Auzoka Aldizkaria 113 zbka. 2012ko ekaina

Page 1

113. zenbakia 2012ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Edurne Pasaban

Tapoien birziklapena

Give up tomorrow


Foto inkesta

Nolakoa izango litzateke zure ametsetako eguna?

MAIALEN

IANIRE

ADRIAN

LAPARRA

APASTEGI

ARIAS

“Nire ametsetako eguna horrela izango litzateke: mutil “perfektu” batekin hondartzan eguna pasatzea. Gauean festa bat ospatuko nuke etxean nire lagun guztiekin. Ondoren, etxera lotara gonbidatuko nituzke denak. Hala ere, ez genuke lorik egingo, gau osoa argazkiak ateratzen eta hizketan pasatuko genuke”.

“Nire lagunak aldamenean, goiz eguzkitsu batean autobusa hartu eta jolas-parke batera joango nintzateke eguna pasatzera. Arratsaldean, parkea ixtean, “fast food” jatetxe batean afalduko nuke eta eguna ederki amaitzeko festa batera joango nintzateke, beste neska-mutil batzuk ezagutzera eta primeran pasatzera”.

ALEX

IVAN

JON

COBO

SANTANA

REVILLA

“Nire egun ideala larunbatean izango litzateke: bideoak ikusten, Play Stationean jolasten… hiru ordu igaroko nituzke! Ondoren, amonak prestatutako lasagna jango nuke eta segidan lagunekin elkartuko nintzateke. Gero, hondartzara, eta ahal izanez gero neska bat bilatuko nuke. Ondoren, telebista ikusi, Tuentira sartu eta gaueko ordu biak aldera oheratu!”.

“Txurroak txokolatearekin gosaldu eta zure taldearen partida jokatzera joan; finala, jokatu eta irabazi. Garaipena ospatzeko bazkari ederra egin. Arratsaldean taldekideekin Errealaren partida ikustera joan, eta hori ere irabazi. Ondoren, etxean, telebistan eskubaloiko At. Madrid vs Barca ikusi. Telepizzan afaldu eta akziozko film dibertigarria ikusi”.

Ametsak errealitate bilakatzen direnean

2

“Ametsetako eguna? Larunbatean izango litzateke. Gure partida irabazi eta horrekin batera torneoa. San Antonio Spurs-ek NBA irabazi eta goiz osoa PS3an jolasten ibili. Arratsaldean lagunekin Donostiara joango nintzateke eta McDonalds-en afaldu. Ondoren izozki bat jan eta ahal bada neska bat aurkitu, noski!”

“Nire egun idealak 24 ordu baino gehiago izan beharko lituzke eta oporretan izan beharko luke. Hawaiiko hondartza lasai batean esnatu nahiko nuke. Goiza hondartzan emango nuke surfean eta kitesurfean. Gero, hegazkin bat hartu eta Berasategirenean bazkalduko nuke. Arratsaldean ur-parke batera joango nintzateke. Arratsean ilargira joango nintzateke eguzkia ezkutatzen ikustera. Gauean, berriz, Finlandiara, aurora boreala ikustera”.

Gure eguneroko bizitzak, askotan errutina batean murgilduta, egun zoragarri batekin amestera eramaten gaitu. Ez dakigu posible izango den ala ez, baina amestea dohainik denez, denok izan ohi ditugu horrelako ametsak. Zerbait desberdina egitea, egun batez mundua beste ikuspegi batetik ikustea izango litzateke kontua. Hori dela eta, hainbat galdera planteatu dugu: Zein izango litzateke zure egun ideala? Norekin pasako zenuke? Nora joango zinateke? Zer egingo zenuke? la salle

2012ko ekaina


Auzoka.net

Sorkuntza bideo lehiaketaren II. edizioak baditu irabazleak!!! 27 lanetik 3 aukeratu ditu epaimahaiak Banakako atalean, Aritz Azpirotzek irabazi du lehen saria Patinatzen bideoari esker, eta taldeka Ikasbide Ikastolako LH6koak gailendu dira, Ondo pasa taldean dantzatuz lanarekin. Euskararen erabilera egokienaren saria berriz, Risi-Risa taldearen Girls&boys bideoak eraman du. Zorionak guztioi! Irabazleei dagokienez, banakako saria ematearen arrazoia hauxe izan da epaimahaiaren arabera: “Skate trikimailuak egiten abilezia ikaragarria erakusten duen patinatzailea izateaz gain, bideoa lantzerako orduan, ikus-entzunezko hizkuntza arauei erreparatu eta muntaia arin eta egokia egin du kamara mugimendu ez-

berdinak erabiliz eta pieza osoari erritmo egokia emanez”.

Risi-Risa taldeko kideek iPod suffle bat + 25€ko bonoa kultur produktuetan irabazi dute.

Aritz Azpirotzek iPod suffle bat + 50€ko bonoa kultur produktuetan irabazi du.

Auzoka 2. Sorkuntza Bideo-Lehiaketaren sari banaketa maiatzaren 20an izango da Victoria Eugenia antzokian.
Gainerako parte hartzaileak ere gonbidatuak daude ekitaldira, noski! Aurten, 27 bideo aurkeztu dira guztira; 22 taldekakoak eta 5 banakakoak.

Taldekako saria emateko arrazoia hauxe izan da: “Bideoan nabarmen azaltzen da egindako talde lana. Errazkerian erori gabe, koreografiak asmatu, entseatu eta lana aurkezteko modua ere zaindu dute”. Neska-mutil trebe hauek 200€ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100€ko bonoa kultur produktuetan irabazi dute. Azkenik, euskararen erabilera onaren saria emateko arrazoia, batik bat, jarioa eta freskotasuna izan dira.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Lan txukunak egin dituzue gero! Bideo irabazleak hemen ikusi lagunak: http://www.auzoka.net

Zorriaren lehiaketa Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzokan. Zorria topatzen baduzu, emaguzu horren berri info@auzoka.net-en. Erantzunarekin batera, zure izen-abizen, e-mail helbide, telefono zenbaki eta zein ikastetxetan ikasten duzun zehaztu. Lehiaketa irabazten duenak Mihiluze jokoa eskuratuko du. Ez galdu sari bikain

hori eskuratzeko aukera! Begiak zorroztu eta aurki ezazu zenbaki honetako zorria.

Zenbaki honetako oparia: Mihiluze jokoa. Aurreko zenbakiko (112) zorriaren lehiaketako irabazlea: Intxaurrondo ikastolako ikasle den Andrea Gomezek irabazi zuen saria, izan ere, 12. orrialdeko Megaupload logotipoan zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.

www.auzoka.net

3


JOSU OIARZABAL EGUZKI-BORDA BASERRIKO ARTZAINA

“Gure produktuen prezioa ez da 30

urtean igo”

Goizeko zortziak eta erdi pasatxo zirela abiatu ginen ikastolatik San Markos mendi aldera, Josu Oiarzabal artzainari elkarrizketa labur bat egiteko asmoz. Eguzki-borda bere baserrian irribarretsu hartu gintuen artzain gazte honek. Elkarrizketa gazta egiten duen lekuan bertan egin genion, eta hantxe gazta egiteko prozesu guzti-guztia erakutsi zigun. Elkarrizketa bukatzean, bere familiak ardiak gordeta zituen lekura eraman gintuen, eta han ardiekin gozatzeko eta argazki batzuk ateratzeko aukera izan genuen.

