta, hori guztia bideratzeko, ezinbestekoa Lehen debalde ematen genuen arropa, eta orain, berriz, da erlazio ona eta giro ona izatea, bai geure artean, bai erosi egin behar da. Gehiago kontrolatuta daude, eta hona datozenekin.
maxixatzen.eus
Luis Arregi Aramendi “Izpizu” (Azkoitia, 1947) Caritasen janari biltegiko arduraduna.
Zer aldatu da lehengo lokaletik oraingora?
Gertuko tratua ematen saiatzen zarete, beraz? Zergatik? Uste dugu askoz hobea dela hori, jendeari harrera ona egitea. Kontua ez da jatekoa hartu eta ospa egitea; beraien beharrei eta arazoei entzuteko gaude, eta ahal dugun guztian laguntzen diegu. Janari bila datozenak irribarre batekin hartzen saiatzen gara. Izan ere, janaria aurpegi onarekin ematen bada, askoz gehiago balio du. Zenbat boluntario zaudete gaur egun janari bankuan? Hamalau kidek osatzen dugu Azkoitiko Caritas parrokiala. Gurean ez da sinesmenik, politikarik eta kolorerik bereizten. Kontziente gara herrian mesfidantza dezente dagoela etorkinekin, eta batzuetan oso zaila da pentsaera hori aldatzea. Caritasen ez da bereizketarik egiten; guk denei berdin banatuko diegu janaria. Bestela, gu geu izango ginateke arrazistak.
Zuek emandakoa nahikoa al da bizitzeko? Ez. Dudarik gabe, guk emandakoarekin bakarrik ezin da bizi, baina laguntza txiki bat da. Guk emandakoaz gain gauza asko gelditzen zaizkie erosi beharrekoak. Herri solidarioa al da Azkoitia? Atzera begiratuta, konturatzen gara sekulako zortea izan dugula. Azkoitiar askori gaude eskerrak emateko, jende jakin batek izugarrizko mesedeak egin dizkigulako: doan eman dizkigute lokala, autoa eta apalak –Iratzar liburu dendakoak–. Lokala berritzeko dirua, berriz, Azkoitiko Gerdauk eman digu. Inoiz pentsatu al duzu lana uztea?
Askotan. Oso lan lotua da, eta leher eginda bukatzen dut egunero. Urtean astebete jai egiteko pozarekin egoten naiz. Neure buruari askotan esaten diot zertarako 109 familiak jasotzen dute astero gure laguntza. Horietatik oso gutxi dira herrikoak. Kopuru “GUREGANA hartu dudan horrelako ardura. Baina oraindik dut ikasi gauzei ezetz esaten, eta inor ez hori hazten ari da urtez urte. Ni duela bost JENDE GEHIAGO ezdago nire ardura hartzeko prest. Guregaurte hasi nintzen janaria banatzen; orduan, 17 familiari banatzen genion, eta haiei HURBILTZEA NAHIKO na jende gehiago hurbiltzea nahiko nuke, denon artean lanak gehiago banatzeko. NUKE, DENON barkamena eskatzen jarduten genuen, jaModu horretan, izugarri arinduko litzaiteko gutxi genuela esanez. Behar horrek ARTEAN LANAK guke lana. ate gehiago jotzera bultzatu gintuen. OraGEHIAGO in, pertsona askori ematen diogu, ziurrenik, Jendeari laguntzeak bete egiten al zaitu? BANATZEKO” janari asko banatzen dugulako. Gu ere egoeOndo gaudenok erantzukizuna daukagu ra horretan egongo bagina, gehiena ematen den gizartean gaizki daudenekin, baina batzuk neurriz herrira joango ginateke. kanpo gabiltza horretan. Bizitza honetan gozatu baino Orain janari gehiago lortzen duzue, hortaz? gehiago sufritzen dut. Etxekoekin denbora gehiago egotea gustatuko litzaidake. Nire ilusioa da zaharren Hilean behin, Bergaratik ekartzen ditugu oinarrizko egoitzara joan eta han dauden zaharrak paseora elikagaiak: dilistak, olioa, arroza eta abar. Horrez gain, ateratzea. lehen, astean behin Eroski handira joaten ginen. Baina maxixatzen.eus Zenbat lagun etortzen dira janari bankura?
GALDETU AHALA ERANTZUN
Lehen, bi egunetan banatzen genuen, eta askok ordu eta erdian zain egon behar izaten zuten janaria hartzeko. Orain, berriz, lau egunetan banatzen dugu, eta bakoitzak bere ordua du. Haiek oso gustura daude aldaketarekin: “Honek merezi zuen, bai”, esaten digute. Gainera, denbora gehiago hartzen dugu haiekin egoteko.
jendearen eskaera handitu zitzaigun, eta supermerkatu gehiagotan eskatzen hasi ginen. Orain, igandean izan ezik, egunero joaten naiz janari bila Lidlera, Eroski txikira eta handira eta Azpeitiko Gureak-en Eroskira. Janari asko sobratzen zaie dendei, eta zaborretara doana hartzen dugu guk. Lan asko ematen digu, baina merezi du. Horri esker, denetariko janaria lortzen dugu, inguruko herriekin konparatuta. Gainera, astero banatzen dugunez, elikagai freskoak banatzeko aukera daukagu Azkoitian: jogurtak, frutak eta berdurak, esaterako.
