110. zenbakia 2011ko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Foto inkesta
Zein kirol gustatzen zaizu gehien eta zergatik?
MARIA
IRENE
PAOLA
FRAILE
ugaRTEMENDIA
ALONSO
DBH 1
DBH 1
DBH 1
“Gimnasia erritmikoa da nire gustuko kirola. Ni neu kirol honetan jardun naiz eta oso polita da. Gainera, ez da jendeak esaten duen bezalakoa. Oso esperientzia ona daukat eta kirol hau egiten segi nahi dut”.
“Niri gehien gustatzen zaidan kirola futbola da, oso dibertigarria delako. Eta gainera, batzuetan pentsatu egin beharra dago. Hala ere, telebistan ikusteko gimnasia erritmikoa, igeriketa sinkronizatua, igeriketa eta korrika ditut gogoko. Oso interesgarriak eta politak dira guztiak”.
“Gehien atsegin ditudan kirolak futbola eta saskibaloia dira, bata zein bestea oso interesgarriak eta zirraragarriak direlako. Saskibaloian jolastea gogoko dut, baina ikusteko aspergarriagoa dela uste dut”.
GUILLERMO
MIRIAM
CARLA
MARTINEZ
RODRIGUEZ
PEREZ
DBH 1
DBH 1
DBH 1
“Nire kirolik gogokoena tenisa da, irakaslea harritzea zein txunditzea gustatzen zait eta. Gainera, tenisean jolastea zirraragarria eta polita dela esango nuke”.
Kirola eta osasuna
“Nire gustuko kirola futbola da, dibertigarria da eta jendea baloiarekin zorabiatzea. Eta gogoko dudan kirola ere bada, oso polita baita baloiarekin jolastea”.
“Nire gustuko kirola patinaje artistikoa da, patinatzea biziki gustatzen zaidalako. Gimnasia erritmikoa ere atsegin dut, eta honetan ere jardun naiz”.
Batetik, kirola oso ona omen da osasunerako. Izan ere, medikuek diote loditasunari aurre egiteko kirola egin behar dela. Eta bestetik, kirola egitea oso dibertigarria eta polita izan daiteke. Beraz, anima zaitez zu ere kirola egitera! mª auxiliadora
2
2011ko azaroa
Auzoka.net
Bideo-lehiaketaren bigarren
edizioa martxan da. Parte hartu! Pasa den ikasturteko harrera ona eta arrakasta ikusirik, bideo sorkuntza lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarri dugu.
Sariak Banakako saria:
ipod shuffle bat + 50€-ko bonoa kultur produktuetan
Taldekako saria:
200€-ko bonoa teknologia berriko produktuetan + 100€-ko bonoa kultur produktuetan
Euskararen erabilera egokienaren saria:
ipod shuffle bat + 25€-ko bonoa kultur produktuetan
Aurten ere ikasleek beraien abileziak erakustea nahi dugu. Horretarako bideo baten bidez erakutsi behar diguzue zuen trebezia: kantuan, dantzan, lip dub bat egiten, antzezten, musika tresna bat jotzen, txisteak kontatzen, bertsotan, akrobaziak egiten… Sorkuntza lehiaketa da, eta norberaren edo taldearen abilezia bideo labur batean azaltzea da gakoa. Lehiaketa urriaren 11an jarri zen martxan eta bideoak jasotzeko epea azaroaren 28ko
eguerdian amaituko da. Beraz, lau aste eskas dituzue bideoa prestatzeko eta Auzoka.net bidez helarazteko. Ziur baduzuela aparteko abileziaren bat; ez galdu trebezia hori erakusteko eta sari bikainak irabazteko aukera. Donostiako ikastetxeetako LH 5 eta 6 eta DBH 1 eta 2ko ikasleek parte hartu ahal izango duzue lehiaketan. Bideo-lehiaketaren oinarriak Auzoka.net webgunean aurkituko dituzue.
Bila ezazu
zorria
Pasa den ikasturtean bezala, honetan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Zenbaki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Ondoko irudikoa bezalakoa... baina askoz ere txikiagoa. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 30 euroko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena info@auzoka.net-era helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emanen dugu.
Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, info@auzoka.net-era erantzuna bidali eta saskibaloiko sarrerak lortzeko aukera izango duzu.
Aurreko zenbakiko (109) zorriaren lehiaketako irabazlea: Zurriola ikastolako Eñaut Genua. Elkarren erabiltzeko 25€ bonoa irabazi du.
www.auzoka.net
3
Maika Tamaron
arraun taldeko kidea Hibaika
Tradizionalki gizonen lanak ziren arrantzarekin zein portuetako belaontzi handiak atoian eramaten zituzten traineruekin lotzen da estropada. Alta, azkenaldian nesken presentzia gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriko estropadetan. Eta maila altuan dihardute gainera! Pixkanaka, kirol herrikoiagoa bihurtzen ari da emakumezkoen arrauna. Oraingoz gizonezkoen mailan egoterik ez badute ere, emakume hauen ahalegin eta ilusioari esker aparteko ikuskizuna bizi izan genuen azkeneko Kontxako Banderan.