Zeintzuk dira artzain baten betebeharrak? Artzain baten betebeharrak ardiak zaindu, ardiak jetzi, gazta egin eta gero eta gehiago paperak betetzea da. Ordu asko pasatzen ditugu paperak betetzen. Artzaintzatik ondo bizi al daiteke? Krisia zerbaitetan nabari da? Bai, leku guztietan bezalaxe. Gazta kapritxo bat kontsideratzen da, hau da, postre bat, ez da behar-beharrezkoa. Jendeak uzten dituen lehendabiziko gauzak hauek dira. Hori dela eta, bai, krisia pixka bat nabaritzen da. Lan gogorra da artzainarena? Bai, gogorra da. Azkenean gustatzen ez bazaizu, ezinezkoa da, lan oso lotua da. Ordu asko sartu behar izaten dira, eta azkenean gustatzen ez bazaizu, oso zaila da ofizio honetan aguantatzea.

4

Diru-laguntzak ematen al ditu Eusko Jaurlaritzak artzaintzan aritzeko? Bai, diru-laguntzak ematen ditu Eusko Jaurlaritzak. Azken batean gure produktuak orain dela 30 urteko prezioetan daudelako, eta azkenean, kaleko jendeak edo kontsumitu behar duen jendeak eros dezan, prezio horiek mantendu egin behar dira. Eusko Jaurlaritzak diru laguntzarik emango ez baligu, gaztaren prezioa asko igoko litzakete eta jendeak ez luke erosiko. Zein da gazta egiteko prozesua? Lehenik eta behin, ardiak jetzi behar dira, ondoren esne hori ontzi batera botatzen da, eta 30-31 gradu arte berotu egiten da. Gero gatzagia botatzen zaio, eta 35-40 minutu uzten da gogortzeko, hau da, mamia egiteko. Mamia 37 gradura berotu egiten da, eta txikitu egiten da. Gero gatzura alde batera utzi eta masa bestera jartzen da. Ondoren,

“Lan oso lotua da, ordu asko sartu behar dira” gaztak moldeetan sartzen dira, eta prentsan zortzi ordu egoten dira. Handik pixka batera, gatz-uretan sartzen dira 12 ordu, eta ondoren, zuzenean kamerara. Inguruko baserritarren artean konpetentzia dago ea nork egiten duen gaztarik hoberena? Gaztari dagokionez, konpetentzia beti egoten da, baina konpetentzia handiena enpresa handiek egiten dute, beraiek guk baino esne kantitate gehiagorekin lan egiten dute eta. Idiazabal gazta egiten duzue, zein ezaugarri behar ditu gazta batek Idiazabalgoa izateko? Idiazabalgo gazta izateko, ardi latxaren es-

2012ko ekaina


Elkarrizketa

“Artzain eskoletan praktika gehiago bultzatu beharko litzateke� Gustatuko al litzaizuke zure seme-alabek lanbidea jarraitzea? Bai, gustatuko litzaidake jarraitzea, baina azkenean beraiei gustatu behar zaie, oso lanbide gogorra da-eta, lotua. Gustatzen ez bazaie, oso zaila da aguantatzea; horregatik, beraiei gustatu behar zaie.

“Udaran bospasei hilabeterako Aralarrera eramaten ditugu ardiak� nea eduki behar du, hori da ezaugarri bakarra. Zenbat urte daramatzazu artzaintzan? Noiztik egiten duzu gazta? Zergatik hasi zinen? Beste produkturik produzitzen duzu? Orain dela 14 urte hasi nintzen. Gustatzen zitzaidalako hasi nintzen. Txikitatik baserrian bizi izan naiz, eta beti izan ditugu animaliak. Ardiak ez genituen hainbeste ezagutzen, baina, hala ere, asko gustatzen zitzaizkidan, eta horrela hasi nintzen. Esnea eta arkumeak saltzen ditugu, hori besterik ez.

Arantzazun artzain eskola bat dagoela entzun dugu. Zu hara joan zinen ala bestelako ikasketarik egin duzu lanbide honetan aritzeko? Ez, Arantzazura ez nintzen joan. Hala ere, ikastaro batzuk egin ditut, gazta nola hobetu ikasteko. Azkenean, praktika da, teoria oso polita da, baina eskola horietan, nire ustez, praktika gehiago egitea bultzatu beharko litzateke. Zein ardi mota erabiltzen dituzu? Zenbat dituzu? Eta haien eremuak nolakoak dira? Ardi latxak erabiltzen ditugu eta 700 dauzkagu gutxi gorabehera. Neguan hemen egoten gara eta 20-25 hektarea inguru erabiltzen ditugu, baina ez dira gureak, errentan ditugu. Gainera, barruan pentsua daukagu, eta bertan egoten dira lasai-lasai. Udaran bospasei hilabeterako Aralarrera eramaten ditugu. Hilean zenbat esne edo gazta produzitzen duzu gutxi gorabehera?

Arkumeak jaio ondoren ardiek ez dute esne kantitate bera ematen. Esne garaia neguan hasten da eta udaberrian bukatzen da. Denbora horretan 70.000 bat litro biltzen ditugu, hau da, 10.000 kilo gazta egiten dugu, eta, gainera, 600-700 arkume saltzen ditugu. Zure familia gustura al dago zure lanbidearekin? Bai, azkenean beraiek badakitelako zer daukadan, badakigu lan lotua dela, ez duela ordutegi finkorik, adibidez, zazpietatik hiruretarakoa. Ni goizeko zazpietan lan egiten has naiteke eta gaueko bederatzietan buka dezaket; horregatik, nire bi urteko alaba oheratzera doanean besterik ez dut ikusterik izaten. julen iraola, erik labaien, jon catediano

www.auzoka.net

5


Ekologia

Tapoien birziklatzea Orain dela gutxi jendea tapoiak biltzen ari da dirua lortzeko eta diru hori umeen gaixotasunak sendatzeko erabiltzen ari dira. Tapoi horiek fabriketara eramaten dira eta tapoiak diruaren truke aldatzen dituzte. Jendea geroz eta tapoi gehiago biltzen ari da eta jende gehiago hasten da tapoiak biltzen interneten dagoen web orri batek sustatuta. Gure eskolan ere tapoiak biltzen hasi gara, ondoren elkarte batera eramateko. Era honetan tapoiak birziklatzen ditugu eta gainera dirua lortzen dugu haien truke.

Gure ingurua zaintzeko aholkuak 1. Ez bota zaborra lurrera. 2. Kotxea erabili ordez garraio publikoa erabiliko dugu, bizikleta, autobusa… 3. Ur gutxiago gastatu: hortzak garbitzen zaudenean grifoa itxi, dutxan zaudenean xaboia ematerakoan dutxa itxi. 4. Soberan gelditzen den olioa berrerabili dezakezu edo birziklatzera eraman, inoiz ez bota harraskatik behera! 5. Ez gastatu papera gastatzeagatik.

