Selektibitateak Hegoaldean, Baxoak Iparraldean, goi mailako gradu bat egin nahi
duten milaka ikasleren etorkizuna baldintzatuko dute egunotan. Egun gutxitan
egiten diren azterketa masiboak dira, aldaketarako tarte mugatua uzten dutenak eta
Europako herrialde askotan egiten dituzten errebaliden antzekoak. Bi norabidetan
baldintzatzen du hautaprobak: aurretik, Batxilergoko ikasketak azterketa gainditzera
bideratzen dira; ondoren, karreratarako hautaketa azterketaren irizpideen arabera
egiten da. Beraz, hautaprobak batez ere edukiak neurtzen dituela kontuan hartuta,
konpetentziek apenas duten lekurik Batxilergoan.