Zenbat urte daramazkizu arraunean? 18 urte. Egun, Oreretako Hibaika arraun taldean ari naiz. Aldiz, estropadetarako taldea osatzeko, Zumaiako eta Hibaikako arraunlariak elkartzen gara. Zer nahiago duzu, patroia ala arraunlaria? Bietan gustura egoten naiz, baina une honetan nahiago dut arraunlari. Baldintza bereziren bat bete behar al da patroia izateko? Txikia eta pisu gutxikoa izatea komeni da. Izaerari dagokionez, ostera, jenio pixka bat izan ohi dugu patroiok; karakter pixka bat.
ko giroa oso ona da eta gustura joaten gara entrenatzera. Astean lau egunetan entrenatzen dugu, baina horrez gain, asteburutan estropadak izaten ditugu. Beraz, ia egunero egiten dugu arraunean. Horri esker, Euskal Herriko kostaldea ezagutzeko aukera aparta dugu. Dirurik ematen al dizuete? Oso gutxitan. Gehiena borondatez egiten dugu eta askotan gure patrikatik jarri behar izaten dugu dirua. Noizbait pentsatu al duzue neskek eta mutilek elkarrekin parte-hartzea? Noizbehinka egiten dugu, eta aukeraren arabera batel mistoak antolatzen dira, nahiz
eta ez diren puntuagarriak izaten. Nire ustez, ondo legoke kategoria txikietan talde mistoak osatzea. Zer suposatzen du arraunlari batentzat Kontxako banderan parte-hartzeak? Izugarrizko lorpena da! Pentsa ezazue futbola maitatzen duen edozeinentzat Anoetan jokatzeak zer suposatzen duen. Guretzat Kontxako Banderan parte-hartzeko aukera izatea zoragarria da. Hunkigarria benetan. Egun horretan bizitzen dituzun emozioak eta sentipenak oso sakonak dira. Ikusleen animo eta txaloak garrantzitsuak al dira? Bai, oso! Ez pentsa urruti egon arren ez di-
“Neskak eta mutilak ezberdinak gara, baina berdin tratatuak izatea nahi dugu� Zergatik aukeratu zenuen arrauna? Zerk erakarri zintuen? Kasualitatez sartu nintzen arraun munduan. Nik futbolean jolasten nuen, baina lesio batengatik utzi egin behar izan nuen. Nire anaia Hibaika taldean zegoen eta berak gomendatu zidan arraunean hasteko. Astean 6 egunetan entrenatzen omen duzue. Ez al da gogorregia? Pixkanaka ohitzen zara. Gainera, gure arte-
4
2011ko azaroa
Elkarrizketa tugunik entzuten! Benetan eskertzen dugu gure izenak edo gu animatzeko botatzen dizkiguten garrasi eta oihuak entzutea.
Ba kirol zoragarria dela, lagun oso onak egiten dituzula, naturarekin izugarrizko lotura duzula, osasunarentzat mundiala dela eta beste hamaika!
“Mutilen txanda bukatzean jendeak alde egiten du eta horrek amorratu egiten gaitu”
Non apuntatu behar da arraunean hasteko? Zenbat urterekin has zaitezke? Gure kluba Errenterian dago eta 12 urtetik gorako haurrek hartzen dute parte, gazteagoak ezin dira eta federatu. Hala ere, Donostian badaude beste hainbat klub: Ur-kirolak eta Fortuna, adibidez.
Irabazi al duzue noizbait estropadaren bat? Bai. Aurten 4 bandera irabazi ditugu eta Kontxako estropadaren lehendabiziko igandean ere irabazi genuen saioa. Non entrenatzen duzue eta nola joaten zarete? Gure kluba nire herrian bertan dago eta Oiartzun ibaian entrenatzen dugu, beraz oinez joaten naiz. Udan aldiz, Zumaiakoekin entrenatu genuen eta kotxez joaten ginen bertara. Zer esango zeniguke gu arraunean egitera bultzatzeko?
Gogorra al da udaran jendea oporretan dagoen bitartean entrenatzera joatea? Entrenatzera iristen zarenean bai. Baina gero, asteburuetan estropadak direnean dena ahazten zaizu. Giro ona dugu eta merezi du egindako ahalegin guztiak. Ezberdina izaten al dira nesken eta mutilen entrenamenduak? Ez da gehiegi aldatzen. Entrenamenduak antzekoak dira, baina egia da helduen kategoriatan mutilek gimnasioko lan gehiago egiten dutela. Garai batean ezinezkoa zen pentsatzea neskek Kontxan arraun egingo zutenik. Gaur egun oraindik matxista al da arraunaren mundua?
Poliki-poliki aldatuz doa, baina oraindik asko geratzen da aldatzeko: kalean, telebistan, prentsan, udaletan, … Batzuetan, mutilen txanda bukatzen denean jendeak alde egiten du eta horrek amorratu egiten gaitu. Hala ere, oso baikorra naiz eta ziur nago pixkanaka etorriko dela aldaketa. Neskak eta mutilak ezberdinak gara, baina berdintasunez tratatuak izatea nahi dugu.
“Ezinbestekoa da kideen arteko elkarlana eta errespetua” Zeintzuk dira arraunean lantzen diren baloreak? Balore asko lantzen dira, baina ezinbestekoa da kideen arteko elkarlana eta errespetua. Beldurrik pasa al duzu inoiz? Bai. Behin, itsasoan ginela, enbata altxa zen eta beldur pixka bat pasa genuen. Hala ere, gure patroia ez zen larritu eta onik bukatu genuen eguna. intxaurrondo hegoa
www.auzoka.net
5
Ekologia
Zaborra non nahi? Egungo arazo larrienetakoa hondakin kopuruarena da. Irtenbideak bilatzea ezinbestekoa zaigu. Atez ateko zabor bilketa aukera hoberena da askoren ustez. Izan ere, hondakinen sailkatzea eta birziklapena baitira sistema honen ondorio nagusiak, ingurunea eta osasuna zaintzeaz gain. Egun, zaborra biltzeko prozesuak eztabaida politiko bizia sortu du Gipuzkoan. San Markos zabortegiaren itxierak zaborra Frantziara eramatea ekarri du. Orain, beste erraustegi bat egitea pentsatzen ari dira. Baina, non?
