111. zenbakia 2012ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Foto inkesta
Hil aurretik zein da egingo zenukeen azkeneko gauza?
ASIER
AITOR
CATALINA
CARCEDO
CORETI
VASILE
DBH 2
DBH 1
DBH 1
“Gelditzen den denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuko nuke, puenting-a, eskalada, parakaidismoa... egiten, hau da, kirol arriskutsuak. Badakidalako hil egingo naizela. Izan ere, zerbait gaizki ateraz gero, ez litzatekeelako askorik aldatuko”.
“Familiarekin eta lagunekin pasatuko nituzke nire azkeneko momentuak, niretzat oso garrantzitsuak direlako. Baina nire bizimodu normala ez nuke jarraituko, nire azkeneko egunetan denbora aprobetxatu nahiko nukeelako: denak elkartu, picnic bat egin, elkarrekin mintzatu...”
EBA
IÑIGO
JOXE MARI
ESKITXABEL
IZULAIN
GARIN
DBH 4
DBH 3
DBH 3
“Hil aurretik gauza pilo bat egitea gustatuko litzaidake; baina nire benetako ametsa film ospetsu batean ateratzea da. Film horretan protagonista izan nahi nuke, eta famatu asko ezagutu”.
Denbora nola aprobetxatu da kontua
2
“Lagunekin pasatuko nituzke azkeneko momentuak, ahalik eta gehien aprobetxatuz, eta ondo pasatzen. Beraiekin hitz egiten, hondartzara joaten, festetara... Horrelako gauzak egingo nituzke, nire azkeneko momentuak hobekien aprobetxatzeko”.
“Pasa daitekeenik uste ez dudanez, gaztea naizelako eta aurretik bizitza asko geratzen zaidalako, ez dut inolako ideiarik. Uste dut lagunekin eta familiarekin pasako nituzkeela nire azken momentuak, denbora guztia ondo aprobetxatzen”.
Hil aurretik nire familia guztia bisitatzea gustatuko litzaidake. Horrez gain, bidaia bat egin nahi nuke; Estatu Batuetara joango nintzateke, familia eta lagunekin batera. Hori da egingo nukeen gauzarik garrantzitsuena”.
Zure heriotza eguna jakinda, zure azkeneko momentuak zertan aprobetxatuko zenituzke? Badago jendea, denbora minutu oro aprobetxatuko lukeena; baita ere badaude betiko bizitza berdina eramango luketenak. Zuk zer egingo zenuke? laura aguado, daniel garcía, maialen laparra eta arkaitz mrówczynski
2012ko otsaila
Auzoka.net
Bigarren bideo-lehiaketan lanak aurkezteko epea martxoaren 30era luzatu dugu!
Gogoratu sariak ez direla nolanahikoak! Banakako saria:
iPod shuffle bat + 50€-ko bonoa kultur produktuetan
Taldekako saria:
200€-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100€-ko bonoa kultur produktuetan
Euskararen erabilera egokienaren saria:
iPod shuffle bat + 25€-ko bonoa kultur produktuetan Irakurri lehiaketaren oinarriak www.auzoka.net webean Jada ez dago aitzakiarik iazko arrakasta aurten ez errepikatzeko. Izan ere, ikusirik bideoak prestatzeko eta lehiaketara aurkezteko epea motz geratu dela, berau luzatzeko erabakia hartu dugu. Orain, bideoak jasotzeko epea martxoaren 30ean amaituko da. Aitzakiarik ez hortaz, Auzoka II. Sorkuntza Bideo-lehiaketan parte ez hartzeko! Iaz 45 bideo aurkeztu ziren. Horietatik, 34 taldeka eginak eta 11 banaka. Lehiaketa oso parte hartzailea eta dibertigarria izan
zen! Horregatik, ordua heldu da Super 8 filmeko protagonisten gisara kamera hartzeko eta errodatzen hasteko. Sari politak zain dituzue, baina, batez ere, ongi pasatzeko aukera paregabea! Zuen abileziak erakutsi dantza egiten, kantuan, hain modan dauden lip dub horietako bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan... Taldeka edo bakarka, barre batzuk egin eta ongi pasatu bideoa egin bitartean!
Ezetz
zorria aurkitu!
Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri info@auzoka.net-en. Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, e-mail helbidea, telefono zenbaki eta zein ikastetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Lagun Aro/ Caja Laboral saskibaloi partidura joateko sarrerak lortuko ditu. Ez galdu sari bikain hori eskuratzeko aukera! Zorroztu begiak
eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria. Bestetik, gogoan izan Zein naiz? lehiaketa ere baduzula zenbaki honetan, 9. orrialdean, eta Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa irabaz dezakezula. Zenbaki honetako oparia: Saskibaloiko sarrerak, 2012/03/11 Lagun Aro/Caja Laboral. Aurreko zenbakiko (110) zorriaren lehiaketako irabazlea: Ikasbide Ikastolako Unai Arruabarrena Ugaldek irabazi zuen saria, izan ere, zorria Mario Casas aktorearen argazkian jarri genuela ikusi zuen.
www.auzoka.net
3
OIER ERRANDONEA
“Txikitxikitatik erabili izan dut baloia”
Oier Errandonea Donostian jaio zen 1999an. Futbolari amorratua da, kirolari aparta. Oier aukeratu dugu, gure gelakide ohia izan delako betidanik eta berarekin harreman ona dugulako. Guk aukeratu dugun gaia futbola da, oso futbol zalea delako eta guri ere futbola izugarri gustatzen zaigulako. Oso ondo ezagutzeaz gain, beti elkarrekin egon gara futbolean jolasten. Interesgarria iruditzen zaigu futbolaren ikuspuntu berri bat erakustea.
Gustura al zaude DBH-ko lehenengo urtean? Bai, gustura nago, baina pixka bat arraroa egiten zait, gelan jende berria eta irakasle berriak daudelako, eta gainera pixka bat zorrotzak direlako... baina, hala ere, gustura nago gelakideekin.
“Hoberen dakidan eta hobekien sentiarazten nauen jarduera da futbola” Ikasgai guztietatik zein da gehien gustatzen zaizuna? Ikasgai guztietatik gorputz hezkuntza da nire gustukoena, kirola egiten dugun ikasgai bakarra delako.
