Euskara Zerbitzua
115. zenbakia 2013ko otsaila Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Zilarrezko neskak
Nekazaritza ekologikoa
Bideo lehiaketa
Foto inkesta
Zer egingo zenuke 3 milioi euro irabaziko bazenitu?
VARUN
MARINA
IGOR
GILLENEA
BERMUDEZ
ETXEBESTE
Indiara joango nintzake bertakoak laguntzera behartsuak dira eta. Soberan dudanarekin kotxea, etxe moderno bat, denda bat, etab. erosiko nituzke. Hemengo behartsuei ere emango nieke diru apurtxo bat zerbait eros zezaten. Adibidez, kafea edo janaria. Hori bai, tabakorik inolaz ere ez.
Hasteko, pare bat minutu hartu, hainbeste dirurekin zer egin pentsatzeko. Ondoren, arkitekto bati izugarrizko etxe eder bat eraikitzeko eskatuko nioke. Gero, milioi bat Afrika eta Indian bizi den jendea laguntzeko erabiliko nuke. Gauza gehiago egingo nituzke, baina denborarekin dirua amaitu egiten da.
Lehenik eta behin, horietako bi milioi hirugarren mundura bidaliko nituzke, eta sobratutakoarekin zenbait gastuei aurre egingo nieke: ikastolako frontoia eta gelak berrituko nituzke, adibidez. Azkenik, soberan gelditutako diruarekin horrenbeste desiratzen duen iPhonea erosiko nioke nire arrebari.
IÑIGO
MADDI
ANE
IBARROLA
ARRETXE
CERVILLA
Espazio-ontzi bat erosiko nuke Martera joateko. Bertako errege bilakatuko nintzateke eta etxebizitza ugari eraikiko nituzke planeta osoan. Marten nire aurpegia grabatuko nuke, lurtarrek zerura begiratzerakoan zera esateko: “Hara, begira Iñigo, ze guapoa den!”. Horrela famatua izango nintzateke unibertso osoan.
Amesteko debekurik ez
Arropa eta beharrezkoak diren gauzak erosiko nituzke. Bizitza normala egiten saiatuko nintzateke, hau da, ez nintzateke kaletik joango mundu guztiari 3 milioi ditudala jakinarazten. Ez nuke diru guztia gastatuko, arazoren bat edukiko banu dirua gordeta izango nuke. Hori bai, etxea, kotxea… erosiko nituzke.
Neure irla pribatua edukiko nuke: sekulako etxearekin, yate pribatu batekin, parke akuatiko batekin eta urrezko kobazulo batekin, behartsuei urrea emateko. Munduari bira ere emango nioke. Horretaz gain, Justin Bieber nire mutil laguna izango litzateke. Eta bukatzeko, arropa pilo bat erosiko nuke.
Krisialdia dela eta, inoiz baino gutxiago gastatzera behartzen dugu geure burua. Benetan beharrezkoak ez ditugun gauzak erosteari utzi eta ahal den gehien aurrezteko momentua iritsi zaigu. Hori bai, 3 milioi irabaztearekin amestea ez dago debekaturik! Zuk zer egingo zenuke?
herri ametsa
2
2013ko otsaila
Auzoka.net
Auzoka Sorkuntza Bideo-lehiaketaren hirugarren edizioa abian! Kamarak eta argiak prest… ekin!!! Parte hartu eta ongi pasa! Aurten ere zuen abileziak erakustea nahi dugu. Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten… Norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Bideoa sortzeko irudiak grabatu, editatu, ahotsa eta musika gehitu... eta ez ahaztu umore pixka bat! Seguru aparteko emaitza lortuko duzuela. Bideoak euskara hutsean izan behar du. Bideoan hitz eginez gero, testuak egonez gero edo musika abestua izanez
gero, derrigorrezkoa da euskaraz izatea. Bideoa laguntzeko musika ere euskaraz edo akustikoa izan beharko du. Lehiaketa otsaila hasieratik martxan dago eta bideoak jasotzeko epea apirilaren 25eko eguerdian amaituko da. Bideoak Auzoka.net webgunearen bidez helarazi behar dira. Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartu ahal izango duzue lehiaketan. Bideo-lehiaketaren oinarriak Auzoka. net webgunean aurkituko dituzue. Ez galdu zuen trebezia erakusteko eta sari bikainak irabazteko aukera!
Sari gozagarriak! Banakako saria: ipod shuffle bat+ 50 €-ko bonoa kultur produktuetan Taldekako saria: 200 €-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100 €-ko bonoa kultur produktuetan Euskararen erabilera egokienaren saria: ipod shuffle bat + 25 €-ko bonoa kultur produktuetan
Zorriaren lehiaketa Pasa den ikasturtean bezala, honetan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Zenbaki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena info@auzoka.net-era helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu. Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere
beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, info@auzoka.net-era erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu. Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa. Auzoka 114 zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Amara Berri Morlans ikastetxeko Sara Arteche izan zen. 12. orrialdeko “Teknologia berriak” ataleko “Euskara google ahots bilaketa sisteman” artikuluari dagokion irudian zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.
www.auzoka.net
3
NORA GASTESI ETA MAIALEN ZABALA
Altzako Club Gimnasia Rítmica Donosti taldeko gimnastak “Gimnasiak merezi du. Batzuetan gogorra da, baina pozik gabiltza”
Joan den azaroaren 23tik 25era jokatu zen Zaragozan Espainiako gimnasia erritmikoko txapelketa. Altzako Club Gimnasia Rítmica Donosti taldeak zilarrezko domina lortu zuen bigarren geldituz. Talde horretakoak diren Nora Gastesi eta Maialen Zabala gure gelakideei egin diegu elkarrizketa, eta beraiek eman digute txapelketaren eta Altzako Gimnasia taldearen berri; izan ere, orain hamaika urte dituzten neskato hauek txiki-txikitatik ezagutzen baitute taldea. Orain dela hiru hilabete inguru Zaragozan izan zarete, Espainiako gimnasia erritmikoko txapelketan. Konta iezaguzue mesedez nolakoa izan den esperientzia. Zer azpimarratuko zenukete? Esperientzia oso ona izan da. Hiru egun pasa genituen Zaragozan, txapelketan parte hartu genuen eta gainera ingurua ezagutu genuen pixka bat. Beste taldeekin ere harremana eduki dugu, eta hori asko
“Taldea sei neskek osatzen dugu eta lehiaketetan bost aritzen gara”
4
“Bigarren geratu ginenean negarrez aritu ginen, baina pozez” gustatzen zaigu, beste taldeengandik ikasi egiten dugulako ere. Esperientzia onaz gain, beste zerbait ere ekarri duzue etxera, ezta? Bai, zilarrezko domina ekarri dugu, bigarren geratu ginen eta. Zein talderekin osatu duzue podiuma? Madrilgo Pozuelo taldea izan zen txapeldun, eta Valladolidekoak hirugarren.