Zer da atez ateko zabor bilketa? Zaborra kudeatzeko sistema da, non, sortzen ditugun hondakinak ez nahastean datza gakoa. Horrela, bost atal bereizten dira: organikoa, ontzi arinak, papera zein kartoia, beira eta gainerako errefusa. Azken hori da birziklatu ezin daitekeen atal bakarra. Atal bakoitza egun jakinetan jasotzen da, etxe atari, taberna, denda edota poligonoetako
ateetan bertan. Ondorioz, bide publikotik edukiontzi guztiak kenduko lirateke. Baina adi! Atez atekoak jada funtzionatzen du zaborra kudeatzeko sistema gisa. Dagoeneko martxan dago Oiartzun eta Usurbil bezalako herrietan. Eta azken berriek diotenez laster Amarara iritsiko da proba gisa. Zuk zer diozu? Zer diote zure gurasoek? Baina nola funtzionatzen du? Zertan nabarituko dugu? Aitzitik ere esan dugu kaleetan dauzkagun edukiontziak desagertu egingo direla. Eta gainera, gure etxeetan hondakinen sailkapenak askoz zorrotzagoak izango dira. Zaborra ere egun konkretuetan atera beharko dugu. Hona hemen sailkapen nagusia. Zehaztapen eta galdera konkretuak udaletxe bakoitzean egin beharko dituzue informazio banaketa eta kanpaina hasten denean. Zorte on! 1) Materia organikoa: kubo marroian, zintzilikatzekoan, eta poltsarik gabe. 2) Ontzi arinak: plastikozko poltsetan, zintzilikatzekoan. Komertzioetako poltsak berrerabiltzea gomendatzen da.
Bitxikeriak Ba al dakizu zenbatekoa den sortzen dugun zabor kopurua? Egunero, biztanleko kilo bat hondakin sortzen dugu. Aldiz, duela hogeita hamar urte, bakoitzak 200 eta 500 gramo hondakin soilik sortzen zituen. Indiako hiriburuan, New Delhin, zaborra, garai batean berdeguneak ziren tokietan pilatzen da. Hiriko 13 milioi biztanlek zortzi mila tona hondakin sortzen dute, baina hiri zerbitzuek erdia baino gutxiago bil dezakete. Nora doa gure zaborra? Zer egiten dugu? Espazioa ere zaborrez beteta dago. Kalkulatzen da hondakin hauen kopurua %5eko erritmoan handitzen dela urtero. Beraz, geroz eta handiagoa da zaborraren mehatxua munduan bizi garen pertsonontzako.
3) Papera eta kartoia: paperezko poltsetan edo soka batekin lotuta zintzilikatzekoan. Kartoizko kutxetan ere atera daiteke. 4) Beira: kaleko iglu berdeetan. 5) Errefusa: poltsetan sartuta, zintzilikatzekoan. la salle san luis
6
2011ko azaroa
Albiste bitxiak
Regina Mayer Behiaren
Guiness errekorra azkazal luzeengatik
errapeetatik esnea edaten
Regina Mayer 15 urteko neskari gurasoek zaldi bat izatea ukatu ziotenean, ez zen haserretu, ezta bere gelan giltzapetu ere. Kontrakoa egin zuen: Luna izeneko behia hartu eta amazona izateko ametsa betetzen hasi zen. Entrenatze ordu amaigabeak, eta maitasun zein laztandu ugariren ondoren, egun, Reginak eta Lunak elkarrekin zamalkatzen dute. Eta gainera heziak jauzi egiteko gai dira! “Lunak zaldi bat dela pentsatzen du” dio Reginak.
Canboyako ume batek 20 hilabeterekin behiaren errapeetatik esnea edaten ikasi du. Horren zergatia? Bere gurasoak Tailandiara lan bila joan eta haurra aitonarekin bakarrik gelditu izana. Horrela, txahal bat ikusi eta honen errapeetatik esnea edaten hasi zen haurra bizirauteko.
Dena orain dela bi urte hasi zen. Luna behia jaio eta Reginak zaldientzako sokak jartzen zizkion, paseatzera eramaten zuen, … Horrela, Luna ohitu arte. Orain egunero orrazten du, mimoak ematen dizkio, heziak saltatzen dituzte eta ordu betez zamalkatzen dute. Nahiz eta lan handia izan, “gustura eta gozatuz egiten dut” dio Reginak, “dagoeneko lagun minak baikara”.
Txakurrak surfean
Chris Waltonek 18 urte daramatza azkazalik moztu gabe. Eta azkenean, bere saria lortu du! Bere ezker eskuaren azkazalek 3,1 metro neurtzen dute eta aldiz, eskuineko eskuaren azkazalek 2,92 metro.
Harbor
txakurrak belarri handienak ditu
Urtero bezala aurten ere txakurrentzako surf txapelketa antolatu dute Huntington Beachen (Kalifornia). Ekintza honek hondartzara jende mordoa erakartzen omen du eta diotenez, bildutako dirua kale-txakurrak jasotzen dituen fundazio batentzat omen da. Txapelketan txakurrek bi olatu hartu behar dituzte 10 minututan. Ola gainean gehienez lau txakur eta pertsona bat joan daitezke. Irabazleak kopa, diploma eta astebeteko oporrak izaten ditu hondartza batean. Txakur gizajoek duintasuna zeharo galduta!