4
Zer kirol egiten duzu? Nik futbolean jokatzen dut, asko gustatzen zaidalako eta ohituta nagoelako baloiarekin ibiltzen. Zergatik aukeratu zenuen futbola eta ez beste kirolaren bat? Hankarekin jolasten diren kirolak asko gustatzen zaizkidalako. Horregatik aukeratu nuen futbola. Non jokatzen duzu futbolean? Santo Tomas Lizeoan bertan edo kanpoko talderen batean? Nik kanpoko talde batean jokatzen dut, Martutenen, eta oso gustura nago taldean. Nondik atera zenuen futbolean jokatzeko afizio hori? Nik txiki-txikitatik erabili izan dut baloia eta
daukadan afizio hori hortik atera dela uste dut. Zein taldean hasi zinen futbolean jokatzen? Antiguoko izan zen ni aritu nintzen lehenengo futbol taldea, baina gustura ez nengoenez, taldez aldatu nintzen. Zenbat futbol taldetan jokatu duzu? Zeinetan? Nik hiru talde desberdinetan jokatu dut: Antiguoko, ni egon nintzen lehenengo futbol taldean; ondoren, nire ikastolako taldean, Santo Tomas Lizeoko gelakideekin, eta orain Martutenen ari naiz futbolean jokatzen. Zergatik joan zinen jokatzen ari zinen taldetik beste talde batera?
2012ko otsaila
Zer postutan jolasten duzu? Zuk aukeratu zenuen? Beste postu batean jolastea gustatuko litzaizuke? Erdialdean jokatzen dut. Entrenatzaileak bertan jarri ninduen defentsa lanetan laguntzeko. Nire postua ez nuke aldatuko ikaragarri gustatzen zaidalako.
“Errealak fitxatuko banindu, sartzeko probak egingo nituzke, baina lehenengo ondo pentsatuko nuke” Gustura sentitzen zara futbolean jolasten duzunean? Bai, hoberen dakidan eta hobekien sentiarazten nauen jarduera delako futbola. Gustukoena dut. Zein futbol talde duzu gustukoen? Guztietatik Erreala dut gustukoen, nire hiri-
ko taldea delako. Gainera Errealeko kidea naiz; txikitatik Errealeko jantzia eraman izan dut. Errealak fitxatuko bazintu, joango al zinateke zure egungo taldea utziz? Agian sartzeko probak egingo nituzke, baina lehenengo ondo pentsatuko nuke. Nagoen lekuan izugarri ondo nagoelako. Zuretzat Errealak erritmo onean segitzen badu lehenengo mailan geldituko da? Hortxe ibiliko da, parekotasun handia dagoelako Barça eta Madrid kenduta. Hala ere, itxaropena daukat lehenengo mailan jarraitzeko, bertako jokalariak erabiltzen ari direlako. Munduko zein jokalari duzu gustukoen? Eta Errealetik? Messi da nik gustukoen dudan jokalaria. Errealetik ordea, Zurutuza da, izugarria delako erasoan eta defentsan. Espero dut Athletic-era ez joatea. Zuk nahiko zenuke Philippe Montanier gelditzea edo beste entrenatzaile berri bat etortzea? Gelditzea espero dut, bertako jendea erabili eta Barçaren estiloa jarraitzen saiatzen delako. Anoetako azkeneko bi partidak izu-
garri onak izan dira jokoaren aldetik. Lastima Osasunari ez irabazi izana. Zeinek uste duzu irabaziko duela liga? Bartzelonak irabaziko duela uste dut, talde bezala Real Madril baino askoz ere hobea delako. Joko bikaina daukate eta orain arte ia dena irabazi dute.
“Erreala dut gustukoen, nire hiriko taldea delako eta gainera Errealeko kidea naiz” Zeinek gustatuko litzaizuke gol gehiago sartzea urrezko bota eramateko? Nire ametsa Errealeko edozein jokalarik irabaztea izango litzateke. Hala ere, errealista izanik eta aukerak zeintzuk diren jakinik, Messik eskuratzea espero dut. Aparta izango litzateke urrezko baloiaz gain, urrezko bota ere irabaztea.
ane elosegi, amaia arrizabalaga eta andrea caballero.
www.auzoka.net
5
Elkarrizketa
Lehen esan dudan bezala, ez nengoelako oso gustura hango lagunekin, eta talde bezala ez zitzaidan asko gustatzen; horregatik aldatu nintzen taldez.
Ekologia
Kristina Eneako altxorra
Landare eta animaliak barra-barra
Kristina Enea parkera joan gara animaliak, landareak eta ingurua aztertzera. Parke hau oso handia da eta erlaxatua egoteko toki gomendagarria da. Fauna asko dago eta landare pilo bat. Bertan ikusitakoa zuekin konpartitu nahi izan dugu.
Jende asko etortzen da parke honetara txakurrak paseatzera eta umearekin buelta bat ematera. Esertzeko bankuak daude eta iturriak baita ere. Parke honetan zuhaitz handiak daude eta indioilarrak adarretan egoten dira. Batzuetan indioilarrak ikustea oso zaila izaten da dituzten kamuflajeko koloreak direla eta. Parke honetako animalia famatuena indioilarra da. Urmael handi bat dago, ahateak eta dortokak gustura egoteko. Gehienetan jendeak ematen die jaten animaliei, baina hori egitea ez da komenigarria. Kristina Eneara sartu baino lehen Urumea ibaia aztertu dugu. Kaioak, arrainak, ahateak eta abarreko animaliak daude. Hala ere, zikinkeria asko ikusten da!
Landareak Kristina Enean landare mota desberdinak daude. Zuhaitzak, loreak, belarrak... Hamabi zuhaitz mota daude. Landare exotikoak ere badaude baina oso gutxi. Parkeko zuhaitzik handiena eta zaharrena sekuoia zuhaitz mota da. Zortzi pertsona behar dira zuhaitza besarkatzeko. Kristina Eneako parkean landareak ondo zainduta daude, baina jendeak zakarra botatzen du lurrera eta lurra zikintzen da. Fauna: Indioilarrak eta ahateak Indioilarrak: Indioilar emeek ez dituzte batere luma politak. Ordea, politak dituztenak arrak dira emeak maitemintzeko erabiltzen baitituzte. Politenak dituenak emea aukeratzen du eta umeak edukitzen dituzte.
