Lerro hauek idazteko unean, Artikoko izotzaren urtzeak gailur historikoa jo duela izan da hizpide berriki. Are berrikiago, mende hau amaitu gabe Australiako biodibertsitatearenak egingo duela entzun edota irakurri dugu. Kezkatzen gaitu, bai, klima aldaketak, baina ez behar adina, ondoko orrialdeetan aurkituko dituzuen zenbait iritziren arabera. Ez gizabanako modura, ezta gizarte modura ere.