Coonhound arrazako txakurraren belarriek 12,25 hazbete neurtzen dute luzeran eta 13,5 zabaleran. Bere jabeak esaten duenez, Harborrek orain jarraitzaile gehiago ditu, nahiz eta Harbor txakurra txikitan bere belarriekin estropezu egiten omen zen. herri ametsa
www.auzoka.net
7
Kirola
Kirol munduaren
zailtasunak
Kirola banaka zein taldeka egin daiteke, eta oso garrantzitsua da gure osasunerako. Helburu nagusia gaitasun fisikoak lantzea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Egun, bi kirol edo kirolari mota nagusi bereizi daitezke: batetik, gustuz egiten dena (afizioagatik), eta bestetik, profesionala dena (dirua irabazteko helburuarekin). Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa egitea.
Kirol mundua ez da beti erraza izan. Onena izateko hainbat presio jasan behar dira eta horrek ondorio larriak dakartza. Gurasoek zein entrenatzaileek atleta gazteak bultzatzen dituzte kirola egitera. Edota haiek beren burua bultzatzen dute. Eta guzti honek, kasu batzuetan, urduritasun fisikoa eragiten du gazteengan, eta bestetan urduritasun emozionala. Batzuk, txikitatik hasten dira kirol bat praktikatzen zaletasun gisa, baina denborarekin, gero eta zailagoa da kirola ikasketekin uztartzea. Horregatik, momentu batean erabaki beharra dute: kirol zaletasuna edo ikasketekin jarraitzea. Maiz, hain da handia presioa, batzuk institutua utzi eta guztia ematen dutela kirolarengatik. Gauzak horrela, atleta gazte gehienak zein hauen gurasoak ez dira konturatzen soilik portzentaje txiki batek lortzen duela desiratutako estatus profesionala.
8
Gainera, urtero, 15 urte baino gutxiago dituzten gazteek, mediku tratamenduak behar izaten dituzte kirolak sortutako lesioengatik. Gazteak oraindik ez daude lesioak izateko prestatuta, beraien gorputzak garatuta ez daudelako, eta horregatik, errekuperatzea zailagoa egiten da kasu horietan. Eta sarri lesio bat izan ondoren, ezin izaten dute kirolean berriz jardun. Mina, gauzak gaizki daudela gorputzak adierazten digun seinalea da, eta gainera, gauzak serio hartu ezean, lesioa iraunkorra izatera pasa daiteke. Hala ere, lesioak, arazo honen zati txiki bat besterik ez dira. Izan ere, kirol bat boladaka egiten ez denean ere, hau da, maiztasun batekin praktikatzen ez bada, ondorio txarrak ere eragin ditzake gorputzean. Medikuek gomendatzen dute, kirola egiten duten umeek zein gazteek bi edo hiru hilabetez atseden hartzea. Joko Olinpikoak Kirolaren nazioarteko ekitaldi handiena Joko Olinpikoak dira. Hauek, lau urtez behin antolatzen dira munduko leku ezberdinetan. 2016. urtean Rio de Janeiron
(Brasil) ospatuko dira. Joko Olinpikoek ikur diren bost eraztunek munduko bost kontinenteak adierazten dute. Hau da: Europa, Amerika, Afrika, Asia eta Ozeania. Ekitaldi
Kirol mundua ez da beti erraza izan. Onena izateko hainbat presio jasan behar dira eta horrek ondorio larriak dakartza. honetara, munduko herrialde bakoitzeko atleta onenak iristen dira, froga ezberdinak egiteko helburuarekin. Irabazten dutenei dominak (urrezkoa, zilarrezkoa edo brontzezkoa) ematen dizkiete sari modura. Horregatik, bizitza osoan kirola praktikatzen duten horientzat ohore handia da beraien herrialdea ordezkatzea munduko ekitaldi garrantzitsuenean. altza bhi
2011ko azaroa
gazte ezagun baten bilakaera Mario Casas 1986ko ekainaren 12an jaio zen A Coruñan. Gaur egun aktorea da, baina telebistan publizitatea egiten hasi zen. Aldiz, aktorea izan nahi zuela ohartu zenean, Cristina Rocaren Interpretazio Eskolara joan zen. protagonistetako bat da. 2012. urtean Tengo ganas de ti estreinatuko du Maria Valverde eta Clara Lagorekin batera. Mario Casas telebistan eta zinean hasi zen unetik etengabe saritu dute. Edota sariak irabazteko proposatua izan da makina bat
Zinean, Antonio Banderasen El Camino de los Ingleses izeneko filmean debutatu zuen 2006an. Urte berean SMS eta Los hombres de Paco telesailetan ere parte hartu zuen. Pausoz pauso eta urte gutxiren bueltan oso ezaguna bilakatu da Mario Casas. 2009. urtean arrakasta handiko bi filmetan lan egiteko aukera izan zuen: Fuga de Cerebros eta Mentiras y Gordas. Ordea, Tres metros sobre el cielo pelikularekin egin zen erabat
Etengabe sariak irabazteko proposatua izan da ospetsu, 2010eko filmik arrakastatsuena izan zelako. Gaur egun, El Barco telesaioko
Zein naiz?
?
Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en
“Niretzat bizitza familia da eta gero beste guztia: lana, lagunak, neskalagunak, …”
gustatzen zaigu. Niretzat bizitza familia da eta gero beste guztia: lana, lagunak, neskalagunak, …”. Bere arreba Sheilak ¡Alla tu! saria irabazi zuen eta bi anai txikiak, Christian eta Óscar, interpretazio lanetan aritzen dira. Beraien etxean galegoz hitz egiten dute Galiziako ohiturak mantendu nahi dituztelako. Duela urte batzuk, Amaia Salamancarekin zebilela zabaldu zen arren, zurrumurru bat besterik ez zen izan. Egun, Maria Valverderekin du harreman sentimentala.
bider. Hona hemen adibide batzuk: 2009. Urtean “Talento Revelacion del Cine Español” saria irabazteko proposatu zuten, Mentiras y Gordas eta Fuga de Cerebros pelikulengatik eta “Premio Talento Joven” saria erdietsi zuen. Gainera Mentiras y Gordas filmean egindako lanarengatik “Mejor interpretación masculina de reparto” irabazi zuen. 2010. urtean “Mejor Actor de Cine” saioa irabazteko aukeratu zuten, baina azkenean ez zuen bereganatu. Los Hombres de Paco eta El Barco telesaioei esker bitan irabazi du “Premios Micrófono de Oro” saria. Gaur egun, berak hala nahi izan zuelako, Madrilen bizi da bere anai-arrebekin. Bere hitzetan “ondo sentitzeko elkarrekin egotea
Txikitan kirolari aparta nintzen. Txikia, baina azkarra eta trebea. Horregatik “Arkakusoa” izengoitia jarri zidaten. 10 urte nituela, 1,27 metro besterik ez nuen neurtzen. Gurasoek kezkaturik sendagilearengana eraman eta hark glandula bat gaizki neukala esan zidan. Tratamendua garestia zen eta aberatsak ez ginenez, Kataluniara eraman ninduten laguntza bila. La Masian onartu ninduten eta
belen ikastetxea
han nitaz arduratu ziren. Urte gogorrak izan ziren, ez pentsa! Gaur egun, oso futbolari ospetsua naiz. Aurreko zenbakiko irabazlea: Altza Herri Ikastetxeko Maddi Fernandino Perurenak irabazi zuen Ipod Shufflea, izan ere, pertsona ezkutua Belen Esteban zela asmatu zuen. Zenbaki honetako oparia: Saskibaloiko 15 sarrera eskuratuko ditu irabazleak, 2012/01/15 Lagun Aro-FC Barcelona.
www.auzoka.net
9
Pertsonaia + zein naiz?
Mario Casas Aktore
Erreportajea
Ikasbide ikastola berriak ateak ireki ditu Loiolako ibai ertzeko auzoan
Loiolako ibai ertzeko auzoan kokatuta dagoen ikastola berriak bere ateak ireki zituen ia laurehun umerentzat. Eraikin berria Pablo Gorosabel kalean kokaturik dago, Bartzelona hiribidearen bukaeran eta Soccer World kirol gunearen ondoan. Ikastola berri honetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako umeak elkartuko dira. Aurrez, bi eraikin ezberdinetan zeuden; Haur Hezkuntzako ikasleak Jose MÂŞ Salaberria kaleko eraikinean eta Lehen Hezkuntzakoak berriz, Zorroaga gaineko eraikinean. tartean kanpoan egindako janaria ekartzen ari dira.
Ikasle asko txirringaz, patinetez edo skatez etortzen dira ikastolara Zenbait ikasleek ikastola berriaren eraikitze prozesua bizi izan dute, batez ere bertatik gertu bizi direnak. Tarteka, argazkiak ateratzen zizkioten obrari, aldaketak beste lagunei erakusteko. Gainera, batzuetan irakasleekin batera obrak bisitatzera joaten ziren. Ekainean adibidez, lekualdatzea egin baino lehen ikastola barrutik hutsik ikusteko aukera ere izan zuten. Ikasbide ikastolak oso ibilbide luzea bizi izan du ikastola berria eraiki arte. 1967. urtean Isabel II kalean hasi ziren auzoko umeei klaseak euskaraz ematen. Pixkanaka, eraikina txikia gelditu eta 1979. urtean Txuri Urdin eraikinean zeuden ikasgelak erabiltzen hasi ziren. 1985. urtean Jose Maria Salaberria kalean dagoen eraikinera pasa, eta aldi berean Zorroaga gaineko instalazioak erabiltzen hasi ziren. Horrela, Ikasbide ikastola handitzen joan zen, non, gaur egun bi lerroko D ereduko ikastetxea den. Orain dela 3 hilabete, ikasleek Zorroaga eta Jose MÂŞ Salaberriako eraikinak agurtu zituzten irakasle eta gurasoekin batera antolatutako festa bereziekin. Gauzak horrela, bi urte behar izan dira ikastola berria eraikitzeko. Itxaronaldia luzea egin zaie ikasle, irakasle, bestelako langile eta gurasoei, baino azkenean eraikin moderno batekin gozatzeko aukera dute.