Ainara Epelde, Katalunian bizi den azkoitiarra
“Gero eta katalanagoa sentitzen naiz” “Gero eta katalanagoa” den euskalduna da, baina ez du ahaztu jatorria zein duen. 2007tik bizi da Katalunian Ainara Epelde (Azkoitia, 1984). Odontologia ikasketak EHUn amaituta joan zen, eta odontologia neurofokalean espezializatu zen han. Alor horretan ari da lanean, “gustura, kultura ezberdinen artean nahastuta”.
Idoia Alberdi Etxaniz
TOKITTEKO PUNTETIK
Zerk eraman zintuen Kataluniara? 2007an iritsi nintzen. Karrera amaitu eta Hondurasen kooperazio proiektu batean parte hartu ondoren, bizitzako beste fase bat hastera nindoan, eta Bartzelonara jo nuen. Hemen, lan esperientzia lortzeko eta ikasketekin jarraitzeko aukera handia zegoela eta, lana eta ikasketak uztartu nituen. Orain, Matarón bizi naiz, Maresmeko hiriburuan. Erraz moldatu al zara? Kataluniara erraz moldatu naiz, bertako jendeak eskuak zabalik hartu nauelako. Zailagoa izan da lan mundua: hor ez dut laguntzarik jaso, eta neure erara asko ikasi behar izan dut. Gaur egun, zertan ari zara?
rri. Gainera, uste dut bietan indar handia dutela auzolanak eta giza proiektu kolektiboek ere. Bereizten gaituen zerbait esatearren, katalanak oro har eskuzabalagoak dira kanpokoak integratzeko orduan, eta euskaldunak, berriz, hitzeko pertsonak. Katalanez bizi al zara? Bertako gehienak elebidunak direnez, batzuekin katañol gisako nahasketa bat egiten dut. Hirietan integratzeko ez da ezinbestekoa katalana menderatzea, baina herrietan bizitzeko ezinbestekoa da bertako hizkuntza ulertzea behintzat. Kataluniako egungo garai politiko-historikoa bete-betean bizitzen ari al zara?
Dentista lanetan nabil Mataróko zenbait hortz klinikatan. Odontologia holistikoan, neurofokalean eta bioenergetikoan ari naiz lanean, eta baita ohiko hortz tratamenduen alorrean ere.
Bai, eta ilusioz erreparatzen diet gaur-gaurko berriei komunikabideetan. Azken urteetako Diada egunak, azaroaren 9ko erreferenduma eta hauteskundeak gogoz bizi izan ditut, eta sarri hitz egiten dut politikaz. Kontziente naiz aldaketaren garai historikoan gaudela.
Kataluniartzen ari den euskalduna zarela esan al daiteke?
Kalean, eguneroko bizimoduan, nola daramazue prozesua?
Bai, gero eta katalanagoa sentitzen naiz, eroso berEgunero nor bere lanean, arazoetan eta aisian tako baten moduan. Hala ere, neure jatorria ez murgilduta ibiltzen gara, baina egun seinalatuak dut ahazten, eta beti esan ohi dut Azkoitikoa gerturatzean asko nabaritzen da sentimendu naizela, dudarik gabe. Hemengoek, asko“‘HEMEN ETA independentista, estelada-k nonahi jartzen tan, bilbotartzat hartzen naute. baitituzte eta kaleko giroa berotzen baita.
ORAIN’ BIZI NAHI Baina prozesua luzea eta zaila izaten ari DUT, ETORKIZUNAZ da, eta hasi besterik ez da egin, gainera. Kulturen arteko nahasketa eta Zer ekarriko zenuke Kataluniatik Eusaberastasuna nabarmena da. Pentsaera GEHIEGI KEZKATU kal Herrira? Eta Euskal Herritik Kataluirekiagoa dutela esango nuke, eta niara? GABE ” ezberdinen artean bat egiteko joera ere Kataluniako gizartetik zerk erakartzen zaitu gehiena?
badute, casteller-en antzera. Izan ere, askotan, elkartzen gaituen hori bereizten gaituena baino handiagoa da.
Euskal Herria eta Katalunia: zertan gara berdin? Eta ezberdin? Norbere hizkuntzaren, kulturaren eta politikaren defentsan gara berdinak, identitateaz harro gauden bi he-
12
maxixatzen.eus
Kataluniatik bertako eguraldia eramango nuke, eta Euskal Herritik, berriz, euskara, bertsolaritza, musika, poteoa... Euskal kultura ekarriko nuke. Etorkizuna non ikusten duzu? Auskalo. ‘Hemen eta orain’ bizi nahi dut, etorkizunaz gehiegi kezkatu gabe.
Arlindo Augusto de Sousa Mareira, Azkoitian bizi den portugaldarra
“Azkoitian etxean bezala sentitzen naiz” Maite Rodriguez Soreasu
Zer-nolako egoera zegoen Portugalen?
2003. urtean etorri nintzen, baina hona iritsi aurretik Alemanian ibili nintzen eraikuntza lanetan zazpi urtez. Hango bizimodua ez zen erraza, eta, beraz, berriro Portugalera bueltatu nintzen. Handik hilabetera, Euskal Herrian eraikuntzarako langileak behar zituztela eta, Tolosan lana aurkitu nuen bitartekari baten bidez. Lan egonkorra zen, eta kondizio onetan lan egiten genuen. Ondoren, Azpeitira bidali ninduten, eta zortzi hilabetez egon nintzen han. Nahiz eta Azpeitian egon, Azkoitian egiten nuen bizimodua; giro atsegina zegoen hemen, eta, horregatik, asko erakartzen ninduen Azkoitira etortzeak. Azkenik, hemen lana aurkitu eta hona etorri nintzen.