Ahateak: Hegazti familiako animalia da. Ahateak taldeka edo bikoteka egoten dira. Gainera, habietan bizi dira eta beren habiak garbitzen dituzte. Hondakinen analisia Hondakinen analisia ere egin dugu. Kristina Enean zabor asko aurkitu dugu lurrean. Adibidez: zilarrezko papera, bokata zati bustiak ‌ ikasbide
Kristina Eneako zuhaitzen hostoen bilduma
6
2012ko otsaila
zaharrena hil egin da
Txakurrik zaharrena hil egin da berriki 26 urte eta 9 hilabete zituela. Gizakia balitz, 120 izango lituzke. Guiness saria eman zioten urte bat lehenago txakur zaharrena izateagatik. Bere jabea, Shinohara izenekoa, japoniarra da eta 42 urte ditu. Oso triste dago bere txakur maitea hil egin delako. jude ozores
Jirafen hotela
Kenyako hotel batean bederatzi jirafa bizi dira. Hotelak Giraffe Manor deitzen da eta Nairobin dago. Hotel honek 3 izar ditu eta oso dotorea da. Jirafak hotelean bizi dira eta leihotik burua ateratzen baduzu han aurki ditzakezu jirafak. Batzuetan bigarren pisuko gelako leihotik burua sartzen dute eta bestetan mahaiko janaria jaten dute. naia esnal
Gizon arraroa
eta maitemindua
Litxarreriaz egindako gela
Albiste bitxiak
Txakur
Etxerako robot bat
Dagoeneko bukatu dute robot zoragarri hau. Zientzialariek denbora asko zeramaten asmakizun honetan pentsatzen. Smith Clenton izeneko asmatzaileak egin du bere laborategian. Robotak etxea goitik behera garbitzen du. Gainera, bateria amaitzen zaionean, bera bakarrik joaten da kargatzera. Ondorioz, Smithek Nobel saria jasoko du Estockholmen eta horrek famatua bilakatuko du. Dagoeneko hasi dira New Yorken robota saltzen. irene insausti
Belarrietako ile luzeenak
Bai, hori ari zara irakurtzen. Gela bitxi hau joan den astean eraiki zuten Bernan (Suitzan) eskola bateko bost urteko haurrentzako. Zuzendariak esan zuen umeak ondo pasatzeko eraiki dutela. Guk gela berezi hau ikusteko aukera izan genuen eta izugarria zen. Atea litxarreriazko hodeiez egina zegoen, pareta kremazkoa zen, arbela erregalizezkoa zen eta klariona izozki bat zen. Mahaiak txokolatezkoak ziren eta apalategiak gozokizkoak ziren. Benetan harrigarria!
Le Van-ek 57 urte ditu eta Quanq Namen bizi da (Vietnam). Bada, gizon honek bere emaztearen gorpuarekin lo egiten zuen haren hilobian, asko maite zuelako oraindik. Azkenean, seme -alabek, bederatzi urte pasa eta gero, etxean lo egiteko esan zioten.
Radhakant Baijpai-k 25 zentimetroko ileak dauzka belarrietan, munduko luzeenak, ondoko argazkian ikus dezakezuenez. Indiakoa da eta Guiness saria eman diote ile luzeenak izateagatik. Egun, 58 urte ditu eta orain dela 40 urte ez dituela belarrietako ileak mozten, alegia, 18 urte zituenetik.
erika de legarra
noeli รกlvarez
itxaro oteiza
www.auzoka.net
7
Kirola
KOLDO DOMINGUEZ
“Ikasketak ongi egiten ez baditugu, ez digute jolasten uzten�
Futbolak, saskibaloiak edo pilotak bezainbeste izenik ez badu ere, ezaguna da waterpoloa. Ez da samurra izango, aurkakoak egiten duen presioari kontra egiteaz gain, urak jartzen duen erresistentzia ere gainditu behar baita. Indar handia behar da kirol hau egiteko. Jarraian aurkeztuko dizuegun gaztetxoak ez die beldurrik aurreko etsaiei eta astero partida jokatzeko prest izaten da. Waterpolo Donostian jokatzen du eta Koldo Dominguez dugu.
Noiz eta zergatik hasi zinen kirol hau egiten? Bederatzi urte nituela. Altzako igerilekuan ikastaroa egiten ari nintzela, waterpoloko jokalariak ikusi nituen eta gustatu zitzaidan. Gurasoei komentatu nien eta nire gelan ekipoko bat zegoenez, harekin hitz egin eta gelakide honek ireki zidan bidea. Berehala hasi nintzen entrenamenduekin. Zergatik harrapatu zaitu waterpoloak? Asko gustatzen zait igeri egitea eta hasi nintzenean taldea jatorra zela ikusi nuen.
Nola uztartzen duzu ikasketekin? Batzuetan etxeko lanak egiteko nekatuta ailegatzen naiz eta estu nabil denborarekin. Hala ere, nire burua gainditzea garrantzitsua da niretzat eta denbora planifikatzen eta ongi aprobetxatzen saiatzen naiz. Noraino iritsi nahi duzu? Ez dut nire ogibide bezala ikusten; gehiago izango da zaletasun bat. Waterpoloan aritzeak zerbait erakusten al dizu ikasketak aurrera ateratzeko? Igerilekuan hots handia dago eta kontzentrazioa behar da; horrek gelan adi egoten ere laguntzen du. Bestalde, ikasketak ongi egiten ez baditugu, ez digute jolasten uzten: modu honetan biei ardura jartzen diet.
Zer behar da waterpoloan ona izateko? Ondo igeri egitea ezinbestekoa da. Hanketako indarra inportantea da, batez ere atezaina bazara.
“Azken boladan neskak ere izena ematen hasi dira� Nola animatuko zenuke jendea waterpoloan aritzera? Ematen duena baino jende gehiagok egiten du; azken boladan neskak ere izena ematen hasi dira. Waterpoloa probatu nahiko lukeenari dibertigarria dela esango nioke. mariaren bihotza
Azal iezaguzu zure ibilbidea... Waterpolo Donostiarekin hasi nintzen eta bertan daramatzat orain arteko urteak. Irailaren hasieran ekiten diogu liga prestatzeari eta entrenamenduak gogorragoak izaten dira. Ligan Espainia mailako ekipoak daude eta partidak Gipuzkoan zein Nafarroan jokatzen dira. Hainbat igerilekutan izaten dira partidak. Zein talde, zein jokalari miresten duzu? Jokalarietan, Miguel, nire entrenatzailea, eta Rusbert Kubako selekzioko jokalaria. Talde kuttunik ez dut ordea. Zenbat denbora hartzen dizu waterpoloak? Astean bi egunez entrenamendua dut, ordu eta erdikoa bakoitza; asteburuan partida daukat.
