40 urteko diktaduraren ondoren Francok azken hatsa eman zuen 1975ean. Urte sinbolikoa izan zen inondik ere, frankismoaren aparatuen (polizia, oligarkia, justizia...) eta jendartearen arteko hortik aurrerako pultsuak zedarritu zituelako 1978an ernalduko zen erregimen konstituzionalaren moldeak. Gero eta gehiago dira pentsatzen dutenak “Trantsizio” deituriko aldi horretan sortu zen sistema politikoak muga itzelak dituela, ezin dela estatu bat eraiki beldurra, amnesia eta inposiziotik. Beste 40 urte igaro diren honetan, zer hobe atzera begiratua egitea baino.