Facos de Ferreiran, altzairuen hiriburu deitzen dioten herrian, egurraren arloa oso garatua zegoen, eta arotzok ez genuen inolako arazorik lana aurkitzeko. Lana edukitzea, ordea, ez da guztia; izan ere, lan egoera prekarioek, soldata baxuek eta aukera berdintasunik ezak ezegonkortasuna ekartzen dute. Osasunean eta hezkuntzan ere gabeziak zeuden, eta, batzuek prestakuntza jaso ahal bazuten ere, askok oso gazte hasi behar zuten lanean.
Hemengo egoera sozioekonomiko duinak gelditzeko apustua egitera bultzatu ninduen. Baina nire familia – emaztea eta hiru seme– Portugalen zeuden. Ez zen erraza izan, nire emazteak lan egonkorra baitzuen erizaintzan. Familiakoei hau ezagutzera etortzeko dei egin nien, eta hamar egun pasatzera etorri ziren. Nire irudipen berberarekin itzuli ziren Portugalera, eta 2004ko uztailean etortzea erabaki zuten.
Euskararen berri bazenuten Portugalen? Nik ez nuen euskara ezagutzen, baina hona iristean garrantzi handia eman genion. Semeek euskaraz ikastea nahi genuen, integrazio egokia eta osoa izan zezaten, horretan euskarak asko laguntzen du eta. Berehala moldatu ziren, baina guri askoz gehiago kostatzen zaigu; ez dakit urteen pisuagatik edo zergatik den, baina 59 urterekin gehiago kostatzen dira horrelakoak. Azkoitira iristean nolako inpresioa eman zizuten herritarrek?
Herritarrak oso itxiak zirela ohartu nintzen berehala; izan ere, portugaldarrak “AZKOITIARRAK Beti kostatzen da herria utzi eta bizimooso irekiak gara hasiera-hasieratik. du berri bat egiten hastea, baina orainsegituan konturatu nintzen ATSEGINAK ETA OSO Baina dik harrituta nago emaztea zer-nolako euskaldun bat ezagutzen azkar egokitu zen, berehala integratu SANOAK DIRA ORO duzunean berehala irekitzen baitzen. Semeak eskolatu, eta biziAzkoitiarrak atseginak eta HAR: BETI LAGUNTZEKO dela. modu berria indarrez hartu genuen. oso sanoak dira oro har: beti Izan ere, familiaren ongizatea berlaguntzeko prest ageri dira, eta PREST AGERI DIRA, matzea ezinbestekoa da guraso garehori asko eskertzen da. nontzat. ETA HORI ASKO Baduzu Portugalera bueltatzeSemeen integrazioari dagokionez, desESKERTZEN DA” ko asmorik? berdina izan zen: eskola berriak, hizkuntza Egia esan behar badut, hemen gelditzea berriak eta halakoek zailtasunak jartzen dierabaki nuen egunean bertan banekien betuzte, eta are gehiago nerabe izanda, nire semeek rriro ez nintzela itzuliko; oporrak familiarekin pasatzera orduan 16, 11 eta 4 urte baitzituzten. Txikiarentzat errabai, baina nik Azkoitian dut egina bizimodua. Sakrifizio zagoa izan zen, baina, dena dela, beti eduki ohi dituzte handia izan bada ere, errekonpentsa jaso dugu, eta hori oztopoak. Oztopo horietatik asko ikasten da, ordea, eta sekulakoa da. Hemen etxean bezala sentitzen naiz. gaur ez dugu inolako damurik. Asko kostatu zitzaizuen hona egokitzea?
maxixatzen.eus
TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA
Noiz etorri zinen Azkoitira?
Zaleak eta adiktoak
IRITZIXE
K
14
Irene Elorza Gereño
lima aldaketari buruz Namoi Kleinek idatzi duen This changes everything. Capitalism Vs the Climate (Honek dena aldatzen du. Kapitalismoa klimaren aurka) liburua irakurtzen hasi eta orrietan aurrera joan ahala, ideia bat gero eta argiago geratu zait: diru-goseak eramango du gizateria hondamendira. Baina ingurura begiratu, eta ez dut arazoaren neurriko egonezinik igartzen. Esan nahi dut, inkestetan jendeari galdetzen zaionean zein arazok arduratzen duten, erantzunak beti izaten dira langabezia, terrorismoa, osasungintza, ustelkeria (besteena), drogak edo bestelako gai potoloak. Kodizia, ez.
riak jotako gaixoak gizarteratzeko terapiak Osakidetzak ordainduko lituzke, ordainketa partekatuaren bitartez.
Hasteko, Dirugelak sor daitezke auzo aberatsetan. Besteen dirua lapurtu, metatu, ustelkerian erori edo lagun hurkoa esplotatzeko gogoari eutsi ezinik dagoenarentzat babesa eskaintzen duen toki bat, alegia. Diruzalekeria krisiak gainditzeko Monopoly partidak edo gezurretako diruarekin baretzen laguntzen duen bat-bateko terapia. Behin-behineko irtenbidea litzateke, baina epe luzerako emaitzak lortzeko terapia zentro bereziak sortu beharko lirateke. Dirurik gabe bizi daitekeela frogatzeko balioko luketen tutoretzapeko egonaldiak, esaterako. Lukurre-
disimulatzen. Ez ahaztu gaixoak direla eta laguntza behar dutela. Inor ez dago salbu. Nork daki zein izango den hurrena erortzen? Dirua leku guztietan dago, eta gero eta merkeagoa da.
