Sinistu, adostu eta ausartu behar du abertzaletasunak” idatzi genuen Larrunen, 2009ko maiatzean. “Abertzaletasunak krisi egoera bizi du, aurrera egiteko bide berririk aurkitzen ez duelako, edota, esaterako, krisia bizi du Espainiak neurria hartu diolako”. Bi urteren ostean, bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesu berria bizi dugu. Abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bi kultura abertzaleak hizpide izan ditugu gure solaskideekin. Hona lehen premisa: “Ezker abertzalearen goranzko joerak, orain arteko EAJren hegemonia kolokan jarri du EAEn”. Francisco Letamendia (Donostia, 1944) eta Juan Jose Alvarez (Zumaia, 1964) solaskideek –hurrenez hurren, zientzia politikoetan eta nazioarteko zuzenbidean EHUko irakasleak– bi familia abertzaleen oinarrizko akordioaren beharra azpimarratu dute. Bi familien beharrak adostasuna posible eginen duen itxaropenez mintzatu zaizkigu. Zein dira ordea, euskal subiranotasunaren aukerak?