8
2012ko otsaila
Gatza eta piperra sukaldean Karlos Argiñano Urkiola, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik. jatetxeko sukaldeko buru gisa kontratatu zuten; 1972an, jatetxe hartako sukaldean lagun izan zuen Luisi Ameztoyrekin ezkondu zen; eta 1978. urtean bere jatetxea ireki zuen Zarautzen, Aialatarren etxea izeneko jauregian. Hortik hartuko zuen, hain zuzen ere, 1996an Zarautzen bertan sortu zuen Aiala ostalaritza eskolaren izena. Ar-
Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta hazi zen. Han, oso umetan sortu zitzaion sukaldean aritzeko zaletasuna, halabeharrez sortu ere. Lau anai-arrebetatik zaharrena, txikitatik etxeko lanetan –besteak beste, sukaldeko lanetan– aritu behar izan zuen, ama elbarri baitute. Lazkaoko Agustindarren ikastetxean egin
zituen Lehen Hezkuntzako ikasketak. Maisutza Industrialeko ikasketak egin ondoren, txapista lanetan aritu zen Beasaingo CAF fabrikan. Hamazazpi urterekin Zarauzko Euromar hotelaren ostalaritza eskolan matrikulatu zen (geroztik, Zarautzen bizi da). 1970ean, Zarauzko golf klubeko
?
Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en
giñano 1990ean hasi zen ospea hartzen; ETB 1ean, beste zenbait sukaldarirekin batera, Hasier Etxeberriak zuzendutako Hamalau euskal sukaldari saioan aritu eta gero, ETB 2 telebista katean saio bat eman zioten hilabeterako, probaldi gisa. Geroz-
ETB 2 katean saio bat eman zioten probaldi gisa. Geroztik arrakasta handia izan du Karlosek tik arrakasta handia izan dute Karlosen saioek, lehendabizi Euskal Herrian, gero Espainian, eta geroago munduko beste zenbait tokitan ere, Argentinan kasu. 2000. urtean, lehendabiziko aldiz, bere bakarkako sukaldaritzako saio horiek euskaraz egin zituen, ETB 1eko otorduan, Karlos Argiñano telebista saioarekin. Karlos Argiñanok munduko herrialde askotara zabaldu du Euskal Herriko sukaldaritza. Sukaldaritza ikastaro eta hitzaldi anitzetan parte hartu du, eta makina bat sari jaso. Bere proiektuetan, lagun eta partaide izan du bere emazte Luisi Ameztoy; harekin sei seme-alaba izan ditu, eta beste bat adoptatu.
Txikitatik etxeko lanetan aritu behar izan zuen, ama elbarri baitute
Zein naiz?
Pertsonaia + zein naiz?
Karlos Argiñano
mundaiz
1986ko uztailaren 19an jaio nintzen Rocheforren (Frantzia). Txikitan, Donostiako Lehengokoak futbol taldean jolastu nuen. Gipuzkoako futbol talde ezberdinetan jolastu dut, aipagarrienak Real Sociedad B eta Eibar. Gaur egun Errealean nago. 2010eko abuztuaren 29an estreinatu nintzen Errealarekin lehen mailan Villarrealen kontra. Nire lehendabiziko gola lehen mai-
lan 2010eko azaroaren 29an sartu nuen El Molinonen, Gijongo Sporting-en aurka. Guztira lehen mailan 36 partidu jokatu ditut eta bi gol sartu. Aurreko zenbakiko irabazlea: Belen Ikastetxeko Lucia Cortabarriak irabazi zuen saria, izan ere pertsona ezkutua Leo Messi zela asmatu zuen. Zenbaki honetako oparia: Elkarreko 30€ko kultur bono bat.
www.auzoka.net
9
Erreportajea
Mundaiz ikastetxea, 35 urte gurpil gainean
Mundaiz ikastetxeak, Kristina-enea parkearen ondoan dagoen ikastetxeak, hainbat urte daramatza patin-hockeya praktikatzen. Hockeya 1970. urtetik jokatzen da, eta hainbat eta hainbat lehiaketa irabazi ditu Mundaizek. Orain dela gutxi adibidez, Benjamin mailakoek Euskadiko kopa eta liga irabazi zituzten. Hirugarren mailatik gorako haurrek eta hain haurrak ez direnek ere jokatzen dute patin-hockeyan.
Mundaiz ikastetxeko hockey-patin taldearen ibilbidea luzea da eta gaur egun oraindik jokatzen jarraitzen du. Gutxi gora behera, 1970. urtean izan zen patin-hockey taldearen sorrera. Jesusen Bihotzeko anai baten bidez sortu zen taldea eta ondorioz urte horretan eraiki zuten pista. Orduz geroztik ari da praktikatzen patin-hockeya eskolan. Hockey zelaia Urumea ibaiaren
Instalazioak zaharrak zirenez, orain dela urte bat berregin ziren. Orain instalazioak nahiko ondo daude, zelaiak harmailak ditu, baina, hala ere, ez dago estalita. Patin-hockey zelaiak berrogei metroko luzera eta hogei metroko zabalera du, baina senior kategoriakoak Anoetan dagoen Gaska izeneko kiroldegian jokatu beharrean daude, Mundaizeko patin-hockey zelaia txikia gelditzen zaielako helduei.
Mundaiz ikastetxeko patinhockey taldea Gipuzkoako talde bakarra da
Zer da patin-hockeya? Patin hockeya bost jokalariz (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) osaturiko bi talderen arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesi batez inguratuta egon behar du, izkinak borobilduak eta talde bakoitzak ate bana izan behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinen bidez mugitu behar dira eta stick-a edo zurezko maki-
ondoan dago, Mundaiz ikastetxeak eta Deustu Unibertsitateak bat egiten duten aldearen azken bazterrean.
10
Patin-hockeyan aritzeko stick bat, pilota eta hainbat babesgarri behar dira la baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, aurkako taldearen atean sartzen saiatu behar direlarik. Hortaz, patin-hockeyan aritzeko stick bat, pilota eta hainbat babesgarri behar dira. Patin -hockeyrako beharrezkoak diren gauzak eskolan eskura daitezke, Daniel Alonso, gure patin-hockeyko koordinatzailearen bitartez. Patin-hockey talde bakoitzak bere Autonomia Erkidegoko patin-hockey federazioaren arauak jarraitzen ditu. Euskadiko talde guzti-guztiek euskal patin-hockeyko federazioaren araua betetzen dute, bes-
2012ko otsaila
teak beste, kaskoa jartzea derrigorrezkoa da, adibidez. Mundaiz ikastetxeko patin -hockey taldea Gipuzkoako talde bakarra da, eta senior taldeak Estatu espainiarreko beste taldeen aurka jokatu ahal izateko kilometro dezente egin behar izaten ditu; Bilbora edo Gasteizera ere maiz joan behar izaten dira. Hainbat taldek bilbotarren aurka jolasten dute, adibidez, Jolaseta edo Loiola-Indautxu bezalako klubak dira Mundaizeko patin-hockey taldearen aurkariak.