Epe luzerako laguntza moduan, Aberats Anonimoen bilerekin indartuko litzateke adikzioa atzean uzteko ahalegina. “Kaixo, Josu Jon naiz eta hiru aste daramatzat neure diruarekin konforme eta inoren jabetza desiratu gabe”, entzungo litzateke kez eta kafe usainez betetako bilera geletan, eta beste gaixoentzat oso lagungarria litzateke Josu Jonen testigantza entzutea.
Bestalde, zekenkeriarekin zerikusi zuzena duten tokiek edo sinboloek nolako egoera kritikoak sorrarazten dituzten jabetu beharko genuke. Bankuetan, kasinoetan, bingoetan, loteria administrazioetan eta bestelako toki arrisDiru-gosea gaixotasun bat da, beste edozein bezain kutsuetan ohar ikusgarriak jarriko genituzke. “Lapurtzeak kaltegarria. Jatorri bat du, eta ondorio batzuk ere bai. hil egiten du”. “Umeak babestu: ez utzi diru zikina Ia denoi eragiten digu, baina batzuen kasuan eskuekin ukitzen”. “Dirua pilatzeak zure (eta eritasuna larria da. Sexu adiktoak, drogen besteen) bizi-kalitatea kaltetzen du”. “Dirua menpekoak, ludopatak edo bestelako oso adiktiboa da. Ez kontsumitu”. “NORK DAKI adikzioak dituztenak identifikatu eta Neurri horiek guztiek kale eginez gero, haientzat egindako tratamenduak ZEIN IZANGO eta gizarteratu ezineko aberatsik ikusiz sortzen baditugu, zergatik ez dugu gero kalean, bere trajearekin, maletagauza bera egiten diruari katigatuta DEN HURRENA txoa esku batean, txartel beltza edo bizi diren gaixoekin? Diruagatik edozer urre kolorekoa krokodilo larruazalareegiteko kapaz den jende gehitxo dago ERORTZEN?” kin egindako diru zorroan gordeta, eta munduan, eta euren jokabideak eragin iPhone garestiena beste eskuan duela “Eroitzela du famlian, gizartean, munduan. si!... Saldu!” edo antzeko oihuak botatzen, izan Zergatik ez jarri soluzio bat gaitz larri horri? errukia, mesedez. Ez gaizki begiratu eta saiatu nazka
maxixatzen.eus
Soluzioa ilegalizazioan ikusten duenari, berriz, esango nioke errua ez botatzeko diruari. Dirua bitarteko bat besterik ez da, gauza on asko egin daitezke berari esker eta esperientzia zoragarriak ere eskain ditzake. Beti bezala, neurrian dago kontua. Paracelsok esan zuen aspaldi: “Ezer ez da pozoia, dena da pozoia: dosian dago aldea”.
KEJIE TA DESDITXIE
Pasabide estua G. I. A.
E
strada auzoaren bukaerako eta Izarraitz auzoaren hasierako pasabidea geroz eta estuagoa da, eta bertako bizilagunok belar gainetik pasatu behar izaten dugu sarritan.
Horren arrazoiak bi dira: batetik, edukiontzi berdea, eta bestetik, gaizki aparkatutako autoak. Kristalen edukiontzia jartzea oso ondo iruditzen zaigu, baina ez dugu ulertzen zaborra biltzeko eremuaren hesitik kanpo jartzea. Hori gutxi balitz bezala, zaborrontziaren atzean autoak egoten dira aparkatuta, eta oso pasabide estua gelditzen da bizilagunentzat. Izarraitz auzoko bizilagunok eskertuko genuke eskatutako aldaketa horiek lehenbailehen egitea.
