Demokrazia ordezkatzailea sistema higatu samarra dago, ez baititu herritar guztien premiak betetzen. Gure hiru solaskideen arabera, sistema aldatu beharra dago. Hirurak kritikoak dira egungo demokrazia ereduarekin, besteak beste, eredua hasieratik krisian hasi zelako, gizabanako guztiak kontuan hartu gabe hasi zelako.