DFM-eus

Page 1

GOI MAILA

Diseinua Fabrikazio Mekanikoan Ziklo honetako ikasleek geroago fabrikazio mekanikoan erabiliko diren produktuak eta tresneriak diseinatzen dituzte. Ikasle hauek bulego teknikoetan eta proiektuetako buleguetan egiten dute lan. Lortzen diren gaitasunak: • Fabrikazioko proiektu mekanikoak diseinatu, seriean edo banakakoak, dagozkion planoak eginez, bai multzokoak eta bai despiezekoak, 2D eta 3Dko tresna informatikoak erabiliz. • Makinen elementuak aukeratu eta kalkulatu. • Fabrikazioaren bideragarritasuna bermatu, definitutako produktuaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatuz.

Prestakuntza planaren garapena Lehenengo maila • Irudikapen grafikoa fabrikazio mekanikoan..........165 • Produktu mekanikoen diseinua ...........................330 • Fabrikazioaren automatizazioa ............................198 • Fabrikazio mekanikoko teknikak..........................198 • Lan prestakuntza eta orientabidea ........................99

Bigarren maila • Txapa eta estampazio proz. tresnerien diseinua ..240 • Fundiziko molde eta ereduen diseinua ................120 • Produktu polimerikoentzako molden diseinua ......140 • Produktu mekanikoen diseinuen proiektua.............50 • Ingeles teknikoa ..................................................40 • Enpresa eta ekimen ekintzailea.............................60 • Lantokiko prestakuntza ......................................360

Inguru Profesionala Enpresa-mota • Metalak eraldatzen dituzten industriak, produktuen garapenaren arloan: produktu metalikoen fabrikazioa, makineriaren eta ekipo mekanikoaren fabrikazioa, edota ibilgailuen eta bere piezen produkzioa. • Gure ikasleek bere praktikak, beste batzuren artean, ondorengo enpresetan egiten dituzte: CMF Zumarraga, Industrias Arruti, Tekniker, Teknia. AVS, Rodisa eta Engranajes Gindel. Lanpostuak • CADeko teknikaria. • Delineatzaile proiektugilea. • Fabrikazio Mekanikoko produktuak garatzeko teknikaria. • Trokelak, moldeak eta tresneriak garatzeko teknikaria. Lan-munduratzea • 2011ko Euskadiko LHko ikasleen lan-munduratzeari buruzko inkestaren arabera ziklo honen enplegu-tasa EAEn %71,4koa da eta Armeria Eskolan %100koa. • Gure Eskolak lan-burtsa bat du bere tituludunentzat, bertan enpresen eskaintzak kudeatzen direlarik.

Zikloaren edukiei buruzko informazio gehiago idazkaritzan eska daiteke Isasi, 36 - 20600 Eibar - Tfno. 943 20 32 44, Fax. 943 20 41 14, e-mail: eibar@armeriaeskola.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.