Urtebete pasatxoan sei lagunek beren buruaz beste egin dute Langraiz Okako
(Araba) espetxean. Hedabideek indar handiz heldu zieten gertaerei eta
presoekin lanean ari diren elkarteek gogor kritikatu dituzte espetxeetako
baldintzak: azpiegitura kaxkarrak, masifikazioa... Mahaikideak urrunago joan dira
eta heriotza horien atzean dagoen Espainiako Estatuaren zigor sistema astindu dute.
Zigortzeko modu ohikoena da askatasun gabezia, ia beti espetxea. Mahaikideek
zigor politika gutxiago eta gizarte politika gehiago eskatu dute. Izan ere, Euskal
Herriko presoen gehiengoa atzerritarrek, gaixo mentalek eta toxikomanoek osatzen
dute. Mahaikideen itxaropena Eusko Jaurlaritzak eskuduntza hartzea da, beti ere,
Espainiako sistema errepikatuko ez badu.