maxixatzen.eus
IZENA TA DIZENA
A
metsen antzokiko metsa gauzatuta
Asko dira bi astean behin herritik Anoetara Realaren partidak ikustera joaten direnak, baina etxeko berotasuna galdu egiten du taldeak Donostiatik irteten denean. Eurree taldeak hemendik urrun sua eta horrekin batera berotasuna eskainiko dizkio hemendik aurrera. Andoni Elduaien Soraluze
L
ehen txinpartak Azkoititik 1.146,94 kilometrora sortu ziren. 2013ko urriaren 23a zen, eta Realak eta berekin batera Manchesterreko Ametsen Antzokira joan ziren zortzi mila zale txuri-urdinek betea zuten amets bat. Realak Champions Leagueko neurketa zuen Manchester United talde ingelesaren aurka, eta hainbeste zaleren artean azkoitiar batzuk ere joan ziren. Haien artean zen Iban Sudupe ere, Eurree taldeko burua. Orduan oraindik ez zen taldea sortua, eta, berrogei azkoitiarrekin batera, Zumaiako Algorri taldeak antolatutako bidaiaren partaide izan zen. “Bidaia hartan eman genuen lehen pausoa”, dio Sudupek. “Besteak egiteko gai izan baldin badira, zergatik ez guk
16
maxixatzen.eus
sortu geurea?”, gehitu du. Ideia gauzatzerako, ia bi urte pasatu dira. 2014. urteko abenduaren amaieran, Sudupek eta haren lagun batek urte berrirako erronkak egin zituzten, eta Suduperena talde edo peña bat sortzea izan zen. “Nik nire erronka bete nuen, baina nire lagunak ez”, dio, barrez. 2015eko urtarrilean hasi ziren lanean, eta, Realarekin hitz egin, dokumentazioa bildu eta hilaren 15ean Anoetara joaten diren lagun guztien onespenarekin, taldearen sorrerarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Eurree taldea handik hamaika hilabetera jaio zen, Azkoitiko Otarre jatetxean. Udaleko, Anaitasunako eta, nola ez, Realeko ordezkarien artean, 50 bat lagun bildu ziren ordukoan: Loren kirol zuzendaria, Jon Ansotegi eta Alberto De la
Lehen irteera, Vallecasera Urte berriaren bigarren egunean egin zuen Eurree taldeak lehen irteera ofiziala. Realak Real Madrilen aurkakoarekin amaitu zuen Urtezaharra, eta berria Vallecasen hasi, Rayo Vallecanoren aurkako neurketan. Bigarren neurketa horretan, Azkoititik 42 hauspo joan ziren autobusez egindako bidaia hartan. Batzuek autoz egin zuten bidaia, Madrilen egun gehiago aprobetxatzearren, baina autobusez joan zirenak larunbat goizean abiatu ziren Azkoititik. Egunean zehar Madril ezagutu, eta igande eguerdiko 12:00etan zuten hitzordua Vallecasen. “Hasieran beldur ginen dena ondo irtengo zitzaigun edo ez, baina dena zoragarri joan zen”, azaldu du Eurree taldeko buruak. Bidaiak antolatzeak “ardura pixka bat eskatzen du, baina ondo irten zen dena zorionez”. Haren hitzetan, “esperientzia bikaina izan da; konturik tristeena emaitza izan zen”, dio, barrez, Sudupek. Reala bi aldiz egon zen atzetik markagailuan, baina azkoitiarrek emandako bultzadak puntu bat batzeko balio izan zuen.
IZENA TA DIZENA
Lehena egin ostean, beste irteera batekin dabiltza orain bueltaka. Ez dute baztertzen aurtengo denboraldian beste irteera bat egitea. “Asmoa denboraldi bakoitzean bi irteera egitea da”, esan du Sudupek.
Bella jokalariak eta zuzendaritzako kideak izan ziren han. Eurree taldeko kideek bideotxo batekin hasi zuten orduan aurkezpen ekitaldia; hain zuzen, haziak erein zituzten lekuko irudiekin. Manchesterreko grabazioekin, bideo hunkigarria erakutsi zuten.
Lehen esperientzia ondo joan dela ikusirik, Andaluziara egin nahi dute orain bidaia. “Sanchez Pizjuanera joatea gustatuko litzaiguke, Sevilla eta Realaren artekoa ikustera”, gehitu du. Apirileko lehen asteburuan izango da neurketa hori, eta “oraindik ezer egiteke daukagu”, azaldu du Sudupek. Lehen kilometroak egin ditu taldeak, eta haien alaitasuna eta kolore txuri-urdinei dieten maitasuna ikurisik, talde txuri-urdina lasai egon daiteke, urteetarako babesa baitu atzetik.
“NIK NIRE ERRONKA BETE NUEN, BAINA NIRE LAGUNAK EZ” Askok galdetuko dute zergatik jarri dioten Eurree izena, baina horretan ez zuten arazorik izan. Whatsapp aplikazioan Anoetara joaten direnen artean talde bat dute, eta Eurree izenarekin dute egina lotura. “Realari, talde ona izateko, borrokarako sena falta zaio”, dio Sudupek. “Azkoitian sen horri egurre esaten diogu guk, eta hortik dator esanahia”. Haien asmoa garbia da: taldeari borrokarako sena sorrarazi nahi diote. Orain 25 kide dira taldean, eta ez soilik herritarrak: Azpeitiko, Debako, Mendaroko, Donostiako eta Lasarteko jendea ere badago.
Eurree taldeko kideak, Vallecasera egindako bidaian.
maxixatzen.eus
257 gehiago gara!
H
erri Komunikabidearen proiektuari ekin genionetik, 2015eko maiatzetik, 257 bazkide gehiago gara Maxixatzenen, guztira 635. Eskerrik asko guztioi zuen babesagatik. Oraindik elkartea sendotzen jarraitu nahi dugu ordea. Bazkideon ekarpena eta babesa ezinbestekoa da proiektua elikatzen, aberasten, hazten jarraitzeko. 2016ko maiatza amaierarako 800 izango al gara? Zabaldu Maxixatzen zuen inguruan eta ziur lortuko dugula.
MAXIXATZEN MAXIXATUIEZ
Erronka bota dugu, 800 baietz!
Urrategi Anduezak irabazi du Maxixatzeneko Tableta.
Maxixatzen.eus mugikorrerako egokitu dute.
BAZKIDE ORRIA: Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguru Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:
BAZ KI EG DE I NA N HI?
Izen-abizenak: Helbidea: Herria: Telefonoa: Helbide elektronikoa: Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian) 2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: maxixatzen@maxixatzen.eus 3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa OHARRA: Datu babesak
18
Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, eus zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.
maxixatzen.
