Euskarara itzuli berri duten Haurren hiria liburuaren aurrerapena ekarri dugu batetik. Bestetik, haurrek eskolan arrakasta izan dezaten, herri osoaren inplikazioa nola gauzatu azaldu digu Maria Luisa Jaussi Ikas komunitate eskola ereduko adituak. Euskararen arloan, eskolak bermatzen duen ezagutzari erabilerak jarrai diezaion herrian aisialdi ekintzak sustatzen dituen Txatxilipurdi elkarteko Eneko Barberena eta Aizpea Otxandianok Arrasateko esperientzia kontatu digute. Azkenik, udalaren ikuspegitik umeak bere herrian bizimodua egiteko eskolak duen garrantzia aldarrikatu dute Pierre Pinque Barkoxeko hautetsiak eta Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotziak.