107. zenbakia 2011ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Ura aurrez dezagun
Iban
Martiarena
Emma Watsonek
sorginduta
Lip dub-ak
Foto inkesta
Zer egin dezakegu ura aurrezteko edota gutxiago kutsatzeko?
Laura
Ander
Ane
Sorarrain
García
Sanlés
DBH1
DBH1
DBH1
“Bainatu beharrean dutxatuz gero, ur gutxiago gastatuko dugu. Geure burua xaboitzen dugunean, dutxa itxi egin behar dugu, urak alferrik alde egin ez dezan. Bestalde, edango dugun ura soilik hartu behar dugu edalontzian. Kotxea garbitzerakoan ere hobe da garbigailu automatikoa erabiltzea”.
“Nik ura eguneroko gauzak egiteko oso garrantzitsua dela uste dut. Adibidez, platerak garbitzeko, egarria dugunean edateko… Ur gutxiago gastatzeko gauza asko egin daiteke. Nik, esaterako, hortzak garbitzerakoan ur gutxi erabiltzen dut, eta baita platerak ikuzterakoan ere. Horrela, denontzako ur gehiago izango dugu”.
“Batetik, arropa-garbigailua ondo bete behar dugu, gutxiagotan erabilita ura aurreztuko dugulako. Hortzak garbitzerakoan ere berdin; iturria itxita eduki behar da. Bestetik, ura ez kutsatzeko, itsasora ez da zakarrik bota behar. Badirudi, jende askori honek guztiak ez diola axola, baina ez dira konturatzen, ura beraientzat ere badela!”.
Naia García
Miren
Ana
de Vicuña
Sarasola
Artolain
DBH1
DBH1
DBH1
“Nik, ura aurrezteko, hortzak garbitzen ditudanean iturria itxi egiten dut. Dutxan, nire burua xaboitzen dudanean, iturria ixten dut, eta gainera, ez naiz bainatzen. Ura ez kutsatzeko, berriz, ez dut itsasora zikinkeriarik botatzen, ezta etxeko arraskatik behera ere. Gogoratu kalitatezko ur gutxi daukan jende asko dagoela munduan. Ura ondo zaindu behar dugu!”.
Ura egoki kudeatzea gure esku dago
“Batetik, ura hobeto aprobetxatzeko, ur-errota gehiago egingo nituzke, energia gehiago lortzeko. Bestetik, dutxatzerakoan, 10 minutu erabili beharko genituzke, gehienez, ez 30, horrela ur gutxiago gastatzen delako. Horrez gain, hortzak garbitzerakoan, ez dugu iturria irekita utzi behar. Gogoratu: ura aurreztu behar da gure bizitzarako oso garrantzitsua baita!”.
“Esaterako, garbitzeko plater asko dagoenean, ontzi-garbigailua erabiltzen dut, eta kotxea ere garbigailu automatikoan garbitzen dugu. Bestetik, ura iturritik edaten dut, ez dut erosten. Gainera, olioa ez dut arraskatik behera botatzen. Hondartzako dutxatan ez dut xaboirik erabiltzen, oso kutsagarria baita. Ez dugu urarekin jolastu behar!”.
Horixe da aurtengo gure leloetako bat. Izan ere, Eskolako Agenda 21 jarraituz, gure asmo da uraren kultura berri baten sustapenean eragile izatea. Kultura berri horrek ingurumenaren aldeko balioetan oinarritutako heziketa bultzatu nahi du. Horretarako, komunitatea sentsibilizatzea nahitaezkoa da. Erreka eta ibaiak ez dira ubide hutsak: ekosistema konplexuak dira, mendiak itsasoarekin lotzen dituzten eremu biziak. Ura altxorra da, preziorik gabeko altxorra. herri ametsa
2
2011ko OTSAILA
Auzoka.net
Bideo-lehiaketa dibertigarria martxan Auzokak berrikuntzekin jarraitzen du eta, oraingoan, bideo sorkuntza lehiaketa dibertigarri bat jarri dugu martxan Auzoka.net webgunean. Otsailaren 15etik aurrera, Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek lehiaketa bikain batean parte hartu ahal izango duzue. Ikasleek beraien abileziak erakustea nahi dugu, zein trebeak zareten ikusi nahi dugu. Horretarako bideo baten bidez erakutsi behar diguzue zuen trebezia: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten... Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat; ez galdu trebezia hori erakusteko eta sari bikainak irabazteko aukera.
karaz izatea ezinbestekoa da. Hala ere, zure abilezia erakusteko laguntza gisa musika erabili behar baduzu (esaterako, dantza egin behar baduzu), musika lagungarri hori edozein hizkuntzatan izan daiteke.
Bideoak izan beharreko baldintzei dagokienez, xehetasun guztiak Auzoka.net-en dituzue, baina hona hemen oinarrizkoenak:
Lehiaketa otsailaren 15ean jarriko da martxan eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 15ean bukatuko da. Beraz, bi hilabete dituzue bideoa prestatzeko eta Auzoka.net-en bidez helarazteko.
1- Bideoan hitz egin behar izanez gero edo idatziz zerbait jarri behar izanez gero, eus-
2- Bideo lanak bakarkakoak zein taldekakoak izan daitezke. Bakarkako lanek sari batzuk izango dituzte eta taldekakoek beste batzuk. 3- Bideoa ezin da 3 minututik gorakoa izan. Beraz, badakizu, abilezia erakutsi, baina 3 minutuko epean edo laburragoan. 4- Norberak nahi adina bideo aurkez ditzake lehiaketara.
Saiatu zorria topatzen! Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria ondoko irudikoa bezalakoa da... baina askoz ere txikiagoa, jakina. Topatzen baduzu, emaguzu horren berri Auzoka.net-en horretarako prestatutako gunean eta sari bikain bat lortzeko zozketan parte hartuko duzu. Lehiaketa irabazten duenak Bazen behin‌ bizitza jokoa (Luditoys Factory) eskuratuko du. Ez galdu joko bikain hori eskuratzeko aukera! Erabili zure begi zorrotzak eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria. Bestetik, gogoan izan ezazu 9. orrialdean,
Zein naiz? atalean beste lehiaketa bat duzula. Belen ikastetxekoek emandako aztarnak irakurrita, zein pertsona ezaguni buruz ari diren asmatu behar duzu. Erantzuna Auzoka.net-en horretarako prestatutako gunean eman behar duzu eta, ondoren, zuzen erantzun dutenen artean Argiak ekoitzitako Mihiluze jokoa zotz egingo dugu.
106. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea: Mikel Gartzia Albisu (Ibai ikastola). Mikelek ederki ikusi zuen Selena Gomezen sorbaldan jarri genuela zorria.
www.auzoka.net
3
Arrate Arruti
“Atzerritarrei hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa”
Arrate Arruti, eskuinaldean, aterpeko beste langile batzuekin.