2013ko otsaila
“Aitonak barra batzuk oparitu zizkidan gimnasia praktikatzeko. Horrela hasi nintzen gimnasia erritmikoan”
“Beste taldeekin ere harremana eduki dugu, eta hori asko gustatzen zaigu, ikasi egiten dugulako beste taldeengandik ere”
Zer esango zeniokete gimnasia erritmikoa gustuko duen gaztetxoari? Esperientzia ona dela eta merezi duela. Batzuetan gogorra da, nekagarria ere bai, baina gustatzen zaigu, eta pozik gabiltza. Gimnasia praktikatzen txikitan hasiz gero gauza asko lor daitezke.
Orain talde batean zaudete, eta txapelketetarako entrenatzen aritzen zarete. Baina nolakoa izan zen zuen hasiera? Noiz eta nola hasi zineten gimnasia erritmikoa egiten? Ni (Nora) lau urterekin hasi nintzen. Egun batean supermerkatura joan nintzen eta karroak uzteko barandan txiribueltaka hasi nintzen; hori ikusita, aitonak barra batzuk oparitu zizkidan gimnasia praktikatzeko. Horrela hasi nintzen gimnasia erritmikoan. Ni (Maialen) sei urterekin hasi nintzen, Norak animatuta, eta baita gustatu egiten zitzaidalako ere.
Eta zuez gain, beste euskal talderik izan al zen? Bai, Bilboko Sakoneta taldea ere han zen, eta laugarren geratu ziren. Zer sentitu zenuten bigarren geratu zinetenean? Poz handia; negarrez aritu ginen denak, baina pozez. Kontaiguzue zer eratako saioa egin zenuten. Taldean aritu ginen. Tengo un tío en América izenburuko abestiarekin aritu ginen, eta erabili genuen materiala sokak eta pilotak izan ziren. Hasieran urduri geunden, baina azkenean gustura geratu ginen. Txapelketa honetaz gain, besteren batean hartu duzue parte? Bai, aurten hamabi txapelketatan hartu dugu parte. Horrek prestaketa eskatuko du, ezta? Nolakoak dira zuen taldearen entrenamenduak? Naiara Crujeiras da gure entrenatzailea, eta berarekin astean zehar hiru egunetan egiten ditugu entrenamenduak, hiru ordukoak; larunbatetan aldiz, lau ordukoak. Taldea sei neskek osatzen dugu, lehiaketetan bost aritzen gara, eta seigarrena ordezkoa da,
la salle-san luis
www.auzoka.net
5
Elkarrizketa
baina denok berdin entrenatzen dugu. Gero txapelketa tokatzean, txandaka hartzen dugu parte.
Ekologia
Zer da nekazaritza ekologikoa?
Nekazaritza ekologikoa, lurraren emankortasuna eta ekosistemen eta gizakien osasuna mantentzen eta indartzen duten elikagaiak ekoizteko eredua da. Prozesu ekologikoetan, biodibertsitatean eta lekuan lekuko zikloetan oinarritzen da, kutsadura eragingo luketen baliabideak baztertuz.
Nekazaritza ekologikoak gure ingurumena zaintzen du. Nekazaritza ekologikoak Natura erabiltzen du eredutzat eta bertatik ateratzen du ahal duen informazio guztia, geroago ekoizpen-prozesuei aplikatzeko. Ondorioz, kalitate handiagoko elikagaiak lor daitezke. Halaber, nekazaritza-ekosistemaren babesa bermatzen du. Kontsumitzailearen osasunean kaltegarri gerta daitezkeen substantziak lurraren ustiakuntzan ez erabiltzea ere sustatzen du. Ingurunearen babesa Nekazaritza ekologikoak, kalitate hobeagoko produktuak eta kutsagarri gutxiagokoak lortzea ez ezik, ingurumena eta ekosistemak babestea du helburu, ekoizpen sistema benetan iraunkorra izan dadin. Hauek dira abantailak: • Lurraren emankortasuna eta biodibertsitatea ahalbidetzen du. • Ez du ingurua kutsatzen eta lur azpiko urak, akuiferoak, lurra eta airea osasuntsu gordetzen ditu. • Animalien eta faunaren ongizatea bermatzen du. • Ez ditu naturari kalte egiten dioten subs-
tantziak erabiltzen. • Ez du energia asko kontsumitzen. Energia eta naturalak diren baliabideen erabileraz arduratzen da. • Nekazaritza ekologikoak landa bizitza zaintzen du, baita baserritarrena ere. • Ingurumen eta gizartearen ikuspuntutik, kalitate handiko nekazaritza-elikagai eta produktuen barietate zabala lortzen da. • Laborantza ingurunea eta ziklo naturalak errespetatzen ditu, lurraren, uraren, laboreen zein animalien osasuna eta haien arteko oreka babestuz.
Zer da elikagai ekologiko bat? Elikagai ekologikoak osasuntsuak eta elikagarriak dira. Nekazarien elikagaiak ekologikoagoak dira, hau da, naturalagoak. Hauek dira beraien ezaugarririk garrantzitsuenak: 1. 2. 3. 4.
Osasungarriak dira Ez dute gehigarririk Ez dute pestizidarik Ez dute genetikoki aldatutako organismorik 5. Ez dute antibiotikorik 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira 7. Kalitate maila gorena dute 8. Animalien ongizatea errespetatzen dute 9. Natura errespetatzen dute 10. Zaporetsuagoak dira
santa teresa, dbh2. maila
6
2013ko otsaila
Albiste bitxiak
Auto gidari
Txikle
irakurzalea
magikoa
Egunero entzuten dira astakeriak eta horietako asko auto gidariekin lotuta. Aurten Kanadako herri batean gertatu da. Badirudi 73 urteko emakume bat atxilotua izan dela bere autoarekin 160 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik. Baina harrigarriena orain dator: badirudi emakume honek gidatzen zuen bitartean liburu bat irakurtzen ari zela. Orain, espetxean, denbora izango du liburua lasai-lasai bukatzeko.
Ezinezkoa dirudi, baina Japonen egiten ez dena ez da beste inon ere egiten. Hango zientzialari talde batek izerdiaren usaina aldatzen duen txikle bat asmatu du eta Otoko Kaouru izena jarri dio. Euskaraz, bere itzulpena “arrosa bezala usaintzen duen gizona� da. Badirudi txikle hau ahoan sartuz gero, eta hamar minutuz murtxikatu ondoren, gure gorputzeko izerdiaren usaina aldatu egiten duela. Arrakasta izan du eta Europan ere saldu nahi dute. Beste proiektu bitxi bat ilearen kolorea aldatuko duten gozoki batzuk egitea da. Lortzen bada, moda munduan iraultza izango da.
Mamut
kume berria
2008an lortutako mamut baten ADNak zurrumurruak sortu ditu. Zientzialari talde batek, ADN hau erabili nahi du mamutaren klon bat egiteko. Laborategiko metodo berezi baten bitartez, ADN honekin eta Indiako elefante arraza berezi batekin, mamutaren kume bat sortu nahi dute. Lortzeko, mamutaren material genetikoa indiar elefante eme baten obuluan sartuko dute. Oso zaila da, baina dena ondo ateratzen bada, 22 hilabete barru indiar elefante honek mamut kume bat erdituko du. Miraria gerta daiteke?
KKafea
Tailandian egiten dute
Kafezalea baldin bazara hobe duzu albiste hau ez irakurtzea. Orain arte kafe garestiena Geisha kafea omen zen. Gaur egun, aldiz, kafe garestiena,Tailandiako Anantara herriko hotelek egiten dute. Herri honetako hotelek zelai erraldoi bat erosi dute eta han elefanteak sartu dituzte. Elefante hauen kaka erabiltzen dute kafe berezi bat egiteko. Munduko kafe dastatzaile ospetsuenek munduko kaferik hoberena dela esan dute. Kafe hau Marfil beltza deitzen da eta kilo batek 1.100 dolar balio du. Hortaz, kafetxoa hartu nahi baduzu prest izan 50 dolar!
Izozki
nazkagarriak?
Japongo bitxitasunekin jarraituz: badirudi izozki denda erraldoi bat badagoela Tokion. Bertan giza emearen esnea saltzen da botiletan, proteina asko eta gorputza osasuntsu egoteko propietateak dituela aurkitu dutelako. Hau gutxi balitz, denda berean izozki bereziak egiten dituzte: zapore eta usain berezikoak. Famatuenak, oilasko hegalena eta hegaluzearena dira. Beste zapore batzuekin ikertzen ari dira.
herri ametsa,
6.maila
www.auzoka.net
7
Kirola
MADDI AIZPURUA
Hauskorra dirudien arren,
itsasoari aurre egiten dion surflaria
Surfean, gainontzeko kiroletan bezala, olatu hartzaileak gehiago dira mutilak neskak baino. Hala ere, gaurkoan Maddi Aizpurua aurkeztu nahi dugu. Hamabi urte ditu, Zurriolako hondartzako zokoak ederki ezagutzen ditu eta olatuek uzten ez badiote ere, itsasoarekin hitz egiten ikasi du. Haren musikarekin dantzan ibiltzen da.
Nola hasi zinen surfean? Txikitatik aitarekin txapelketak ikustera joaten nintzen. Hiru urte nituela uretan sartu eta harrezkero ez naiz uretatik atera. Aitaren ondoan ibili naiz beti harantz-honantz.
“Garrantzitsua da lasai egotea, arnasa hartzea eta zeure burua kontrolatzea�
Nolako bidea egin duzu? Zortzi urte izan arte udaran bakarrik egiten nuen. Zortzi urte bete nituenean aldiz, neguan uretan sartzen hasi nintzen. Gaur egun, egunero sartzen naiz. Zortzi urterekin hasi nintzen lehiaketetan parte hartzen.
Zure oroimenean iltzatuta geratu zaizun zer edo zer kontatzerik diguzu? Hamar urte nituen. Frantzian ginen eta uretara sartu nintzen. Bitartean nire amarengana neska bat hurbildu eta babeslerik banuen galdetu zion. Ordutik babesleak ditut. Hasieran ez genekien amak ongi ulertu ote zuen, neska frantsesa baitzen.
Nolakoa zara entrenatzeko unean? Entrenatzean zer egin behar dudan esaten didate. Egiten saiatzen naiz, baina batzuetan ahaztu egiten zait eta beste zerbait egiten dut. Uretatik ateratzean, entrenatzaileak zuzenketak egiten dizkit. Lasai ibiltzen naiz; garrantzitsua da lasai egotea, arnasa hartzea eta zeure burua kontrolatzea. Horrelakoetan, bakarrik bazaude ere, ez da beldurrik pasatzen.
Ba al duzu bitxikeriaren bat? Behin Mundakan Euskal Herriko finala jokatzen zen. Ez ninduten parte hartzen utzi itsasoa oso zakarra zegoelako. Parte hartzaileek beldurra zuten. Hiru neska sartu ziren eta haietako bat ez zela ateratzen ikusi nuen: aurkezleari esan nion, eta honek motorrak bidali zituen. Olatuek arroken kontra eramaten zuten neska hura eta berak bakarrik ezin zuen. Motorrek atera zuten.
Zein da hondartzarik onena? Gethary-koa. Han olatuak leku berean lehertzen dira; jendea sakabanatuta dagoenez, tokia duzu ibiltzeko. Aldiz, Zurriolan ez duzu hainbeste toki.
Zein da zure ametsa? Ahal den urrutien ailegatu nahi nuke, ahal badut munduko txapelketara. Baina ikasketak ere garrantzitsuak dira niretzat eta ikusi egin behar nola uztartuko ditudan bi munduak. Oraingoz, datorren udan Marokora joatearekin konformatzen naiz, eta gero Hawaiira joatea gustatuko litzaidake.
Zein izan da zure unerik gogoangarriena? Nire lehen txapelketa, bederatzi urte nituenekoa. Goizean olatu txikiak zeuden eta arratsaldez egin zen proba. Sartzean olatuak eramaten ninduten. Nekatuta bukatu nuen, baina irabazle izan nintzen. Oso pozik jarri nintzen. mariaren bihotza
8
Pertsonaia + zein naiz?
Steve Aoki
disko jartzailea Miamin jaio bazen ere, japoniarra da Steve Aoki disko jartzailea. Azaroaren 30ean 36 urte beteko ditu. Bere benetako izena Steve Aoki Hiroyuki da eta munduko disko jartzaile onenen artean dago. Iaz Wonderland izenburuko diskoa argitaratu zuen. Bestalde, Madrid Arenan gertatutakoaz kexu da, errua berari egotzi diotelako askok.
