Auzoka Aldizkaria 117 zbka. 2013ko ekaina

Page 1

117. zenbakia 2013ko ekaina Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea

Futbola eta ikasketekin egin nahi dut aurrera

Nagore Agirre

Be water my friend


Foto inkesta

Zer uste duzu dagoela bizitza ostean?

PATXI

ANE

JOKIN

ELIZALDE

CASTELLANOS

RODRÍGUEZ

Heriotzaren ondoren, gure gorputza utzi eta mamu bihurtuko garela uste dut. Munduan bizi eta bizidunak ikusi ahal izango ditugu, baina haiek ezingo gaituzte gu ikusi. Hildako guztiak, mamuak direla eta elkar ikus dezaketela uste dut. Gainera, mamuek ez dute jateko ezta lo egiteko beharrik.

Hildakoan, berriro jaioko garela uste dut, nahiz eta ez garen ezertaz gogoratuko. Hau da, beste itxura bat dugu, jarrera ezberdin bat. Noizbait, guztiok beste bizitza bat izan dugulakoan nago, baina, uste dut ez garela ezertaz oroitzen. Bukaera, beste hasiera bat dela pentsatzen dut.

Bizitzaren ostean, betirako hilda gaudela uste dut. Dena entzun eta senti dezakegu, baina ezin gara mugitu. Soilik, entzun eta sentitu. Heriotza gerta dakigukeen gauza txarrena eta gogorrena da. Baina, denoi gertatzen zaigu noizbait eta ezin zaio horri bueltarik eman.

OIER

LEIRE

NAHIA

MARTÍNEZ

MARTÍNEZ

FERNÁNDEZ

Bizitza amets luze bat da. Hiltzen garenean, amets horretatik esnatu eta bizitza erreala biziko dugu, paradisua izeneko leku zoragarri eta ametsezko batean. Bizitza izeneko amets luze honetan, momentu zail asko biziko ditugu, baina aurre egin beharko diegu. Horretan, bizipenek gidatuko gaituzte.

Paradisua, zerua, mamuen erreinua…

Hiltzean, beste zerbaitetan bihurtzen gara, animalia edo gizakia. Baina, ez gara geure aurreko bizitzako ezertaz gogoratzen. Hil ondoren nolakoak izango garen gure izaeraren araberakoa da, aldatu egiten garelako. Halaber, landare bat edo beste bizidun bat ere izan gaitezkeela uste dut.

Beste planeta batera joango gara bizitzera, baina beste gorputz batean. Ez gara aurreko bizitzaz gogoratuko, eta beste lagun zein familia bat izango ditugu. Gainera, beste itxura eta pentsaera bat izan, eta gauza ezberdinak ere egingo ditugu. Ezin dut imajinatu nola biziko nukeen neure bizitza!

Zenbait pertsonek hil ondoren gertatuko denari beldurra diote. Beste batzuek, berriz, bestelako izaki bihurtuko garela uste dute. Zuk zer uste duzu dagoela heriotza eta gero? Paradisua, zerua edo mamuen erreinua? Gure gelakideek iritzi ezberdinak dituzte. Baina, haien ustetan, argi dago ez garela lurrean usteldu eta hezurretan geratuko. herri ametsa

2

2013ko ekaina


Auzoka.net

Epaimahaiak aukeratu ditu sorkuntza bideo lehiaketaren III. edizioaren irabazleak Taldekako atalean Jakintza Ikastolako LH5ekoak gailendu dira, Anonimousen misterioa bideoari esker. Euskararen erabilera egokienaren saria berriz, Ikasbide Ikastolako LH6ko taldearen Gure auzoak bideoak eraman du. Banakako ataleko saria hutsik geratu da lanik aurkeztu ez delako. Ordea, epaimahaiak erabaki du aipamen berezi bat ematea Udaberriko txinpartak bideoari, La Salle San Luis LH5eko ikasleek aurkeztua. Zorionak guztioi! Irabazleei dagokienez, taldekako saria ematearen arrazoia hauxe izan da epaimahaia-

ren arabera: “Hizkuntza zinematografikoa erabiltzen trebeena izan den lana delako. Asmo zinematografikoa erakutsi dute alor teknikoan eta bestetik gidoi alorrean ere. Aipatzekoak dira muntai lana, plano ezberdinen grabaketa, elipsia,...”. Euskararen erabilera onaren saria emateko arrazoia hemen: “Gai originala asmatu dute. Hiriarekin zerikusi zuzena duena. Eta gai hori kontatzeko rap-a erabiltzea ere originala iruditu zaigu. Hizkuntzak kultura adierazpen garaikideekin duen lotura erakusteagatik Euskara erabilera onaren saria merezi dute”.

Anonimousen misterioa

Azkenik, epaimahaiak erabaki du aipamen berezi bat ematea Udaberriko txinpartak bideoari, flashmob-a egiteko lantalde handia koordinatzeak erakusten duen antolamendu eta koordinazio ahalmenagatik. Aurten, 16 bideo aurkeztu dira guztira; 16ak taldekakoak. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Lan txukunak egin dituzue gero! Bideo irabazleak hemen ikusi lagunak: http://www.auzoka.net/bideolehiaketa

Udaberriko txinpartak Gure auzoak

Zorriaren lehiaketa Zenbaki honetan ere, aurrekoan bezalaxe, zorri bat ezkutatu dugu Auzoka aldizkarian. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena info@auzoka.net -era helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emango dugu. Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren

azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, info@auzoka.net-era erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu.

Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa. Auzoka 116. zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Saioa Garcia Gato izan da, Herri Ametsa Ikastolako ikaslea. Zorria 5. orrialdeko Janin Granados Gizarte Hezitzaileari egindako elkarrizketan zegoela ederki ikusi zuen.

www.auzoka.net

3


NAROA AGIRRE

“Pertikan, urtetik urtera joan behar dudala gero eta argiago daukat�

Santo Tomas Lizeoan ikasle zela hasi zen Naroa Agirre atletismoan, ikastolako gimnasioan makila zahar batekin jolasean. Handik Anoetako atletismo pistara, eta pertikari esker, ETB-n dagoen kalerik ezagunenera: Goenkalera. Ingurugiro zientziak ikasi zituen eta orain praktikak egiten ari da gure artean. Aukera hori ezin izan dugu galdu, eta elkarrizketa egin diogu Naroari.