Garbigailu ekologikoa Gaur egun etxe guztietan garbigailua dago, baina ez dugu ahaztu behar duela denbora gutxi ez zegoela etxe guztietan. Era berean, elektrizitate gutxiago erabili nahi baduzu eta bizitza pixka bat gutxiago konplikatu… hona hemen nola EGIN GARBIGAILU EKOLOGIKO BAT: 1. Garbigailu zahar bat hartu 2. Gauza guztiak kendu, barruko danborra ezik 3. Danborrari biradera jarri 4. Arropa eta xaboia sartu 5. Ura gehitu 6. Biraderari eman 7. Ura bota urberritzeko 8. Biraderari eman ura zentrifugatzeko

Landare eta animali inbasoreak Landare eta animali inbasoreak dira beste leku batetik datozenak, eta batzuk naturarentzat txarrak dira. Adibidez: liztor asiarra, koipua, Panpako “Plumeroa”... Batzuetan, nahiz eta nahi ez, animali eta landare hauek gure ingurutik ezabatu behar ditugu, gure landaredia eta fauna izorratzen dutelako!

Orain arropa atera dezakezu eta eguzkitan jarri.

San Markoseko garbigunea Garbigunea etxean sortutako hondakinak gaika jasotzeko gunea da. Etxeko kubo edo zabor-poltsetan sar ezin daitezkeen mota askotako hondakinak eraman daitezke hara. Hala, birzikla daitezkeen osagaiak errekuperatu egiten dira. Zerbitzua doakoa da. Hauek dira garbigunean onartuko diren hondakin motak: • Etxeko obra txikien ondorioz sortutako eraikuntza-hondakinak eta hondarrak • Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa,… • Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak… • Tamaina handiko etxeko tresnak: koltxoiak, sofak, somierrak… • Metalak eta txatarra • Kimaketa eta lorezaintza hondarrak • Egurrak: paletak, altzariak, kaxak, oholtza… • Eta abar! ikas-bide

6

2012ko ekaina


Gizon batek narrasti itxura izan nahi du. Narrasti baten gorputza dauka, bere hortzek hiruki forma dute eta gorputza urdinez eta berdez erabat tatuatua dauka. Bere hortzak horiak dira, animali hauenak bezalakoak. Sudurrean guraize bat dauka eta mosketoiak belarrian. Mingaina erditik moztuta dauka. nora sanchez eta june de legarra, 4. maila

Itsas txakur bat Donostian

Oinak alderantziz

dituen emakumea

Wang Fangek 27 urte ditu eta Chonggingen, Txinan, jaio zen. Txinako gobernuak pentsio bat eman nahi dio oinak alderantziz dituelako, hau da, atzera begira. Hala ere, berak ez du onartu. Wang Fangen izaera oso sendoa da. Bere familiaren jatetxean lan egiten du eta pentsatzen du pertsona normal bat dela eta ez duela pentsiorik behar. Jaio zenean bere familiak pentsatu zuen arazoak izango zituela bizitza normala egiteko, baina bistan dago ez dela horrela izan. iker lopez, 5. maila

Futbol

kamisetak

Albiste bitxiak

Narrasti gizona

Ikasle heroiak

autobusean

Eskola autobusean zeuden hamar bat ikaslek autobusa gelditzea lortu zuten gidariak konortea galdu ondoren. Horrela, istripu larri bat saihestea lortu zuten. Autobuseko segurtasun kamerak erakutsi zuen Jeremy gazteak egindakoa. 13 urteko gaztea korrika gerturatu zen eta gidariaren bolantea hartu zuen. Haurrak oihuka hasi ziren eta Jeremyk autobuseko giltzak atera zituen. Poliki -poliki, autobusa gelditzen hasi zen. fernando romani, 4. maila

Gizonik handienak txikiena ezagutu du

Larunbatean donostiar batzuek foka edo itsas txakur bat ikusi zuten. Biologo batek aztertu zuen nolakoa eta nongoa zen jakiteko. Ipar Polokoa zela eta “itsas txakur bizardun� motakoa zela ondorioztatu zuen. Igandean desagertu zen kaiatik. Seguruenik, orain itsasoan dago igeri egiten Ipar Polorako bidean. adriana frias, 4. maila

Futbol kamisetak egiteko plastikozko botilak erabiltzen dira. Botila hauek hari bihurtzen dira eta honekin oihala egiten dute. Taiwanen egiten da lan guztia (botilak jaso, garbitu, hari bihurtu...). Kamiseta bat lortzeko zortzi botila behar dira. Oso inportanteak dira oihalaren koloreak. Kamiseta hauek FIFAn erabiltzen dira eta han oso zorrotzak dira koloreekin. Taiwan oso aurreratuta dago eta kamisetak primeran egiten dituzte. yanu kume-kangkolo, 5. maila

Munduko gizonik handiena eta txikiena Istanbulen elkartu dira. Gizonik handienak 2 metro eta 46 zentimetro neurtzen ditu eta bere izena Sulton Kosen da. Txikienak 75 zentimetro neurtzen ditu bakarrik eta bere izena He Pingping da. Orain oso lagunak dira. eduardo sanjurjo, 4. maila the english school

www.auzoka.net

7


Kirola

Iñigo Galarreta

“Ez nuen futbola egin nahi; nahiago nuen hain ezaguna

ez zen kirol bat”

Hamabi urteko izotz gaineko hockey jokalari donostiar honek afizioa ofizio bilakatu du. Izan ere, patinetan ibiltzea gustatu eta urte batzuk geroago hockeyan hasi zen 8 urte zituela. Egun, Iñigo Galarreta Txuri Urdin taldean aritzen da. Erdilari gisa jotzen du eta bere lana ekipoa eta jokoa kontrolatzea, antolatzea eta partidak irakurtzea da.

Nor zara? Iñigo Galarreta Betelu, 12 urteko izotz gaineko hockey jokalaria. Donostian jaioa eta donostiarra sentitzen naiz. Mariaren Bihotza ikastolara noa eta bertan lagun asko ditut. Esan daiteke pozik bizi naizela. Nola izan zen zure hasiera kirola honetan? Betidanik nagia izan naiz ibiltzeko eta gurasoek patinak erosi eta Erromara joan nintzen batean, ezer jakin gabe, patinak jantzi eta aldapa batean irristatzen hasi eta frenatzean, jendeak txalo asko egiten zidala jabetu nintzen (5 urte nituen). Aitak belar gainekoa egiten zuen eta bi osagaiak lotuta izotz gainekoa egitea erabaki nuen. Bestalde, futbola, oso ezaguna dugun kirol erregea, ez nuen egin nahi, nahiago nuen hain ezaguna ez zen bat. Zerk erakarri zintuen? Behin Txuri Urdinera eraman ninduten eta bertan 12 urtekoak ikustean neure burua bertan izatea gustuko izango nuela pentsatu nuen. Gurasoekin hitz egin eta hala hasi nintzen, lehenik patinatzen hiru urtez eta 8rekin hockeyan. Zein ekipotan zabiltza? Nik Donostiako Txuri Urdin hockey taldean jokatzen dut. Hor egin ditut orain arteko urteak.