Jokatzeko tresnak, babesgarriak eta arauak “Hockeyan aritzea asko gustatzen zait eskolatik oso gertu dagoelako, asko dibertitzen naizelako eta lagunekin nagoelako” Alex Acarreta, 12 urte, Mundaizeko hockey jokalaria “Oso kirol dinamikoa eta izugarria da, jende gehiagok jokatu edo ezagutu behar duela uste dut” Mundaizeko jokalari baten gurasoa “Oso kirol positiboa dela iruditzen zait, hankak eta besoak erabiltzen direlako, horri esker ez dago osasun arazorik” Ruben Fernandez, 13 urte, Mundaiz ikastetxeko DBH1eko ikaslea “Asko gustatzen zait Mundaizeko patin-hockey taldean jokatzea, Bilbora joaten gara eta han jende asko ezagutzen dugu” Imanol Muñoz, 12 urte, ikastetxeko DBH1eko ikaslea eta patin-hockeyko jokalaria
Sticka: Gehienez 115 zentimetroko luzera izan dezake eta gutxienez 90 zentimetrokoa. Stick bakoitzak ezin du izan 500 gramo baino gehiagoko pisua eta metalezko edozein indargarri izatea debekatuta dago. Pilota: Esferikoa izan behar du. Bere diametroak 23 zentimetrokoa izan behar du eta 155 gramo pisatu behar ditu. Kolore deigarria izan behar du eta zelaiko gainerako koloreez erraz desberdindu behar da, hau da, kantxaren koloreaz, marren koloreaz edota taldeen uniformeez. Patinak: Jokalariak patinen bidez mugitzen dira eta hauetako bakoitzak lau gurpil izan behar ditu. Lau gurpil hauek ez dira lerrokaturik egon behar, binaka paraleloki jarrita, baizik. Jokalari bakoitzak patin bana eraman behar du oin bakoitzean. Jokalarientzako babesgarriak: Berna -babesak, belaunetakoak, kaskoa, eskularruak eta barrabil-babesa.
Atezainentzako babesgarriak: Gorputzeko edozein ataletarako babesgarriak ere badaude. Zigorrak: Falta mota desberdinak izaten dira larritasunaren arabera eta non gertatu diren arabera (zelaiaren eremuaren arabera). Penaltiak, tiro zuzenak edo tiro ez-zuzenak izan daitezke. Horrez gain, txartelak ere badaude; txartel urdinak bi minutuko kanporaketa adierazten du eta txartel gorriak partidu osorako kanporaketa dakar. Hala ere, beste jokalari bat atera daiteke kanporatutakoaren ordez. Hutsarteak: Talde bakoitzak bi hutsarte eska ditzake, bat zati bakoitzean. Hutsarte bakoitzaren iraupena minutu batekoa izan ohi da. Epaileak: Norgehiagoka bakoitzean bi epaile daude. Iraupena: Kategoriaren arabera partiduaren iraupena desberdina da; profesionalen partiduek 50 minutu irauten dute, 25 minutuko bi zatitan banaturik. mundaiz
www.auzoka.net
11
Teknologia berriak
Amazonek “smartphone� merkea kaleratu lezake
Telefonorako aplikazioa euskaraz ikasten hasteko
Euskara mugikorraren bidez ikasten hasteko aplikazioa aurkeztu du Elhuyar Fundazioak, Moblang proiektu europarraren barruan. Hizkuntza jakin baten oinarrizko bi mila hitz eta esaldi nola esaten diren irakasten dio aplikazioak erabiltzaileari, audio, irudi eta ariketen bidez. Mugikorretan erabiltzeko aplikazio bat denez, edozein unetan erabil ahal izango du modu erraz eta atseginean. Oraingoz, Java aplikazioak exekutatzen eta mikro SD txartelak hartzen dituzten mugikorretarako egongo dira erabilgarri. Dena den, asmoa dute iPhone, Android eta bestelako smartphonetarako moldatzeko. miguel martin, leticia vicente eta ander oyarzun
Google Music Storek ateak zabaldu ditu Googlek zerbitzu berria aurkeztu du: Google Music Store sareko musika zerbitzua, hain zuzen. Beste konpainien antzeko zerbitzuak eskainiko ditu. Abestien balioa 0,99 eta 1,29 dolar artekoa izango da. Ez da musika denda soil bat ezta bakoitzaren abestiak gordetzeko espazio bakarra ere. Spotify, iTunes, iClad eta Android Market zerbitzuen aukera guztiak bildu nahi izan ditu Googlek zerbitzu berri honen bitartez. ane garcia eta ainara girones
Adituek diotenez, gailu berriaren izena Kindle Phone izan liteke eta 150 eta 170 dolar bitarteko kostua izan lezake. Dirudienez, 2012an kaleratuko da. Zurrumurruak betetzen badira, Kindle Fire-arekin tableten merkatuan sartu eta urtebetera iritsiko litzateke Amazon smartphone gailuen merkatura. jon ander fernandez, dani pinargote eta javi lareo
E-mintza bokalizazio sistema sortu dute Komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat bokalizazio sistema bat da. Tresna digital hau Poliklinika Gipuzkoako Carlos Elosegi sendagileak eta Orange Fundazioak garatu dute Nesplora enpresaren eta Gautena elkartearen laguntzaz. Helburua pertsonen komunikazio gaitasunak handitzea da eta bereziki autista, gorrei eta burmuineko paralisia dutenei zuzenduta dago. E-mintza doakoa da eta euskaraz nahiz gaztelaniaz eskura daiteke. Merkatuko edozein ordenagailurentzako edo tabletarako diseinatuta dago. Erabiltzailearen interesaren arabera pertsonaliza daiteke: hizkuntza, ezaugarriak, testuak, irudiak, argazkiak, bideoak, soinuak eta abar. ane garcia, ainara girones, ekiĂąe aranberri, jon ander fernandez eta dani pinargote
12
2012ko otsaila
+e
o)
unentzak
tua en
eko ogi • 8 mold l esne • 200 m tza • 3 arrau urin • 25 g g zukre • 60 g a -hautsak • Kanela
sperim
tua r o g i x t Ogi ara r e s e s t fran k (4 lag Osagaia
Errezeta + esperimentua + agenda
Errezeta
Kand putz elak nola egin g itzali a be Mate riala
• Kan dela • Ozp ina • Bika rbona toa
nea
es in Nola eg abiatu eta, ondoren,