Duela gutxi, Orioko Txurruka aterpetxeko ingelesezko barnetegira joan ginen Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko 6. mailako ikasleak. Bertan, ingelesa ikasteaz gain, beste eskola bateko neska-mutilekin harremana izan genuen eta, zerbaitetan behintzat, guztiok ados geunden: eskola-jangeletako janarietara ohituta egonik, izugarri goxoa zegoen Orion prestatutakoa! Misterioa argitzeko asmoz, jangela inguruan kuxkuxean ibili ginen: Arrate Arruti aurkitu genuen, lanean jo eta su. Zuen jangelako janari goxoaren sekretuaren bila ari gara. Lagunduko al diguzu aurkitzen? Bai noski, baina, beti ere, galdera zailegiak egiten ez badizkidazue, hartara nik erantzun errazak eman beharko dizkizuet Noiz etorri zinen aterpetxera lanera? Orain dela 9 urte inguru etorri nintzen lanera, beraz, gutxi gorabehera, 2002an. Zuen janaria eskolakoa baino askoz hobea da. Zein da zuen sekretua? Sukaldari oso onak ditugula, eta mimo handiarekin egiten dugula janaria. Pozik al zaude zure lanarekin? Bai, oso pozik. Gustatzen zait garbiketa lanetan aritzea, eta jangelan laguntzea ere gogoko dut. Soilik sukaldean ariko banintz,
4
ez nintzateke hain gustura egongo, ez baitzait gustatzen.
txea beteta egoten da, normalki; horregatik, lan handiagoa izaten dugu udaran.
Zein janari da zuen espezialitatea? Bizkotxoa da etxeko espezialitatea, baina txipiroiak ere oso ongi egiten ditugula esan ohi digute.
Ingelesezko barnetegi batean lan egiten ari zara, ba al dakizu ingelesez hitz egiten? Ez. Oso gutxi. Lehenengo urtea da ingelesezko barnetegia egiten dela, orain arte euskarazko barnetegia izan da beti, beraz, ez neukan beharrik, baina orain, hainbeste atzerritar inguruan izanda, zerbait ikasi dut.
Bai, bai! Gaur goizean bertan jan dugu bizkotxoa, itzela benetan… Noiz egiten duzue janari gehiago, udako oporretan edo urtean zehar? Udako oporretan, jende gehiago egoten delako. Orain astean zehar, lanegunetan, bakarrik egiten dugu lan. Udaran, berriz, asteko zazpi egunetan egiten dugu lan, eta jende gehiagorentzat prestatu behar izaten dugu otordua. Udan, udako kanpaldiak direla-eta haur asko etortzen dira, eta aterpe-
“Gustatzen zait garbiketa lanetan aritzea, eta jangelan laguntzea ere gogoko dut”
2011ko otsaila
Zenbat lagunek egiten duzue lan aterpetxean? Lau langile gaude sukaldean, beste lau garbiketan, mantenu lanetan beste bat eta, sasoiaren arabera, udalekutako eta barnetegietako begiraleak; horiek ume kopuruaren arabera aldatu egiten dira, orain 10 bat daude, eta udaran, berriz, askoz gehiago. Zeintzuk dira zure zereginak? Instalakuntzak garbitzea, otorduetarako jangela prestatzea, ontziak jasotzea eta garbitzea… baina beti egiten dugu zerbait gehiago. Eta zer nahiago duzu, garbiketan aritzea edo sukaldeko ardurak? Garbiketa lanak nahiago ditut, niri bazkaria prestatzea ez zait gustatzen, niretzako prestatzea gehiago gustatzen zait. Egunean zenbat orduz egiten duzu lan? Zapi ordu eta hamar minutu, administrazioarentzat. Berez, zazpi ordu eta erdi dira, baina kafetxoaren tartea kendu behar izaten diegu zazpi ordu eta erdi horiei.
“Udako kanpaldietan haur asko etortzen dira aterpetxera”
Zerbait berezia egiten al duzue janaria goxoa egon dadin? Mimo handiarekin prestatzen dugu. Hori da sekretu handiena.
Normalki, zenbat umerentzako prestatu behar duzue janaria? Garai honetan 80 ume inguru izaten ditugu, baina udaran 112 edo. Aterpetxeak ez dauzka ohe gehiago, bestela seguruenik gehiago izango ziren.
Eta hemen lan egiten duten irakasle atzerritarrek gustuko al dute Euskal Herriko janaria? Baietz esango nuke. Badugu Ciara izeneko irakasle irlandar bat, eta “Delicious” dagoela esaten du beti. Hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa.
Normalki, gustatzen al zaie zuek egindako janaria? Gehienetan ona dagoela esaten digute eta, momentuz, ez da inor kexatu.
Nongoa zara? Oriotarra naiz. Hemen ondoko baserrian jaio nintzen, eta han bizi izan nintzen 14 urte bete arte.
Zein da umeei gehien gustatzen zaien platera? Eta postrea? Gehientsuenei makarroiak asko gustatzen zaizkie, eta postrea natilak edo txokolatezko edozer gauza.
Eta gainontzeko langileak Oriotik bertatik datoz ala kanpoan bizi dira? Denetarik dago: bi zumaiar, usurbildar bat, zizurkildar bat, hiru hernaniar eta ni neu, oriotarra.
Eta gutxien? Barazkiak ez zaizkie batere gustatzen, eta frutak ere ez du arrakasta handirik izaten.
Mila esker gure galdetegia erantzuteagatik. Ziur gaude berriz elkar ikusiko dugula. Oso ongi jan dugu! Eskolako jangeletakoei zuei errezetak eskatzeko esango diegu! Eta ingeles asko ikas dezazula, baina ez lan gehiegi egin!
Bederatzi urteotan asko aldatu al da menua? Ez da gehiegi aldatu, baina, gaur egun, ezberdin jaten da.
intxaurrondo hegoa
Ikasleak eta aterpeko langileak.
www.auzoka.net
5
Elkarrizketa
Urte osoan zehar lan egiten al duzue? Bai, baina abenduan oporrak ditugu, eta orain neguan asteburuak ere libre izaten ditugu.
Ekologia
Ur falta, garapen bidean
Aukera bat
dauden herrialdeetan
Herrialde behartsu batzuetan uholdeak izaten dira azpiegiturak ez daudelako, hau da, estolderiak, ur-tangak eta abar falta zaizkielako. Afrikan, Asian eta beste zenbait lekutako herrialde behartsuetan jende asko hiltzen da uholdeen ondorioz. Guk, hori saihesteko eta laguntzeko, lana eskaini diezaiekegu, irabazten duten diruarekin azpiegiturak egin ditzaten. Bestetik, herrialde behartsu askotan dagoen ura ez da edangarria, eta horrek arazo larriak eta heriotza ugari eragiten ditu. ikas-bide
Hainbat herrialde pobretan ezin izaten dute ura aprobetxatu, ez baita edangarria. Baina ura edangarria egiteko aukera bat badute:
1- Ur zikina botila batean sartu 2- Eguzkitan jarri 3- 7 ordu itxaron. 4- Eta, ondoren, edan! Zergatik edan daiteke? Eguzkitan ura lurrundu egiten da, eta ur zikina behean gelditzen da.
