XXI. mendean hondakinak arazo eta aukera bilakatu dira. Arazo dira osasunarentzat eta ingurumenarentzat, eta aukera paregabea berrerabilera burutsua egiteko. Euskal Herrian hondakinak kudeatzeko ereduen inguruan sortutako eztabaidak ekarri ditugu hona: zifrak, ikerketak, konparazioak... Eredu bakoitzaren abantailak eta desabantailak neurtu ditugu, auzia zertan den aztertu dugu, eta hondakinen atzean dauden interesak ulertzeko saioa egin dugu.