Euskara - 2011

Page 1

Alvaro Rabelli NAGORE LEGARRETA

hizkuntzalaria, Miranda Ebroko hizkuntza eskolako irakaslea

Bagare, bagire... we are TXANDIOKO EUSKALTZALE JAKINTSUA zen Bittor Kapanagak ez du astirik izan Gontzal Mendibilek musikatu zion olerkitxo gogoangarria eraldatua ikusteko. Izan ere, badirudi zenbaiten ahaleginak horrexetara garamatzala. Gure Hegoalde honetan behintzat goitik behera gaztelaniaduna den gizarte honek lekua egin behar dio hizkuntza arrotz biri, euskarari eta ingelesari. Euskara arrotza? Horrela jaurtiko lidake Otxandioko jakintsuak, seguru. Eta nik, bide batez euskaltzale guztiei kontra eginez, segun nondik begiratzen dugun, bai, euskara arrotza dela erantzungo nioke. Euskara oraindik ez dela euskal gizarte osoarena ez da nik asmatutako zerbait, dugun errealitatea baino, berau gehiago edota gutxiago gustatu arren. Baina errealitatea aldakorra da, hizkuntza kontuetan zer esanik ez eta gizarte honek arrazoiak arrazoi euskara berreskuratuko zuen elebitasunari ekin zion aspaldi.

O

Beude hor, beraz, orain arte lortutako emaitzak eta bakarrik esan dezagun, aurrera jarraituko badugu, egindakoaren gaineko hausnarketa egitea ezinbestekoa dela. Familia bidezko transmisio naturala alde batera utzita, badira aspaldion arreta ekarri duten bi arlo, irakaskuntza eta administrazioa, alegia. Biak ezinbestekoak euskararen berreskuratzean, eta biak polemikoak euskararen berreskuratzearen kontraesanak bertan inon baino argiago azaltzen zaizkigulako. Bada, esan bezala, batetik irakaskuntzako ereduen eta bestetik administrazio hizkuntza eskakizunen inguruko egokitzapenak heldu dira. Euskara eredu bakarra irakaskuntzan ezartzea eta administrazioetako hizkuntza eskakizunak hain zuzen euskarazko irakaskuntzatik datozenei automatikoki ematea dira hartu berri diren erabakietako batzuk, gure oraingo arduradun politikoek hartutakoak ere. Goitik datozkigun egokitzapen horien aurrean beti errezeloa pizten zaigu, momentuko itxura politikoak bultzatutako neurriak direlakoan egoten gara. Logikoagoa litzateke neurriak hartzea azterketan funtsa-

tutako gogoeta sakona egin eta gero. Horratx gure akatsa, hizkuntzaren hainbat arlotan dihardugunona. Zenbat ibili garen eta oraindik zein gutxi dakigun gure irakaskuntza elebidunaz, egoera soziolinguistikoek eragiten dituzten aldeez, hizkuntzen arteko distantzia genetikoek dakartzaten zailtasunez, hizkuntza ikasleen etsipenaz, hizkuntza kalitateaz eta gainean daukagun krisi ekonomiko eta demografikoak eragingo digunaz. Jakin ez dakigu ezer. Etorriko dira, hala ere, azterketa horiek guztiak. Bitartean, aurreko guztiarekin nahikoa ez, eta goian aipatu lez, orain ingelesari ere lekua egin behar diogu. Jakingo al dugu gure sistema elebidun desorekatuetan hirueletasuna txertatzen? Zertarako? Auzoko okindegian ogia ingelesez eskatzeko? Turista izateko? Bizitza osoa ditxosozko C1 edo C2 lortzen emateko eta azkenean administrazioan mileurista izateko? Ala ilustre batek dioen moduan, kulturalki irekiak izateko? Horra galderak. DANI BLANCO

euskara

euskara


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.