Gorka Bereziartua DANI BLANCO
A RG I A k o k a z e t a r i a
Kultura? Niri bost ITULAR HORI DAUKAN ARTIKULU BAT irakurri dut Arabako Noticiasen sarrera hau idaztera eseri naizen egunean. Ezkortasuna eta ezinegona aipatzen ditu eta bi kasu nabarmentzen: Artium museoan Enplegu Erregulaziorako Txostena aurkeztu dutela eta Gasteizko Udalak artaziak pasa ondoren, Montehermoso kulturguneko eraikina alokairuan jarri dutela –itxi ez, “berrasmatu” egin ei dute arazo kulturalez arduratzen den Encina Serrano zinegotziak dioenez; eta nik diot baietz, garaje asko ari naizela ikusten azkenaldian “berrasmagarri” daudela dioten kartelekin–.
T
Ez dira kasu isolatuak: Amarika proiektua bertan behera utzi zuen Aldundiak 2011n. Krea ere zintzilik geratu da, aurretik 18 milioi euro xahututa, hori bai. Periscopio argazki jaialdiaz akordatzen? Ni ere ez. Eta zerrenda luza liteke, luzatuko da artikulu hau irakurleen eskuetara iristen denerako, baina ideia argi dago: “Kultura? Niri bost” esan dute Arabako agintariek eta kultur azpiegitura publiko asko laharren bazkaritarako utzi dituzte.
Kontua da, isiltasun horrek ulertzera ematen duela sortzaileak eurak direla “Kultura? Niri bost” diotenak, beraiek ere sinetsiko ez balute bezala kultur jarduerak benetan direla garrantzitsuak. Gutxienez garbigailu bat bezainbeste. Sikiera tren bat adina. Iaz egin gabeko protestak aurten edo geurtz etorrita ere, zilegitasunik ez zaie faltako. Ziklo ekonomiko bat amaitu da eta horren eskutik ibili den kulturgintza eredua ere bai: ez dago modurik beroaldi ekonomikoan sortu ziren azpiegitura erraldoi guztiak bizirik mantentzeko; hondartzan etzanda dagoen balea bezala daude arnasestuka eta artifizialki ez bada, ezingo da hainbeste museo, interpretazio zentro eta bestelako tramankulu arkitektonikorekin aurrera segi. Galdera da ea erakundeak horien aldeko apustuan tematuko ote diren ala bestelako zerbait asmatuko ote duten, jasangarriagoa eta epe ertain-luzera begirakoa. Ez eskatu nire aurreikuspenik, goian aipatutako artikulua irakurri ondoren ez bainaiz oso baikorra.
“Erakundeak urteetan errepikatu duten akats berean ari dira erortzen: ez dute desberdintzen kultur politika edukitzearen eta urtero euren aurrekontuetako zati bat kultura sailei eskaintzearen artean”, dio Carlos González kazetariak, aipatutako artikuluan. Hala da Araban eta hala da Euskal Herri (ia) osoan. Ezin domino-efektuan pentsatzeari utzi beraz, gutxi asko errepikatuko baitira halako kasuak gainontzeko euskal lurraldeetan inork ahotsik altxatzen ez badu. Bare samar dago giroa momentuz, urteari errepasoa egiten hasi eta protesta askorik ez duzu aurkituko kulturako murrizketen kontra, akaso artistak beti egoera prekarioan bizitzera ohitu direlako edo seguruenik elkarrengana nola bildu asmatu ez dutelako.