Gure eskolako
iturriak
Lehen gure eskolako iturriak monomandoak ziren, baina orain botoi batekin funtzionatzen dute. Horrek alde onak eta txarrak ditu‌ bakarrik ixten da, baina egun osoa irekita ere gera daiteke! Sukaldeko iturria dutxa-tutua da, malgua, eta platerak azkar garbitzeko erabiltzen dute. Iturri motak: Monomandoa: iturri bakarra da, eta bira ematen du. Bimandoa: bi mando ditu: ur hotza eta ur beroa. Dutxa-tutua: iturri luze eta malgua da. Botoiduna: Botoi bat zanpatu behar duzu ura ateratzeko, eta denbora apur bat pasatu ondoren, lehengo lekura bueltatzen da eta iturria itxi egiten da. itsaso, vanessa, naia, jon, denis.
6
Non utz daitezke gai toxikoak edo kutsakorrak? Gauza toxikoak etxean aurki ditzakegun sarritan, adibidez, pilak, garbiketarako produktuak, koloniak... Irentsiz gero oso kaltegarriak dira, eta kasu batzuetan baita hilgarriak ere. Beti esan ohi da ez direla errekara edo itsasora bota behar, ura kutsa dezaketelako. Baina nola saihestu gai toxikoek ezer kutsatzea? 1- Azazkaletako esmaltea kentzeko erabiltzen den alkohola eta antzeko produktuak soberan daudenean, garbiguneetara eraman (adibidez Garberan dagoenera). 2- Pilak gastatzen direnean, hirian topatuko dituzun pilen edukiontzi hori txikietan bota. 3- Ahal izanez gero, birkarga daitezken pilak erabili, gutxiago kutsatzeko. 4- Beste osagai guztiak edukinontzi berezietara eraman. ikas-bide
2011ko otsaila
Idiazabal gaztaz egindako Phoskitos modukoa asmatu du Salamancako David Monaguillo sukaldariak. Sorkuntza horri Idiazabalkitos izena jarri dio. Jaki berri hori phoskitos pasteltxo ezagunean oinarrituta dago, eta Idiazabal gaztarekin egindako errezeta da. Idiazabalkitosa olio gorriz tindatutako obulato paperarekin (Japonian medikamentuak biltzeko erabiltzen den arroz irinarekin egindako paper moduko produktua) eta Idiazabal gaztarekin egina dago. Pasteltxoaren erdian, Idiazabal gaztaren ikurra (I) agertzen da. Oraingoz phoskitosaren aldean falta zaion gauza bakarra kromoa da!
Albiste Albiste bitxiak bitxiak
Idiazabalkitos asmatu dute, Phoskitos-aren aurrean
Zebrastoaren jaiotza
Ameriketako Estatu Batuetan, Atlanta hiritik 100 kilometrora dagoen Georgiako erreserba natural batean, animalia bitxi bat jaio da: zebrastoa. Animalia jaio berri hau, zebra eta asto baten arteko nahasketa baten ondorioz jaio da. Gorputzeko atal gehienak, asto batenak dira, baina hankak marra zuri-beltzez beteta dauzka, zebra baten antzera. Erreserbako arduradunek nahasketa naturala izan dela adierazi dute; naturaren sorkuntza izan dela. Zebrastoa bisitatzeko aukera dago, 10 euroko sarrera aurretik ordainduta.
Euli-ehizan, diru truke
Errusian
txerri-kirolak modan
Azken urteetan Errusian modan jarri dira txerrientzako kirol txapelketak. Txerri-kirol mota asko daude, baina ospetsuenak txerrien olinpiar jokoak dira, eta urtero antolatzen dituzte. Zazpi herrialdetako txerrikumeak joaten dira olinpiar jokoetara, eta hiru kirol lehia izaten dituzte: lasterketa, igeriketa eta futbola. Errusiako Txerrientzako Kirol Federazioa sortu dute, eta ordezkari batek esaten duenez, “olinpiar jokoetan lehiatzen diren txerrikumeak txerri-kirolari belaunaldi bat sortuko dute eta, ondorioz, txerri horiek ez ditu inork jango�. Errusiar hauek bai bereziak direla!
Txinan, azkenaldian, uda partean egin duen beroagatik, euliekin arazo handiak izaten ari dira. Horregatik, Xigong herri barrutian, udalari ideia xelebre bat bururatu zaio. Pertsona bakoitzari hiltzen duen euli bakoitzeko zazpi zentabo dolar ematea. Hildako euliak gorde eta udaletxera eraman behar dituzte, banan-banan euliak zenbatzeko eta dirua eskuratzeko. Azkeneko udan burutapenak arrakasta handia izan du, baina kontrako iritziak ere izan dira, jendea kaleak eta zikintzen hasi baita, euliak erakartzeko asmoz, euliak hiltzeko aukera gehiago izango dutelako eta, ondorioz, diru gehiago lortzeko. la salle
www.auzoka.net
7
Kirola Iban Martiarena
“Igerilari ona izatea eta erresistentzia ezinbestekoak dira waterpoloan aritzeko� Iban Martiarena waterpolo jokalaria da, eta berarekin hitz egin dugu kirol horren ingurukoak ezagutzeko.
Ongi moldatzen naizela diote, eta serio hartzen dut. Mailaz igo zaitezkeela uste duzu, talde handi batean joka dezakezula? Baietz uste dut.
Txikitatik al datorkizu waterpolorako grina? Ez, 12 urte nituela probatu nuen, eta gustu zitzaidan. Aurrera egin nuen. Zenbat talde daude ligan? Ligan bi fase daude, bi ligaxka. Lehen fasean bost taldeko bi multzo daude eta euren artean lehiatzen dira. Amaieran, multzo bakoitzeko 3 talde hoberenek jokatzen dute bigarren fasea. Atezain gisa trebea izanik, zergatik jokatzen duzu alboan? Ezkerra naizenez, entrenatzaileak horrela erabaki zuen. Waterpoloa denbora-pasatzat ala garrantzitsutzat hartzen duzu?
Lesioak maiz gertatzen al dira? Ez, uretan ibiltzeak lesioak saihesten ditu. Waterpoloan zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien? Partidak jokatzea gustuko dut, ongi pasatzen dut, aldiz, entrenamenduak ez ditut gogoko. Zer ematen dizu kirola honek? Gustuko dudan zerbait egiten dut, eta lagun giroan, gainera. Nolakoa da taldeen arteko giroa partidetan? Partiden hasieran eta bukaeran ona, baina partida garaian lehia giroa dago. Nork egin dezake kirola hau? Hanketan erresistentzia handia dutenek, igeri ongi egiten dutenek eta punteria egokia badute, hobe.
Dieta berezirik jarraitu behar al duzue? Ez, apartekorik ez. Kirola hau eta ikasketak bateragarriak al dira? Bai, denbora antolatzen bada; ongi planifikatu behar da eta entrenamendu aurreko zein ondorengo tarteak aprobetxatu. Zergatik animatuko zenuke norbait waterpoloan aritzera? Lesiorik ez dago eta talde osoak du jokatzeko aukera. Zer esan nahi diezu gelakideei? Animatzeko eta izena emateko. mariaren bihotza
Waterpoloa, kirol ezezaguna oraindik Gipuzkoan kategoria guztietan taldea duen klub bakarra da Waterpolo Donostia. Kadeteek eta jubenilek Euskadiko lehiaketetan parte hartuko dute, infantilek eskolarteko ligan eta hasi berriak Gipuzkoako ordezkariak izango dira Nafarroa, Bizkaia, eta Arabarekin batera jokatuko duten txapelketa batean.