Naroa, zer moduz berriz Santo Tomas Lizeora bueltan etorrita? Oso ondo. Ingurugiro zientziak ikasi ditut eta orain praktikak egiten ari naiz Lizeoan. Bere garaian klase eman zidaten irakasle askorekin aurkitu naiz. Eta egia esan, polita izan da berriz ere hona itzuli eta jende ezagunarekin elkartzea. Lizeoko oroitzapenik ba al duzu? Bai, eta ditudanak oso onak dira. Txiki txikitatik hasi nintzen hemen ikasten eta gaur egungo bigarren batxilergoa den arte hemen pasatu nituen urteak. Hau da, nire haurtzaroa eta gaztaroa. Egia esan, aitortu beharra daukat Lizeoko oso oroitzapen polita daukala. Gainera, koadrila ere oraindik hemengoa daukat! Orokorrean, esango nuke txikitan kontentu bizi izan nintzela.

4

Nola hasi zen atletismoarekin duzun harremana? Oso erraza izan zen. Ikastolan bertan hasi nintzen. Hasieran, Lehen Hezkuntzako 4. Mailan, aukera egin behar genuen kirol bat hautatzeko, eta nik bi hartu nituen: alde batetik, saskibaloia eta bestetik, atletismoa. Beraz, sartzea oso erraza izan zen, ez nuen gehiegi pentsatu behar izan. Zergatik aukeratu zenuen pertika? Atletismoan hasi nintzenean, atletismoko proba guztiak probatu genituen ikastolako gimnasioan. Pertika ezin zen saltatu, eta makil batekin ibiltzen ginen hor tontoarena egiten. Hasiera batean, luzera jauzian hasi nintzen eta horretara dedikatu nintzen denbora tarte batean, momentu horretan gehien gustatzen zitzaidana zelako. Baina,

“Behin pertika probatu eta gero, pentsatu nuen, hau da gehien gustatzen zaidana� behin aukera izan nuenean pertika probatzeko, nire golkorako pentsatu nuen: hau da gogoko dudana, hau da gehien gustatzen zaidana. Eta gaur egun, pertikarekin jarraitzen dut. Pertika jauzilari gisa, Olinpiar Jokoetan ere izan zara, ezta? Bai, bitan egon naiz. Lehenengoz 2004. urtean Atenasen (Grezia) eta bigarrengoz, 2008. urtean Pekinen (Txina). Bata zein bestea, oso esperientzia onak izan ziren.

2013ko ekaina


Noiz arte uste duzu iraungo duzula kirolari bezala? Ez dut uste asko geratzen zaidanik. Gaztetan, 23- 24 urterekin, nire kirolari karrera oso luzea izango zela uste nuen. Orain berriz, urtetik urtera joan behar dudala pentsatzen dut. Aurten aurtengoak, eta hurrengo urtean, ba ez dakit. Lesioak ere izan ditut eta urtetik urtera joan behar dudala gero eta argiago daukat.

Pena iaz Londresen egon ez izana, lesionatu egin nintzen eta! Parte-hartzera joatea oso polita da, baina ikustera joateko ere bai. Kirol ezberdinak gustatzen bazaizkizu, Olinpiar Jokoetan denetik daukazu.

Erorketa garrantzitsurik izan duzu? Ez, pertika ez da oso arriskutsua, batzuetan hala dirudien arren. Bitarteko onekin eta pertsona bat beti ondoan izanda, orokorrean ez da batere arriskutsua.

Non ikusten duzu zure burua etorkizunean? Ez dakit. Aurrez esan bezala, Ingurugiro zientziak ikasi ditut, eta ez dakit, behin erretiroa hartu eta gero, atletismoarekin edo kirolarekin zerikusia daukan lanen batean aritzeko aukerarik izango dudan. Bestela, nik ikasitako karrerarekin zerikusia daukan zerbaitean lan egitea gustatuko litzaidake. Irakasle izatea ere gustatzen zait, beraz, ez dakit non bukatuko dudan edo zer aukera izango dudan etorkizunean.

Zein da zure errekorra pertikan? Nire jauzirik handiena 4,56 cm da. Pertikaz gain, Goenkalen ere aritzen zara. Nola hasi zinen? Goenkalen hasi nintzen pertikarengatik. Behin markak egiten hasi eta pertikari esker, ezagun bihurtzen hasi nintzen. Horrela, egun batean Goenkaletik deitu zidaten atal batean ateratzeko. Gero, jarraitu nahi al nuen galdetu zidaten. Proba bat egin, eta paper bat eskaini zidaten. Eta pentsa, gaur egun oraindik hor nabil. Biak gustatzen zaizkit, baina gehiago sentitzen naiz pertika-jauzilari, aktore baino. Zer sentitzen duzu saltatzerakoan? Sentimendu ezberdin pila bat, baina esplikatzen zailak direnak.

santo tomas lizeoa, dbh

www.auzoka.net

2a

5

Elkarrizketa

“Etorkizunean ez dakit non bukatuko dudan edo zer aukera izango dudan�


Ekologia

Eko azoka, kontsumo taldea Kontsumo taldeak, ekoiztutako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako taldeak dira. Baserritarrak, astero bere produktuekin osatutako otarrak prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hauetako bakoitzak hilean behin, kuota bat ordaintzen dio baserritarrari. Otarra osatzen duten produktuen kantitatea, ordaintzen den kuotaren araberakoa izan ohi da, taldeko kontsumitzaile guztientzat, hilero berdina.

Kontsumo talde batek, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko hurbiltasuna sustatzen du. Gainera, kontsumo talde batek onura ugari eskaini ohi ditu: • Bertako nekazaritza bultzatzen da eta ekoizle berriak egotea ahalbidetzen du. • Lekuko ekonomia ere bultzatzen du, prezio duinetan lan eginez bai ekoizle bai kontsumitzailearentzat. • Ekoizteko eredu ekologikoa eratzen du eta lurraren emankortasuna zaintzen du, baserriaren biziraupena bermatuz. • Elikagaiaren ekoizteko era eta nekazal errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du. • Elikadurak subiranotasunaren alde egiten du, elikagaien inguruan erabakitze ahalmenak berreskuratuz, bai ekoizleek, baita kontsumitzaileek ere.