Montehermoso kulturgunea praktikan itxi egingo du Gasteizko Udalak / BASKIMAGEN
kulturgintza
kulturgintza
kulturgintza
K R O N O L O G I A
Kulturgune eta museoak ez dira egoera onenean: batzuk itxi, besteak alokairuan ipini, sarrera kobratzen hasi... Krisiak kiskali ditu kulturaren etxeak. Baina errautsetatik ere badakigu sormena hazten, hala erakutsi digute 2012an gertaera historiko lazgarrien urteurrenean egindako kultur ekitaldi mordoek. Gipuzkoako indusketa arkeologikoen bilduma 2012-01-13. Azken 30 urteetan Gipuzkoan egindako ikerketa arkeologikoak biltzen dituen Arkeologia bildumako zazpi liburu aurkeztu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Historiaurretik hasi eta XX. mendeko arkeologia industrialera arteko aurkikuntzen berri ematen dute liburuok. Egitasmoan parte hartu dute esperientzia handiko hainbat arkeologok: Alvaro Arrizabalagak, Alfredo Morazak, Mertxe Urteagak, Xabier Peñalverrek eta Joxan Mujikak, besteak beste. Egitasmoaren aurkezpenean indusketetarako laguntzen murrizketez kexu azaldu ziren arkeologoak: “Lehen 40 lagunek hilabetez egiten genituen indusketak, orain 15 lagunek bi astez”, esan zuen Xabier Peñalverrek.
doko harrobia ustiatzen duen Zeleta enpresari arrazoi eman zion 2012ko urtarrilean; horrek hankaz gora jarri zituen haitzuloa babesteko dekretu berriaren inguruan zeuden aurreikuspenak. Eusko Jaurlaritzak dekretua ez onartzea erabaki zuen, lehenik auzitegiaren epaiari helegitea jarri behar ziola argudiatuta. Jaurlaritzak 50 milioi euroko kalte-ordainak eman beharko lizkioke enpresari auzitegiko epaiaren ondorioz.
Gatazka kontrakultura guneak ateak itxi
Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
2012-01-14. Gatazka Guneak,
94
2006an Likiniano Kolektiboari lekukoa hartu zion proiektuak, ateak itxi zizkion behin betiko Bilboko egoitzari. Likiniano-Gatazka elkartea 1992an jaio zen. Ez zen ohiko liburu, disko, aldizkari eta fanzine denda, 1980ko hamarkadatik gogor ari ziren gizarte mugimenduen elkargune eta hausnarketarako espazioa baizik. Auzo elkarteen, intsumisoen, irrati libreen, mugimendu antiautoritario, ekologista, feminista edota autogestionatuen elkargune bilakatu nahi zuen. Bertako eragileek esan zuten itxiera hiru “kolapsoren” ondorio izan zela: lehena kolapso politikoa, “hausnarketa politikoa neutralizatua dagoelako”; bigarrena, musika industrian ematen ari den krisia; eta azkena, gizataldearen kolapsoa, “bakoitzak bere bidea hartu du”.
Eusko Jaurlaritza auzitegian kateaturik, Praileaitz babesik gabe 2012-02-01. EAEko Auzitegi Nagu-
siak Debako (Gipuzkoa) Praileaitz on-
Likiniano-Gatazka guneak 1992an ekin zion kontrakultura zabaltzeari, hogei urteren ondoren ateak itxi zituen. IÑIGO AZKONA
Indarrean dagoen dekretua 2007an onartu zen eta Sasiola harrobia ustiatzen duen Zeleta enpresak auzitan sartu zuen Eusko Jaurlaritza dekretuak bere jarduera kaltetzen duela esanez. Blanca Urgell Kultura sailburuak 2010ean agertu zuen dekretu berria egiteko asmoa, haitzuloak zuen 50 metroko babesgunea aldatzeko helburuz, besteak beste. Dekretu berriak 60 metroko babesgunea ezarriko luke, haitzuloko margolanak eta ingurunea babesteko inolaz ere nahikoa ez, Praileaitzen defentsan jarduten diren taldeen arabera.
Argiñetako nekropolian indusketak aurrera 2012-03-02. 2012 eta 2014 urteen
artean Elorrioko Argiñeta aztarnategian egin beharreko lan arkeologikoak aurkeztu zituzten. Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailbur uak adierazi zuenez San Adriango baseliza eta alboko nekro-
polia “oso-osorik lehengoratu eta balioetsiko” dituzte. Goi Erdi Aroko multzo arkeologiko garrantzitsua da Argiñetakoa. Lehenengo lanak 2012ko irailean hasi ziren.