8
Taldearen xedea waterpoloa bultzatzea da, eta igerilekutan zein kanpoan ezagutaraztea. Hori dela eta, hainbat jarduera antolatu zituzten joan den udan, eta 600 umek parte hartu zuten.
ra osasuntsuak eta talde lana lantzen dute.
Jokalarien hezkuntza integrala dute jomuga; kirol arloaz gain, giza baloreak, ohitu-
Altzako kiroldegian aritzen dira gehienetan.
2011ko otsaila
Emma Watson,
Harry Potterren laguna 2011n “Harry Potter and the Deathly Hallows” (“Harry Potter y las reliquias de la muerte”) filmaren 2. zatiaren estreinatuko da. Aurrekoetan bezala, Emma Watson aktoreak Hermion Grangerren rola jokatuko du. Emma Charlotte Duerre Watson 1990eko apirilaren 15ean jaio zen Parisen. Gurasoak britainiarrak ziren, eta banandu zirenean, Emma amarekin eta nebarekin Oxfordera joan zen bizitzera. Bertan, eskolako antzerki-lan askotan parte hartu zuen, txikitatik aktore izateko ilusioa baitzuen.
Zein naiz?
?
Emaiguzu zure erantzuna www.auzoka.net-en
1999an Harry Potter lehenengo filmerako aktoreen hautaketa hasi zen, eta Emmaren antzerki irakasleak aurkeztu zuen hautaketara. Emmak ez zuen inolako esperientziarik, baina, hala ere, berehala filmaren ekoizleak eta J.K. Rowling bera harrituta geratu
“Antzeztea izugarri gustatzen zait, baina beste gauza batzuk egitea ere gustatuko litzaidake” ziren gaztearen lana zela-eta. Lehenengo estreinalditik, 2001ean, gaur egun arte film guztietan agertu da, eta kritika oso onak jaso ditu. Harry Potter eta Ron Weasley (Daniel Radcliffe eta Rupert Grint) bezala,
1918an Hegoafrikako herrixka batean jaio nintzen. Nire bizitza osoan pertsonen berdintasunaren alde eta arrazakeriaren aurka lan egin dut. Horregatik, 27 urte kartzelan pasatu nituen eta, nahi nuena lortu arte, ez nintzen atera. 1993an Bakearen Nobel Saria eman zidaten. Ondorengo urtean,
Hermione Granger (Emma Watson) aztia izateko ikasketak egiten ari da Hogwarts eskolan. Hirukotea Voldemorten gaiztakerien kontra borrokatuko da, eta mila abenturari eta arriskuri aurre egin beharko diete. Hermione adimen handiko neska da. Ez zaio gustatzen arauak ez jarraitzea, baina lagunei laguntzearren, behin baino gehiagotan hautsi behar izaten ditu arauak. Rol horrez gain, beste film batzuetan ere parte hartu du: adibidez, 2007an, Ballet shoes pelikulan, eta 2008an, The Tale of Despereaux marrazkietan ahotsa jarriz. Etorkizunari begira, 2011n, My week with Marilyn proiektuan lan egingo du, Lucyren 2. mailako rola jokatzen, eta 2012an, The Perks of being a Wallflower, Sam protagonistaren larruan. Zinearen munduan izan duen esperientzia oso positiboa izan dela dio, eta lagun asko egin dituela; besteen artean, Daniel eta Rupert lagun-minak ditu. Dena dela, ez du garbi horretan jarraituko duen ala ez: “Antzeztea izugarri gustatzen zait, baina beste gauza batzuk egitea ere gustatuko litzaidake”. Urte hauetan 10 miloi libera esterlina irabazi dituela uste da. Aberatsa izan arren, ez ditu ikasketak utzi, eta oso ikasle ona omen da. Bere zaletasunak abestea, dantzatzea, belar hockeyan eta tenisean aritzea eta artea dira. Gainera, feminismoaren eta ekologiaren aldekoa da. belen ikastetxea
hauteskunde libre eta demokratikoetan, nire herriko lehendakari aukeratu ninduten, lehenengo lehendakari beltza. 1999an politika utzi nuen. Iaz futbol mundialean garaileari nik eman behar nion kopa, baina nire osasun egoeragatik ezin izan nuen. belen ikastetxea
Aurreko lehiaketako irabazlea: Mireia Bolillos Lehiaketa horretako erantzun zuzena: Gerard Pique
www.auzoka.net
9
Pertsonaia + zein naiz?
Watsonek Hermioneren rola jokatzen du Harry Potterren filmeetan; Hermione adimen handiko neska da
Erreportajea
Klonazioa, eztabaidagai interesgarria Gaur egun, askotan entzuten dira klonazioaren inguruko albisteak. Klonazioa norbaiten kode genetiko bera duen organismo bat sortzean datza. Hau da, organismo baten kopia berdin -berdina egitea litzateke, organismo garatu batetik abiatuta eta asexualki, hau da, arraren eta emearen arteko sexu harremanik gabe. 1997ko otsailaren 22an, Dolly ardiaren jaiotzaren berri jakin zen: tamaina handiko lehen ugaztun klona izan zen, eta geroztik, zeresan eman du gaiak. Eskoziako Roslin institutuan klonatu zuten, SCNT erabilita; hau da, zelula somatikoaren transferentzia nuklearraren teknika erabilita. Klonazio teknika hori aurrez existitzen den norbaiten DNA bera duen izaki bat sortzea da. Dolly ardia 1996ko uztailaren 5ean jaio zen, eta 2003ko otsailaren 14an hil zen, zeharo argitu ez diren arrazoiengatik.
Lehen ugaztuna klonatzeko 277 saiakera egin zituzten Roslineko ikerlariek, eta prozedura hartatik biziraun zuen bakarra Dolly ardia izan zen. Klonazioa lortzeko, enbrioi zelula batetik eratorritako zelulak erabili zituzten. Zelula horiek nukleorik gabeko obuluekin fusionatuz, enbrioiak osatu zituzten eta ardiari ezarri zizkioten, garatu zitezen. Argi dago Dollyren bizitza ez zela gainontzeko ardiena bezalakoa izan. Kumeak edukitzera iritsi zen arren, zainketa, elikadura eta tratamendu bereziak izan zituela kontuan hartu behar da. Gertutik zaindu zuten, eta ez zuen bere espezieko animaliekin zelai ireki batean bizitza arrunta garatzeko aukerarik izan. Pentsatzekoa da Dolly osasuntsu eta sendo garatu zela jaso zituen zaintza berezi guztiengatik, baita bera sortzeko DNA zeraman nukleoa animalia osasuntsu batetik lortu zelako ere. Hala eta guztiz ere, Dollyk hainbat gaixotasun pairatu zituen, bere adinari ez zegozkion gaixotasunak, gainera. Zahartzaroa azkarregi iritsi zitzaion Dollyri, eta pneumoniak jota hil zen sei urterekin. Zahartzaro goiztiar horren zergatia azaltzen saiatu ziren hainbat zientzialari, eta oraindik ez da zeharo argitu. Klonazio motak Bi klonazio mota daude, naturala eta artifiziala. Klonazio naturala zelula baten informazio genetiko bereko organismo berri bat sortzean gertatzen da. Adibide garbiena bikiak dira.
