Izenburuko esaldia hautatu zuten Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen lelo, honek 1995ean ibilbidea hasi zuenean. Gerora, komisio hau bakegintzan aditu direnek lehen mailako erreferentzia hartu dute. Ez zen hau izan halere munduan antolatutako halako komisio bakarra, ezta lehena ere, guztira hogeita hamar bat egin baitira orain arte nolabaiteko giza eskubideen bortxaketa sistematiko bat bizi izan duten herrialde batzuetan. Azkena Brasilen, joan den urriaren 29an Senatuak Egiaren Batzordea eratzea onartu baitu 1964 eta 1985 bitarteko diktaduran egindako gehiegikeriak ikertzeko.