Erromatar aztarna gehiago Irunen eta Hondarribian 2012-03-28. Irungo La Bixera eraikinaren azpian erromatar aztarnak azaldu ziren, K.o I. mende ingurukoak. Zehazki, zeramikazko hainbat aztarna aurkitu zituzten: baxerak, kazolak, anforak... Horietako batzuk ia osorik daude gainera. Oiasso museoko arduradun Mertxe Urteaga arkeologoak azaldu zuenez, aztarnak zulo batean pilatuta azaldu ziren eta erromatarrek hiria urbanizatzerakoan lurra berdintzeko erabilitako hondakinak lirateke. Bestalde, Hondarribian ere zeramikazko anfora baten puskak aurkitu zituen pertsona batek uda sasoian, Higer lurmuturraren inguruan. Ez da lehen aldia inguru horietan anforak azaltzen direla; Miren Aierbe Hondarribiko udal arkeologoaren esanetan, gune hori erromatar garaian interes handikoa zela baieztatzen dute halako aurkikuntzek.
Joakin Berasategi Sendoa argitaletxearen sortzailea hil zen 2012-03-31. Joakin Berasategi editorea zendu zen 73 urte zituela. Berasategik Sendoa argitaletxea sortu zuen 1980an eta bertako burua izan zen. Ordutik, ehun liburutik gora argitaratu ditu Sendoak. Horien artean, Sabino Aranaren Obras Completas izenekoa. Horrez gain, Berasategi izan zen Antonio Zabalaren Auspoa bildumaren editorea. 2008an itxi zen Sendoa argitaletxea.
Jesus Mari Ugalde, Jakiunde akademiako presidente 2012-04-21. Jesus Mari Ugalde fisika
eta kimika katedradunak Pedro Miguel Etxenike fisikariari lekukoa hartu zion Jakiunde akademiako presidente kar-
K R O N O L O G I A
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena 2012-04-26. Gernika bonbardatu zu-
tela 75 urte bete ziren. Urtemuga hori gogoratzeko egitaraua antolatu zuten Gernika Batzordeak eta herritarrek, Gernika eta Gernikak oroimenean lelopean. Besteak beste, Bizkaian faxistek bonbardatutako beste 21 herriei omenaldia egin zieten eta Euskal Pen Klubeko ordezkariek mundu osoan batutako poemak irakurri zituzten. Ekitaldian Kurdistango Dersim herriko alkatea izan zen, autodeterminazio eskaria eginez. Horrez gain Gernika-Lumoko Bakearen Museoak bilkura antolatu zuen hainbat herrialdetako historialari, kazetari eta irakaslerekin, bonbardaketak nazioartean izan zuen eragina aztertzeko. Gertaera horien harira William Smallwood biologo estatubatuarrak The day Guernica was bombed liburua kaleratu zuen eta Xabier Irujo historialariak El Gernika de Richtofenk izeneko ikerketa. Azkeneko honen arabera, Francoren abiazioaren %21ek hartu zuen parte Gernikaren deuseztatzean. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, 2012 Euskadi, bake eta askatasunaren aldeko kulturen urtea egitasmoaren balorazioa egin zuen. Proiektuak diruz lagundutako ekitaldietan 33 argazkilarik, 60 poetak, 16 artistak eta 30 intelektualek parte hartu zutela nabarmendu zuen Blanca Urgell Kultura sailburuak. Ho-
Tabakalerak zuzendari berria 2012-02-02. Tabakalera eta Donostia 2016. Bi proiektuak ez uztartzea
erabaki zuen kultura garaikidearen zentroko administrazio kontseiluak. Donostiako Udala eta Gipuzkoako Diputazioa bi egitasmoak ez batzearen aldekoak ziren eta Eusko Jaurlaritzak, aldiz, biak uztartzea desio zuen. 2012-03-26. Garitano presidentetzan. Blanca Urgell Eusko Jaurlari-
Ane Rodriguez. ARGAZKI PRESS / A.C.
