Ekonomia feministak bizitzaren erdigunetik merkatu kapitalista kendu eta denon artean adostuko dugun bizimodu duina ezartzea proposatzen digu. Pentsaera kritiko hori bidelagunekin datorkigu; ekologismoari eta ekonomia solidario eta sozialari eskutik helduta. Horren adibide da Larrun honetako lehen zatia, Amaia Perez Orozco eta Carlos Askunzeri egindako elkarrizketa. Teoriatik praktikara joko dugu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana ezagutuko dugu. Urola Garaian alternatiba ekonomikoak lantzeko ematen ari diren urratsak ere kontatuko ditugu.