Zer da gehien gustatzen zaizuna? Patinen gainean ibiltzea asko gustatzen zait eta jendeari hori ikustea asko gustatzen zaio. Jendea gutxi joaten da irrist egitera eta kuriositate handia pizten du. Nola irudikatzen dituzu datozen urteak? Noraino segitzeko asmoa duzu? Ahal dudan gehien jarraitu nahi dut, nekatu arte edo lanak utzi arte. Beti prest egoten al zara entrenatzera joateko, partidarako pronto egoteko, kanpora bidaiatzeko…? Bai, ikasketak areagotzen direnean partekatu egiten ditut.

“Jendea gutxi joaten da irrist egitera eta kuriositate handia pizten du” Ze giro bizi duzu ekipoan, ekipokoekin? Oso ona, aspaldidanik ezagutzen ditut eta harreman estua dugu. Kirola hau uztea pasa al zaizu burutik? Partidak gaizki ateratzen bazaizkit, badut horrelako pentsamendurik, bestela, oraingoz ez. Ba al duzu profesionala izango zaren susmorik? Urruti ikusten dut aukera hau eta gerorago pentsatuko dut. Zein beste afizio dituzu? Eskia gogoko dut eta urtero ahal badugu joaten gara. Gauzak jakitea ere gustatzen zait, kuriosoa naiz. Udan surfa egiten dut.

8

Zein hockey taldea, jokalaria dituzu gustuko? Nire jokalari gogokoena munduko jokalaririk onena da: Ovechkin. Lehengo urtean Alemanian izan nintzen torneo batean eta bertan ikusi nuen jokalari batek harritu ninduen bere jokoagatik. Mundialean Kanadako ekipoa gustatu zitzaidan. Zer egiten duzu partidetan? Ni erdilaria naiz. Nire lana ekipoa eta jokoa kontrolatzea, antolatzea eta partidak irakurtzea da. Ba al duzu golik, partidarik beti gogoan izango duzunik? Zergatik? Aurten, Bordelen berriki jokatutako partidan hiru gol sartu nituen eta gustura bukatu nuen egindako jokoarekin. Erabiltzen duzun jantzia erosoa al zaizu? Halako jantzia soinean jartzeak nagikeria ematen dit, baina ohitura hartu dut, denbora gutxiago behar dut eta jada ez dit buruhausterik sortzen. Zein titulu duzue jada? Eta ez baduzue, zein irabazi nahi zenuke? Dagoeneko hiru baditugu, liga bat eta Espainiako bi txapelketa, baita Gasteizko torneo bat. mariaren bihotza

2012ko ekaina


bertsolaria eta irakaslea 37 urteko bertsolari andoaindarrak bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, 1995an eta 2007an hain zuzen. Hamar urte zituela debutatu zuen jende aurrean, Hernanin, 1986an Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Ikasketez ingeniaria da eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kidea da.

Aitor Mendiluze Andoainen jaio zen 1975eko azaroaren 25ean eta Iruran bizi da emaztea eta bi semeekin. Mendira joatea, irakurtzea, lagunekin eta familiarekin egotea... dira bere zaletasun handienak. Ikasketez ingeniaria da eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kidea da. Euskal prentsan kolaborazio batzuk egin izan ditu eta horrez gain, zenbait musika talderentzat letrak egin izan ditu. Gaur egun bertso-eskolako irakaslea ere bada eta Gizarte Hezkuntza ikasten ari da. Aurten amaituko du. Egia esateko, denetariko bertsolariak daude: baserritarrak, ingeniariak, idazleak, arkitektoak, medikuak... denetarik. Hamar urte zituela debutatu zuen jende aurrean, Hernanin, 1986an Gipuzkoako Es-

Zein naiz?

?

Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en

Aitorren ustez, gauzak nahi bezala ez datozenean, egoerari buelta eman eta aurrera egiten asmatu behar da kolarteko Txapelketan. Bertsoak botatzeko zaletasuna ikastolan ikastetik eta aitarengandik datorkio. Seguruenik bietatik hartuko zuen. Horregatik hasi zen hain gazte. Aitorren ustez, poto egitea edo �zuri� geratzea posible da, hau da, tarteka gertatzen da gauzak nahi bezala ez etortzea, baina horrelakoetan egoerari buelta eman eta aurrera egiten asmatu behar da; hori ere bada inprobisazioa. Bertsolariak bertsotara-

1987an jaio nintzen Usurbilen. Txikitan Usurbilgo futbol taldean jolastu nuen. Sansen eta Errealean aritu ondoren, 2006-07 denboraldian Castellon aldera jo behar izan nuen. Nire debuta lehenengo mailan 2005ean izan zen Errealarekin, Madrilen. Galdu arren, izugarrizko poza sentitu nuen lehenengo mailan Errealarekin nire lehen partidua jokatu nuelako.

Pertsonaia + zein naiz?

Aitor Mendiluze

ko prestatzen dira, azaltzen du Aitorrek, eta beti darabilkie burua martxan. Hainbat txapelketetan parte hartu izan du, eta baditu sari batzuk. Bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, 1995 eta 2007an hain zuzen. Baina hori ez da hain garrantzitsua berarentzat. Bertsolaritza ikastetxeetan zabaltzen hasi dira. Hain zuzen ere, 2001ean hasi ziren Gipuzkoan. Egun, 140 ikastetxe inguru dituzte Gipuzkoan eta horietatik 28 Donostian daude. Denera ia 10.000 ikasle dira, eta beraien asmoa bertsoaren bitartez beraien trebetasunak garatzen laguntzea da. Proiektuak bertsolaritza eta ahozko komunikazioa lantzea du xede. Eta, joko eta ariketen bidez, bertsoak egitea eta kantatzea lortu nahi du. Esan daiteke bere asmoa betetzen doala, izan ere, Aitorrek ia mila ikasle ditu, eta 5.ekoak ondo ari direla dio, nahiz eta batzuetan bihurri samarrak izan. mundaiz

Nire lehendabiziko gola lehenengo mailan 2010ean izan zen Anoetan, A CoruĂąako Deportivoren aurka. Kontratua 2015. urte arte berritu didate.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa. Auzoka 113 zenbakiko irabazlea: Santo Tomas Lizeoko Borja Plazak irabazi zuen Mihiluze jokoa, izan ere, pertsonaia ezkutua Sebatian Vettel zela asmatu zuen.

www.auzoka.net

9


Erreportajea

Tuenti sarea,

gero eta hedatuagoa

Gaur egungo teknologien mundu honetan, Tuentia geroz eta hedatuago dago gure bizitzetan. Askotan uste dugu, bakarrik nerabeen gauza dela, baina argi ikus daiteke egunetik egunera gehiago zabaltzen ari den fenomenoa dela.