tzako Kultura sailburuak uko egin zion Donostiako Tabakalera zentroko administrazio kontseiluko presidente izateari. Ondorioz Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jarraituko du karguan; Garitanok Urgelli eskatu zion uko egin izanari buruzko txosten bat egiteko. 2012-06-27. Ane Rodriguez zuzendari. Ane Rodriguez (Donostia, 1978)
izendatu zuten Donostiako Tabakalera kultur zentroko zuzendari, eta Haritz Azkarraga kudeatzailea. Administrazio Kontseiluak gehiengo absolutuz hautatu zituen biak. Ane Rodriguez Madrilgo Matadero kultur ekoizpen zentroaren koordinazio taldeko kide izan da azken urtean, eta lehenago ARCO azokan egin zuen lan lau urtez. Tabakalerako aurreko zuzendariak, Josean Mu単ozek, 2010ean dimititu zuen, zentroko berrikuntza lanetarako aurrekontua murrizteko Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin bat ez zetorrelako.
rrez gain, kultur elkarteekin 30 lankidetza hitzarmen sinatu zituzten eta nazioarteko 250 artistek parte hartu zuten proiektuan.
Paleolitoaz nazioarteko biltzarra 2012-05-18. Jauzarrea elkarteak an-
tolatuta, nazioarteko izen handiko arkeologoak bildu ziren Irungo Ficoba azokan, duela 45.000 eta 10.000 urteko
Homo Sapiens gizakiaz hitz egiteko. Artea, genetika, arkeologia, hizkuntza eta beste hainbat diziplina aztertu zituzten bertaratutakoek. Antolatzaileen helburua zen kasu batzuetan hamarnaka urte gai zehatzak ikertzen daramaten adituen iritziak biltzea, euskaldunak eta euskal kultura ardatz harturik. Emigrazio teoria berriak, Bizkaiko Golkoko haitzuloak, xamanismoa, hizkuntza arkeologia... Jardunaldi Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
guan. Akademia 2007an sortu zuten eta zientziak, artea eta letrak sustatzea ditu helburu. Ugalde aho batez aukeratu zuten akademiako kideek; Etxenikek ohorezko presidente izaten segituko du.
kulturgintza
95
kulturgintza
K R O N O L O G I A
Museoak eta kulturguneak larri 2012-02-24. Artziniegako museoa ixtekotan. Artziniegako
museo etnografikoa egoera ekonomiko larrian dagoela salatu zuen Artea Etnografia elkarteak. Erakundeen jarrera itxiaren ondorioz, 30 urte dituen museo erreferentziala ixtekotan zela azaldu zuten. 2012-02-29. Arabako museoak kobratzen. Arabako Aldundiaren menpeko museoak sarrera kobratzen hasi ziren. BiBat museoa, Arte Ederretakoa, Armagintzakoa eta Natur Zientzietakoa daude tartean. Pertsonako hiru euro kobratuko dituzte, Javier de Andres ahaldun nagusiaren esanetan neurriak museo horien “finantzaketa arazoak” konponduko ez dituen arren. 2012-11-16. San Telmo laguntza gabe. Eusko Jaurlari-
tzak jakinarazi zuen Donostiako San Telmo Museoari ematen dion laguntza etengo ziola. Badu bada, euskara mundu eleanitzean erakusketaren antolatzaileek gonbidatu ez izanagatik hartu zuen erabakia, “egitasmoan hasieratik parte hartu dugun arren”. Guztira 150.000 euro zituen ematekoak Lakuako administrazioak. Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko kultura delegaemankorra izan zen aurrehistorialari ororentzat. Jazaurreak kongresuari hurrengo urteetan jarraipena emateko asmoa azaldu zuen, Neolitikotik Burdin Arora arteko tartea aztertuko du hurrengo bilkurak.
Euskal baleazaleen irudiak liburu batean bilduta 2012-06-14. Jose Maria Unsain historialariak Euskal Baleazaleak liburua kaleratu zuen, Donostiako Untzi Museoaren laguntzarekin. Usainek urte asko egin ditu baleazaleen inguruan
San Telmo Museoa. ARGAZKI PRESS
tuaren iritziz “prentsaurreko baten formatuaren inguruko desadostasun bategatik” diru-laguntza etetea “arduragabekeria” zen. 2012-11-17. Montehermoso alokairuan. Aurrekontua
%80 murriztu ostean, PPren esku dagoen Gasteizko Udalak jakinarazi zuen Montehermoso “berrasmatu” egingo zuela: erakusketarik egin ez eta lokalak alokatu. Bertoko 25 langileek urte amaieran salatu zuten praktikan kulturgunearen itxiera dakarrela politika horrek.
ikertzen eta makina bat irudi bildu du denbora horretan. Liburua 269 irudiren bilduma da: armarriak, miniaturak, argazkiak, zigiluak, artelanak eta margoak ikus daitezke bertan. Egileak azaldu zuen oparotasun grafiko hori euskaldunek bale arrantzan mende askotan izan duten nagusitasunaren seinale dela.
