GOI MAILA
Produkzioaren programazioa Fabrikazio Mekanikoan Ziklo honen bitartez, gure inguruko enpresa metalurgikako arduradunak eta bitarteko agintariak prestatzen dira. Ikasle hauek, kalitate sistemak nola ezarri eta produkzioa nola antolatu, kontrolatu eta hobetu ikasten dute. Lortzen den gaitasuna: • Mekanizazio bidezko produkzioa eta ekipo-ondasunen fabrikazioa planifikatu, programatu eta kontrolatu, prozesuaren dokumentaziotik eta produktuaren espezifikazioetatik abiatuz, produktuaren eta kudeaketaren kalitatea ziurtatuz, lan-arriskuen prebentziorako eta ingurugiroaren babeserako sistemak gainbegiratuzl.
Prestakuntza planaren garapena Lehenengo maila • Irudikapen grafikoa ...........................................132 • Mekanizazio, konformatu eta muntaketa-prozesuen definizioa ...........................................................231 • Fabrikazio prozesuen exekuzioa ..........................198 • Kalitatearen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa eta ingurugiroaren babesa ........................................165 • Produktuen berifikazioa......................................165 • Lan –prestakuntza eta - orientabidea....................99
Bigarren maila • Zenbaki kontroleko mekanizazioa........................240 • Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) .........40 • Produkzioaren programazioa ..............................120 • Mekanizazio bidezko produkzioaren proiektua........50 • FM sistema automatikoen programazioa .............100 • Enpresa eta ekimen suspertzailea .........................60 • Ingeles teknikoa ..................................................40 • Lantokietako prestakuntza .................................360
Inguru Profesionala Enpresa-mota • Metalak eraldatzeko industriak, makineriaren eta ekipo mekanikoen fabrikazioa, material eta ekipo elektriko eta elektronikoko fabrikazioa eta garraiorako materialena. • Gure ikasleek bere praktikak, beste batzuren artean, enpresetan egiten dituzte: Pierburg, Tekniker, Engine Power Components, Swisslan o Precitor Precision. Lanpostuak • Metalen prozesurako instalazioen enkargatua. • Metalak lantzen dituzten langileen enkargatua. • Muntatzailen enkargatua • CNC programatzailea.
• FM sistema automatizatuen programatzailea. • Produkzioaren programatzailea. • Mekanizatuko prozesuetan teknikaria.
Lan-munduratzea • 2011ko Euskadiko LHko ikasleen lan-munduratzeari buruzko inkestaren arabera ziklo honen enplegu-tasa %84,1a da. • Gure eskolak lan-burtsa bat du bere tituludunentzat, bertan enpresen eskaintzak kudeatzen direlarik.
Zikloaren edukiei buruzko informazio gehiago idazkaritzan eska daiteke Isasi, 36 - 20600 Eibar - Tfno. 943 20 32 44, Fax. 943 20 41 14, e-mail: eibar@armeriaeskola.com