* Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko irakaslea da Huheziko fakultatean. Kooperatibismoari buruzko Lanki Ikertegiko zuzendaria ere bada eta Garabideko sortzaileetakoa. Aurtengo ekaineko idazki honek badu kronikatik, analisitik, egunerokotik, badu erreportaje kutsurik. Baina irakurleari argitu behar zaion lehen gauza zera da, aurrean duen testua bere hastapenean ez zela idatzi berak irakurtzeko. Argitaratzeak zinez merezi zuelakoan, lana gure orriotan plazaratzea eskatu genion Jon Sarasuari. Pentsamendua, informazioa eta dialektika jorratzen ditu Larrunek. Ezaugarri horiek guztiak eta gaurkotasun zorrotza biltzen dute Hego Amerikako borborretik ateratako zipriztin-lerro hauek. Bere horretan argitaratzeko ausardiagatik, gure esker ona adierazi nahi diogu egileari.