Tuentia sare sozial bat da, non argazkiak, jokoak… ikus ditzakegun. Tuentiak hizkuntza asko ditu, adibidez: euskara, gaztelera, galegoa eta abar; baina, kontuz!! Tuentia sare sozial bat izan arren, 14 urte baino gehiago izan behar dituzu bertan aritzeko: 14 urte ez badituzu hobe da Tuentia ez izatea. Sare sozial bat dela esaten dugunean, oro har, herrialde, adin eta ezaugarri ezberdinetako pertsonak elkartzeko eta harremanetan jartzeko modu bat dela esaten ari gara. Sare sozial honek etengabe bilatzen ditu erlazioak eta antzekotasunak. Honen ondorioz, etengabe iristen dira zure “helbidera” zure inguruko jende eta ekintzekin zerikusia duten hainbat gauza: jardueren eskaintza, zenbait pertsona lagun bezala onartzeko mezuak, hainbat notizia komentatzeko gonbiteak... Tuentiaren antzeko sare soziala da Fa-

10

cebook-a. Jende gehienak Facebook-a dauka, baina Tuentia jende gazte gehiagok erabiltzen du. Zarin Dentzel, Felix Ruiz, Joaquin Ayuso eta Adeyemi Ajao izan ziren Tuentiaren egileak. Argitalpen data 2006a izan zen. Halaber, Tuentiak bestelako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Txata, esaterako, pertsona batzuek beste batzuekin hitz egiteko erabiltzen dute. Oso jolas dibertigarriak daude baita ere, adibidez: Millionary city, Backiard monster, Aquaball…

Zentzuz eta bere neurrian erabiltzea garrantzitsua da. Kontrolik gabe erabiltzeak, ondorio kaltegarriak ekar litzake

Behar bada, belaunaldi helduagoentzat, gauza guzti hauek ez dira oso interesgarriak. Askotan gainera, zentzurik gabekoak eta denbora galtzea iruditzen zaie. Honen arrazoia, ezagutza falta izan daiteke eta bestetik, askotan gauza eta teknologia berri hauei zaien “beldurra”. Txata Dena dela, txata oso elementu garrantzitsua da, jendearekin momentuan hitz egiteko aukera ematen baitu. Elementu honek, izugarrizko garapena eta abantailak suposatu ditu, azkartasunean, praktikotasunean eta, oro har, eguneroko bizitzarako. Hala ere, “txat” honek baditu bere alde txarrak, izan ere, askotan egoerak, arazoak edo delakoak zuzenean eta aurpegira hitz egiteko ohitura galtzera bideratzen gaitu

2012ko ekaina


eta askotan gauza garrantzitsuenak ere, jendeak komunikazio bide honetatik bideratzen ditu, zenbaitetan, egon litezkeen arazoak edo zalantzak handiagoak bihurtuz. Honetaz gain, argazkiak ere ikus ditzakezu eta zure perfilean jarri, edo zure lagunaren argazkiak ikus daitezke. Bideoak ere ikus daitezke. Eta, esan bezala, oso ondo dago “txata”: lagunekin hitz egiten baduzu, segundo batean iristen baitzaie mezua. Mezuak bidaltzen badituzu eta zu deskonektatuta bazaude mezu pribatua izango da.

Jokoak Jokoak, Tuentiak eskaintzen dituen aukera erabilienetako bat da gaztetxoen adinerako batez ere. Joko hauek gero eta garatuagoak egiten dituzte, beti daude berrikuntzak, hobekuntzak eta, batez ere, efektu izugarri garatuak. Erabiltzaile askorentzat, joko hauek erabiltzea entretenitu eta “beste” errealitate batera igarotzeko modu errazena da, askotan nerabeak ulertuak eta identifikatuak sentitzen garen mundura. Honetaz gain, askotan joko hauek “sarean” jolasteko aukera dago, hau da, beste erabiltzaile batzuekin. Ondorioz, lagun berriak egiteko aukera ere egongo da, antzeko gustuak eta ezaugarriak izango dituzten lagun berriak, alegia.

Beste baliabideak Bestalde, “ekintza” bar sor dezakezu, adibidez: “Iñigoren festa”. Ekitaldi edo ekintza hauek oso interesgarriak dira, askotan egunkariak edo aldizkariak irakurri gabe zure inguruan gertatu, gertatzen edo gertatuko diren hainbat gauzez ohar-

Sare sozial honek etengabe bilatzen ditu erlazioak eta antzekotasunak erabiltzaileen artean tzeko aukera baituzu, eta gainera zure iritzia eman edo parte hartuko duzun ala ez esan ahalko duzu. Halaber, oso ondo dago zure lagunaren urtebetetzearen iragarpena, modu honetan beti gogoratzen baitzara zenbat urte betetzen dituen eta noiz diren zure lagunaren urteak; normalean honakoa agertzen da: “Hurrengo egunetan urteak betetzen ditu…”

Eta gauza gehiago dauzka, noski, bilatzailea adibidez.

Zentzuz erabili Gauza asko eskaintzen dira, aukera izugarriak, baina aldi berean, elementu berri hauek zentzuz eta bere neurrian erabiltzea guztiz garrantzitsua da. Izan ere, askotan neurriz kanpo eta inongo kontrolik gabe erabiltzen baitira eta horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake. Gai honi duen garrantzia eman behar zaio, eta horretan ere lan handia egin behar da guztion artean argi geratzeko teknologia eta sare sozial hauek dituzten arriskuak eta arazoak eta, horrela, kontu handia izateko zenbait egoeren aurrean. Gauza ez da beldurra sortzea, baina bai behintzat jendeari argi helaraztea ahalik eta informazio gehiena, askotan gauzak ez baitira diruditen bezain politak. Beraz, Tuentia oso dibertigarria da, eta horregatik 300 milioi pertsonek, gutxi gora behera, erabiltzen dute. Beraz animatu Tuentia egitera!!!!!!! mundaiz

www.auzoka.net

11


Teknologia berriak

Tekladun tabletak Tabletaren ukipen-teklatuarekin ez bazara moldatzen, jakin ezazu badaudela teklatua duten tabletak, baita tabletentzako diseinatutako teklatu eramangarriak ere. Dagoeneko badaude teklatua duten tabletak. Asus etxeko Slider modeloari, adibidez, teklatua pantailaren azpitik ateratzen zaio. Idazteko erosoagoa da, baina pisu dezente gehitzen dio tabletari. Teklatuek tableten beste ohiko gabezi batzuk ere betetzen dituzte, esate baterako, USB eta HSMI portuak dituzte, memoria txartelen irakurgaiak‌ Une honetan tableta bat izatekotan, iPad bat adibidez, teklatu solteak ere aurki ditzakezu. Tabletari teklatua egokitzea atzerapauso bat dela pentsa dezake norbaitek, baina kalean, etxean zein lanean erabiltzeko aukera ematen digunez, aukera berriak zabaltzen dizkigu. dani pinargote