Txikitan oso ona zen badmintonera jolasten, eta orain munduko 15. disko jartzaile hoberena da. Bere aita Hiroaki Aoki deitzen da eta txikitan borroka librea egiten zuen. Steve Aokik psikologia ikasi zuen, erresidentzia batean pintxatu zuen eta horregatik da egun hain famatua. 2006an Stevek eta bere arrebak arropa denda bat ireki zuten. Halaber, Stevek eta bere laguna Greger-ek kasko batzuk
Steve Aoki oso triste dago Madrid Arenako ezbeharra dela eta diseinatu zituzten. Greger Wesc markako nagusia da. Aokik jatetxe batean lan egiten du ere, non Koreako barbakoak egiten di-
tuzten. Bestalde, Steve Aoki oso triste eta haserretuta dago Madrid Arenako ezbeharra dela eta. Denak kulpa berari botatzen ari direlako. Diskoak eta beste 2012an album bat atera zuen: Wonderland deitzen da. Disko horretan daude Will.i.am, LMFAO eta Kid Cudi-rekin abestutako kantak. Halaber, Afrojack eta Steve Aoki oso lagunak dira, eta horregatik abesti bat egin dute elkarrekin. No Beef deitzen da eta Miss Palmerrek ere parte hartu du abestian. Steve Aokik “hardcore” deritzona (musika mota bat) abesten du. Ilea beltza eta oso luzea du eta bere begiak zabalak dira. Niretzat Steve Hiroyuki Aoki munduko DJ-rik onena da, oso musika ona egiten duelako.
Gainera, Aokik lagun batzuekin musika talde bat osatu du, Swedish House Mafia, hain zuzen ere. Aurten, Tomorrowland-en oso ondo aritu zen, eta hurrengo urtean berriro joango da. Nahiz eta oso urduri jarri, gero oso ondo egiten du. Berarentzat hiru ordu jotzea asko da, horregatik
Munduko 15. disko jartzaile onena da Tomorrowlandera joan baino lehen hiru ordu jarraian entseatzen du dena ondo atera dadin. Aurten gauean pintxatu du. Bukatzeko, aipatu DJ hau oso ona dela eta jende asko mugitzen dela bere inguruan. Bere musika jarraitzea, entzutea eta ikustea aholkatzen dizuet. cristian jara
2. dbh - the english school
Zein naiz?
?
Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en
Mutila naiz eta 1994ko otsailaren 1ean jaio nintzen, Londresen. 1.78 zentimetro neurtzen ditut eta Akuario naiz. 2010. urtean X-Factor deituriko lehiaketa batera joan nintzen eta ondoren talde bat osatu nuen beste hiru lagunekin batera. Taldea “One D…” deitzen da, eta iaz lau sari irabazi eta bi album egin genituen. Arreba bat daukat, ni baino zaharragoa, eta nire gurasoak bananduta daude.
Asko gustatzen zait antzinako musika, esate baterako: The Beatles edota Elvis Presley. Nire abesti gogokoena John Mayer-en Free Falling da, momentu txar askotan lagundu baitit. Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa. Auzoka 114 zenbakiko irabazlea: Iraia Lasa Cuevas da, Intxaurrondo Ikastolako ikaslea. Iraiak pertsonaia ezkutua Errealeko jokalaria den Ruben Pardo dela asmatu zuen.
www.auzoka.net
9
Erreportajea
Summa Aldapeta
ikastetxe berria
Dakizuenez, Aldapetako Compañia de Maria, Marianistas eta Belen ikastetxeek bat egin dute. Ikastetxe berria Summa Aldapeta deitzen da. Aldaketak zer esanik sortu du ikasleen artean. Bien bitartean, zentro berriko irakasleek eta zuzendariak erronka polita dute esku artean. Goazen hiru ikastetxe hauen bateratzea gertutik ezagutzera!
Belen ikastetxea Donostiako kaleetan, nork ez du “Villa Belen” izena inoiz entzun? Erantzuna erraza da: inork ez! Belen ikastetxea edo “Villa Belen” 1930ko maiatzaren 31n sortu zen. Adela de Tranquellonek irakatsitako baloreak eta pedagogia abiapuntu hartuta, moja talde txiki batek ikastetxe hura sortu zuen Aldapetan. Hasierako ikasturtean, 1922an, bi ikasle aritu ziren bakarrik, baina poliki-poliki ikasle kopurua handitzen joan zen. Sortu zutenean, neskek bakarrik ikasten zuten, baina duela hogeiren bat urte mutilak ere onartu zituzten. Donostiako beste eskolekin alderatuta, txikia zen oso. Baina txikia bezain xarmagarria. Azken finean, denon artean familia osatzen genuen. Paregabeko giro hartan, Belenen festa asko ospatzen ziren: Euskararen Eguna, Kirolez Blai, Gabonak, Bakearen Eguna, Santo Tomas... eta Danborrada, bai, 1991n estreinatu zena. Eskolaz kanpoko jarduera asko egiten ziren baita ere; besteak beste, gimnasia erritmikoa, futbola, saskibaloia, taekwondoa, etab. Eta jarduera hauek guztiak ondo bideratzeko irakasle eta zuzendaritza talde sendo bat behar-beharrezkoa zen. Azken zuzendariak, Victorina Irazabal Ortiz-ek, inork baino hobeto daki hori. Compañia de Maria ikastetxea Donostiako Compañia de Maria (Bartolo) ikastetxea orain dela 144 urte sortu zen.
10
San Bartolome goikoan eraiki zuten komentu-ikastetxe hau. Sute izugarri bat jasan zuen 1963an. Orain dela urte batzuk arte, ikasleak neskak ziren eta irakasleak mojak ziren. Santa Juana de Lestonnac zen moja hauen zaindaria. Denetariko festak ospatzen genituen: Niña Maria eguna, Santa Juana de Lestonnac, inauteriak, Gabonak, Bakearen eguna, Santo Tomas, etab. Duela gutxi arte arte, 30. postuan ateratzen ginen Danborradan. Elkartasun ekintza ugari egiten genituen, adibidez, tapoiak, mugikorrak, inprimagailuen kartutxoak eta abar bildu, besteen gaixotasunak sendatzen laguntzeko. Guretzat oso aukera ona izan zen eskola
horretara joatea. Eskola osatzen genuen artean oso giro jatorra genuen. Azken zuzendaria Mari Sol Iriondo izan genuen. Marianistasekin eta Belenekin elkartuko ginela jakin genuenean, oso triste jarri ginen. Gainera, azken urtea gogorra izan zen, Lestonnac eraikina bukatzeko lanean ari zirelako. A ze hauts piloa eta zarata! Azkenean, primeran gaude, oso ondo pasatzen ari gara eta lagun berriak egin ditugu. Marianistas ikastetxea Marianistas ikastetxea eta konpainia Gillermo Jose Chaminadek fundatu zuen 1887.