Donostiako Kontsumo taldeak Miramongo Taldea, Bidebietako Desazkunde Taldea, Egiako Kontsumo Taldea, Amarako Taldea, AntiguaOtarrak, … AntiguaOtarrak Donostiako Antiguo auzoko pertsona talde bat elkartu eta bertako nekazariekin harremanetan jarri ginen. Hauen artean, gure taldeak ezarritako irizpideak betetzen dituen edo hauetara moldatzeko asmoa dutenak aukeratzen ditugu. Hemen taldearen irizpideak: 1. Hurbiltasuna. 2. Agroekologikoan produzitzea edo horretarako joera edo asmoa izatea. 3. Inplikazioa. 4. Langileek lan baldintza duinak izatea. 5. Nekazaritza aktibitate nagusia izatea. 6. Nekazari talderen baten partaide izatea. 7. Bizarra lepoan euskara elkarteko kontsumo taldea. 8. Produktu ekologikoek baserritik mahaira. Nekasare ekimenaren azalpena Nekasare proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, sarea josi nahi du ekoizle eta kontsumitzaileen artean, euren arteko harreman zuzena sustatuz (salerosketa), bitartekaririk gabe, eta arrazoizko prezioan. Bestetik, produkzio eta kontsumo ekologikoak eta osasuntsuak osatu nahi ditu.

Era horretan, eta baserritarrekin egindako hitzarmenari esker, kontsumitzaileak truke -harreman horren parte dira, eta produktuen ekoizpen-prozesuak bermatzen dituzte. Parte-hartze horri gure bermerik onena ematen diogu eta esan behar dugu ez gatozela bat gaur egun hain modan dauden zigilu ekologikoekin. Zigilu ekologiko horiek errentagarritasun eskari zehatz batzuei erantzuten diete soilik eta kontuan hartzen diren baldintza teknikoak baino ez dira. Ez dira baloratzen agroekologia kontzeptuaren barruan sartzen diren baldintza sozialak, ingurunekoak, ekoizpen-sistema, etabar. Nekasarek baserritarren lana duina izatea nahi du, benetako irtenbidea eman nahi dio egungo baserritarren egoerari, horretatik bizi ahal izateko eta aldi berean, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak eskaintzea.

santa teresa dbh

6

3

2013ko ekaina


Dinosauro

iPhone bat

baten arrautza Bilbon

Bitxikeria baino, erotzeko moduko berri bat dakarkizuegu. Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Urte honetan, Britainiako bitxigile batek, 500 diamante baino gehiago jarri ditu iPhone batean. Mugikorra pizteko botoiari, diamante arrosa bat itsatsi dio. Baina, ez edozein diamante, 7,6 kilatezko diamante bat baizik! Bitxigile honek, urrezko WII bat ere egin du. Sormen handiko bitxigile honek ez dauka mugarik. Zer izango ote da hurrena?

Arrautza erraldoi batek Guggenheim museoaren parean zegoen auto bat txikitu du. Gertakariak, Twitterreko erabiltzaileak aztoratu ditu eta hainbat pertsona gertatutakoa ikustera hurbildu dira. Dirudienez, street marketing kanpaina bat egon daiteke albiste honen atzean, baina oraindik ez da ekimenaren egilearen berri izan. Orain, ekimenaren egilea nor den edota arrautzaren ama agertu arte itxaron beharko dugu. Adi!

10.000 krokodiloren ihesaldia

Hegoafrikan

Hegoafrikan krokodiloen haztegi ugari daude, ibaietan bizi diren animali hauen larruazala, luxuzko produktuak egiteko saltzen delako. Duela gutxi, Hegoafrikan izandako uholdeak aprobetxatuz, haztegi batetik 10.000 krokodilok ihes egitea lortu zuten, horietako asko Limpopo ibaira iritsiz. Poliziak, ihes egindako krokodiloen ehiza hasi du, zenbait bizilagun, krokodiloak eskuekin harrapatzen hasi baitira, nahiz eta, momentuz, ez dagoen gizakiei egindako erasoen berririk. Poliziak, gauean harrapatzen ditu animalia gehien, errazagoa baita krokodiloak iluntasunean antzematea, begiek distira gorria dutelako. Azkenik, krokodilo gehienak ez dira bi metroko luzerara iristen, baina, hala ere, Hegoafrikako eta Zimbaweko Poliziak Limpopo ibaiko uretan ez sartzeko gomendioa eman die inguruko herritarrei.

Albiste bitxiak

8.000.000 $-ko

Burmuin bat, bi burmuin

Gizakiak burmuin bakarrarekin konformatu behar dugu. Baina, badira bat baino gehiago duten pertsonak. Horietako bat da Adela Calero, hiru burmuin dituen emakumea. Adela, Houstonen bizi da, bi urterekin hiru hizkuntza hitz egiteko gai zen (alemana, frantsesa eta gaztelania) eta egun, NASA-rentzako egiten du lan. Ezkonduta dago eta bere senarra iturgina da. Bere adimen gaitasuna 386koa da, Aristoteles eta Einstein juntu baino azkarragoa delarik. Antzeko kasu bat Ricardo Hesserena da. Hau lau burmuinekin jaio zen, baina bi bakarrik erabili ahal ditu.

dbh

1 mundaiz ikastetxea

www.auzoka.net

7


Kirola

ANDER GARMENDIA

“Futbolean lagun asko egiteaz gain, asko

ikasi dut”

Txikitatik gustatu izan zaio Ander Garmendiari futbolean aritzea. Hasiera batean, aitak bultzatuta hasi zen jolasten eta ondoren eskolako patioan. Horrela, Sanse eta Vasconia bezalako taldeetan aritu ostean, egun, Errealean ari da. Futbolean ondo pasatzeaz gain, lagun asko egin ditu eta gauza ugari ikasi. Jarraian Anderrek esandakoak.

Nork lagundu zintuen mundu hau ezagutzera? Nire aitak bultzatuta hasi nintzen, baina patioan ere asko jolasten nuen. Gola sartzeak ilusio berezia egiten zidan.

“Eskolako patioan, golak sartzeak ilusio berezia egiten zidan”

Zergatik aukeratu zenuen futbola eta ez beste kirol bat? Zalantzak izan nituen saskibaloiarekin, baina nire lagunek futbola aukeratu zutenez, neuk ere hori aukeratu nuen.

Gustura al zaude egiten duzunarekin? Garrantzia ematen diet futbolari zein ikasketei. Momentu batzuetan nekosoa gertatzen bazait ere, biekin aurrera egin nahi dut, futbola oso gustukoa dudalako eta ikasketak beharrezkoak direlako.

Zein jokalari duzu eredutzat? Hasieran, Aranburu eta Iniesta. Gaur egun, Illarramendi eta Mascherano. Jokalari hauek nire postu bera dute eta euren jokatzeko era gustukoa dut.

“Aurten Errealak harro sentiarazten nau” Nolako bidea egin duzu orain arte? 9 urte nituela, ikastolako taldean hasi nintzen. Handik gutxira Sansera egin nuen salto eta urtebetera Vasconiara. Behin Vasconian 3 urte eginda, iaz Errealera joan nintzen. Printzipioz, 2 urte egingo ditut eta gero gerokoak.