ak ir 1. Arrautz do nahastu. azkar on busti eta bota eta ia g o a k a a-ban 2. Banak gin ez dadin. se urina atera, de an ipini g ero-bero te a b i ik in tx ta b 3. Zartag esegin denean e tik egin D . e n ld e Bi a ta berotz gia ipini. o n a ter batera e n dagoe arte. Pla z u rt a h rria ) hoztu e kolore go bean sartu (100º n. la bitartea atera eta teak egin s e b , ainetik n e daitez n, bota g re o d n o k egin dagoela 4. Guztia la. Bero e n a k ta e azukrea . a d n jate
Proze
du
ra Edalo ntzi za b argiza riarek al batean, k in itsa andela edalo tsi. nt p Bota o zira kandela Koilarakad iztu eta be re a zpina u bat bik k itu g p arte. T arbon arte g oliki bikarb abe. ato bo onato utxira ta a k r a e n k in d Azalp ela itz burbu a il li a ena eging o da. k egin Bikarb onato a eta karbo oz no denez dioxidoa e pinaren arte , kand r k elaren atzen du. A o erreakzio oxigen irea b oxigen orik g kimiko a abe it zali eg oa kanpor ino astunag ak a o iten d tzen d a. u. Kan a dela axul ar l izeoa
kultur agenda Koldo Mitxelena Saria 2012
Donostiako Eskolarteko XXIII. Literatur Lehiaketan parte hartu! Eskolarteko 23. Literatur Lehiaketan parte hartzeko asmoa baduzu, berandu zabiltza gero! Otsailaren 10ean bukatzen baita lanak entregatzeko epea. Baina, lasai, ez dago dena galduta. Pentsatu gai bat, hartu ordenagailua edo errotuladorea, eta ekin! Lau lehiaketa mota daude: Komikia, Olerkia, Ipuina eta Bertso papera. Ez ahaztu lehiaketako lanek euskaraz idatziak, originalak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dutela. Lanak –bakarkakoak sail guztietan– ikastetxeetan edo Euskararen Udal Patronatuan aurkeztu behar dira. Lanen aurre aukeraketa ikastetxeen ordezkariez osatutako epaimahai batek egingo du. Arestian esan bezala, ikastetxeek aurkeztutako lanek, 2012ko otsailaren 10erako Euskararen Udal Patronatuaren eskuetan egon beharko dute, ho-
nako helbide honetan: Konstituzio plaza 2, behea – 20003 Donostia. Irakurri ondoko estekan oinarrien gaineko informazio eta xehetasun guztiak: www.euskaraz.net/Hezkuntza/Mitxelena
Euskarazko antzerkia Otsailak 11 · Harriz harri (L´home Dibuixat) Adina: 2-8 urte. Imanol Larzabal (Lugaritz). 17:00, 18:00. 3,5 €. · Ali Baba eta 40 lapurrak (Borobil Antzerki Taldea) Adina: + 5. Okendo K.E. 18:00. Gonbidapenarekin. Otsailak 12 · Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia (Txotxongillo Taldea). Adina:+3 (Txotxongiloak). Antzoki Zaharra. 17:30. 4,5 €. Otsailak 25 · Alabatxo (Marie de Jongh). Publiko familiarra. Larratxo K.E. 18:00.
Zientzia ikuskizuna Otsailak 18 · Eureka! (Jonkepa Eureka). Adina: 6-12. Ernest Lluch K. E. 16:30, 18:00, 19:30. Gonbidapenarekin.
www.auzoka.net
13
Musika
QUEEN
KEN ZAZPI
“Deep Cuts 3”
“Ortzemugak begietan”
Joan den urtean, sortu zenetik 40 urte bete zituen Queen rock taldeak. Azaroan ere Freddie Mercuryren (taldeko abeslaria) heriotzaren hogei urte bete ziren. Hau dela eta, taldearen hainbat bilduma berriz kaleratu dira: Queen, Queen II, A night at the opera eta A day at the races. Taldearen abesti batzuekin disko berria aurkeztu da baita ere: Deep Cuts. Guk, bereziki abesti bat gustukoa dugu: Made in Heaven. Ea zer iruditzen zaizuen.
Taldearen seigarren diskoa da. Euskal Herrian eta Estatu Batuetan ekoiztu dute. Lan honetan, abestien hitzak konposatzeko Joseba Sarrionaindia, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Gabiria eta Uxue Alberdiren kolaborazioa izan dute. Taldeak anglosaxoniar eta euskal soinuak nahastu ditu eta, gure ustez, hori izan da arrakastatsua izateko arrazoietako bat. Guri bereziki Itsasoa gara gustatu zaigu. javier villoria, gorka eskudero, iñaki gil, isaura de la rosa, julene arabaolaza, noelia barreiro, magdalena kedzielska,
jon vadillo, paúl hernández, iker maló, garazi martinez
javier alonso
JUAN MAGAN
Cali & el Dandee
“Bailando por ahí”
“Otras canciones”
Juan Magan orain dela 33 urte jaio zen Badalonan. Single hau pasa den udako abesti famatuenetako bat izan da. Urrezko Diskoa lortu zuen eta “Grammys Latinos” sarietarako hautatua izan zen. Egiten duen musika house, R&B, dancehall, reggaeton eta hip-hoparen nahasketa bat da. DJ eta produktorea da. Gainera, Bailando por el mundo abestiaren erremixa egin berri du, zeinean Pitbullek eta El Catak parte hartu duten. ainhoa fernandez, natalia larrañaga, nerea millan, rebeca morales, josu murugarren
Disko hau 2010. urtean argitaratu zuten eta abesti famatuena Gol da. Abesti honen bideoa bost miloi pertsona baino gehiagok ikusi dute Youtuben. Diskoak erritmo dibertigarria eta azkarra du. Taldea bi anaiek osatzen dute: Mauricio eta Alejandro Rengifok. Biak Kolonbiako Cali hirian jaio ziren. Beren musika R&B, pop, elektronika eta hip-hoparen nahasketa bat da. leire aguirre, laura aguirrezabala, moira bravo, juan marin,
14
anthony medina
2012ko otsaila
Filmak “Atraco por duplicado”
“Gartxot”
“El cambiazo”
Sinopsia: Tripp Kennedy banku batean sartzen da juxtu ixteko ordua baino lehen; aldi berean, bi atrakatzaile talde sartzen dira, bat profesionala eta bestea zalez osatua. Tiroketa hasi eta Tripp lanean zegoen neskarengana (Kaitlin) jauzten da salbatzeko. Bankua automatikoki itxi, eta denak barruan harrapatuta gelditzen dira.
