Bizi dugun krisi ekologiko latza begien aurrean dugu, baita horren ondorioz azken hamarkadetan garatu den mugimendu ekologista sakona ere. Eta ekologia politikoarekin, zein neurritan ez ote da sortzen ari ideologia berri bat? Artikulu honetan galdera hori erantzuten saiatu da egilea. Mugimendu honen sustraiak 60ko hamarkadan kokatu ditu eta berau batez ere produktibismoa/antiproduktibismoa dialektikaren inguruan egituratzen da. Marcellesiren ustez, ardatz berri honek orain arte ezker/eskuin dialektikak emandako ikuspegia berraztertzea eskatzen du. LARRUN honen azken bi orrialdeetako artikuluan, Iñaki Barcenak Marcellesiren lanaren kritika egin du (Ecología política aldizkaritik hartua dago. Marcellesiren lana, aldiz, Cuardernos Bakeaz-eko 85. zenbakian argitaratu zen).