urtean. Donostiakoa izan zen Penintsulako lehen ikastetxea. Hasieran mutilena zen soilik eta gero neska-mutilena. Gure ikastetxea oso ondo zegoen. Joan den urtean txapeldun ordeak izan ginen hondartzako futbol txapelketan Aldapeta taldearekin; oso esperientzia ona izan zen. Jolasaldietan beti jokatzen genuen futbolean, oso dibertigarria zen. Marianistas ikastetxean lau etapa zeuden: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH. Azkenik, Batxilergoko (MCM - Marianistas eta Compañia de Maria) bost gela zeuden. Danborradan, 5. mailako guztiek zuten irteteko aukera eta gainontzeko lekuak Lehen Hezkuntzako beste lagunekin betetzen ziren, eta zozketa bidez erabakitzen zen horien parte hartzea. Eskolaz kanpoko jarduera asko geneuzkan. Kiroletan, futbola, saskibaloia, badmintona, gimnasia erritmikoa, judoa... Eguerdietan berriz, ingeles eta euskara tailerrak, gitarra ikastaroak, informatika, antzerkia, eskolania... Halaber, mendirako irteerak, Gabonetako kanpaldia, 5. mailako udalekuak, hamabost eguneko kanpaldia Piriniotan... Azken finean, eskola klase orduak baino askoz ere gehiago zen.
1. Zer iruditu zaizu Summa-Aldapeta? 2. Zer iruditu zitzaizun hiru eskolak elkartzearen proiektua? 3. Zeintzuk dira zure lagun berriak? Asko egin al dituzu?
LUCIA CAYUSO
1.- Ez zait asko gustatu, baina jende berria ezagutzea asko gustatu zait. 2.- Ideia polita iruditu zitzaidan. 3.- Leire, Maite Galarza, Silvia...
MARIA GARCIA
Elkarrizketa miguel Angel dieste
ikastetxeko zuzendari nagusia
Zer iruditzen zaizu proiektu berri hau? Oso zaila, baina nire ibilbide profesionaleko momenturik interesgarriena bizitzen ari naiz. Niretzat oso erronka handia da. Zer sentitzen duzu hain handia den ikastetxe bateko zuzendaria izanik? Ardura eta errespetu handia sentitzen dut. Lan asko egin behar dut gauzak ondo egiteko eta ez dut huts egin nahi. Zuzendaria izanik, ba al duzu abantailarik? Proiektuaren burua izatea. Lan taldeak osatzeko aukera izan dut. Zergatik izendatu zaituzte zuzendari? Duela lau urte hiru ikastetxeetako lan taldeak koordinatzen hasi nintzen. Beraz, proiektu hau ezagutzen nuelako eta,
bestalde, proiektu berri honetan sinesten nuelako. Noiz eta nola jaso zenuen albiste hau? Probintziako kontseilu bilera (erlijiosoen bilera) batean eman zidaten erabakiaren berri eta, egia esan, susto handia hartu nuen. Hasiera batean beldurra sentitu nuen. Geroago beldur hori poza bihurtu zen, jendearen babesak asko lagundu ninduen. Eta orain nola doa? Goiz da emaitzak baloratzen hasteko, baina ikasturtea ondo doa eta horrek lasaitzen nau. Eta zuzendaria nolakoa da? Zerbait bitxia ba al duzu kontatzeko? Zuzendaria eta irakaslea izateaz aparte, soldatzailea naiz. Metalak elkartzen oso trebea naiz.
1.- Berria eta oso ondo. 2.- Gaizki, zeren nire eskolan oso ondo nengoen. 3.- Carlota, Monica, Andrea, Gema... Bai, jende oso jatorra dago.
NAHIA AGUILERA
1.- Oso interesgarria. 2.- Oso ondo iruditu zitzaidan. 3.- 6. mailako neska guztiak.
www.auzoka.net
11 13
Teknologia berriak
Vocaloid, ahotsaren aro berria Vocaloid musikaren simulazio arloan iraultza izan da. Ahots birtual bat erabil dezake kantu bat sortzeko. Programa honetan ahots multzo handiak aurki ditzakegu. Gainera, ahotsetan hainbat efektu jar ditzakegu. Jadanik programa honekin abesti asko egin dira eta musikari ezagun asko “Vocaloid” aroan sartu dira, adibidez Mike Oldfield Light + Shade albumean. Bestalde, Hatsune Miku, Yamaharen abeslari birtual famatua, “Vocaloid” ahots bezala agertu da. Proiektu hau Yahamaren sinadurarekin agertu da, nola ez.
Awwwards.com, web orri onenen sariketa Awwwards.com-ek mundu osoko web orri hoberenak puntuatzen ditu. Edozein web diseinatzailek aurkeztu dezake bere lana. Bertan diseinatzaile eta argazkilari profesionalak arduratuko dira puntuak ematen. Sari hauen bitartez, munduko web diseinatzaile onenen sormena eta berrikuntzak edonoren eskura jarri nahi dira. Lehiaketa hau 2011 urtetik egiten da, non sormena, erabilgarritasuna eta edukia hartzen diren kontutan. Urte amaieran web orri onena saritzen da.
Nexus 4, Googleren android berria Nexus 4ren zehaztapenak goi mailako erabiltzaileen beharrak betetzen ditu, eta hori Nexusak normalean ez direla goi mailako mugikorrak izaten. Prozesadore aldetik lau nukleo ditu, honela gure zeregin guztiak bete ditzakegu trabarik gabe. Memoria aldetik bi aukera ditu, lehenengoa 8 Gb-koa eta bestea 16 Gb-koa. Ezin da memoria handitu. Atzeko kamera 8 megapixelekoa da eta flash LED batez lagunduta dator. Aurreko kamera 1,3 megapixelekoa da. Hala ere, mugikor honen berezitasun hoberena prezioa da: 299 €.