10
Denetariko instalazioak Ikastolak pizza zati baten itxura du eta autopistak inguratzen du. Bere ondoan padel, softbol eta futbolean jolasteko zazpi pista dituen kiroldegi bat dago. Eskola orduetan eta txandak errespetatuz, ikasleek horietatik bi erabiltzen dituzte. Eraikin nagusian ikasgelak, mediateka, zuzendaritza zein idazkaritza daude eta beste eraikin txikiago batean berriz, jangela, sukaldea, gimnasioa eta aldagelak. Eraikin berriak ez bezala, Ikasbide ikastola zaharrak sukaldea zuen eta sukaldariek egunero prestatzen zieten bazkaria ikasleei. Ikastola berriko sukaldea abendurako martxan izatea espero da eta bi-
Irailaren 7an, laurehun ume inguru hurbildu ziren ikastola berria ezagutzera
2011ko azaroa
Irailean ia dena martxan Irailean ikastolara itzuli zirenean, hau jada ez zegoen hutsik, geletan armairu, mahai eta aulki berriak zeuden eta. Ikasleek sorpresa handi hartu zuten, nahiz eta oraindik ume txikien parkea, esku baloi zelaiko ateak eta saski baloiko kanastak ez dituzten jarri.
Ikastola berriko sukaldea abendurako martxan izatea espero da Ikasle asko txirringaz, patinete edota skate taula erabiliz joan ohi dira ikastolara, etxetik bide gorria jarraituz berehala iristen direlako bertara. Ikastolan txirringa eta patineteentzat aparkalekua prestatu dute, horrela oso dibertigarria da goizero ikastolara etortzea. Hala ere, beste ikasle batzuk oinez, kotxez edo autobusez etortzen dira.
Ikastolako kide ezberdinek esana Ikasbide ikastolan gauza berri asko dago; ikasle berriak, langile berriak, irakasle berriak eta espazio berri pilo bat. Horregatik, aurten denok egokitu behar dugu egoera berrietara. Ikasbide ikastolako 6. mailako ikasleek jakin nahi genuen ea nola egokitzen ari ziren ume eta langileak bertara eta horregatik elkarrizketak egin genizkien ikastolako pertsona ezberdinei. Hemen hauetako batzuen erantzunak: “Agur esan genien eraikin zaharrei eta orain kaixo esan diogu ikastola berriari. Ikastola zaharrean belarra genuen jolasteko, eta hemen ez dago horrelakorik. Nik, aukeran, zaharra nuen nahiago”. Ane Eguren, 6. mailako ikaslea. “Egunero ikusten nituen kamioiak eta garabiak lanean. Auzoan hasierako hilabeteak oso zaratatsuak izan ziren lur azpian zementazioa sartzen zuten bitartean. Baina behin zarata bukatu ondoren, asko gustatzen zitzaidan obraren aurrerapenak ikustea”. Mikel Ezkerra, ikasle ohia. “Ikasturtea ondo hasi da. Nik nahiago dut ikastola berria, hemen baliabide gehiago ditugulako”. Gratxi Rubio, Ikasketa Burua. “Urumea ibai bazterretik ikastolara oinez joaten naiz, baina eguraldi txarra egiten duenean autobusa erabiltzen dut. Barrutik ikastola berri hau nahiago dut espazio asko dagoelako eta al-
tzariak berriak direlako, baina ikastola zaharraren kanpoko aldea umeentzat askoz hobea zen, mendian baitzegoen”. Arantxa Gisasola, ikastolako aholkularia. “Nire lana eskolaren mantenu lanak egitea da, gauzak konpondu, ateak ireki eta itxi, instalazio guztiak zaintzea. Ikastola handia da eta behar asko izaten ari gara aldaketak dauden hilabete hauetan”. Iñaki Arregi, mantenuko arduraduna. “Ni ere berria naiz aurten Ikasbiden. Ikastolara txirringaz etortzen naizenean ikasleak aurkitzen ditut bidean. Oso erosoa da honela joan etorria egitea”. Lorena Mier, 6. mailako irakaslea. “Ikastolako planoak ikusi nituenean izugarri gustatu zitzaidan diseinua. Gainera autopistatik datorren zarataz babesteko, eraikinak estruktura berezi batzuk ditu. Egia esan, ez da entzuten kotxeen zaratarik geletan edo patioan. Eraikina bukatuta ikusi nuenean liluratu egin nintzen, ederra eta argitsua baita. Ekainetik hona ikastola pixkanaka hornitzen eta prestatzen aritu gara, irakasle eta langile guztiak jo ta ke jardun dugu ikastolako ateak ikasleei irailaren 7an ireki ahal izateko. Ikasturte honen lehenengo hiruhilabetekoan azkeneko hornikuntzak egitea espero dugu”. Amaia Lumbreras, Ikastolako Zuzendaria. ikasbide,
6. maila
www.auzoka.net
11
Teknologia berriak
Blackberry Internet Service zerbitzua kolapsaturik
Iphone 4S milioi bat eskaera 24 ordutan
Steve Jobs Apple telefoniaren azken modeloak miloi bat erreserba izan ditu egun bakar batean eta aurreko jardunaldiaren kopuruak gainditu dituzte, 600.000 unitate enkargatu baitziren. Dena den, hainbat jarraitzaileen etsipena aipatu beharrean gaude, askok Iphone 5 aurkeztuko zuten esperantza baitzuten. Iphone 4S Estatu Batutako Appleren 245 dendetan egongo da eskuragarri eta urria amaieran beste 22 herrialdeetan merkaturatuko da. miguel martin, leticia vicente eta ander oyarzun