Kantauriko labar artea, Europako zaharrena 2012-06-15. Science aldizkari entzute-
tsuak artikulua kaleratu zuen labar arte-
aren inguruko kronologian berritasunak ekarriz. Ordura arte uste izan zen Frantziako hainbat kobazulotako margoak zirela Europako zaharrenak, baina hainbat ikerlarik –tartean Marcos Garcia EHUko Historiaurrea eta Arkeologia saileko kidea– , uranio/torio desintegrazio teknika berritzailea erabiliz frogatu dute Kantauriko kobazuloetako margoak zaharragoak direla. Zehazki, Altamira, El Castillo eta Tito Bustillo kobazuloetan egin dituzte frogak eta duela 40.000-37.000 urtekoak direla baieztatu dute, uste zena baino 10.000 urte lehenagokoak.
Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
l ab u r - l ab u r
96
2012-01-24. Bizkaiko Foru Agiritegiak bisita gidatuak anto-
latu zituen barne funtzionamendua herritarrei erakusteko.
pean. Euskal Herriko, Bretainiako eta bereziki Afrikako artistek parte hartu zutela nabarmendu zuten antolatzaileek.
Uztaritzen, inauterien karietara. Errobiko Kaskarotak elkartearen eskutik sortu zen festa 1997an.
2012-05-25. Sho Hagio japoniarrak Gaur egungo euskal gizartea eta kultura ezagutzeko eta ulertzeko 50 kapitulu liburua idatzi zuen japonieraz, hainbat euskaldunekin elkarlanean.
2012-03-09. Nafarroako sortzaile gazteen bost proiektu la-
2012-06-01. Argentinako Rosario hirian Euskal Astea os-
gunduko zituela iragarri zuen EKE-k.
patu zuten Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik.
2012-03-30. Xiru festibalaren edizio berri bati ekin zioten
2012-06-14. Sorginaren Eguna ospatu zuten bosgarrenez
Gotaine-Iribarnen, Ez zirelakoz bat lematzat harturik.
Zugarramurdin. Egun osoz musika eta oroimen historikoa berreskuratzeko hitzaldiak izan ziren, eta iluntzean akelarrea.
2012-02-08. Hartzaro festibala ospatu zuten beste behin
2012-04-08. Errobiko Festibalaren 17. edizioa egin zuten,
Ama lurrretik hiri pastoralera... Hiri pastoral baten bideetan lelo-
2012-12-29. Astra kultur eraikina inauguratu zuten.
K R O N O L O G I A
kulturgintza
Datu berriak zabalik utzi du galdera bat: Homo Neanderthalesisak artea egiteko gaitasuna ote zuen? Ikerlari asko eszeptiko dira horretan. Dena den Neanderthalaren eta gizaki modernoaren arteko aldea gutxituz doala dirudi. Hain zuzen, Bilboko Arkeologia Museoak Neanthertalak, Iberiatik Siberiara erakusketa zabaldu zuen 2012ko ekainean, Burgosko Giza Eboluzioaren Museoak ekoitzia.
Euskal sortzaileen arteko I. Topaketak
EAEko Euskal Kulturaren Kontseilua bilduta 2012-06-27. Eusko Jaurlaritzako
Kultura sailburua buru zuela, Euskal Kulturaren Kontseiluak Osoko Bilkura egin zuen lehen aldiz Arabako hiriburuan, Gasteizko Artium Museoan. Kulturaren inguruko plan estrategikoak aztertu eta eztabaidatu zituzten bertan bildutako kultur eragileek. Egindako ekarpenak agiri batean jasoko zirela hitz eman zuen Blanca Urgell sailburuak.