HAURRENGANAKO ERRESPETUAN OINARRITUZ HEZTEN
A
zkoitiko Xabier Munibe Haur Eskola 2004. urtean zabaldu zen, eta Haurreskolak Partzuergoaren sare publikoan dago. Haur eskolako zerbitzua goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00etara arte dago zabalik, eta gurasoak nahi duen ordutegia egin dezake tarte horretan, betiere legeak agintzen dituen zortzi orduak gainditu gabe. Bestalde, malgutasuna dute haur eskola ixteko ordua beharraren arabera atzeratzeko. Haur eskola 8 gelaz osatua dago, eta 0-2 urte arteko haurrentzat da. 0-1 urtekoen gela gehienez zortzi haurrez osatua egoten da, eta 1-2 urtekoen gela hamahiru haurrez. Bakoitzak une oro bi hezitzaileren laguntza izaten du. Horrez gain, aire zabaleko bi espazio handi ditu, eta baita psikomotrizitatea lantzeko gela bat ere.
Haurrarenganako errespetua
Urte hauetan, bertako hezitzaile taldeak hobetu egin du lan egiteko modua, hainbat prestakuntza jaso baititu eta horrek ematen duen esperientziaz baliatu baita. Lan ildo horren oinarria haurraren ongizatea bermatzea da, hau da, haurra haur eskolan lasai, seguru eta pozik sentitzea. Horretarako, haur bakoitzaren beharrak asetzen saiatzen dira, bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Haurraren erritmoa arlo guztietan errespetatzen dute: atsedenean, jatorduetan, higienean, baita mugimenduan ere.
Jarduera autonomoa
Haurrak, bere kasa “atseginez eginez”, esperientzia ezberdinak bizitzen ditu eta horrek garapen motor nahiz kognitibo orekatua lortzen laguntzen dio. Haurrak momentu oro jolas librean ibiltzen dira, eta hezitzaileek espazioa eta materiala hainbat modutan aurkezten dute. Haurraren garapenaren arabera, era askotako materialak eskaintzen dituzte: hondar kutxa, jolas heuristikoa, aurre jolas sinbolikoa, altxorraren saskia… Haurra, gauzak manipulatuz, “ikasten” ari da une oro.
Harreman afektibo pribilegiatua
Helduaren eta haurraren arteko interakzio momenturik garrantzitsuena gorputz zainketan datza. Momentu horietan (pixoihala aldatzean, jatean…), haurra eta heldua elkar ezagutzen hasten dira. Hezitzaileak haurrari adierazten dio nor den, zer pasatzen zaion, zer egiten dion eta berak zer egiten duen, bere ingurunea zein den eta abar. Horrela, haurrak beraren eta ingurukoen kontzientzia hartzen du.
Aire zabaleko bizitza
Xabier Munibe Haur Eskolako hezitzaileek garrantzi handia ematen diote aire librean eta naturarekin harremanetan bizitzeari. Garbi dute kanpoko espazioan dabiltzan haurrak ikasten ari direla. Gure ingurunean eragin dezaketela ikasten dute, gauzak alda daitezkeela, eta, aldi berean, ekintza zehatz batean kontzentratzen ere ikasten dute. Nahi den emaitza lortzeko arrazoitzen ikasten dute, eta sortzaileak izanik egoerei orijinaltasunez aurre egiten; gaitasun hori ezinbestekoa da une oro aldatzen dabilen mundu honetarako. Bide horretatik, haurren garapen orekatua eta osoa lortzea dute helburu, eta horretan dihardute eguneroko jardunean. Azkoitia Auzmendi bidea, z/g Tel. 943 08 07 37 azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus
maxixatzen.eus
HILABETIN BEGIXETATIK
01
02
03 05
04
07
06
09
08
10
HILABETIN BEGIXETATIK
11
12
01_ 64 Odol emaile gehiago Azkoitian 2015ean; guztira, 1609. 02_ San Sebastian Eguna, Floreaga ikastetxean. 03_ San Sebastian Eguna Xabier Munibe ikastolan. 04_ Etxetxo baserrian Gabonetako jaiotza lapurtu dute. 05_ Udalak herriko espaloiak garbitu ditu. 06_ Elkargunean ikus-entzunezko materiala jarri dute. 07_ Erregeen pajeek eskutitzak jaso zituzten. 08_ Hiru Errege Magoak kabalkadan. 09_ Eire Lopetegik, Ane Urteagak eta Maite Alberdik irabazi dute Patata Tortilla Lehiaketa. 10_ 11 kanpin denda, 24 lo zaku eta 124 manta, errefuxiatuei bidaltzeko. 11_ Txantxangorriaren irudia erabiliko da administrazioan euskara sustatzeko. 12_ Eskualdeko turismo bulegora inoiz baino bisitari gehiago hurbildu dira.
maxixatzen.eus
GAIA: Kultur hiriburutza Doinua: Arratsalde on ta aupa zuek
BERTSOA PAPEREAN
Eneritz Artetxe Eizagirre
22
maxixatzen.eus
Kortxoenea itxi digute
Bi mila eta hamaseia nahiz
ireki Tabakalera antza sormena eta sormena ez baitira gauza bera (bis) hiriburutza hasi berritan datozkit hainbat galdera ikusle hutsak bilakatzera mugatzen baldin bagera zer pasatuko ote da bi mila eta hamazazpiko urtarriletik aurrera? (bis)
izan leiken abentura zubi gaineko berrehun argik eragin arren lilura (bis) mamia baino indar gehiagoz hauspotzen dugu itxura irudimenak eta sorkuntzak gaindi dezakete muga ez ote da ba kultura geure txikitik ta egunero sortu dezakegun hura? (bis)
Azkoitiko izoztegi zaharrak Kepa Alberdi Egaùa
E
Izoztegietako lana oso gogorra zen. Harri landuekin eraikitako hormen artean, elurra ondo zapaltzen zuten izotz bihurtu arte; kapa desberdinen artean garoa, pago hostoak edo bestelako landareak sartzen ziren, kapaka bananduz asko errazten baitzen lana izotza ateratzerakoan. Ondoren, izotza ez urtzeko, normalean gauez eta zakuekin bilduta garraiatzen zuten.