Nola bizi duzu taldekoen arteko lehia? Taldekideekin ongi konpontzen naiz, zelaian gure borroka txikiak ditugu, baina zelaitik kanpo lagunak gara. Partida dugunean adibidez, elkarrekin talde sendoa osatzen dugu. Zer amesten duzu futbolean? Zein ekipo daukazu buruan? Ahalko banu Lehen Mailan jokatu nahiko nuke eta Errealeko jokalaria izan. Asko gustatuko litzaidake kirolarekin orokorrean, eta futbolarekin batik bat, lotura duen zerbait egitea.

Zer da gehien gustatu zaizuna? Lagun asko egiteaz gain, asko ikasi dut. Esaterako, jokoaren teknika, lagunengana moldatzea eta hainbat momentutan neure buruarekin lehiakorra izaten jakitea.

Zergatik aukeratu duzu Erreala? Txikitatik gustuko dut. Gainera, aurten Errealak harro sentiarazten nau. Zein dira zure ezaugarriak? Jokalari langilea naiz eta baloiak lapurtzen ona naizela uste dut. Nola osatuko zenuke futbolari perfektua? Jordi Albaren abiada, Iniestaren teknika, Xaviren taldekidetasuna, Xabi Alonsoren jokoa antolatzeko gaitasuna, Messiren erregatea, Cristiano Ronaldoren indarra, Puyolen erasokortasuna eta Griezmannen ausardiarekin osatuko nuke. mariaren bihotza

8


Pertsonaia + zein naiz?

Ashley Michele Greene

Crepusculo filmeko Alice Cullen aktoresak film berria egin du

1987ko otsailaren 21ean jaio zen Jacksonvillen (Florida). Hasieran, modeloa izan nahi zuen, baina interpretazio klaseak hartu ondoren, alde batera utzi zuen modelo izateko ideia eta aktoresa lanei heldu zien. Gauzak horrela, Crepusculo filmarekin egin zen ezagun. Orain, Alice Cullenen papera alde batera utzirik, pelikula berria egin du, LOL izenekoa (Laughing Out Loud), Miley Cyrus eta Demi Moore aktoresekin batera.

Ashley Michele Greenek 2006. urtean hasi zuen bere aktoresa karrera. Telebistako telesail batzuetan atera zen, Punk’d eta Crossing Jordan saioetan esaterako. TATU musika taldearen bideoklip batean ere parte hartu zuen. 2008. urtean, Alice Cullenen papera egin zuen Crepusculo historian. Eta errepikatu egin zuen historia horren hurrengo pelikuletan, hau da, Luna Nueva, Eclipse eta Amanecere-ko bi zatietan. 2009. urtean, besteak beste, Summer’s Blood izeneko pelikulan protagonista izan zen eta 2010. urteko irailaren 12an MTV Video Music Awardseko aurkezlea izan zen.

2010 eta 2011 urteen bitartean film hauetan parte harte zuen: Skateland, Radio Free Albemuth, Butter eta A warrior’s Heart. Duela gutxi, Ashley Michele Greenek LOL izeneko film berri batean parte hartu du. Film honetan, Ashley izeneko neska gazte baten papera egiten du, non, Lola protagonistaren klasekidea den. LOL pelikula frantses batean oinarriturik dago eta bertsio estatubatuarreko protagonista Miley Cyrus abeslari eta aktoresa da. LOL filma, teknologia berrien erabilera eta pertsonen arteko harremanetan hauek duten eraginari buruz da. Izan ere, munduan geroz eta gehiago erabitzen

dira YouTube, iTunes, Twitter, Facebook eta antzerakoak. Horrela, Lola protagonistaren amak, Anne (Demi Moore), nahi gabe bere alabaren egunerokoa irakurtzen du, eta berak dituen arazoak bere alabaren antzekoak direla konturatzen da. Pelikula hau egiteko 11.000.000 dolar baino gehiago behar izan dituzte, eta lortu duten sarrera 27.602.652 dolar izan dira guztira. 2013. urteari begira, Ashley Michele Greene film berri asko egiteko asmotan da. Hementxe zerrenda: CBGB, Random, The boom boom room eta Olivia Twisted. Argi dugu etorkizun handiko aktoresa baten aurrean gaudela. Zorte on Ashley Michele! irene insausti

Zein naiz? Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en

Chicagon jaio nintzen, baina baserri batean hazitakoa naiz. Bertan, marrazki bizidunak egiten hasi nintzen eta egindako famatuena arratoi bat izan zen. Hasieran zuria zen, baina urteek aurrera egin hala, kolorea eman nion. Historiako lehenengo marrazki bizidun koloreduna izan zen. Besteak beste, nik asmatu nuen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian, Mogli, eta beste pertsonaia batzuk ere. Biriketako

gaixotasun batengatik hil nintzen eta baita estresak jota, baina egindako guztiagatik harro nago. Aitortuko dizuet: sortu nuen pertsonaia gogokoena Mike Mouse izan zen. Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25 €ko bonoa. Auzoka 116. zenbakiko irabazlea: Maialen Torrubia izan da, Mariaren Bihotza Ikastolakoa. Maialenek pertsonaia ezkutua Kristen Stewart dela asmatu zuen. adriana setién the english school

www.auzoka.net

9


Erreportajea

“Be water my friend”,

aurten ere summa aldapetara heldu da Duela hiru urte hasi eta kurtsoz kurtso ikasle, irakasle eta guraso eskuzabal eta kolaboratzaileen laguntzarekin, asmo handiko proiektu pozgarri hau aurrera eraman izan dugu. Aurtengo erronka, Togon, neskentzako barnetegi bat eraiki eta atontzea izan da. Eta eskolako gurasoekin “Be water my friend” festa antolatuz, helburua lortu dugu.