Donostiako Urgull mendiko kanoiak 2012-07-08. San Telmo Museoaren
bildumaren baitan dauden Donostiako Urgull mendiko hainbat kanoi
Aranzadi Zientzia Elkarteak Hilotzak hilobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketa antolatu zuen EHUren Donostiako Campusean. 2000 urtetik hona gerra zibileko hobiak azaleratzen egindako lana ikusaraztea zuen xede erakusketak, hala nola erabilitako metodologia ezagutaraztea. Besteak beste, erakustearen zoruan, Burgosko La Andayan aurkitutako 29 fusilatuen gorpuzkinen irudia paratu zuten. ARGAZKI PRESS / JON URBE
zaharberritzeari ekin zioten. Zehazki, bost pieza zaharberritu ziren 2012an, eta 2007az geroztik 16 dira zaharberrituriko kanoiak. San Telmo museoko kanoi-bilduma 41 piezaz osaturik dago, XVI. eta XX. mende bitartekoak; brontzezko bonbardak, burdin forjatuzko kanoiak, itsas kanoiak eta abar aurki ditzakegu bertan. Horietako batzuk aire zabalean egon izan dira hamarkada askotan, beste batzuk itsaso hondoan aurkitu dituzte. Hiriko gertaera historiko esanguratsuetan erabiliak izan dira gehienak.
Irulegiko gazteluari harria bistaraziz 2012-07-25. Aranzadi zientzia elkar-
teak indusketak hasi zituen beste urte
batez Lakidainen, Irulegiko gaineko gazteluan. 893 metroko altueran kokaturiko gotorlekua estrategikoa izan zen Nafarroako erresumaren lehen mendeetan. Berton azaldu diren dorre, kapera, horma eta gainerako egitura gehienak XIII. eta XIV. mendekoak dira. Aranzadik sei urte daramatza uda sasoian indusketa arkeologikoak egiten. Besteak beste, txanponak, ezpata puskak, ontziak eta antzeko objektuak aurkitu dituzte.
Elexazarreko aztarnak ikusgai BiBat-en 2011-05-04. Amurrion dagoen erro-
matar garaiko Elexazar aztarnategian aurkitutakoak ikusgai jarri zituzten Arabako BiBat Arkeologia Museoan, Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
2012-06-13. Ahotseneak antolatuta, Euskal sortzaileen arteko I. Topaketak egin ziren Azpeitian. Ekimenak helburu izan zuen sortzaileak elkar ezagutzea, euskal sorkuntzaren egungo egoera aztertzea eta balizko irtenbideak proposatzea. Aktore, gidoilari, bertsolari nahiz idazleek parte hartu zuten topaketetan.
97
kulturgintza
K R O N O L O G I A
1512ko konkista
Gasteizen. Aunia kultur elkarteak hainbat indusketa egin zituen bertan 2009 eta 2011 artean eta hondar arkeologiko garrantzitsuak azaldu ziren, batez ere metalurgiarekin zerikusia dutenak. Horrez gain, kareharriz egindako zezen itxurako aldare edo taurobolio ikusgarria ere topatu zuten Elexazarren. Juanjo Hidalgo indusketen proiektuko arduradunak Aiaraldea.com komunikabideari azaldu zionez oraindik galdera asko daude erantzuteko: “Zergatik etorri ziren hona? Zeintzuk ziren? Zertan lan egiten zuten?...”.