alokatzea, eta ardura hori hartzen zuenak ondo bete behar zuen bere lana maiatzaren hasieratik urriaren erdira arte, izotzaren horniketan inoiz hutsik egin gabe. Izan ere, denbora horretan herriko izoztegian elurrik ez bazegoen, derrigortuta zegoen beste nonbaitetik elurra herriratzera. Azkoitiko agintariek, 1655eko ekainaren 20an, Domingo de Aguirre Olazabal jaunari lizentzia ematea erabaki zuten, Olazabal de Suso landetxean izoztegi bat eraikitzeko. Urte batzuk geroago, 1672ko martxoan, Pedro Aguirre Uzin jaunak beste izoztegi bat egin zuen Uzin izeneko bere baserriaren ondoan, herriak eginiko eskaerari erantzunez. Kortatxo baserriaren lurretan ere baziren izoztegi txiki batzuk, eta 1702an herriak baimena eskatu zion baserriko nagusiari, beraiek erabiltzeko. Handik urte gutxira, 1713an, Aittola baserriko izoztegiak konpontzen aritu zen udala. Dena den, agintariek ikusten zuten izoztegi handi bat beharrezkoa zela herria izotzez ondo hornitzeko, eta, 1716an, Madariaga auzoan amaitu zen horren eraikuntza. Dokumentu zaharretan, Kerejetakoa deituriko izoztegia ere ageri da. 1725ean, agintariek izoztegi hura konpontzea erabaki zuten, eta 1761ean lanean jarraitzen zuen; urte horretan, izoztegirako bideak egokitu zituzte. Orain Kerizeta deitzen zaio.
HARA!
lurra jaso eta izoztegietan edo elurzuloetan gordetzeak garrantzia izan du aurreko mendeetan. Izoztegiak herriaren aberastasun ikurtzat hartzen ziren garai haietan, eta azkoitiarrak ere saiatu ziren urteetan herriko mendietan izoztegiak prestatzen, bertatik ateratako izotza herriratu eta saltzen aritzeko. Izotzak, elikagai freskoak kontserbatzeko eta edari hotzez disfrutatzeko bide emateaz gain, erabilera terapeutiko asko izan ohi zuen. Esate baterako, kolera izurriteak eragindako eta bestelako sukarrak arintzeko erabiltzen zen, meningitisaren lasaigarri moduan, hemorragiak geratzeko, kolpe edo bihurduren ondorengo handitzeak arintzeko eta, olio tantekin nahasita, erredurak leuntzeko.
Herrian izoztegirik ez izanez gero, kostu handia eragiten zuen kanpotik izotza ekartzeak. Horregatik, udalerriek, izoztegiak prestatu edo horretan lagundu ondoren, enkantean jartzen zituzten, kontratu bidez Gaur egun, ordea, Azkoitiko mendietan izoztegi haien baldintza batzuk ezarriz. Ohikoa zen bost urtetik gora hondakinak bakarrik ikus ditzakegu. Aittola Zar baserriko izoztegia.
Zelai Luze baserriko izoztegia.
maxixatzen.eus
Osagaiak: (6 pertsonarentzat, gutxi gorabehera)
BA AL DAKIZU?
36 pikillo piper 500 g buztan (hezurrik gabe) Azenarioa Porrua Tipula Piper berdea Esnea (litro 1) Gurina (1,30 g) Irina (1,20 g) Patatak Eneko Etxaniz eta Mikel Antsorregi
- ERREZETA -
Idi buztanez beteriko piperrak Laida Beristain Zubizarreta uztana egosi, bigundu arte. Buztana nahikoa egosita dagoen edo ez jakiteko, hezurra kentzen saiatu. Hezurra erraz askatzen bada, haragia ongi egosita dagoela esan nahi du. Piperrak betetzeko denez, hezurrak kendu eta haragia gorde. Haragia egosi ondoren, egosteko erabili den ura gorde, ondoren saltsan erabili ahal izateko. Saltsa egiteko, tipula, azenarioa eta porrua txiki-txiki moztu, eta kazuela batean potxatu. Gatza bota, bakoitzaren gustura. Ondoren, dozena bat pikillo piper bota kazuelara, zapore pixka bat emateko. Sobera geratu den ura bota, eta, egosi ondoren, saltsa guztia birrindu. Oso fina geratu baldin bada, irina edo arto irina bota saltsari, loditzeko. Betegarria egiteko, piper berdea, tipula eta azenarioa txiki-txiki moztu, eta zartagin edo ontzi batean potxatu. Azenarioa, tipula, porrua eta piperra nork bere gustura egin. Behin guztia potxatu denean, haragiarekin nahastu. Betegarriarekin amaitzeko, bexamela egitea falta da. Horretarako, litro bat esne, 1,30 gramo irin eta 1,20 gramo gurin nahastu. Lehenengo, gurina ontzi batean jarri behar da urtu arte, su apalean; ondoren, irina bota eta ondo nahastu gurinarekin, bueltak emanez, eta, azkenik, esne oso beroa bota irinari, pikorrik ez ateratzeko. Hori guztia ondo nahastu behar da ore bihurtu arte, eta hozkailuan utzi hozten 30-60 minutu bitartean. Azkenik, bexamela haragiarekin nahastu eta, koilara edo pastelgintzako mahuka baten laguntzarekin, piperrak bete. Plater landuagoa egin nahi izanez gero, patata kremarekin osa dezakegu. Horretarako, patatak egosi eta, ondo bigunduta daudenean, esnegaina edo esnea bota eta birrindu.