Ultrabook-a, txikia eta eraginkorra Azken urteetan erabili izan ditugun ordenagailuak gogorrak eta potoloak dira. Gaur egun, berriz, txikiak eta arinak dira eta bateria iraunkorragoa dute. Mota askotako ordenagailuak ditugu, baina badakizue zer ote den ultrabook-a? Txipak gero eta txikiagoak dira, gero eta potentzia handiagoa eta energia gutxiago kontsumitzen dute. Horri esker, ordenagailuen bateriak denbora gehiago irauten du. Eman duten azken pausua ultrabook-a da: ordenagailu txikia, arina eta eraginkorra. Asus Zenboak izenekoaren neurriek arreta osoa eramaten dute: hiru milimetroko lodiera dauka aurrealdean eta zentimetro bat baino gehixeago atzealdean. Kilo bat pisatzen du eta Windows 7 sistemarekin dabil. ane garcia

Telebista adimenduna hemen da Orain etiketa bat gehiago daukate telebista berriek: Smart TV, Telebista adimenduna. Ezaugarri nagusia Internetera konektatzen dela da. Helburua ez da ordenagailu bat bezala erabiltzea, bideo -zerbitzuak Internet bidez jasotzea baizik. Horretarako, interfaze bereziak ditu eta telebistentzat diseinatutako web nabigatzaileak. Youtubek bisita egin dezakezun telebista-kanal bat dauka, beste aukera da bideoklub birtualetan filma erosi edo alokatu eta telebistan ikusten ari zarena ere sare sozialen bidez komentatzea. Batzuek 3D irudiak ematen dituzte ere, baina betaurreko bereziak beharko dituzu. Teknologia berri guztiekin gertatzen den bezala, oraindik oso garestia da. Argi dago benetako interaktibitatea telebistara ekarriko duen aro berri baten atarian gaudela. ane garcia, ainara girones

12

2012ko ekaina


ak

+e

ke”a c p u C “

Errezeta + esperimentua + agenda

Errezeta

Indar ikuse Mate riala: zina • Kan dela

tua en

o irin ia egitek g o ia g 0 0 • 1 iki legam rakada tx a) a il o k 1 • un gurin (big • 100 g azukre • 100 g tza a • 2 arrau rakada txiki bainil a il o • 1 1/2 k sne k: rakada e • 2 koila egiteko osagaia a ) e a Gainald n (bigun kada guri lu ti a k 1 • kre kada azu oa • 4 katilu hia gazta zorrotx lp e d • Phila iki bainila rakada tx • 1 koila

sperim

k:

Osagaia

• Alum in • Jela iozko poto (lata) • Pos bat poloa k • Ura • Ont , zi in: eta gatza • Mat handi bat Nola eg n bota irina, legamiana ondo x a atea ta de • Lab rdak arte. n o 1. Ontzi b rtutako gurina e g e e r ta ako e u artu skular ondoren minutu) ondo elk stu eta ruak a h a n P (4 ta tu r e o ta o z b nahas e n a d n a u -b ra: Bota u ak banan r hotz tan 2. Arrautz snea eta bainila. e e ld o m a hotz-h r e en pape azkenik otza e ontzi hand madalen i g a u s r a p m o o k toaren on dadin. batean eta 3. Eginda ete arte. B k jela ti b ota e ta a skular ee b ruak. rruan. Kand koilarakad ura eta mold u bota 2/3 rt a s n g M a e ainea bea n jarri atxardekin la piztu eta bat ututan la ir b p ja a 4. 20 min tu direnean. e o k ntzi r t o o it o d a e t z an eg on z iten d en. Bereha heldu eta k i guztiak i. ikusik atera ho a g a s o u o la a o en so rr ea egitek inua e entzungo ndelaren ainean ja Azken duzu. Best d t 5. Gainald ta madalenen g a e uzu u ik lurrina e rak ontzia , jar ezazu bi minututa a t e nahastu r a n n la tz zuk in (hau da, zu ta buruz be sutan mant en darrik e lo h egin g a behera) era ur hotz ndu. . Poto abe. a due a zan axul patuk n ar liz eoa o da

kultur agenda

Antzerkia barra barra udaberrian! Bi hitzordu guztiz erakargarri izango ditugu gozagai maiatza osoan zehar eta ekainaren hasieran antzerkigintzaren esparruan. Honatx:

Gazteen Antzerki Topaketa

24. edizioa maiatzaren 4an hasi zen eta ekainaren 15ean amaituko da. Donostialdeko antzerki talde amateurren eta eskoletako taldeen erakustaldia da eta Donostia Kulturak eta Antzerki Eskolen antzezpen interesgarri eta berritzaileez gozatzeko aukera ematen du. Aurten, talde hauek parte hartuko dute: Maiatza (4) El circo del bol, Nasdrovia · (6) Tres, la rata india · (7) Las nuves de otoño, Bidebieta institutua · (21) Volpone, Marga Altolaguirre (22) Baserrian galdurik, Sudur punti · (23) Beldurrei ateak itxi, Laguness Bortz · (24) Trabajo Para Siete, Ivim Antzerki Taldea · (25) Dirua, Zurriola Antzerki Eskola · (27) La Felicidad de Estar Enferm@, Ezezagunok

L@s Desconocid@s · (28) Reescribiendo El Principito, Espresiogunea 1 eta Dantza Gunea · (29) Hamelingo Flautista, Zurriola Antzerki Eskola · (30) Udako gau bateko ametsa, Zurriola Antzerki Eskola

jaialdia, eta Donostiako erdiguneko eta zenbait auzotako taberna eta lokaletan egiten da. Musika eta umorea, bertsoak, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu.

Ekaina (02) Gertaerei begira, Boxtok · (7) Hitzezko erasoa, Zurriola Antzerki Eskola · (11) Din Dan Don! Ezinean · (11) Criaturas, Ivim Antzerki Taldea · (12) Love Actually, Binahi · (12) Cleta’s Volta, Marga Altolaguirre · (12) Adulteros, Tiragul · (13) Los ciegos, Marga Altolaguirre · (13) 7tik/3, Zurriola Antzerki Eskola · (14) Las tres gracias de la casa de enfrente, La Rata India

Aurten, maiatzaren 17tik ekainaren 3 arte burutuko da eta 21 eszenatokik hartuko dute parte zirkuitu honetan, ia gehienak hiriko tabernak direlarik. Orotara, 10 taldek eta banakako artistak eskainitako 23 ekitaldiz osatuta dago jaialdiaren programazioa.

Informazio osoa hemen topatu: www.donostiakultura.com

Bada, euskarazko lanak bi dira. Batetik, Peio Etxekopar eta Asisko Urmenetak elkar hartuta euskalduntasunaz arituko zaizkigu Beste aldekoak izenburuko lanean; eta, bestetik, Aldatzen laguntzen antzerki taldeak bikote harremanez jardungo du Ispilua lanean.

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia

Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da Poltsiko Antzerkiaren

Gure aldizkari honetan, euskarazko emanaldiak nabarmenduko ditugu. Badakizue, hala ere, programazio osoa ondoko estekan topa dezakezuela: www.donostiakultura.com.

www.auzoka.net

13


Musika

LAUROBA

BRUCE SPRINGSTEEN

“Iglu bat basamortuan”

“Wrecking ball”

Talde donostiarrak 13 kantu dakartza, pop eta rock melodia berriekin. Iker eta Haritz Lauroba anaiek 2005ean eman zuten euren lehen kontzertua Donostiako Intxaurrondoko Gaztetxean. Donostiako 2006ko pop-rock lehiaketan garaile atera ziren eta bi disko grabatu zituzten… Eta kontzertu mordoxka eman ondoren, maiatzaren 4an Laurobak hirugarren lana aurkeztu du. Lehen singlea Zer egin eta zer izan da.