Steve Jobs Otsailaren 24an jaio zen San Frantzisko (EEBB) hirian. 1976. urtean Apple sortu zuen nerabezaroko lagun batekin bere etxeko garajean eta 1984. urtean bere enpresak lehen ordenagailua komertzializatu zuen Macintosh 128k izenarekin. Ordenagailu honek interfaze grafikoak erabiltzen zituen, hots, ez ziren komandoak idatzi behar ordenagailua lanean aritzeko. Geroago Steve Jobsek arazoak izan zituen Apple-eko goi mailako pertsonekin eta berak sortutako enpresatik baztertu zuten. 1997. urtean Apple enpresak finantza-zailtasunak zituenez, berriro onartu zuten Jobs lantaldean. Urriaren 6an hil zen minbizi pankreatiko batengatik. aitor lopetegui
Urriaren 10eko 10:30etatik halaxe egon da. Smartphone hauen erabiltzaileak soilik ahozko deiak eta mezuak bidali zitzaketen. Nahiz eta Blackberry oso ezaguna den bere kalitate eta fidagarritasunagatik, eragozpen bat baino gehiago erakutsi ditu azkenaldian. Nagusiena, Blackberry trafiko guzti guztia RIM (Research In Motion) zerbitzaritik pasatzen dela da. adrian gonzalez , ion marijuan eta ivan rodrĂguez
Mozilla Seabird
Mugikor hau Mozillak teknologia aztertzeko sortu du, baina baliteke beste fabrikatzaileentzako bere diseinua lagungarria izatea. Seabird mugikorrak, 8 megapixeleko argazki-kamara dauka, mini USB sarrera eta aurikular bana, besteak beste. Mugikor honen atalik garrantzitsuena 3Dko (hiru dimentsiotako) pantaila izatea da. Seabird mugikorra kablerik gabe kargatzen da eta mugikorra horizontalki kokatzen badugu, mugikorrean duguna paretan proiektatuko digu. julen dieguez eta iĂąigo segurado
12
2011ko azaroa
+e
zko e t a l o k Txo enak l a d g a m
tua en
Eroal e ona
Saiak untza honek ura M
ateri
a
a eta
in olio Nola eg autzaren gorringoa,
sperim
o) unentzak bili. ontzia era ko jogurt
k (4 lag Osagaia
k neurtze Osagaia at natural b • Jogurt rri a: bi neu • Azukre t neurri ba • Olioa: rri a: bi neu ts u a h o a • Kak i neurri • Irina: b tza • 3 arrau ixka bat • Gatz p a erdia zko polts ia m a g e • L iak zko ontz • Papere
Errezeta + esperimentua + agenda
Errezeta
al da ura? eroale ona
la ote de • Peta n frog ka pila atzen e do “D du. • 3 ka ” mota ble pu k o s k 2 a • 2,5 pila voltiot ako b • Bas o nbilla o bat bat et ur a lanp • Gat ara-oin za a
Proze
du
ra Era ho , arr n a rt e u t g a o k J o zirku 1. hastu itu sin biatu. rri eta na ja ple ba n gatza ira a tu n u p r t egin lu e oak : g n ri u Z . 2 . ta e in k tu re s a a aurreko amia nah o eta leg a k a k , a 3. Irin ri gehitu. ira arte aurrekoa tziak erd n o o k z bean Bonbil 4. Papere rrez berotutako la . la p n u a ta Z u ta d er ger iztu al da? e ra g te 0 be 8 1 i t k z edu Zein d atzen da u 20 minutu ra a eroa le hob ri gatza bo ta ezk ea ur ero gazia a aran la itur ? tzaz r ikoa? uko ama
lh
kultur agenda
Abenduaren 3ko ekitaldiak
Euskara Iruditan.
Bidali euskararekin lotzen duzun argazki kuttunena! Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hainbat erakundek eta hiriko eragile ugarik elkarlanean ekin diote euskarazko kultur egitarau zabal eta anitza prestatzeko. Hamaika ekitaldi mota dago aurreikusita, urriaren bukaeratik abenduaren 4ra bitartean egingo direnak. Hala nola zinema, antzerkia, hitzaldiak, bisita gidatuak, kontzertuak eta abar. Hori gutxi balitz, herritarrekin elkarlanean Euskara Iruditan mosaiko erraldoia eraikiko da sarean www.gukereeuskaraz.net webgunean. Euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi da. Irudi horiek norberak web orrira igo ahal izango
Goizez eta arratsaldez: Mintzodromoa Boulevardean. Arratsaldez: Auzoka 2. sorkuntza bideo-lehiaketako sari banaketa.
guk ere
Euskara iruditan
Bidali euskararekin lotzen duzun argazki kuttunena!
11:00etan eta 17:00etan: “Euskararen ibilbidea Donostian” bisita gidatuak. Izena emateko azken eguna azaroaren 28a. 12:00: Euskal Kantak taldean eta kalean abesteko ekimena. Alde zaharra.
ditu eta argazki bakoitza azalpen txiki batez (140 karaktere gehienez) lagunduta joango da, irudia osatzeko. Argazkiaren edukia edonolakoa izan daiteke. Baldintza bakarra da argazkiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezi bat izatea eta hori argazkia laguntzen duen testuan azaltzea.
20:00: Bertsolaria bere bakardadean. Bertsolari bat eta gaijartzaile bat, parez pare eta elkarrekin Doka Kafe Antzokian. 20:30: Ze Esatek! Euskal taldearen disko berriaren aurkezpena Doka Kafe Antzokian.
www.auzoka.net
13
Musika
MELENDI
THE BLACK EYED PEAS
“Sin noticias de Holanda”
“The E.N.D”
Melendi asturiarrak dagoeneko 8 album kaleratu ditu, rock, flamenko eta pop estiloen eragina dituen runba dantzagarrian. 2003an, Sin noticias de Holanda bere lehenengo diskoa grabatu zuen. Gure ustez, dituen disko guztiak onak dira, baina bere aurreneko hau da interesgarriena. Diskoa, eta Melendik berak idatzitako 12 abestiak oso landuak daude. Disko itsaskorra eta erritmo sutsukoa.