Burdinola lurpetik atereaz Leitzaranen 2012-09-04. Andoaingo burdina Deskonkista kolektiboa Donapaleun, 1512ko gertaeren karietara / ASKATASUNAREN BIDEA
2012-02-17. Ospakizun ofizialak abian. Nafarroako Gobernuak 1212ko Navas de Tolosako bataila eta 1512ko Nafarroako konkista “gogoratzeko” egitarauaren berri eman zuen. Hainbat erakusketa, liburu argitalpen, material didaktiko eta ekitaldi antolatu zituen Gobernuak. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Sanchez Muniain kultura kontseilaria eta hainbat historialari, tartean Alfredo Floristan eta Maria Isabel Ostolaza, pentsaera navarristaren ildokoak. 2012-04-12. Baigorrin konkista gogoan. Baigorriko hilabete kulturalean Nafarroako konkista izan zen protagonista. Basaizea elkarteak antolaturik, besteak beste 1512, bizirik dirau emanaldia eskaini zuen Alurr dantza taldeak. Ekitaldi sorta apirilaren 29an amaitu zen, urtero legez Baigorrin ospatzen den Nafarroaren Egunarekin. 2012-05-01. Artearen argitan. Nafarroa Bizirik elkarteak konkistaren ingu-
ruko arteaz erakusketa bana antolatu zuen, Interneten paratzeko bata, eta museo eta herrietarako bestea. Horrez gain, elkartearen logotipoa ezagutarazi zuten, Nestor Basterretxeak sortua. 2012-05-31. Nazioarteko kongresua. XVI. mendeko Europako erreforma-
ren testuinguruan Nafarroako konkista nola kokatu aztertu zuten nazioarteko kongresu batean Atarrabian. Kongresua Xavier Mina elkarteak antolatu zuen.
Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
2012-06-17. Milaka lagun konkista salatuz. Egun osoko egitaraua antolatu
98
zuen Iruñean Nafarroa Bizirik-ek 1512ko konkista gogoratzeko eta salatzeko, eta milaka lagun elkartu ziren bertan. Bestalde, Nafarroako 90 udalerrik eman zioten babesa egun horretarako osatutako agiriari. 2012-07-26. Ikuskizuna Amaiurren. Amaiur 2012. Haien ametsa gurea da ikus-
kizuna antolatu zuten Amaiurren Pier Paul Berzaitz kantariak gidaturik. Amaiur elkarteak eta hainbat dantza konpainia eta kantari taldek hartu zuten parte bertan, guztira 110 pertsona. 1.700 lagun bildu zituen ikuskizunak. 2012-10-14. Deskonkista kolektiboa. Donapaleun festa berezia antolatu zuten Nafarroako konskistaren karietara. Deskonkista kolektiboan izan ziren Zangozako dantzariak, Baztango musikariak, Iruñeko, Baigorriko, Donapaleuko eta Kanboko erraldoiak, Amikuzeko txaranga, Oztibarreko batukada…
Taldeak Leitzarango Ollokiko burdinolaren arrastoak lurpetik ateratzeari ekin zion berriz ere. 1980an Ollokiko presa garbitu zutenean, burdinolaren gainera bota zituzten bertoko lokatzak eta eraikinari lur hori guztia kentzeko indusketak hasi zituen taldeak 2011n. Burdina Taldeak Leitzarango industria ondarea berreskuratzea du helburu, duela hamarkada bat sortu zen, eta jadanik hainbat lan eginak dituzte, Andoaingo Larramenditxiki baserriko karobia edota Goiburu baserriko garbitokia berreskuratzea, esaterako. Urte guztiotan aurkitutako objektuekin museo txikia ere egina dute, Goiburu baserrian aurkitutako bi dema-harri eta guzti.
ʻEuskal Kulturgintzaren Transmisioa' aditu titulua, laugarrenez 2012-09-11. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) laugarrenez antolatu zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu titulua. Aurreko edizioetan bezala, aditu –eta aritu– ugarik eman zituzten kultur sorkuntzari bur uzko eskolak. Haien artean ziren, besteak beste, Paulo Iztueta, Mari Karmen Garmendia, Josune Ariztondo, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Eñaut Elorrieta, Ramon Agirre, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Oihane Perea, Amets Arzallus, Petra Elser eta Idurre Alonso.
K R O N O L O G I A
2012-10-06. Diziplina guztietako
euskal sortzaileak biltzea du helburu Taupaka kultur elkarteak. MusikHerria kolektiboa osatu zuten Norte Apache, 121Krew, Feos pero Majos, Zein da zein?, Siroka, Solte eta Huts musika taldeetako kideek jarri zuten abian autogestioa oinarri duen egitasmoa. Jendaurreko aurkezpena urriaren 6an egin zuten Bilboko Zazpi Katu gaztetxean. Musikariek sortu dute Taupaka, baina haren asmoa esparru guztietako sortzaileak biltzea da. Sormen lanak modu librean zabalduko ditu, elkarteko kideen, herri mugimenduen eta beste eragile batzuen arteko elkarla-
nean oinarrituta. Siroka taldeko abeslari Maria Riverok azaldu zuenez “kulturaren pribatizazioak desdemokratizazio kulturala dakar, edonork ez du izaten eduki kulturaletarako sarbidea�. Elkarteko sortzaileen lanak DDT etxeak banatuko dituela ere jakinarazi zuten aurkezpenean.