8K: Bereizmen ultra handia Denok dakigu zer den Bereizmen Handia (HD ingelesez) eta geroz eta ohituago gaude HD telebistak nonahi ikusten, eta zorte pixka batekin ere etxean bat edukitzen, baina gutxi batzuek dakite zer den Bereizmen Ultra Handiko Bideoa (UHDV), Super Hi-Vision edo 8K kalitatea. UHDV teknologiak Bereizmen Handia (1080p) baino 16 aldiz handiagoa den irudia eskaintzen du, eta PAL sistema (768x576) baino 75 aldiz handiagoa. Teknologia honek 4.000 lerroko eskaneo horizontala du eta 7680x4320ko bereizmena, hau da, 33 milioi pixel.
cebanc
12
2013ko otsaila
+e
• 4 arrautza • 180 gramo azukre re • 20 gramo bainila azuk olio mo gra • 200 • 60 gramo esne • 160 gramo irin mo kakao • Azukrerik gabeko 50 gra • Legamia sobre bat • Gatz pixka bat
Birikadun botila Mat
tua en
Osagaiak:
sperim
Txokolatezko magdalenak
erialak:
Nola egin:
azukrea. 1. Irabiatu arrautzak eta nahasten duzun bitar2. Gehitu olioa eta esnea tean. , gatza eta legamia. 3. Nahastu irina, kakaoa eden hartzen. 4. Utzi orea ordu batez ats riko dugu. Magda5. Labea 210 gradutara jar o nahasketarekin lenen papertxoak egindak rtuko ditugu. bete eta gero labean sa n tenperatura 180 gra6. Orea erdira iristerakoa ste 15 minutu edukidura jaitsiko dugu eta be ko ditugu labean.
• Plastikoz ko botila ba t • Guraize batzuk (ko ntuz erabili • Hiru pajit ) a • Kortxo b at • Latexezk o eskularru a • Zinta iso latzailea • Bi globo
Nola egin :
1. Botilaren beheko za tia guraize 2. Eskularru ekin moztu a, moztu d ko dugu. ugun lekua rrek diafrag n jarriko du maren lana gu eta hoegingo du. 3. Hiru pajit ekin “Y” letr a osatuko itsatsiz. dugu, hirura k elkarri 4. “Y” letrak o bi “hanke n” ertzetan duten horie (“V” hizkia tan) bi glob osatzen oak (birika tzailearekin k) jarri eta lotu. zinta isola5. Pajitekin sortutako “Y ”-aren beh turrean sart eko zatia b u eta zinta otilaren mu z eutsi. O
ndorioa:
maria auxiliadora ikastetxea, dbh1
Eskularrutik (diafragmatik ) tira egin e ta ea zer ge maria au rtatzen den xiliador . a ikastetx ea, dbh1 z
kultur agenda Inauteriak badatoz! Otsailarekin batera, negu parte honi lotutako hitzordu inportantea izango dugu gozagai. Zertaz ari gara? Inauteriez noski! Eta inauteriekin holako harremana daukaten bestelako ekitaldiak ere ikusgai izango dira, esaterako: Kaldereroen bisita eta artzainek eta inudeen ikuskizun polita. Goazen parteka: Donostiako Kaldereroek Alde Zaharretik egingo dute segizioa otsailaren 2an, 22:00etatik aurrera. Baina adi egon, konpartsa gehiago aterako baitira auzoetan otsailean zehar. Artzainak eta inudeak berriz, otsailaren 3an, 12:00etan, aterako dira Alde Zaharretik. Kresala elkartea da ekimen honen antolatzailea. Eta bukatzeko, Donostiako inauteriak izango ditugu gozagai otsailaren 7tik 11ra. Oraindik mozorroak prestatu gabe dituzuela???
Badu bada
Badu Bada erakusketa otsailaren 17an itxiko da. Baina bi ekimen berezi gelditzen
dira oraindik. Zeuen agendan apuntatu!!!
Kontzertuak Gozategi Otsailak 2, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokia 10 €
Otsailaren 7an, 19:00etan: Bisita berezia: Ilaski Serrano San Telmo Museoa Aldez aurretik izena eman behar da: santelmo@donostia.org Otsailaren 14an, 19:00etan: Bisita berezia: Aizpea Goenaga San Telmo Museoa Aldez aurretik izena eman behar da: santelmo@donostia.org
Beñat Achiary & Michel Queuille & Julen Axiari Otsailak 21, 19:30etan Ernest Lluch K.E. Anari Otsailak 23, 20:00etan Victoria Eugenia Antzokia 10 € Gatibu 28, 21:00 Gazteszena (Egia K.E.) 13/10 €
www.auzoka.net
13
Errezeta + esperimentua + agenda
Errezeta
Musika
ONE DIRECTION
GATIBU
“Take me home”
“Zazpi Kantoietan”
One Direction Erresuma Batuan sortutako taldea da. Bost kidek osatzen dute: Liam Payne, Harry Styles, Zayn Malik, Louis Tomlinson eta Niall Horan. Musika talde hau 2010eko uztailean sortu zen, eta dagoeneko bi disko kaleratu ditu: Up all night eta Take me home. Azkeneko hau 2012an kaleratu dute eta izugarrizko arrakasta izan du. Bertan, 13 abesti berri aurki ditzakegu, gehienak maitasunaren gaiarekin lotuak. Jada, gazte hauek munduan zehar oso ezagunak dira eta hurrengo urteetan bere lana zabaltzen jarraitzeko asmoa dute.
Talde bizkaitar hau 2000. urtean osatu zen. Alex Sardui eta Haimar Arejita izan ziren sortzaileak. Beranduago Gaizka Salazar eta Mikel Caballero sartu ziren. Hasieratik bizkaieraz kantatzea erabaki zuten eta esan dezakegu erabaki ona izan dela. 2012ko azaroan atera zuten bosgarren diskoa: Zazpi kantoietan. Zazpi abesti entzun daitezke, non taldearen bilakaera nabarmena den. Kalitate handiko abestiak dira, baina hasierako indarra galdu barik.
MELENDI
ZEA MAYS
“Lagrimas desordenadas”
“Era”
Melendik disko berri bat atera du orain dela gutxi, Lagrimas desordenadas izenekoa. Azaroaren 13an salgai jarri zuten eta ikusten denez, arrakasta handia izan du. 1980an jaio zen Ramon Melendi, Oviedon. 2001ean hasi zen musikan El bosque de Sherwood taldearekin. Disko berriak 12 abesti ditu eta horien artean hauek daude: Tu jardin con enanitos, Lagrimas desordenadas eta beste batzuk.