Sinopsia: Itzaltzuko bardoa da Gartxot, istorio eta poemak herriari kantatzen dizkion kontalaria. Orreagako abade berriak bere jarduna gogoko ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Ihes egitea lortuko du honek, eta aitarekin herriz herri kantatzen hasiko da, soldaduek harrapatu arte.
Sinopsia: Txikitatik elkar ezagutzen duten bi lagun, urteen poderioz banatzen joan dira. Mitchek uste du Davek dena duela eta Davek uste du Mitch bezala bizitzea amets paregabea izango dela. Mozkorraldi baten ondoren, Mitch eta Dave bata bestearen gorputzean esnatzen dira.
Iritzia: Gustatu zaigu, barregarria delako eta akzioa duelako.
Iritzia: Umeentzako zela uste genuen, baina oso gustura ikusi dugu eta ezustekoa jaso dugu bukaeran.
zuzendaria: rob mikoff aktoreak: patrick dempsey, ashley judd, jeffrey tambor, mekhi phifer, tim blake nelson, pruitt taylor vince. 87 min.
zuzendaria: asisko urmeneta, juanjo elordi ahots-aktoreak: mixel etxekopar, lüxi agergarai; maika etxekopar, xan lui bidabe. 85 min.
Iritzia: Komedia ona eta barregarria da. Horrelako pelikulak gustukoak badituzu lagunak zinera gonbidatu! zuzendaria: david dabkin aktoreak: ryan reynolds, jason bateman, leslie mann. 133 min.
lierni cincunegui, eider ugarte
Pelikularik onenak “Zinema Euskaraz” ekimenean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz ekimena jarri da martxan bigarren urtez, eitb.com eta kulturklik.net-en bidez. Helburua, hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztea eta zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukera bultzatzea da, finean, euskara kultura eta gizarte -erabilpeneko hizkuntza bezala sustatzeko asmoz. Joan den urteko 30 lanekin batera, beste 10 berri eskainiko dira: Arriya, Izarren argia, Zaintzaileak, Betizu izar artean, Ez izan beldurrik, Hondoratzea, Mundu ia perfektua, Neguko eguzki hotza eta Olentzero eta subilaren lapurreta. Hau hasiera besterik ez da. Ea hemendik aurrera pelikula gehiago on-line jartzen dituzten: Aupa Etxebeste… nerea etxeberria eta aisha ostolaza
www.auzoka.net
15
Bideo-jokoak
, PC) 3, Xbox 360 S (P 3 e r a f n War eo jokoa da. tty: Moder u -akziozko bid a D d f u g o ko ll a ta si sparruan C ro ditu: lehen e ian gehien e
ld u esparru are 3 azkena gazkinean‌ . Jokoak hir a d a Modern Warf ko mendian, he jo , n n e ta d re u ra i a te b a , i , hau da, zu etan Aurten salga eramaten da ku desberdin ra le e , rr e u d a u t a a d b k a en esparrua torio misio berezi n dituzu. Leh esparruan is te n a r e a m rr a si ra u ig e rr B e ra e k. a aria aurr egiten diren arru honen h desberdinak sp io E a is u k. m rr a a ta in e sp rd e e ra ab gerlari bat za arrua on-line baina ez dir irugarren esp ematen du, H a . a ko tz e dezakezu. a tz d n n a ren txilotzea arekin jolas a n a so si rt u e g p a n in ze mafiako buru unduko edo jokoa duen m n a rt e b ta e da
etarako) no mugikorr fo le n e (t s r e d skargatu de Pixel Inva n gehien de / ta e re d rr o e lo t ik ko g la u e ila Pix lefono m . Panta
rtu du jokoa te a handia ha el Invaders m ix fa P , n da. Karratu o re d e e la d ina, ha rratutik haste a Pixelate b ka a ko d e a ld le a i p go bakar batera so sin koa ezkerreko an. Pantaila osoa kolore jokoa da. O jo ta e a d n e e etetz lorera egokitz ezberdinez b n da bere ko e tz a ld a z re hau kolo atza jokoa. egokitzean d
tion move, (Wii, Play Sta
S3)
Xbox 360, P
konpainiak a da, Ubisoft io iz d e n e rr a etan jolastu hirug 360 formatu x ideojokoaren o b b . X ko re ta e e b ii n , ize lazaratu zen zen W Just dance 3 n plazaratu n jolasteko p a a tu 11 a te n rm sa re e fo ia , rr 3 dira ko u n PS nabarmenak sortua. 2011 enduaren 8a k b a a u tz la n ko k ku 11 e e 0 rr b 2 o eta lderatuz, ho rtzen dira, h ahal izateko edizioekin a dantzari age ko Bideojou . ce la a n n a n d ze ila st n ta n zi Beste Ju etan pa n egin e n ta o e h io io iz d iz e d e e best Price tag eta rren ertzen dira, en duelarik, rako, hiruga g tz a e k id a lb a ko h ri a ta k ne stea irik ezagune dantzari jola urteko abest . 11 0 2 n ta e ko hon . Lollipop, kasu
3 Just dance
(PSP)
tzako (6-12 da, haurren a ko jo o e id har ditugu, ko b harrapatu be iniak sortuta a ta p e n ko itu a rk u m a ak en bitartez, Novara aki desberdin Teknika hon Iz . z. a ili u b d n ra e ze a ahal izateknik urte) zu litatearen te Jokoa erabili a . e rr ra e a g i ko a ta g eko pia gehiago handitu iloi baino ko ntsiotan ikust e m zi im d rt o u Z ir . h a d k izakia arrezkoa kamara beh ko PSParen a. plazaratu dir
Invizimals
16
mariaren
bihotza
2012ko otsaila
Liburuak “Asier Buruhandiagaren okerrak”
“ K o la k o b il a ” a lt x o r r a r e n lópez idazlea: edna : edebe-giltza argitaletxea