Irujo lizartarraren oroimenez baizik. Era berean, Lizarrako akordioa sinatu zen Fray Diego Lizarrakoaren sortetxea, kultur etxe bilakatu zuen Aniana Oio Irujok. Bi erakundeek ekintza mordoa antolatzen dute euskal kulturaren inguruan, hitzaldiak, erakusketak eta ospakizunak, besteak beste.
Lizarrenea eraikina Buenos Airesen, euskal kulturaren habia
Durangoko azoka, laburragoa eta trinkoagoa
2012-11-30. San Andres egunean,
Lizarrako patroia, Buenos Aireseko Ekin argitaletxeak eta Eusketxe elkarteak Lizarrenea izenez berrestreinatu zuten Mexiko kalean duten egoitza. Izenaren hautaketa ez da kasualitatea, Ekineko sortzaile izan zen Andres
Miren Ibarluzea Kazetaria
Joseba Aurkerena Historialaria
Isiltasun-minutua kultureari mesedez Iberdrola dorrearen ganeko dokumentala ei daukagu telebistan ikusteko: dotorezia, berba ponposoak, agintariak, eta Mitxelin izardun sukaldarien pintxoak.. (...) Artean, euskal telebista publikoan orain arte izandako literatura-saio bakarrenetako bat, edo behintzat nagusia, desagertuteko bidean dago. (...) Harkaitz Canori entzun deutsat alkarrizketa baten, eta arrazoi osoa daukala begitantzen jat, batez be orain, krisi sasoian, teknokratek geratu barik dinoela osasun eta heziketa arloak ez dituela ikutu bere egingo. Baia, inor ez da ausartuten hauxe esaten: osasuna, heziketa eta kultura ez doguz ikutuko errekorteak egiteko orduan. Baia ez ete dira ba hain zuzen bere hiru horreek ongizatearen gizartearen hiru zutabeak? Isiltasun-minutu bat kultureari, mesedez. Iberdrolako dorretik behera bota dau bere burua. Halan esan dabe barri-emoileek. Baia seguruenik hilketea izango zan: atentadua. Bizkaie!, 2012-02-22
Amurrioko udala
2012-12-06. Durangoko Liburu eta Disko azokaren edizio berria egin zuten. Egitarauak egun bat gutxiago izan zuen, krisiaren eraginez, baina ekitaldi mordoa antolatu zuten lau egunez jarraian. Benito Lertxundi kantariari eman zioten Argizaiola saria eta ijito kultura izan zen gonbidatua.
Belaunaldi berriak ihauterietan Euskal ihauteriaren sua arrapizten eta zabaltzen ari da Euskal Herri osoan zehar. Garai bateko debekuek eta euskal kulturaren gutxiesteak abantzu desagertzeraino eraman bazuten ere, gaur egun oso bestelakoa da haren egoera. (...) Baina ez dezagun ahantzi, ihauteria ez da bakarrik itzuli, euskal nortasuna eta euskara maite dituzten euskaltzaleen eskutik tinko atxikirik baizik. Euskal Herriak bizi nahi du bere sustraietatik edanez, munduari zabalduz eta askatasuna erdietsiz. Eta belaunaldi berriek sutsuki atxiki duten nazio mugimendu zabal horretan sustraiturik ongi uler daiteke euskal ihauteria zahar berritua atzematen ari den gorakada handia. Kazeta.info, 2012-02-28 Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
Taupaka kultur elkartea abian
kulturgintza
99
kulturgintza
K R O N O L O G I A
Euskal Kulturaren Urtekaria 2012
Iturria: Kulturaren Euskal Behatokia, 2012ko argitalpena.
100