Zea Mays euskal rocka egiten duen talde bilbotarra da. 1997. urtean sortu zen eta Euskadi gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zuen ondoren. Asier Basabe bateri joleak, Ruben Gonzalez baxu joleak, Iñaki Imaz gitarra joleak eta Aiora Renteria abeslariak osatzen dute taldea. Aurten Era bira bukatu ondoren, disko berri batean lan egiten hasiko dira eta udararako-edo edukiko dugu eskuragarri.
axular
14
2013ko otsaila
Filmak “Katixa, katu botaduna”
“La vida de Pi”
Sinopsia: Filma, Katixa izeneko kateme jostari, abenturazale eta irudimentsu bati buruzkoa da, berezitasun batekin: behin, etxe baten teilatuan zegoela, neska bat ikusi eta neska baten moduan jokatzea bururatu zitzaion. Handik aurrera bota politak janzten hasi zen.
Sinopsia: Pi Patel izeneko mutikoa da protagonista. Bere familiak zoo bat du Indian, baina Kanadara joatea erabakitzen du. Itsasontzia hondoratzen da, baina Pi salbatzen da. Sorpresaz betetako txalupa batean dagoela konturatzen da, eta edozer gauza egin beharko du bizirik irauteko tigre baten ondoan.
Iritzia: Hasieran ez geunden oso seguru gustatuko zitzaigun edo ez, baina ikusi ondoren gomendagarria da. Ume eta helduentzat. egilea: peru magdalena iraupena: 90 min. ainara manterola, naroa olaziregi
Iritzia: Tristea eta zati batzuetan barregarria. Asko gustatu zaigu benetakoa dirudielako eta bikain egina dagoelako. zuzendaria: ang lee aktoreak: suraj sharma, shravanthi sainath iraupena: 127 min. axular, eñaut
“El origen de los guardianes” Sinopsia: Santa Claus, Pazko untxia, Hortzetako Maitagarria eta Jack Escarcha aparteko gaitasuna duten pertsonaia ezagunen istorioa kontatzen du pelikula honek. Itzal bezala ezaguna den espiritu gaizto batek beldurra sartu nahi die haurrei... Azkenean lortuko al du Jack Eskarchak ume guztiak beregan sinestea? Iritzia: Umeentzako zela uste genuen, baina oso dibertigarria eta polita iruditu zaigu eta gustura ikusi dugu. zuzendaria: peter ramsey eta william joyce. marrazki bizidunak
iraupena:
97 min.
ainhoa martínez, aiora nicolás
“Pura vida” dokumentala, 2012ko ikusiena 2008an Annapurna mendian hil zen mendizale nafarrari buruzko pelikulak 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu zinema aretoetan. Annapurnan hainbat herrialdetako hamabi lagun bizirik erreskatatzen saiatu ziren arren, Iñaki Otxoa de Olza hil egin zen. Esperientzia hori kontatzen du dokumentalak. Irailaren 28an estreinatu zutenetik Pura vida dokumental ikusiena izan da eta laugarren postua lortu du ikusitako pelikula guztien zerrendan. Hurrengo erronka Goya sarietan izango dute, Dokumental Onenaren Saria jasotzeko hautagai izendatu baitute. Dokumentalarekin jasotako dirua SOS Himalaya elkartera bidaliko dute. iraitz goenaga, ekain mayoz
www.auzoka.net
15
Bideo-jokoak
2 o eta berare io Galaxy gurekin dag o ir o ri rr a e Super Mar b M r a e rr p 07ko Su ai japonia
n z‌ 20 Bros pertso ntzesa dato ri p na datorkigu ch a e Super Mario P bere jarraipe ario eta in W ra i, nao ig u ta L e , ra n izan ze etan, helburu kin bate n a o h ile a o g ltz u in a ra ir tan i dinosauroa ikuntzekin. O Galaxy bene zenbait berr lbatzea. Yosh ta sa io e a n ki ite a ie rr m e esa o emango d maila b joko gehiag o bere printz g ta k n e o a ri iz ra a a ke M d u u a z d honek gusia e eharko ta b e n u k, o rd ri ja a a M aurk gun tzuera, beste ba rabitatearen izango du la o g g , z la ka za n e a b h n tan ehe zen; batzue abenturari. L n izarrak bilt ta a eginez. xi n la a a g g e t h hainba estera b tik te a b a alaxi tan berriz, g
re, 1777. ain zuzen e h , o g a d a katu hasten da. iraultzan ko ltzarekin na u ko a ta ir e tu ko a ta B e k tiraniaBatu statu , gazte hone uda, Estatu n istorioa E n g e a n e o ko n h e te rt u a ko d n jo n e o tze Bide Historiako tzatu izenekoak, rrialdea eraso en eta guru e r ile h o n n za n te ilt o a H C b . o n k, in Frannaia urtea i natib n eta Benjam zehar, pertso rikar eta erd to e g n m a in a i ko sh a rd Jo e W . e u e d paregaorg Gazt Atal grafiko ea erabakiko k beste, Ge . a tz a e a d st ltx e a ko b , a tu u rk d ra u a o ng ing ko aukera ren a ekin topo eg irien ingurua -line jokatze h tu n a o rk m o ta Y fa e i , w a u e n d N pertso on eta c-rako balio eojokoa Bost iPhone eta P x, o b X , klinekin. Bid 3 S P joko honek bea daukan . baduzue ere
Creed 3 Assassins
, hiru ck Ops II Gerra Hotza la k, B ia : b y n t zo u z, D dutene arrakasCall of utenek esan iro bideojoko Ops II ikusi d arkak rtuko ditu. T
Black koaren m nduak uzta Call of Duty: arteak aurre eta sentime p k n ia e d rr u bere u a ir g u ko ir , eta h an izango d ri ty u to D is dimentsioeta f H o k ll a tia en za ernuen bat da C ek. Hirugarr garaiko gob ile n g re e tatsuenetako a re tz e o b H a tnamen ero dute eginez, Gerr , AEBn, Vie zi n u a ja b hobetzea esp u n K ra , o n b a lastu Errusi bat. Den la, on-line jo za , jokalariek e la b a ardatzetako n H . ta a e d ko nean. Aurre urgilduko aritu dira la ango dute. a n iz so ekintzetan m ra rt e ke p u a 0 25 jokatzeko ko bi urtez o salgai. eta Laosen jokoa sortze o e DS-rako dag id o B d . n a te d in o N g n ta a e iz l C aha , Wii, P layStation 3 Xbox 360, P
Edition n Play Academy 5 o m is urte sortu ze r u u la T la e n d a r in G dago, ora re. Gran Tu-