24
maxixatzen.eus
Non dago Zakelmari?
EZETZ TOPAU!
S Oin orpre gun sa! tar tie! !!
U
Saioa Arrizabalaga, urtarrileko irabazlea.
Farmaziak (otsaila) Egunez: 09:00 - 22:00 Azkoitia: Jaen 943 85 07 85
8, 13, 14, 18, 19, 23, 24
Azkoitia: Gisasola 943 85 12 35
11, 12, 16, 17, 22, 27, 28
Azkoitia: Azpiazu 943 85 29 89
9, 10, 15, 20, 21, 25, 26
Azkoitia: Mendiola 665 49 67 44
5, 6, 7, 29. Martxoa: 1, 2, 3, 4, 5
Gauez: 22:00 - 09:00
Garmendia auzunea, 19
Azpeitia: Jakome 943 08 02 58
Urte osoan irekita.
INTERESGARRIAK: Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua (GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondaregunea Musikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYA Lanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea Bizilore Urola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteak jasotzeko zerbitzua Aldalur Eusko Tren La Guipuzcoana PESA Piper elkartea Taxiak
943 08 00 80 943 85 71 71 112 943 02 51 91 943 85 71 51 943 85 08 43 943 02 60 27 943 85 60 27 943 85 25 44 943 85 73 05 943 02 36 19 943 08 37 80 943 85 71 70 943 85 10 70 943 00 76 10 943 85 21 68 943 85 15 97 943 85 13 23 943 85 08 98 943 15 10 89 943 85 19 86 943 85 32 97 943 46 46 22 943 15 04 02 112 943 85 20 61 943 85 36 39 943 85 71 70 669 62 18 02 943 85 71 70 943 85 33 93 943 85 08 83 943 08 07 37 943 85 06 46 943 85 30 43 637 70 57 20 943 85 21 74 696 67 64 56 943 85 73 19 943 45 98 74 943 85 27 18 902 54 32 10 943 85 11 59 943 21 26 99 943 85 25 87 943 85 10 20
maxixatzen.eus
ESKURE KOMENI
rtarrileko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 11. orrialdean zegoen. Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Saioa Arrizabalagak irabazi du Odriozola ardotegiaren saskia. Datorren hilean Jausoroko Ogi Berri okindegiaren zortzi pertsonarentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna otsailaren 18a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.
TELEFONO
05 06
13 AGENDIE
20
INAU
TERI
AK
16:00etan: Eskoletako umeen KALEJIRA. 17:00etan: Herriko Plazan, umeentzako MERIENDA. 17:00etan: Herriko Plazan, umeentzako dantzaldia EGAN taldearekin. 17:00etatik 19:00etara: Abarketatxo Ludotekan hezitzaileekin INAUTERI FESTA nahi duenarentzat. 21:30etik 23:30era: Elkargunean 12-17 urte bitarteko gazteentzat Disko Festa DJ Xabirekin eta MOZORRO LEHIAKETA. Sariak egongo dira. 18:15ean: SORGINAK kale ikuskizuna Herriko Plazatik abiatuta. 19:00etan: AZKOITIKO MUSIKA BANDAren kalejira. 19:30ean: TXALKOR TXISTULARI taldearen kalejira. 22:30ean: DJ XABI Herriko Plazan. 00:30ean: Herriko Plazan, Mozorro Lehiaketaren SARI BANAKETA.
14
Elkargunean, 21:30ean:
Baztartxo antzokian, 12:30ean, Musika Bandaren kontzertua.
OTSAILA
“ Declaración de Guillermo” monologoa (Bernardo Atxagaren relato bat). (Gaztelaniaz)
09:00etan, Orion elkarteak antolaturik, Oilagor txapelketa, Patxi Larzabal memoriala. Herriko Plazan, 23:00etan, Tabernarien elkarteak antolaturik, ENKORE eta MONDOKANE taldeen kontzertua.
28
Bizkargi Musika eskolako XVII. Taldez Talde. Kontzejupean, 13:00etan, FOLK MUSIKA eta DANTZA.
ZINE KARTELDEGIA (Baztartxo)
Otsailak 5: Paulina
Otsailak 7 eta 8: La quinta ola
Otsailak 7:
Paperezko hegazkinak
Otsailak 12-13-14 eta 15: El renacido
Odol ateraldia
Otsailak 19-20-21 eta 22: La gran apuesta
26
maxixatzen.eus
Otsailak 21: alvin y las ardillas
Otsailak 26-27-28 eta 29: la verdad duele
Odol emaileek otsailaren 15ean izango dute hitzordua, 17:00etatik 21:00etara, Berdura plazan.