Espainiako Estatuan transgenikoen aurkako borroka astea egiten ari da lerro hauek idazteko unean. Euskal Herrian labore transgeniko gutxi daukagu; horrek ez du eragozten, alabaina, haiei buruzko eztabaida puri-purian izatea gurean ere. Mahai berean bildu ditugu Mertxe de Renobales, azken boladan transgenikoen defentsan nabarmendu den zientzialaria, eta Helen Groome, besteak beste justu kontrakoa egiteagatik ezagun dugun EHNEko kidea. Transgenikoen alderdi zientifikoaz eta sozioekonomikoaz mintzatu dira biak, eta azken horri buruz nahikoa ados agertu dira: multinazionalen jokabidea arazo handia da une honetan. Transgenikoen balizko onurez eta arriskuez, ordea, guztiz bestelako ikuspuntua dute. Groomek mehatxua ikusten du haiengan, Renobalesen ustez aukera asko emango digun lanabes baliagarria dira.