a falta zen Kola uhartean ur en baliorik. eta diruak ez zu tz its ua ze U ra os o ga rr an egiten zinez, uraren truke ztiak. Han, ren salerosketa gu ezurtz bat Omar izeneko um tean, hartz bizi zen. Egun ba tek gutun ba i ar itxurako mezul bat eman ezin deszifratuzko z, altxor de bi n zion eta horre tura bati eta hartzak, aben k re ar m O . en zu . Bidean baten berri izan ena jakin nahian zu en rtz ja an ne joan zen. ekin zioten gutu ten eta beraiekin zu u at lb sa ila at jartzen Isa izeneko nesk en eta eskutitzean zir an jo la bi n re Jakin nahi Hirurak altxorra k aurkitu zituzten. ia nd ha ku ris ar irakurri zuen moduan, orretarako liburua H n? ze r ze ra al duzue altxor erezi du eta! beharko duzue! M
egileak: maria bas eta juan bas
itzultzailea: iñaki segurola
argitaletxea: erein orrialdeak:
136 Asier Buruhandiagak, nik bezala, hamaika urte ditu. Bilbon bizi da Zazpi Kalean. Hantxe bizi da bere ama eta arreba Rosarekin, gurasoak bananduta daudelako. Ipuin honetan kontatzen digu bere auzoko lagunekin egiten dituen barrabaskeriak. Bere bandaren izena “Izurritsu” da. Egun batean bere lagunekin elkartu zen neska talde bati eskarmentu bat emateko. Istorioa interesgarria iruditu zait eta ez dela inoren bizkarretik barre egin behar erakusten digu. ion urretabizkaia
leire lasa
“Gizajo baten egunkaria” “1.002. Gaua”
idazlea: jeff kinney
itzultzailea: miren arratibel
egilea: xabier mendiguren
argitaletxea: alberdania
argitaletxea: pamiela
orrialdeak:
127
1500. urte inguruan Venezian gertatutako istorioa da. Dogoren alaba, Chiara, 16 urteko neskatoa da. Chiara, Simeon izeneko mutil alfer batekin ezkontzen da; Dalmaziako printzearen semea. Chiarak eta Simeonek ez dute beraien arteko ezkontza aukeratu, beraien gurasoek baizik. Simeonekin ezkontzen denean Chiararen bizitza guztiz aldatuko da eta handik aurrera, abentura asko bizi izango ditu: bahiketa, erreskatea, haurdunaldia, piratak, itsasontzizko bidaiak... Azkenik, Chiarak bikiak izango ditu eta bera hil egingo da. Zer gertatuko zaie haurtxoei? Nik liburu hau gomendatuko nioke amodiozko eta abenturazko liburuak gustatzen zaizkionari.
orrialdeak:
217
Nik esango banizueke liburu hau mister iozkoa dela, zer esang o zenukete? Gezurra dela ezta? Bai gezurra da, ez da misteriozkoa, baina azala ikusita jende askok uste du hala dela. Berez, liburu honetan, Gregek, eskola hasten duenetik bukatzen duen arte, egunero zer egiten duen kontatzen digu, eta hori kontatzeko bere egunkari maitea erabiltzen du. Esate baterako, bere klaseari buruz, bere ikaskideei buruz, lagun berriei buruz hitz egiten du eta bere oporrak nolakoak diren ere aipatzen du. Azken finean, nerabe batek kontatuko lituzkeen gauzak, baina Gregek oso era dibertigarrian idazten ditu. Nire ustez liburu hau oso ona da eta irakurri ditudan liburuen artean esango nuke onena dela! Anima zaitezte eta irakur ezazue! patricia calvo
paula da silva
www.auzoka.net
17
Denbora-pasak
Gurutzegrama Hutsuneak bete gurutzegrama osatzeko.
Hitzak • BURUSOILA • EUSKARA • ASTOA • BAXUA • GAIZTOA • ITSASOA • HARRIA • ALFERRA
Asmakizunak Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?
Sudokua Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.
8
4
6
7 4
1 5
9
3
6
5
7
8
7 Hilabete batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?
18
4
8
5
2
2
1
3 9
1 3
9
2
5
2012ko otsaila
Labirintoa
Europako hamar estatu aurkitu beharko dituzu:
Astoa Shrek dagoen tokira joan nahi du. Lagunduko diozu bidea aurkitzen?
A L
U I
F G
S E
G S
R I
E R
U A
N N
R U
R T O U
E
Y
K
Ñ
P
O
R
T
U
G
A
L
M
F
Q
A
Z W U
S
X
E
D
C
A
U
N
H
Y
B
S
G
T
V
F
R
N
J
M
I
K
O
I
M
K
O
L
P
I
B
N
U
Q
F
A W E
R
T
Y
A Q
S
D
A
I
D
E
U
S
H
U
K
T
I
T
I
N
H
G
Ñ
G
V
I
N M
S
A
T
L
Y
D
P
B
D O
N
K
J
I
U
A
G
I
O
C
J
P
A M
A
G
P
N
Z
G
I
X
F
A
J
R
I
E
M D
I
P
U
Ñ
R
S
I
M N
V
S
I
X
H
Ñ
X
A
D
A O
A
R
K
A
U
C
Y
F
N
D
B
M O
D
K
J
X
T
U
T
F
R O
U
N
I
J
F
E
R
T
Z
R
E
R
R
I
O
S
I
T
A
L
I
A
Z A
D L
R W H G E H Q F
R Q E Y T M W K
A L
H J
K
Denbora-pasak
Hizki salda
Ieroglifikoak Zein animalia da?
+
Ezberditasunak Bi irudien arteko zazpi ezberdintasunak aurkitu Non jaso du arropa?
Non ikusten du Mihiluze?
+
aitor ikastola
www.auzoka.net
19
Zenbaki honetan… Foto Inkesta
2
pertsonaia
Karlos Argiñano
9
Gatza eta piperra sukaldean auzoka.net
Bideo-lehiaketa
3
Lanak aurkezteko epea martxoaren 30era luzatu dugu!
Erreportajea
10
teknologia berriak
111
Mugikorrerako aplikazioa euskaraz ikasten hasteko 12 Elhuyar Fundazioak aurkeztu du aplikazioa
zkia.
Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikasbide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Kattalin Erauso, La Asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Sto Tomas lizeoa, The English School eta X. Zubiri-Manteo.
Elkarrizketa
4
Errezeta + Esperimentua + Agenda 13
Donostiako Euskararen Udal Patronatua
Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
ekologia
Kristina Eneako altxorra
Zuzendaritza:
6
Musika
14
Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com
filmak
Albiste bitxiak
7
Gartxot
15
Itzaltzuko bardoa da Gartxot
eragin.com
www.auzoka.net
kirola
Koldo Dominguez
Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:
8
Bederatzi urterekin murgildu zen waterpoloan
Bideo-jokoak
16
Liburuak
17
Denbora-pasak
18
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net