The Boss-ek (Bruce Frederick Joseph Springsteen ) kaleratu duen azken diskoa Wreccking ball da. Datorren ekainaren 6an Anoetan egongo da zuzenean abesten. Gu aurreratu gara eta dagoeneko disko osoa entzun dugu. Wrecking ball Springsteen-en betiko estilokoa, rock klasikoa, iruditu zaigu. Hala ere, oso gustukoa izan dugu eta gure artean Death to my hometown abestia arrakastatsuena izan da.

ENKORE

MANEL

“Faktore komunak”

“10 milles per veure una bona armadura”

Enkore 2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde gaztea da. Multiplo komun txikiena izan zen Enkore taldearen lehenengo EPa; Zatikatzaile komunetako handiena bigarrena. Eta 2010ean Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuten. Horren ondorioz Enkore taldeak bere lehen lan luzea kaleratu zuen: Faktore komunak. Diskoaren lehen bideoklipa dugu Dantzan dantzan. Abestia oso melodikoa da.

Manel Kataluniako pop musika taldea da eta katalanez abesten du bakarrik. Taldea 2007. urtean sortu zen eta hurrengo urtean lehenengo diskoa aurkeztu zuen: Els millors professors europens. Beraien bigarren lana 2011. urtean kaleratu zuten: 10 milles per veure una bona armadura. Disko honetatik Boomerang abestia, bere pop-folk erritmoarekin, gustatu zaigu.

katalin erauso

14

2012ko ekaina


Filmak 3

“Soul Surfer”

“REC Genesis”

“Los juegos del hambre”

Sinopsia: Benetan gertatutako istorio bat da. Bethany Hamilton izeneko 13 urteko neska gazte bati gertatutako ezbeharra kontatzen du filmak (tiburoi batek beso bat errotik atera zion), eta egoera horri nola aurre egiten dion.

Sinopsia: Koldo eta Clararen ezkontza eguna da. Festa hastear dago, gonbidatu guztiak arropa dotorearekin eta opariekin agertzen dira. Bazkalostean musika jarrita dantzan eta edaten hasten dira. Ez dakite zer gertatuko den. Panikoa hastear dago…

Sinopsia: Pelikula honetan, hainbat auzotako neska eta mutil bana hautatzen dituzte joko batzuk egiteko. Joko horien helburua bizirik ateratzea da, parte hartzaileek elkarren artean borrokatu behar baitute eta aurkaria hil. Irabazle bakarra egongo da. Horrela, bere esku egongo da askatasuna.

Iritzia: Pelikula hunkigarria da eta edozein adinetako pertsonak joan daitezke. Anima zaitezte!

Iritzia: Oso film ona da, odol asko ikusten da, beldurgarria izan daiteke.

zuzendaria: sean mcnamara aktoreak: lorraine nicholson, helen hunt, annasophia robb 106 min.

zuzendaria: david ribet aktoreak: clara (leticia dolera), koldo (diego martín) 80min.

aitor vazquez, nerea vazquez

nahia azparren, julen oilokiegi

Iritzia: Oso pelikula ona. Hasiera zaila ulertzeko, baina gero ikaragarria irudituko zaizue. zuzendaria: gary ross aktoreak: stanley tucci, wes bentley 142 min. aitor vazquez, nerea vazquez

“Give up tomorrow”, Giza Eskubideen Zinemaldiko garaile Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia irabazi du Michael Collinsek zuzendutako Give Up Tomorrow filmak. Vol Spécial lanak Amnesty International Saria jaso du, eta Los monstruos no existen film laburrak Gazte Epaimahaiaren lehen saria. Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria, berriz, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarrari eman diote. Give Up Tomorrow filmak Paco Larrañagaren kasua erakusten du. Poliziaren ikerketa eta epaiketa kontatzen ditu, eta ustelkeria nagusi den sistema batean heriotza-zigorra nola ezarri zioten salatzen du. Hamabost urte geroago, Larrañagak bere kasua aurrez aurre azaltzeko aukera izan du Donostian. a. ama bhi

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

lgai jarri a. 2011n sa d a ko jo o e rtsona ko bid na baino pe te etan sortuta tu zu a n B e tz tu a a ts st en ,E ehien Battlefield 3 izan du eta p koa da eta g ia ta d e n n a re h e a b o st h miaka korik zuten eta arr lari bakarreko s uko gerra jo ka d jo n : u e M d . u u a d d si odu n jola gehiagok ero lasteko 3 m na batzueki Jo so rt i. e a p b e re st e e a b rtsona salduenetako (jokoa duten en beste pe u a d u d a o ko m o e (j a lin on odu sio modua, line misio m etan) eta on ld ta i b ke daite kezu). ak egin ditza batekin misio

Battlefield

3

n inspiratuta denboraldia ko 9 0 0 2 . a d koa te bat dakar, F1 2009 urako bolan tako bideojo u itx rt la so u ko rm a o F tz eta bat egin e. 1 kontsolaren ditu: lasterk guztiak daud k a itu in u rd rk e F1 2009 Wii zi sb ta e e n zaitezke, lde d uko pilotu gidari bat iza ke. Jokamo ko ite la a u a d rm dago eta ord o tu a F id 1 kin, nboraldi oso akuarekin g z bezala, de ino gehiagore lit a a b b ri jo o o la g baina nunch e n ka id a jo B iz i . ra bat naka edo b errealak baiti tako asteburu so e o n k e a b dezakezu ba itu zu u ke rk t egin deza , batez ere zi lasterketa ba oso onak ditu o fik ra aduzu. G … zu izu, behar b d n e tz egin dezake in a sk a handia e koak laguntz da. 2010eko rdinen sorta e sb e a. d ko o -j bideo bideojokoa d ko sortutako sistemadun ra ko sla e e o tz f ts n k, n a a n ko ii joko y-re Wii Party, W an jokatzeko n. Mario Part e te ld zu eta h : tu e a b ri ra o le g ra ka i go kate urriaren 8an las ditu gutx ditu eta hiru jo in 0 at rd 8 b e k a sb te e in itz d g u u bako utiko a 13 joko mod jokoak. Mod akoitzak urr b rko ta zo te e o n te ik la b a ke esk ta jokoak eta jokalariek parte har deza k, hamarreko a b o e in w a b ko y jo 4 rt o z, rio Pa t bide ra. Gehiene z. GameSpo tsuak eta Ma ie re h lo a n ko o ita h fik a ra beharko du n Arrazoiak, g n nota gisa. o zi n a m e t . a tzi b a izatea ta azkarrago hobeagoa e