10
Klonazio artifizialaren barruan klonazio molekularra, zelularra, terapeutikoa eta gizakiena bereiz daitezke. Klonazio molekularra: DNAren segida bat bakartzea da. Klonazio zelularra: populazio zelularra zelula bakar batetik sortzea da: adibidez, organo bat zelula bakar batetik sortzen denean. Klonazio terapeutikoa. Gaur egun garrantzi handien klonazio mota honek du; helburua ehunak eta organoak sortzea edo gaizki daudenak konpontzea da. Klonazio mota hau diabetes, artritis, esklerosi anizkoitz eta Parkinson gaixotasunak sendatzeko gai da. Azken urteetan aurrerapen handia izan du klonazio terapeutikoak. Giza klonazioa: DNAren nahasketa egin eta, espermatozoide batekin ernaldu ordez, zelula garatu batekin ernaltzen da, horrela kopiak egin eta gizakiak sortzen dira. Gizaki baten, giza zelula baten edo giza ehun baten kopia genetiko osoa sortzea da. Giza klonazioaren ikerketen helburua ez da erreserbako pertsonak edo umeak sortzea, baizik zelula amak hartzea gaitzak sendatu ahal izateko.
Lehen ugaztuna klonatzeko 277 saiakera egin zituzten eta Dolly ardiak soilik biziraun zuen
2011ko otsaila
Zientzialariek diote zelula amen bidez gaixotasun asko senda daitezkeela mota horrek liskar handiagoa ekar dezakeela, etika eta moralari begiratuz. Azken finean, norberak erabaki behar du klona nahi duen edo ez.
Iritzi ezberdinak Bi iritzi-talde kontrajarri nagusi daude: Eliza eta zientzia. Alde batetik, eliza katolikoaren jarrera klonazioaren kontrakoa da eta, bestetik, zientzialarien ustez, onura ugari ekar ditzakeen aurrerapena izan daiteke. Puntu bakar batean daude ados bi arloak: muga teknologikoak dauzka oraindik prozedura horrek, 2002. urtean, adibidez, ugaztunen klonak egiteko saiakeren %90 ez ziren posible izan.
tzea, beraz %100eko ziurtasuna edukiko genuke transplanteak egiterako orduan. Beraz, zer arazo dauka klonazio terapeutikoak? Egia da, klonazio terapeutikoak ugalketa klonaziora garamatzala eta erreprodukzio
Ugalketa-klonazioa defendatzen dutenek, berriz, honakoa diote: “Azkenean, pertsona bat eta klon bat berdinak dira, ezberdintasun bakarra obulua espermatozoidearekin ernaldu ordez zelula garatu batekin ernaltzen da. Gainera, klonak fisikoki emailearen berdinak izango lirateke, baina ez pertsonalki, horregatik, indibidualak izango lirateke.� Praktika horren arazoa agian izan liteke klonak mespretxatuak sentitzea beste guztiongatik. Honen konponbidea izango litzateke giza eskubideak bezala klonen eskubideak idaztea, azken batean, besteenak bezalakoak. Beraz, gizaki bizidun indibidualak eta errespetatuak izango balira, zergatik ez gizakiak klonatu? Eta zuk zer uste duzu? Gustura sentituko al zinateke klonekin elkar bizitzen? Onartuko al zenuke klon bat? Edo fisikoki zure kopia den pertsona bat? santo tomas lizeoa
Elizaren ikuspegiarekin jarraituz, Dolly ardia klonatu zenean, Vatikanoak liburu bat idatzi zuen “Klonazioari buruzko hausnarketak� izenekoa, eta bertan zioen klonazio oro edo hori helburu zuten esperimentuak zigortuak izango zirela. Zientzialariek, ordea, klonazio terapeutikoa defendatzen dute, eta beste batzuk baita ugalketa klonazioa ere. Hauen ustez, ama zelulek sendabide eta tratamendu asko eskaini ditzakete giza gaixotasunentzako. Adibidez: minbizia, bizkarrezurreko zauriak, diabetesa, parkinsona, eta abar. Gainera, orain posible da organoak klona-
Bi iritzi-talde kontrajarri nagusi daude: eliza eta zientzia
www.auzoka.net
11
Teknologia berriak
Lip dubak pil-pilean
Lip Dup (ezpain bikoizketa) saioek sekulako arrakasta lortu dute Interneten azken boladan. Bideo musikalak dira eta, bertan, talde batek, abesti ezagun bat oinarri hartuta, ezpainak, keinuak eta mugimenduak sinkronizatzen ditu. Plano bakarrean grabatzen dira, normalean, eta gero, musika gainean ipintzen da. Irudimena eta sormena behar dira bakarrik, eta modu errazean, taldearen giro alaia eta umoretsua azaltzeko modua izan daiteke (ikastetxea, lantokia‌). You Tube bideo horien sustapen leku bihurtu da.
Xbox 360 berria eta Kinect
Twitter euskaraz: eu.umap.eu Umap-ek Twitterreko euskarazko jardun guztia batzen du. Umapek Twitterreko erabiltzaile euskaldunak detektatzen eta jarraitzen ditu. Erabiltzaile horien mezu guztiak jasotzen ditu, eta euskaraz daudenak filtratzen ditu. Prozesu automatikoen bidez, unean uneko gakoak eta albiste nabarmenenak atzematen ditu. Tresna praktikoa da. Zuk zeuk twitterren euskaraz idazten baduzu, Umap-ek aurkituko zaitu.
Xbox-eko bideo-kontsola berria txikiagoa da, Internet integratua du eta aurrekoekin alderatuta memoria bikoitza du. Microsoftek Xbox-arentzat baliagarriak diren hainbat produktu merkaturatu ditu, eta horien artean Kinect periferikoak bereganatu du arreta gehien azkenaldian. Hainbat kamera ditu Kinectek, eta telekomandorik gabe Xbox bideo-kontsola erabiltzeko bidea ematen du, horrela, erabiltzailearen mugimenduak jasoz. Ahotsaren bitartez ere erabil daiteke, eta beste baliabideen artean Xbox live eta internet aldi berean erabiltzeko gaitasuna du. Kinectak eskaintzen dituen joko sortak Nintendoren Wii bideo-kontsolaren erabiltzailea harrapatzea du helburu.
12
Tximinia telebistan My Fireplace Wiirako sortutako jokoa da, eta gure telebista tximinia birtual bihurtzen du. Tximiniari egurra bota, sua eman‌ hori guztia egin daiteke Galiziako Continental Producciones estudioetan ekoitzitako joko honen bidez. Wiiwaren deskargatu daiteke (Wiiren interneteko dendan) eta 10 joko salduenen artean dago. Nintendoren 500 puntu soilik behar dira eskuratzeko. Sua norberak kontrola dezake edo modu automatikoan aktiba daiteke, kontsolak egin dezan. elizaran
2011ko otsaila
+e
Errezeta + esperimentua + agenda
Errezeta
reizi)
goa be aten zurin
(b
· 3 arrautza ada azukre · 9 koilarak erdi bat koilaratxo ia m a g e ·L n · 80 gr. guri batzuk ntzia, tanta e s e n re a · Anis o: · Irina ia egitek
ko zur
Gainalde
goa. itako zurin iz re e b n e · Leh . kre-hauts · 120 gr azu
lgua egin. do eta ma n e s re o , ta nahastuz ilak egin e Osagaiak ierako op d lo o ik rd o eta e Zentimetr eman. zazpi kin forma re ia d lo akoitzetik tz b e ha ld a , u art -beroan s Labe bero minutu. biatu, ringoa ira u z , n a e rt Bita zukreotu arte. A ondo harr do n hitu eta o hautsa ge , opila a agoene n d ta tu s a nah ainean o lehen g hoztu bain zabaldu.