“Be water my friend” festa solidario eta dibertigarri bat da eta honen helburu nagusia, Afrikako pertsonentzat dirua jasotzea da. Aurtengo festa martxoaren 9an ospatu genuen, Summa Aldapetako Chaminade eraikuntzan, arratsaldeko hiruretatik iluntzeko hamabiak arte luzatuz. Bertan, gauza ezberdinak egin genituen. Adibidez, futbol eta saskibaloi partiduak, txikientzat antolatutako ekintzak, dantza ikusgarriak eta joko dibertigarriak, tartean, sokatira eta brilleta. Arratsalde hasieran, umeok jolastu genuen eta gero opari zozketaren txanda iritsi zen. Besteak beste, hotel batean egonaldiak, futbol kamisetak, kafe makinak, gorbatak, bandejak eta bestelakoak zozketatu ziren. Denetarik! Baina, festa honetan, gurasoek ere parte hartu ahal izan zuten. Horrela, antolaturiko ekintza ezberdinetan parte-hartzeko, norberaren izena emateak 3 euroko kostua zuen eta lortutako dirua Togora, hau da, Afrikara eramango dute. Beste ekintzetako bat, arratsaldeko seietan ospatu genuen meza izan zen, non, festa hau zergatik eta zertarako egin genuen gogorarazteko eta festa soilik ondo pasatzeko ez zela gogoan izateko balio izan zuen. Jakin, festa honen ikurra bi esku elkarturik direla, bata zuria, eta bestea urdina. Bi

10

GURASOEN IRITZIA Teresa Gorostidi “Benetan egun zoragarria pasa genuen martxoaren 9an. Eskolako Festa taldeari eskertu behar diogu, batez ere hau guztia aurrera atera ahal izateko antolaketa ezin hobea lortu zutelako. Zehazki, gertakari honetarako prestatu zen webgunea ere zoriondu nahiko nuke. Aurretik beste honelako jarduera bat egin izanaren esperientzia, noski, lagungarri izan da oraingoan. Aipagarria da baita ere, ekintza ezberdinetarako beraien laguntza eskaini zuten hainbat eta hainbat guraso, gazte nahiz irakasleren parte-hartzea. Hala eta guztiz ere, ziur nago egunaren arrakastaren funtsezko arrazoia, sarreran zintzilikatutako kartel batean

idatzitakoan dagoela: “Gogoan izan!!! Togo dela eta gaude gaur hemen!!!”. Cecilia Naval “Ohore eta zorte handia izan da jai honen antolakuntzan parte-hartzea, eta zerbait aipatzekotan partaideen borondatea aipatuko nuke. Jende pila hurbildu zen beharrezko edozein ekintzetan lagundu eta parte-hartzeko: kamiseta salmentan, tonbolan, enkantean, eta abar. Beste batzuk, adibidez, azkeneko gauzak jasotzeko, partidu guztiak amaitu arte geratu ziren! Nahiz eta gogo handia izan, irakasle, guraso eta ikasle guztien parte-hartzea izango ez balitz, ez genuke lortuko. Eskerrak denoi.”


IKASLEEN IRITZIA Alexia Gamboa “Asko gustatu zitzaidan polita eta oso dibertigarria izan zelako. Joko asko zeuden. Adibidez, futbola, saskibaloia eta pin-ponga. Eta gainera, Togoko umeei lagundu genien!” Lucia Cayuso “Festa nire gustukoa izan zen. Pentsatzen dut askotan egin beharko genukeela horrelako festaren bat.” Nerea Ucar “Oso polita iruditu zitzaidan: eskolan egindakoa gustatu zitzaidan, baina batez ere larunbateko jokoak”.

esku hauen artean ur tanta bat osatzen dute eta besteak beste, Pepe Reina futbol atezain ospetsuak babestu zuen ekimena. Baina, ez pentsa guzti hau bat-batean sortu zenik, ez! Hilabete bat lehenago, kamiseta eta edalontzi salmenta egin genuen, eta Summa Aldapeta, txartelez apaindu genuen. Txartel batek horrela zioen: “Zurekin hobeto”. Gainera, ikastetxeko txoko guztiak guk egindako horma-irudiez bete genituen eta bertan Haiti, Togo, Camerun, Republica Dominicana, Eritrea, Somalia, Ruanda eta beste herrialde asko agertzen ziren. Guzti honen bidez, zorte handia dugula eta Euskal Herrian inon baino hobeto bizi garela ohartzeko balio digu.

Elkarrizketa MAITE JIMENEZ kolaboratzailea

Nola azalduko zenuke hitz gutxitan “Be water my friend” zer den? Hirugarren munduan dauden behar eta ezbeharrei aurre egiteko laguntza solidarioa da. Festa, jai egun honetan parte-hartzen duten pertsona guztien laguntzari esker aurrera eramaten dugu. Nola jaio zen? Festa, eskolako “Grupo Pastoral Familiar” delakoaren ideia bat martxan jarriz hasi genuen. Eta noiz hasi zen? Duela hiru urte. Guztiok, heldu zein gazteok, planetan dauden ondasunak guztiontzat direla kontutan hartuta.

Zuk zer egiten duzu? Ni animatzaile bat naiz. Ikasleak joko eta jarduera guztietan parte hartu dezaten animatzen ditut. Eta aurtengo helburua lortu dugu, ezta? Bai, denon artean 23.000 euro lortu nahi genituen Togoko umeei bidaltzeko eta dagoeneko bidean daude. Eta bukatzeko, beste zerbait aipatuko zenuke? Bai. Nahiz eta lan handia izan, horrelako kanpaina bat egiteak merezi izan duela. Urtero ez bada ere, bi urtetik behin, jarraitu beharko genuke horrelakoak egiten. Animo, Summa!!!

ikasbide ikastola

www.auzoka.net

11


Teknologia berriak

Newground Gaur egun sormen gaitasuna frogatu beharra dago. Bideoak Youtuben zintzilikatzen ditugu eta marrazkiak devianArt-en. Baina zer egiten dugu gure Flash lanekin? Non jartzen digutu? Newground-en alegia, non, hainbat bideojoko, marrazki, bideo eta musika biltzen dituen. Newground, interneten aurki dezakegun flash webgune handiena da eta bertan nabigatzea oso erraza da. Beraz, zure lanak nonbait jarri, edo, besterik gabe, denbora pasa nahi baduzu, guztiz gomendarria da. diego valencia blanco, iván fernández lerín

Caffe Sospenso Ekintza solidario bat burutzera gonbidatzen duen ekimena da, irabazi-asmorik gabea eta konfiantzan oinarritua. Katilu bat erosteko baliabiderik ez duen norbaiti aldez aurretik kafe bat ordaintzean datza. Idea hau Italiako Napoles hirian sortu zen, eta sare sozialei esker hainbat herrialdeetara zabaltzen ari da. Nola funtzionatzen du? Lehenik, tabernei eta lokalei proiektuarekin bat egitera gonbidatu eta ekimenaren funtzionamendua azaltzen zaie. Edaritegi bakoitzak web orritik jeitsi dezake lokala ekimenari atxikituta dagoela adieraziko duen bereizgarria. Nortzuk hartu dezakete parte? Jatetxe edo taberna orok, eta kafe bat ordaintzea nahi eta ahal duen edonork. asier caso, aitor presa, andoni aizpurua, borja arias