Wii Party

ty Black Ops y a. Call of Du t u D f o l bideojokoa d l ako b Ca ta k u ia rt b so n h-ek ne (zo

reyarc DS, ipho t Black Ops T ox 360, Wii, b X , 3 bideojoko ba S P Call of Duty ta pertsonako na da e e o g lp 3 n ita e n ko rg e e a h . st e 7 la L Jo sagaren balio du. iak hiltzeko. indows-erako ea eta zonb d n modua eta je ko n ta zu karrik) eta W itu itu e layer” d biltzen d p ra lti a e u k a “m rm ko a e vich errusiarr jolast da, non a eta Drago toria, online d is n h e ko : e e tz d st ro u la a a jo d ig n esparru 68. urtean pertsonareki enengoa, 19 duko edozein n u . m ra k, a ke zonbiak. Leh n u e a lburua; bigarr biak hiltzeko arrenak, zon hiltzea da he g u ir h , ta e u ten d aukera ema

16

mariaren

bihotza

2012ko ekaina


Liburuak “Ismaelen istorioa edo itsasoa nola zeharkatu zuen”

“ B e st e g u ” mendoza idazlea: asier elkar : ea tx argitale ivan mata : ia ar marrazkil rua: orrialde kopu

idazlea: d’ádamo francesco itzultzailea: koldo biguri argitaletxea: aizkorri

80

bere burua Kristianek ez du an, ahots lu argi ikusten ispi eta odol tu di batzuk entzuten banpiro : du usaina gustukoa gainera a et bihurtzen ari da la bere re di bere gurasoak ez rkitzen au ak benetako guraso rasoak gu ko du… Bere beneta unak ag zil bi n ondoan bizi dire raro ar , k” ra dira,“Morgandar biziin ek so ra tako gu Orain bere bene k. na oso u re di ha k ru ra bu ar sam tuko da? Li rta ge r Ze . du o rioak tzeko aukera izang e banpiroen isto tu zait, batez er di iru ria ar sg re inte ! gogoko ditudalako o naroa caamañ

marrazkilaria: david de ramon

orrialde kopurua: 145 Ismael Afrika Iparraldeko mutiko bat da. Bere gurasoekin eta bi arrebekin bizi da. Aita arrantzalea da eta Ismael ere arrantzale hasi da lanean aitarekin. Egun batean itsasoa gaixotu egiten da eta berarekin arrainak. Geroz eta arrain gutxiago dago eta urrunago joan behar izaten dute arrantzatzera. Gau batean aita itsasora atera da eta ez da gehiago itzuli. Ismael eta bere familia ezer gabe geratu dira eta egoera geroz eta larriagoa denez, Ismaelek bizimodu hobearen bila itsasoa zeharkatzea erabakitzen du. Istorio honen bidez, afrikarrek Europara iritsi arte bizi izan dutena kontatzen digu; immigrazioaren alderik gogorrena. Istorio polita da, asko gustatu zait eta irakurtzeko oso erraza izan da. sabiñe sahonero

“Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia”

“Erregina bahitua” idazlea: aitor arana

argitaletxea: ibaizabal

idazlea: katixa agirre

marrazkilaria: olatz garcia orrialde kopurua:

94

Johanna Albretekoa erregina da eta lo dago. Lamiek eta sorginek ekaitza dagoen bakoitzean Johanna esnatzen saiatu behar dute, baina ezinezkoa zaie. Horretarako okinak duen domina behar dute. Beraz, okina aurkitu behar dute eta erreginari soinean jarri. Elenak eta Martinek izaki berezien laguntzarekin okina aurkitu behar dute erregina salbatzeko. Hori lortu arte mila abentura izugarri eta misteriotsuak bizi izango dituzte. Zer gertatuko da? Lortuko al dute erregina askatzea? Erantzunak jakin nahi badituzue irakur ezazue liburu hau. Benetan merezi du.

argitaletxea: elkar

orrialde kopurua:

175 Amaia Lapitzen ama arkeologoa denez, uda Palenquen (Mexikon) igaro behark o dute honda kin maien eremuan. Bertan, Mario izenek o mutil bat ezagu tuko du eta elkarrekin Carlos Agirre nagus iaren gorpua aurkitu ko dute. Honen hilketa ri buruz datuak lortzer a joango dira, baina polizia k ez dizkie gauzak erraz jarriko. Hilketa argitzeko abentura izugarri batean sartuko dira biak. Liburua gustatu zait misteriotsua delako. Irakur ezazue abenturaz betea dago eta! nerea hermo

camila gomez la asuncion ikastetxea

www.auzoka.net

17


Denbora-pasak

Gurutzegrama Gurutzegrama osatu.

2

1.- Gertaera baten adierazpena, berria. 2.- Hamahiru eta bat. 1

3.- Isekaren sinonimoa. 4.- Laguntzen duena.

5

5.- Bizileku finkorik ez duena. 6.- Kolpeak emateko esku erreminta.

4

6 3

Hieroglifikoak Labirintoa Dortoka kumeei amarengana iristen lagundu. Nora erori da?

Zer hartu ditu?

18

2012ko ekaina


Tren elektriko bat Altsasutik Iru単era doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea? botatzen. Tren elektrikoek ez dute kerik

Sudokua Saiatu azpian duzun sudokua osatzen.

9

6

7

3

5

4

2 5

1 4

9 Nola globo bat zulatu bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe? Globoa hutsik egonda.

Denbora-pasak

Asmakizunak

9

7

5 2 7 6

8

4 6

3

7

7

5

4

2

9

8

3

5 3

2

6

8

8

2

Esamesak Asktan ny byn ln +go 2dltzen dgut etxrk. Nortzuk dira? G byno zharrgk dr, byna ia egnro dade grkin. Nortzuk dira?

Ezberdintasunak Bi irudien arteko zazpi ezberdintasunak aurkitu.

1 byn +go dtug t guz ezbrdnk irkstn dzkg. Nortzuk dira?

Kolre asktako izn dytk: Marro iln, narnj, hor... Zer da? Ber burblek eztrrin kiklmak sortzn dizkgut, 1z er udn. Zer da? Etx +entan lat do botln urktu dezkgu hozkyln. Zer da? aitor ikastola

6.b

www.auzoka.net

19


Zenbaki honetan‌ Foto Inkesta

2

Ametsak errealitate?

erreportajea

Tuenti

10

Gero eta hedatuago dagoen sarea

auzoka.net

Bideo-lehiaketa

3

Elkarrizketa

4

113 zkia.

Ekologia

6

Parte hartzen duten ikastetxeak:

teknologia berriak

Albiste bitxiak

7

Itsas txakur bat Donostian

Telebista adimendua 12 Internetera konektatzen de telebista

Errezeta + Esperimentua

13

kultur agenda

Antzerkia gozamenerako

Aitor ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikasbide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Kattalin Erauso, La AsunciĂłn, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Sto Tomas lizeoa, The English School eta X. Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza:

13

Gazteen Antzerki Topaketa eta Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com

Kirola

8

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

pertsonaia

Aitor Mendiluze

9

Bertsolaria eta irakaslea

www.auzoka.net

Musika

14

Filmak

15

Bideo-jokoak

16

Liburuak

17

Denbora-pasak

18

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.