? Nola egin
tua en
teko:
Orea egi
Sumen
Mater
iala
dia
Plastili na bikarbo rekin egindak o natoa, koloratz sumendia, s garbitz o eko xa aile go boia, o rria, pla dio z te p in rak Pro a.
zedur a
: 1. Sume ndiaren goiko a 2. Edalo ldean
zulo ba ntzi ba tean so bat, hir t egin u tanta dio bik arbona koloratz garbitz to koila eko xa ra boi tan aile gorri eta platera ta batz 3. Sume u k nahastu ndiaren . barrua 4. Barru n jarri n ra katilu ahaske ta. ka laur Bitarte den ba an t ozpin Azukre , zuringoa ira bota. biatu, o -h nd dagoen autsa gehitu eta ond o harrotu arte ean, op o . il gainea n zaba a hoztu baino nahastuta ldu. lehen A
zalpen
a
Ozpina k du eta nahasketarek sumen in errea diaren Kolora erupzio kzioa egiten tzaile g ag orriak la ba itxu ertatzen da. ra ema ten dio .
arantzazuko ama, lh
kultur
sperim
ila
op San Blas
5
agenda Ana Franki buruzko erakusketa Aieten Aiete kultur etxean Ana Frank. Gaurko historia bat da izeneko erakusketa dago, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatuta, eta nazien holokaustoaren biktimak gogoratzea du helburu. Ana Frank Alemanian jaio zen, eta oso ezagun bihurtu zen Bigarren Mundu Gerran nazismoaren errepresiotik ihes egiteko hark eta haren familiak ezkutuan emandako bi urteak kontatu zituelako egunkari batean. Ana Franken familia judua zen, eta naziek harrapa ez zitzan ezkutatu behar izan zuten; “atzeko etxean” gordeta egon ziren, gaztetxoak 13 urte zituenetik 15 urte arte. Azkenean, ordea, naziek atzeman egin zituzten, eta Ana Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura eraman zuten lehenengo, eta ondoren, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparrura. Bertan hil zen tifusak jota, 1945eko martxoan.
Erakusketa oso interesgarria da, modu grafikoan azaltzen baitu Bigarren Mundu Gerran izandako sarraskia, horretarako Ana Franken bizitzako pasadizoak, argazkiak, dokumentalak eta abar erabilita. Erakusketa apirilaren 30era arte egongo da eta egunero bisitatu ahal izango da: astelehenetik ostiralera (10:00-14:00/16:00-20:30), larunbatetan (10:00-14:00/16:30-20:00) eta igandeetan (10:00-14:00).
“Hostoak” ikuskizun berezia Kursaalen Otsailak 19 Oreka TX taldearen musika, Kukai taldearen dantza eta Amaren alabak taldearen kantu polifonikoa nahasten ditu Hostoak ikuskizunak. Otsailaren 19an izango da Kursaalen. Sarrerek 22 euro balio dute.
www.auzoka.net
13
Musika
KEN ZAZPI
SUM 41
"Ortzemugak begietan"
"Underclass Hero"
Ken Zazpi 1996. urtean Gernikan sortutako musika taldea da, J. M. Arronategik eta Eñaut Elorrietak bultzatua. Dena dela, 2000. urtean hasi ziren serioski lan egiten, gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu zirenean. Ortzemugak begietan Ken Zazpi taldearen seigarren diskoa da, 2010ean argitaratutakoa.
Sum 41 punk-rock musika talde kanadarra da, 1996. urtean sortua. Sum 41 izena jarri zioten udarako 41. egunean sortu zutelako. 2000. urtean lehenengo diskoa kaleratu zuten. Underclass Hero taldearen bosgarren diskoa da, 2007an grabatua. Izugarrizko arrakasta izan zuen, besteak beste, Walking Disaster kantagatik.
Diskoak arrakasta itzela izan du, eta niri gehien gustatu zaidan kanta Itsasoa gara izan da, oso letra sakona duelako.
Nire iritziz, hau da taldearen diskorik onenetakoa. Izugarri gustatzen zait. Nire abestirik gustukoena So Long Goodbye da.
miren barrena
laura garmendia
Sonia Figueirido
“Pianoa jotzeak beti asko lasaitu nau” Noiz hasi zinen pianoa jotzen? 4 urterekin hasi nintzen. Nire lehen kontzertua ere 4 urterekin izan zen. Gogoan dut oso urduri nengoela egun hartan, baina pozik ere bai, zoragarri irten zelako. Gero jarraitu egin nuen, beti izan dudalako gogoko, asko lasaitzen nauelako aspertzen naizenean. Gustatuko litzaizuke lanbide horretan aritzea? Momentuz, diseinugile izatea gustatuko litzaidake, baina denbora librean gustura konposatuko nuke.
14
Pianoarekin zer musika mota konposatzea gustatzen zaizu? Txikitatik pop musika gustatu izan zait, baina konposatzeko orduan beste estiloak baino zailagoa iruditzen zait. Zein musikaren eragina duzu? Eragin handia dute nigan nire lehenengo piano irakasleak eta nire anaiak —bera ere ari da konposatzen—. Beraiek sortzen didate inspirazioa. zubiri manteo
2011ko otsaila
Filmak "Los ojos de Julia" Sinopsia Juliaren ahizpak bere burua bota du, baina Juliak susmo txarrak ditu, eta ez duela bere buruaz beste egin uste du. Hori dela eta, hainbat egoera aztertzen hasiko da. Hori gutxi balitz, bera, ahizpa bezala, ikusmena galtzen hasi da eta ahizpak jasandako beldurrei egin beharko die aurre Juliak ere. Iritzia Ez zitzaigula gustatuko uste genuen, baina pelikulak agertzen digun beldur eta maitasun nahasketa hori oso zirraragarria suertatu zaigu; horregatik, emaitza oso ona dela esan dezakegu. zuzendaria: guillem morales. aktoreak: belén rueda, lluís homar, julia gutiérrez caba, pablo derqui. espainia, 107 min.
“Harry Potter y las reliquias de la muerte 1”
“Tres metros sobre el cielo”
Sinopsia Lehen atal honetan Harry, Ron eta Hermion hirukoteak eginkizun arriskutsua du: batetik, hilezkortasunaren sekretua aurkitu eta, bestetik, Voldemortek gaitz egiteko duen gaitasuna suntsitu. Baina bakarrik daude, irakasleen eta Dumbledorren babesik ez dute, horrek batak bestearengan izan beharreko konfiantza erabatekoa izatea eskatuko die. Gauza zaila benetan.