Doako 10 alternatiba WhatsApp-aren aurrean Doako mezuak bidaltzeko aplikazioen arteko lehia geroz eta handiagoa da. WhatsApp gehien erabiltzen dena izan arren, azkenaldian izan dituen arazoek eta Android sistemako erabiltzaileek aurrerantzean zerbitzuagatik ordaindu behar izateak, aplikazioen arteko lehia areagotu dute. Hona Google Playn eta App Storen eskuratu ditzakezun beste aplikazioetako batzuk: Sportbros, Line, Viber, Wechat, tuMe, Chad2win, ChatOn, GroupMe, NimmBuzz Messenger, Pinger. jon ander vázquez, aitor lopetegi eta manuel yeren

Google Glass betaurrekoak Hasiera batean zalantzak eragin baditzake ere, Google betaurrekoek munduarekin elkarreragineko modu berri bat eskainiko digute. Zalantza guztiak argitzeko Googlek bideo labur bat argitaratu du, non, Google Glass interfazea nolakoa den eta behatzekin nola kontrolatu daitekeen erakusten duen. Ahots bidez elkarreragitea ere posible da. sandra, joseba eta borja

cebanc

12

2013ko ekaina


+e

sperim

tua en

Puxika dantza

Patata tortilla

Materialak:

• CD zahar bat. • Plastikozko botila baten tapoia (kantinplora itxura duten horietakoa, ireki eta itxi egiten dena). • Puxika bat. • Plastikozko kola. • Zinta isolatzailea.

Osagaiak: • 3 patata • 6 arrautza • Gatza • Olioa

Nola egin:

1. Tapoia CDaren er dian itsatsi kolarek in. 2. Puxika tapoiaren muturrean ipini (ez ahaztu muturra altxatuta eg on behar dela) eta zinta isolatza ilearekin ondo-ond o lotu. 3. Puxika puztu CD aren aldeko zulotik eta lurrean utzi nola mug itzen den ikusteko. lh5 maria auxil iadora

Nola egin:

itu, laukitxoetan moztu eta 1- Lehenik eta behin, patatak zur olio berotan frijitu. eta gatza bota. 2- Bol batean arrautzak nahastu rik gabe, eta arrautzarekin 3- Zartaginetik patatak atera, olio

nahastu. a bota (olio pixka bat ipini). 4- Ondo nahastu eta zartaginer tu eta poliki tortillari buelta 5- Alde bat egitean, plater bat har . eman eta beste aldea egiten utzi inetik atera eta plater batera 6- Egiten bukatu denean, zartag eraman. 7- Tortilla apaindu eta jan! lh5 maria auxiliadora

kultur agenda

Izarrak Plazara talentu txapelketaren bigarren edizioa

Musika talde bateko kide zara? Kantatzea, dantzatzea, antzeztea, bertsoak abestea, bakarrizketan aritzea, txisteak kontatzea, magia egitea edota bestelakoak egitea atsegin duzu? Bada, Izarrak Plazara duzu zure sorkuntza gaitasuna erakusteko tokia. Izan ere, Izarrak Plazara talentu lehiaketa

bat dugu, non, helburua elkarrekin ondo pasatu eta sormen artistikoa sustatzea den. Gurean izugarria delako gazteon sormena! Aurtengoa bigarren edizioa dugu eta iaz bezala, 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, bakarka edo taldeka (gehienez 6 lagunek osatutako taldean). Bakoitzak gehienez 5 minutuko tartea izango du bere ikuskizuna aurkezteko. Izena emateko azken eguna ekainaren 21a da eta ekainaren 27an berriz, txapelketaren finala izango da Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bestetik, ekainaren 13a arte, Gazteen Antzerki Topaketa dela eta,

16 antzezlan eszenaratuko dira Antzoki Zaharrean, zein Lugaritz eta Egiako Kultur Etxeetan. Aurtengoa, topaketaren 25. urteurrena da, adi egon beraz! Eta agendarekin amaitzeko, bi musika ohar: batetik, Donostia eta inguruko musika taldeei zuzendutako Piraten 6. Musika Lehiaketa jada martxan da (parte-hartzeko azken eguna, maiatzaren 25a), eta bestetik, Norton musikariak gidatutako EH Sukarra talde mitikoak kontzertua eskainiko du Izaki Gardenak taldearekin batera ekainaren 16an Donostiako Victoria Eugenian. www.auzoka.net

Errezeta + esperimentua + agenda

Errezeta

13


Musika

HENRY MENDEZ “Mi Reina”

MACKLEMORE & RYAN LEWIS “Thrift Shop”

Henry Mendez Dominikar Errepublikan jaioa da. Abeslari honen lehenengo biran 120 kontzertu egin zituen Espainian zehar. Jose de Rico abeslariarekin hainbat disko kaleratu ditu, baina ospetsuena “Mi Reina” singlea da. “Mi Reina” etapa berri bat hasteko abiapuntua da abeslari, konpositore eta musika ekoizle honentzat. Henry Mendezen musika, alaia eta dantzatzeko moduko musika gisa definitu dute.

Macklemore rap abeslari amerikarra da. Berarekin batera, Andrew Joslyn biolin-jotzaileak, Owour Arunga tronpeta -jotzaileak, Noah Goldberg piano-joleak eta Zach Fleury multi-instrumentalistak lan egiten dute. Beraien “Thrift Shop” bideoklipa 285 milioi aldiz ikusia izan da eta bederatzi estatuetan lehenengo postua lortu dute. Abestiak diru gutxirekin bizitzea posible dela adierazten digu.

PIGNOISE

PAULA ROJO

“El tiempo y el espacio”

“Erase un sueño”

Pop-rocka abesten duten talde espainiarra da Pignoise, non, Alvaro Benito Real Madrileko futbolari ohiak sortu zuen 2002. urtean. Hasieran ingelesez kantatzen zuten, baina arrakasta gaztelaniaz abestuz lortu dute. Orain arte zortzi disko kaleratu dituzte eta “El tiempo y el espacio” deituriko albuma taldearen azkena da. Hamabi abestiz osatua dago, tartaen, “Yo”, “Al pisar” eta “Sopla el viento”.

Paula Rojo, ‘La voz’ telebista saioko partaidea izan zen. Nahiz eta finalera ez iritsi, bere lehen diskoa apirilaren 16an argitaratu zuen. Album honek Itunes-en Espainiako lehen postua lortu du. Paularen abestiak gehienbat country eta pop estilokoak dira. Disko hau oso sentimentala da eta hamabi abestiz osatua dago, non, horietako batzuk bere familiari eskainita dauden. axular lizeoa

14

2013ko ekaina


Filmak “Tengo ganas de ti”

“Jack el cazagigantes”

“Evil dead”

Sinopsia: Hatxek bi urte igaro ditu Londresen, Babi, lehenengo neskalaguna ahaztu nahian. Bartzelonara itzuli eta bizitza berreraikitzen saiatzen ari dela, Gina ezagutu eta berarekin maitemintzen da. Baina, handik bi hilabetera, Babi ezkonduko dela jakiteak, tristezia eta zalantzak eragingo dizkio Hacheri.