e inarrituta , hain zuzen rcademy-n o tik eratorrita ra ko eta laste tu ze lo Jokoa GT A rt u ko ih e b rt a tu n e ilo n p sa m ko is cade y eneta Station eta N die. GT5: A ile guztiei b n a te itz a a m rr e ja ra n re auke Horretaz rismo jokoa i dakartza. rte hartzeko a rr p e b n ta itu le u a rk n o iak ere u zi keta profesi ta talde berr igarri eta hir e h e rk g e st e la tx ko ta e 0 ai. TaEdition-ek 3 pack berriak ko dago salg a ko e -r 3 tz o n rg tio a ta m k yS gain, kotxea y Edition Pla T5: Academ G ko da. ra ik e n n a d tio Ja ta bai. Play S ki o b si lu sk e malez, jokoa
16
astetxea la salle ik
– lh 5.b
2013ko otsaila
Liburuak “Ezekiel” oro egilea: jasone os ar elk : a txe ale argit
“Ritak nobio a du” egilea: mikel valverde argitaletxea: elkar orrialde kopurua:
82
Rita neska bat da eta bere lagun minak Berta du izena. Egun batean, Bertak nobioa izatea erabakiko du eta Ritari laguntza eskatuko dio: Ritak, bere lagunak gustuko duen mutilaren mahaian amodiozko gutun bat utzi behar du. Mutilak Ritarena dela pentsatzen du. Gehien gustatu zaidana, Ritari gertatzen zaizkion egoera dibertigarriak izan dira. Beti arazoetan dago eta ez daki zer egin Bertaren adiskidetasuna berreskuratzeko. Liburuaren hasiera pixka bat aspergarria da, baina erditik bukaeraraino oso interesgarria izan da. Oso erreza da irakurtzeko eta ulertzeko. Nire ustez ondo dago eta gomendatzen dizuet, asko gustatuko zaizue eta. leire hernández,
a: orrialde kopuru
133
o mutila, Ezekiel, hamalau urtek bizi da. kin amarekin eta arrebare a mutiros Ros deitzen diote, “ar ebaarr re la” hain zuzen ere; be opa arr eta ren motxila, bizikleta Bi o. lak ue arrosak erabili ohi dit e ald k eti urte zituenean aitak etx eEz eta adrilan: Etxe, Ola, Leon egin zuen. Lau dira ko irabaziko tu bat egiten dute. Nork kiel. Lauen artean apus adrilan. ko tsuak gertatzen ari dira du? Ustekabe misterio nduta mi ite du, Leon Mariaz ma Ezekielek Elena maite sun ita ma . Liburu hau batez ere dago eta Maria Leonez piaz a, rio ina abenturak, miste o kontuetan aritzen da. Ba ek rtz ku ira Liburu atsegina eta keriak… sortzen dira. ari gomendatzen diot. erraza da, jende gazte dbh 2.b naroa caamaño,
6. maila
“Lehen amodioa Suedian” idazlea: joxemari iturralde
ri” “Rita tenisla l valverde idazlea: mike expuru an martin el itzulpena: ju : elkar argitaletxea purua: 64 orrialde ko
upop eta rock m Ritaren ametsa ba n atea da. Egu sika abeslaria iz rtu sa en logelara tean bere guraso ta hartzen du ke eta aitaren erra . zala erabiltzeko musika tresna be rha ta dute errake Gurasoek ikusi a ia izan nahi duel tzen eta tenislar pentsatu dute. tegurasoek Ritari Handik gutxira en em itzat. H aten diote opar em ra ke au o o. atek izki ra gertatuko za nis klaseetara jo torio eta abentu is t it, irakurba za in tu ha di ra iru dik aurre resgarria te in a et a rri ga barre i du Ritaren Liburua polita, izan dut. Merez oa uk st gu a et da tzeko erraza izan ea. rtz ku ira k ra abentu , 5. maila ctoria rivera
argitaletxea: ibaizabal
orrialde kopurua:
203
Risky 14 urteko mutil euskalduna da. Aste Santuko oporrak Suedian pasatzer a gonbida tu du bere aitak, honek lan egin behar duelako. Riskyk baiezkoa ematen dio aitari momentu latza pasatze n ari delako neska batekin. Suedian bere aitaren lagun batzuekin pasako ditu oporrak. Bertan, Ingrid izeneko neska bat ezagutuko du eta zeharo maiteminduko da. Gainera, neskak bere urtebetetze festara gonbidatuko du. Zer gertatuko da festan? Nire iritziz, liburu hau oso ondo dago eta asko kontatzen digu Suediako ohiturei buruz. Gainera, liburuak irakasten digu edozein tokitan sor daitekeela amodioa... aida nahikari melón holgado, dbh
1c
vi
la asuncion ikastetxea
www.auzoka.net
17
Denbora-pasak
Asmakizunak
Ezberdintasunak
Zazpi ezberdintasunak aurki itzazu.
Txirtxir uda osoan ezertaz arduratu gabe, orain negua iristean gose eta babesgabe. Zer da?
Ez da gizona, baina badu bizarra; zuria da eta ez da oihal ederra; berdea da eta ez da belarra; gozagarri da eta eragiten du negarra. Zer da?
Txisteak Mutiko batek tabernariari: – Emadazu litro bat ardo. – Zer nahi duzu, zuria ala beltza? Eta horrela erantzun dio mutikoak: – Berdin zaio, itsu batentzat da eta. – Aita, handia egiten naizenean amonarekin ezkonduko naiz. – Baina, semetxo, nola ezkonduko zara, ba, nire amarekin? – Zu ezkondu zinen, ba, nirearekin.
18
Marraztu
Zer jan du?
Irudia jarraituz osa ezazu alboko irudia.
Denbora-pasak
Hieroglifikoak
Labirintoa
Ea lortzen duzun beheko sarreratik erdiko gunera iristea. Zorte on!!! Nola du izena?
NE NE NE
aitor ikastola
6.b
www.auzoka.net
19
Zenbaki honetan… Foto Inkesta
2
Zer egingo zenuke 3 milioi euro irabaziko bazenitu? auzoka.net
Bideo-lehiaketa
3
erreportajea
Summa Aldapeta
10
Ikastetxe berria
Teknologia berriak 12 8K: Bereizmen ultra handia
115 zkia.
Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta Zubiri-Manteo.
Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua
Elkarrizketa Ekologia
4 6
Zer da nekazaritza ekologikoa?
Albiste bitxiak
Errezeta + Esperimentua kultur agenda
Badu, bada
Koordinazioa:
13 13
Euskarari buruzko erakusketa
Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com
Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com
7
Lege gordailua:
Mamut kume berria
Kirola
Donostiako Berritzegunea
SS-1496-2012 Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).
8
Maddi Aizpurua
www.auzoka.net
pertsonaia
Steve Aoki Disko jartzailea
9
Musika
14
Filmak
15
Bideo-jokoak
16
Liburuak
17
Denbora-pasak
18
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net