Sinopsia Federico Mocciaren nobelan oinarritutako pelikula honek amodio istorio bat kontatzen digu. Izaera oso desberdineko bi pertsona elkarrekin maitemindu dira, eta horrek zeharo aldatuko du beraien eguneroko bizitza.
Iritzia Istorioaren lehen zati hau oso polita eta interesgarria iruditu zaigu, susto handiak hartu ditugu, eta hori gustatu zaigu, baina, zergatik bukaera hori? Ez gaude ados, ez horixe!
Iritzia Oso gomendagarria dela uste dugu, gaiak irreala dirudi, baina aktore lana hain ona da eta istorioa hain ondo harilkatua dago, identifikatuta sentitu garela. Oso hunkigarria! Mukizapia eraman! zuzendaria: daniel aranyó. aktoreak: mario casas, maría valverde. espainia, 117 min.
zuzendaria: david yates aktoreak: ralph fiennes, emma watson, rupert grint. bh-aeb, 146 min.
“Aguila roja” zineman Film hau Águila Roja telesail ezagunean oinarrituta dago, eta José Ramón Ayerdak zuzendu du. 2010eko abuztuaren 16an, astelehen buru zuri batean, hasi ziren Águila roja la película grabatzen, eta orain izango dugu ikusgai zinema aretoetan. Abentura pelikula izanik, akzioa, emozioak, maitasuna eta umorea barra-barra eskaintzeko asmoz datorrela dirudi, telebistatik zinemara egindako jauzi honekin. Apustu gogorra, hala
ere. Telesailak ikusle leialak dituen arren, ea hain leial izan ez garenok ustekabe ona hartzen dugun eta aulkian harrapatzen gaituen Arrano Gorrik abentura berri honetan. Protagonista heroi ezezagun bat da, Aguila Roja du izena, ahulei laguntzen die, eta emazte gaztearen hiltzailea aurkitzeko irrikan dago. xuxton erredakzio taldea (ane aduriz eta begoña siso)
www.auzoka.net
15
Bideo-jokoak
dad" La herman : d rie e r c ’s n saldueneta “Assassin ta gaur egu
zen, e nleak herriko bizta k n 18an atera e re n a ilu ro u za d a a Sold etara2010eko datza jokoa? r dituzu; horr a n h a e rt b e Z tu . a a d sk grafiak a koa izan zu. Irudi eta zuk biztanle itu ta d e r e a zt h e itu b d il ila eta eta h bahitzen ibidez, panta tra borrokatu d n a ; ko itu n d e u o d sk a ra a en ere ko, sold du, eta onlin . Gainera, est a lio ir a d b k a ko n o ra cerabileta P koak oso box, iPhone na eta burua X su , ta s3 e P b e k. tr ia , hiri berr Estrategia kera duzue. zure jokoa! jokatzeko au de… hau da u za a b st re tzeko p
tuar bihurtuuty: Saga” do estatuba e r a si “Call of D u rr sentie mozioak eta adu ingeles, gatazkak, e koa honetan sold
errako engo jo Bideo-joko pertsonan g honen lehen o g a n g e a n S e . h u e L ig Ops). Bin d ko zara. enean (Black ukera emate a zk a d ko u e n itz e iz d b asa n eta Gerra menduak azkenekoa p lde Hurbilea ta a e ki n E k ze a ra zo te ra dira. Xbox go a 2003an a ezin hobeak a, gaur egun k rr e ia d G u u ir d n ta u e ak zakezue bigarren M . Eszenatoki nok goza de te e u d zu u d tu a S ik D d Hotza iru do Nintendo tion 3, PC e 360, PlaySta nekin. deo-joko ho
a da, eta s resort” ren jarraipen a ko jo s s “Wii sport rt o p ii Motion Plu t da. Wii S
W a l-bideojoko b 5ean. Jokoa eta ekainaren 2 Joko hau kiro Motion Plus ko ii 9 W 0 0 a 2 d n n e ze st ro ra e te ig n a rt a dibe abate Japonian , jokoa oso , eta pakete iz a d itz ir ia rr re a u g G ra . t kirol egin rekin -ekin bate lki babeslea koan hainba a Jo st e . n a n iz re a z e nak 2 jokalarik Wii aginte fikoak oso o guztira, eta ra 2 g 1 ta e … a iz rf h a ia, su la kirolderria da, n zure egonge ga, saskibalo e n d o u -p g za in st p : re ditzakezu te parte. P ok har dezake baino gehiag ? gi bihurtzeko dora mª auxilia
n? at hasiera b i r r e b izan ere, i duzu iritziz, elaunald
ob ster aldatuko ko de, bideo-jok dan girotuta bazenuen, la a e rk st a u m a la h e L.A. Noire o g koak 1940ko a ikusita da . Testuinguru
den oire bideo-jo eharko dute n munduan rabaia da. L.A. N u bat argitu b rr ts a Bideo-jokoe o ig ri rr te a , eta horiei e h is te a m u ko ta d o e ia -j ilk o tz h e n n a id a b garr bert ertsoL.A. Noire k bere biziko rabili dute. P tatzen du, eta e te n t ke a ko e b t i ld a rr a b e g o b ri ta ke , PS3logia tektibe isto ateko tekno n elkarrizkete a merkatuan d m te e o is g tz n n a o a g k iz ta ra r ro e ie ela. Last rpeg horretan, p sortuko dituzt emateko au lismoa dute. k a a u e n tz rr a e su b ita ko rr ko e a o b -j o ga teko sinesg n beste bide sekula ikusi k orain arte logia horreki e o u kn in te ke , n n ie re a o n r ond oxerako. Ziu rako eta XB
16
2011ko otsaila
Liburuak “Aseye” Idazlea: Antton Irusta Irudiak: Enrique Morente Argitaletxea: Alfaguara Zubia Orrialdeak: 116
“Animalien biltzarra” ner Idazlea: Erich Kast rier Irudiak: Walter T aguara Zubia Argitaletxea: Alf Orrialdeak: 103 zenuke liburu Nola imajinatuko uk altxor bat aurhau? Animali batz antzeko zerbait? kitzen dutela edo rikusirik horrekin. Ba ez, ez du ze bezala, munduko Izenburuak dion en gerraz nazkaanimaliek, gizaki i bat antolatzea turik, biltzar hand in oz. Luze hitz eg konpontzeko asm ra u oe et eg kr se n, te te zu ar i eta uh erabak ur guztiak hartu ha ko on du np un ko m k oa n, ondore ien araz en, helduek bera zt ztu zi gu in an eg am al er batera zuten eta ah tratu hori onartu du arte. Gizakiek ikusi ahal izateko. rri e-alabak be ro m se en zt tu zi in tiak eg u, zerbait lortu ria da liburu ha ar sg re te in o os behar dugula Nire ustez, eta gogor saiatu u at os op pr , an nahi dugune zaizue eta! kurri! Gustatuko ikasi dugulako. Ira
Ipuin honetako protagonistaren izena Aseye da. Aita, ama eta amonarekin bizi da. 8 urte ditu, Afrikakoa da, eta Akkran bizi da, Ghanan. Naaku da bere lagunik onena. Handitzerakoan sendagilea izan nahi du. Bere amonak Afrikako eta mundu osoko istorio barregarriak eta tristeak kontatzen dizkio, eta berak bere lagunei eskolan kontatzen dizkie. Egun batean, Angolari buruz lan bat egin behar du eta berak istorio bat asmatzen du. Liburua polita eta interesgarria iruditu zait. Abentura liburua da, eta asko gustatzen zaizkit horrelako liburuak. Oso liburu ona iruditu zait eta aurrerago berriz irakurriko dudala uste dut. Zuei ere gomendatzen dizuet. lydia pinilla vázquez
ño naroa caama
“Molly Moon-ek mundua geldiarazten du”
“Nire amak ez dauka erremediorik!”