Sinopsia: Jack baserritar pobrea, osabaren zaldia saltzera joan da sosa batzuk lortzeko asmoz. Gizon batek leka batzuk emango dizkio zaldiaren truke, eta etxera iristean, lekak busti ondoren, landare erraldoia haziko da zerurantz. Horrela, erraldoien munduen arteko atea ireki dute.

Sinopsia: Bost lagunek Tenesse-ko etxola batean ostatu hartzen dute beraien lagun bati drogak uzteko eta bere errehabilitazioan laguntzeko. Neska oso ero eta agresibo jartzen denean, lagunek, abstinentziaren sintomak izango direla pentsatzen dute. Baina, oker daude. Izan ere, deabruek bere gorputza bereganatu baitute.

Iritzia: Neska- mutilen arteko harremanei buruzko filma delako gustatu zaigu. zuzendaria: fernando gonzalez molina aktoreak: mario casas, clara lago eta maria valverde iraupena: 122 min.

Iritzia: Oso film ona da eta irudi ikusgarriak ditu. zuzendaria: bryan singer aktoreak: eleanor tomlinson, nicholas hoult eta ewan mcgregor iraupena: 114 min. haizea f. eta paula d.

maria a. eta onintza u.

Iritzia: Asko gustatu zaigu tentsio handikoa delako eta sustoak ematen dituelako. zuzendaria: federico albarez aktoreak: jane levy, shiloh fernandez eta lou taylor pucci iraupena: 95 min. ander z. eta javi d.

El Metodo Arrieta, Donostiako Giza Eskubideen XI Zinemaldiko irabazlea Mentxu eta Lourdes Arrieta ahizpek, komunikatzeko dituzten oztopoak nola gainditu dituzten agertzen du dokumentalak. Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek arazo larri bati aurre egin behar izan diote jaio zirenetik. Beraien gorputzek ez diete jendearekin komunikatzen utzi. Oztopo hori nola gainditzen duten azaltzen du filmak. Beraien ustez, besteei laguntzeko ekarpen pertsonala da. Besteak beste, Arantzazuko Ama ikastolako ikasle bat agertzen da dokumentalean: Julene Beldarrain. Hark ere, komunikatzeko arazoak ditu eta Arrieta ahizpek erabilitako metodoa frogatu du, baina metodo aurreratuagoak erabiltzen ditu egun. saioa garcia eta naroa amigorena

arantzazuko ama bhi

www.auzoka.net

15


Bideo-jokoak

ute aurki. kaleratuko d ia rr e b ty u D ertsonai ll of ty MW2ren p zutenez, Ca u D tu f a o zt ll ie a a C b n elako 1ea rren, oso ela deitzen d n ez duen a Mailatzaren rr te o a h m , e te k io ri d o i zi ian, panrma a jarr Ghosts izen n bertsio berr trailerrak info e n -r ty re u ia D rr f e o b ll Duty e. Bestali. Ca bat. Call of terako dituzt sgarria dirud a re ri te a g in u i so rr o e eta k izango yer b oak oso ona landuta dago fik a eta multipla ir ra d g o ta g e n o a g ir e o od k ere egong taila berri ask sonai berria rt e p ta e a de, arm dira ziur.

ty ghosts Call of du

intzagai rs III a oen arren. M g w a d e a n b lo re e c ula oa edo : the ti ditu (istori ta dago, pelik za itu i b rr Star wars a k in a o ko n a S serie Beste alde ia ere. Jo

R iteke. rtigarr o STAR WA aukeratu da ina oso dibe a ra b e , , ejerp a a d p Jokoa, egiazk n ila te . Horretarako ela jokoa za sonai ba ko rt rs e e a p st W la r ko jo e ta e S m st n-lin dugun ko edo fil eni zaizu, be batzuekin o bertan, serie bestea kom a beste lagun b ude, , o a e d d d n u o ra a aisialdia) eta d a ke a u b tu. Base inbat a ak ere a ra h ko ke n jo u a ia si t in u a g m b a , k bebase enu n batetik , arma berria tik ta akabo! M har duzu eta ko e e te b a a ir tu iz d o a sa n o ik t zi its a toeta ra ir araie tzito b dia dago, au uk zure base pertsonaia g n tz a re a h b zu ra ri a ta ke rl u E e a . g re, beste k sortzea en aldetik e sonai berria Garraiobide . zu ke a tartean, pert itz d z. arriak lortu ietara pasatu zalako gehig espazio-ontz o d e ra ta e tanke

azu gaueko a eta bizi itz to u a re zu n joko berri leratu urbiltzen de h katzetan, aze o lo g iz ia h h a e n g n eta aino skeko eszetara inoiz b Euritan, elurr tako estilo a e itu lly a rr a R in o ko n ta rrieta bene o basoetatik : Michigang lasterketak khana izuga ra ym a is G g n n e le ck a on ino. Gainen Blo pilotu profesi azionaletara honetan. Ke n ra e za rk a p ko ili ko ib r ha Kenya u plataforma natokietan ze ko bide latzetan zehar, zu. Joko ha ke a itz d ka e 60 plataforndia part eta XBOX 3 hasita, Finla k YouTuben 3 a o S t e P , id b C P n , te e erke ia da, eraba best ra, zure last go, besteak rri dibertigarr a a d g a ra u a rt ik so ko jo rako k gidatzeko ezberdineta stez, kotxea u tzeko. re ka u jo G n . a e ko n metara gaude ta u rt e sp a n ea aproposa etx

Dirt 3

lh

16

6 la salle

2013ko ekaina


Liburuak “Voltaire kaleko abenturak, pozoia kopan”

lario eta a. gatti egilea: p. d. bacca arana itzultzailea: aitor

“Herio tza zuriz jantzi ta”

zulari argitaletxea: me effestudios marrazkilaria: eff

egilea: migel angel mintegi argitaletxea: ibaizabal marrazkia: ivan mata orri kopurua:

163

Leire, Gorka, Alberto eta Helena Pirinioetako herri txiki batera doaz inauteriak ospatzera. Herrira iritsi baino lehen, gasolindegi batean gelditu eta neska ezezagun bat hurbilduko zaie laguntza eske. Hurrengo egunean, beraien etxeko ganbaran ezkutaturik aurkituko dute neska berbera. Honek, morroi batzuek, Brasiletik, lokal batera lan egitera ekarri dutela esango die. Gure protagonistek, neska laguntzeko asmoz, abentura eta arrisku handiak bizi behar izango dituzte. Liburua benetan interesgarria da, misterioz beteta. Azken orrialdera arte ez dakizu zer Klaudiari zer gertatuko zaion. lara coentrao

orri kopurua:

202

-arrebak dira Anette eta Fabo neba haien lehen eta ikertzaile bezala , alarguna da ndesa aberats bat hil kasua da hurrengoa. Ko loffre JauDe esak lagun bat zuen, eta bidaia zalea. Kond ndesaren Ko . gizon hau hil nahi du na eta orain, norbaitek oa egiag su sua gero eta korapilat testamentua tarteko, ka ilagun Biz o. itzea ez da erreza izang itzen ten da eta misterioa arg arg a rio Anette eta Fabo miste guztien laguntzarekin, saiatuko dira. hin irakurtzen interesgarria da eta be Nire ustez, liburua oso inera, ezin nahi izango duzu! Ga hasita, gehiago irakurri 
 amaiera izango duen! duzu imajinatu nolako irtes - dbh1 maila denisa andrea ch

- 3c

“Rita poloan” egilea: mikel valverde itzultzailea: juan martin elexpuru

“Rita eta rak” hilobi-lapur l valverde egilea: mike : elkar argitaletxea a: orri kopuru

68

eta reportura iritsi Rita Kairoko ai en tz la keologoa bi osaba Daniel ar an re l batean be hasten da. Karte orts i eta beste pe tzeko izena ikus a. Egunak aurre na batzuekin do a ab os ndik ez du ra doaz eta orai bi ako batean, hilo Daniel ikusi. Hal ego an sartua da -lapur talde bate k da, nahiz tu arren, alferri ia sa n ite eg e ld , basamorda. A la konturatzen en. Horretarako du en rtz lo a ite du Osaba es eg eta azkenean ih be. Aurkituko al ga ik ur du o rk beha tua zeharkatu askorik, Daniel? n ez du zentzu ra ie as H . da zuri ere resgarria u zait eta ziur at Oso liburu inte st gu tik ga re bai. Hor baina bukaeran a! ul iz gustatuko za

argitaletxea: elkar orri kopurua:

64

Rita eta bere familia, ostegunero elkartzen dira ordenagailu aurrean Ipar Poloan dagoen osaba Danielekin hitz egiteko. Egun horietako batean, Ritak gonbidapena jasoko du Ipar Polora joateko. Rita zoriontsu da osaba Daniel bisitatzera joango delako bere aitarekin. Iristen direnean, osaba espedizio batekin galduta dagoela jakingo du. Erreskatean parte hartuko du eta hainbat abentura biziko ditu. Liburu hau asko gustatu zait abenturazkoa eta entretenigarria delako, laguntasuna bezalako baloreak azaltzen direlako eta Ritarekin identifikatuta sentitu naizelako. enara vaquero

- 5. maila

la asuncion ikastetxea

www.auzoka.net

17


Denbora-pasak

Ilusio optikoa

Ezberdintasunak

Irudiaren aurpegiaren erdian lau puntu ageri dira. Haiei hogeita hamar segundoz begiratu ondoren, paretari begiratu eta begiak itxi eta irekiz, zer irudi agertuko zaizu?

Zortzi ezberdintasunak aurki itzazu.

Hizki salda

K

Q

W

E

A

C

D

C

R

T

Y

U

I

O

O

Bilatu musika talde hauek!!!!

A

E

S

D

F

G

H

J

K

L

Ñ

Z

X

N

C

V

S

N

B

N

Z

E

A

M

A

Y

S

M

E

K

D

N

A

Z

F

E

U

I

S

R

T

U

I

D

A

O

E

Q

W

A

Y

U

I

O

P

A

T

R

I

R

R

B

E

R

T

Z

S

D

F

G

H

A

T

R

R

Y

E

A

N

E

M

P

Q

W

E

A

G

A

E

A

G

L

W

E

F

A

M

I

S

A

R

A

U

C

X

X

T

X

H

E

S

I

A

N

D

G

R

E

T

T

Z

Z

A

X

E

V

T

J

O

R

Q

U

A

I

I

V

A

Q

E

U

B

I

T

A

G

O

P

W

O

R

B

W

S

F

D

H

Y

R

Y

U

I

A

T

N

R

H

Q

E

R

H

V

Ñ

N

C

M

A

Z

A

R

E

K

S

F

W

A

U

R

Y

N

G

R

T

Y

O

B

T

U

W

Q

E

I

P

D

C

A

G

H

R

J

Z

KEN ZAZPI ESNE BELTZA SU TA GAR GATIBU AC DC BERRI TXARRAK HESIAN ZEA MAYS AURYN ONE DIRECTION

leire eta ainara

18


Sudokua

Labirintoaren irteera aurkitu.

Saiatu azpiko sudukoa egiten. Zorte on!!!

Asmakizunak

Denbora-pasak

Labirintoa

Ezkutuko mezua

Gona luzeak du mihia motza, urrutitik entzuten da haren hotsa. ZER DA? KANPAIA Uniformedun gudari zuri eta gorriak, gerra ostean,ordea, buru beltza eta erreak. ZER DA? POSPOLOAK

Hieroglifikoak Afrikako herria

Zer puskatu du?

www.auzoka.net

19


Zenbaki honetan… Foto Inkesta

2

Zer dago bizitza ostean?

“Be water my friend”

10

Festa solidario eta dibertigarria

auzoka.net

Bideo-lehiaketa

erreportajea

3

Irabazleak

Teknologia berriak 12 Errezeta + Esperimentua

zkia.

13

kultur agenda

Izarrak Plazara talentu txapelketa 13

Elkarrizketa

117

4

Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, SUMMA Aldapeta,The English School eta Zubiri-Manteo.

Zuzendaritza:

Ekologia

6

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua

Koordinazioa:

Eko azoka

Donostiako Berritzegunea

Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak:

Musika

14

Filmak

15

eragin.com

Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa: eragin.com

Lege gordailua:

Giza Eskubideen Zinemaldia

SS-1496-2012

15

Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).

www.auzoka.net

Albiste bitxiak

7

Kirola

8

pertsonaia

Ashley Michele Greene Film berria egin du

9

Bideo-jokoak

16

Liburuak

17

Denbora-pasak

18

Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.