Idazlea: Georgia Byng Itzulpena: Jesus Mari Lasa Argitaletxea: Erein Orrialdeak: 370
Idazlea: Antxine Mendizabal Argitaletxea: elkar Orrialdeak: 78 Irati 12 urteko neska bat da eta bere ama arraro samarra da. Amak gauza asko izan nahi du: lehenengo, artista; geroago, naturista; ondoren, ekologista eta, azkenik, feminista. Ez ditu ideiak oso argi. Iratik eta bere aitak gauza asko jasaten dituzte. Iratik bi lagun ditu, Maddi eta Itsaso. Oso lagun onak dira. Irati maiteminduta dago baina bere amak ez daki ezer horri buruz. Iratiren amamak josten du Iratirekin, eta bilobari asko gustatzen zaio jostea. Niri asko gustatu zait liburua, oso barregarria da, batez ere, kanpin nudistari buruzko kapitulua gustatu zitzaidan. Gomendatuko nuke liburu hau! Oso ona.
Molly Moon 11 urteko neska umezurtz bat da. Berak eta Rocky lagun-minak Lucy Logan liburuzainari esker hipnotismoari buruzko liburu bat aurkitzen dute. Horrela, hipnotizatzen ikasi eta famatuak egiten dira Los Angelesen. Hortik aurrera, abentura asko biziko dituzte; batetik, Sinclair Cell ezagutuko dute, asko lagunduko diena, eta bestetik, Primo Cell agertuko da, arazo handiak sortuz. Liburua interesgarria eta oso polita iruditu zait. Hasieran pixka bat korapilatsua da, baina irakurtzen duzun heinean, interesgarria bihurtzen da eta, azkenean, entretenigarria da. Primo Cellekin zer gertatzen den jakin nahi baduzu, liburua irakurtzea gomendatzen dizut. olatz vidal
lara coentrao
www.auzoka.net
17
Labirintoa
1 1 Z U R D E A 4 2
8 A A A A A A O T T
B 1 U L E I O N X X
A R G A L H Z A A 1
S O A O E E O R K M
U X S K B B Z R U E
R T 15 14 13 12 11 A R L
D 9 10 U S O A 3 R E
E A F A R I J 6 A T
7 Ă‘ U A 5 B A L E A
1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du. 2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu. 3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da. 4-Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu. 5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute. 6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu. 7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte. 8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu.
paula
9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu.
Ieroglifikoak Zer inporta zaidan niri?
10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da. 11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua. 12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da. 13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu. 14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera. 15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar. unai lopez
Hizki salda 10 kotxeen marka aurkitu beharko dituzu:
100 ainhoa
18
A R Z H O T N R C I
B P A D N O H T H A
F O A A L Y O N E F
D R O F A O L I V E
C S E B I T A S R R
G C R M O A T S O R
N H J W U M Z A L A
O E F D S P N N E R
L E I K U Z U S T I
P E U G E O T F O U
olatz gonzalez
2010ko otsaila
Ezberdintasunak
Aurki itzazu 8 pertsona ezagun:
Zazpi desberdintasunak aurkitu:
O
L
E
N
T
Z
E
R
O
F
L
K
J
J
H
V
F
P
O
U
E
G
Y
T
P
N
H
H
J
K
L
N
B
G
J
G
V
O
I
K
R
H
N
M
L
K
J
H
F
D
D
X
V
E
Q
W G
P
A
P
R
Ñ
J
J
U
F
G
B
H
Y
T
G
I
U
B
N
B
C
F
I
E
F
I
J
H
G
M
C
X
Z
F
F
H
J
I
B
C
R
W O
G
G
T
R
S
A
Q
E
J
H
G
V
C
X
G
D
S
I
A
J
E
H
I
B
N
C
D
A
L
C
S
H
J
Y
G
S
R
A
G
J
A
F
G
V
C
X
Z
A
O
T
I
H
G
F
V
C
X
K
I
K
K
S
M
N
B
G
H
J
L
K
X
D
F
B
H
N
B
V
C
Q
S
S
Q
I
D
Y
G
F
B
J
G
O
H
U
G
F
I
V
H
H
V
T
G
J
B
C
A
E
R
X
A
G
R
E
K
H
R
F
H
V
J
H
G
C
B
U
S
F
H
G
F
H
F
Y
I
G
R
F
H
U
V
J
H
H
K
B
P
V
G
J
V
J
V
Y
R
E
I
G
J
V
J
V
J
V
J
Y
A
F
N
R
Y
G
F
J
V
K
B
H
H
H
J
J
B
I
Z
A
R
-
Z
U
R
I
G
H
O
P
A
H
I
K
H
B
C
G
K
P
Ñ
K
M
N
V
D
H
T
U
I
R
V
F
J
C
H
J
V
F
J
O
U
C
B
M
U
G
C
B
Y
R
B
G
U
G
Y
R
D
J
H
B
A
L
T
A
S
A
R
B
G
E
K
M
N
V
B
C
X
Z
A
S
G
G
I
G
H
G
F
F
I
A
J
H
R
G
F
C
B
H
H
N
N
U
I
H
G
J
I
G
H
K
H
G
Y
ivan unai lopez
Sudokua
Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.
1
4
5
8 3
6 6
2
8 1
6
6 4 7 maitane
7
2 7
5
1 1
9
8
2
7
9
8 3
Gurutzegrama · Behia · antxoa · Eltxoa · Gorila · Lehoia · Untxia · Arranoa · Dortoka · Izurdea · Olagarroa · Amuarraina · Karramarroa marta
www.auzoka.net
19
Denbora-pasak
Hizki salda
Zenbaki honetan… Foto Inkesta
2
Ura aurrezteko bideak
Auzoka.net
erreportajea
Klonazioa
10
3
elkarrizketa
Arrate Arruti
4
107
“Atzerritarrei hemengo gastronomia asko gustatzen zaie, batez ere, sagardoa”
zkia.
Parte hartzen duten ikastetxeak:
ekologia
Gure eskolako iturriak
6
Albiste Bitxiak
7 Teknologia berriak 12 Lip Dub-ak modan
kirola
Iban Martiarena “Erresistentzia ezinbestekoa waterpoloan aritzeko”
8 da
Errezeta + Esperimentua + Agenda 13
Aitor ikastola, Altza, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Peñaflorida, Santa Teresa ikastetxea, Sto tomas lizeoa eta X. Zubiri-Manteo
Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua
Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
pertsonaia
Emma Watson, Harry Potterren laguna 9
Musika
14
Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com
Filmak
15
Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com
www.auzoka.net
Bideo-jokoak
16
Liburuak
17
Denbora-pasak
18
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net
2010eko azaroa