Munduan ezaguna den taldea 1988an Atban clan izenarekin sortu bazen ere, egun duen izena 1995an jaso zuen. Dagoeneko 6 disko kaleratu dituzte, pop, hip-hop eta elektronika nahastuz. 2003an kaleratutako The E.N.D. ospetsutik The time of my life kantua atsegin dugu, erritmo azkarra duelako. Bideoklipak ere oso entretenigarriak dira, dantzatzeko eta abesteko gogoa pizten dutelako. Eta hori gogoko dugu!
leire m. corrales, naroa de luis, leire m. landa eta ane castellanos
iker nebot, olaintz calvillo, nagore iturralde eta patxi elizalde
lady gaga
“Born this Way”
Lady Gaga poparen erregina dela esan dezakegu. Bere benetako izena Stefani Joanne Angelina Germanotta da eta egun 25 urte ditu. Denbora gutxian, bere gaitasun, abesti, janzkera arraroengatik eta pop abestiengatik ospe handia lortu du. Munduan zehar kontzertu ugari eskaini ditu The fame balle tour eta The monster ball tour birei esker. Baina, oraindik ez da Euskal Herrira etorri. Bere azken diskoa Born this way da, eta arrakasta handia erdiesten ari da, makina bat musika sari irabazi dituelarik. Disko berriko kantu batzuk dira: You and I, Judas, Born this way eta Alejandro. Guretzat ez dago zalantzarik, Judas da abestirik kutunena. Eta, zuei Lady Gaga eta bere abestiak gustatzen al zaizkizue? ander franco, nahia fernandez, julen hernando eta naroa ezeiza
14
2011ko azaroa
Filmak “Asalto al tren”
“Niños grandes”
“Montecarlo”
Sinopsia: Talde armatu batek New Yorkeko metroko bagoi bat bahitu eta metroko ikuskatzaileak guzti horri aurre egin beharko dio. Bahitzaileek mehatxu egin dute denbora jakin batean diru kopuru zehatz bat jasotzen ez badute, bidaiariak hiltzen hasiko direla.
Sinopsia: 30 urte bananduta egon ostean, berriz elkartzen dira bost lagun. Emazte eta semeak eramaten dituzte beraiekin gaztetan joan ohi ziren lakura. Esperientzia honekin ikasiko dute urte gehiago izateak ez duela benetan zahartu zarenik esan nahi.
Iritzia: Oso interesgarria da bahitzaile eta ikuskatzailearen arteko elkarrizketa, batez ere bizitzak jokoan daudelako. Tentsio handiko film gomendagarria.
Iritzia: Komedia bikaina eta barregarria da nire ustez. Komediak gustuko badituzu, lagunekin ikustea gomendatzen dizuet, barrez lehertu eta ondo pasatzeko.
Sinopsia: Hiru neska gaztek beraien aurrezki gehienak ametsetako bidaia egiteko erabiltzen dituzte. Inor konturatu gabe 5 izarreko hotel batean sartzea lortzen dute, baina nesketako bat Britainiar Koroako oinordeko batekin nahastean, guztia hondamendi handi bilakatzen da.
zuzendaria: tony scott aktoreak: john travolta, denzel washington. 106 minutu
zuzendaria: dennis dugan aktoreak: adam sandler, salma hayek, steve buscemi, maria bello. 103 min
joseba murua
nerea rey vicente
Iritzia: Pelikula polita da oso, ondo dago egina, baina historia tipikoegia da, beste film askoren moldaketa izanik. zuzendaria: tom bezucha aktoreak: selena gomez, leighton meester. 109 min irati iturzaeta
Gandhi Ghandi (Richard Attenborough, 1982) da zinearen historian extra gehien erabili dituen filma: 300.000 pertsona egon ziren filmeko protagonistaren hiletako eszenan. Horietatik 200.000 boluntarioak izan ziren eta gainontzekoak kontratatutakoak. Zaila izango da extra kopuru hori inoiz gainditzea, gaur egun ordenagailuek lan hori egin eta erraztu dezakeelako. El señor de los anillos trilogiarako Peter Jacksonek software berezi bat sortu zuen (Massive izenekoa) jendetza izugarriak sortzeko gai dena. Eta hala, nahiz eta benetan 20.000 extra erabili, ordenagailuari esker, gerran 200.000 dabiltzala irudikatzea lortu zuen. aitor ubeun
zubiri-manteo
www.auzoka.net
15
Bideo-jokoak
C, PS3)
,P 3 (Xbox 360 ld e fi le t t a B
etako beste oa mota hon d o g o ta ra a h bat iak sentsazi lu hau pauso r grafiko berr u to tit o m za ko a ri ko si n e jo n te z 2 ize ar ba Akzio beliko ere, frostbite e estatubatu n n ri a e a Iz ld m a z. ki re tu E e , ra a e gara: Europ jokoekin ald izkigu. Berriz inetan ariko biziaraziko d rd k rik izango e a e o zb tz g e ru ta i u la lis b a erre itsasoz gudu ze ta ko e u z d e n ir u a m z, ta arria da, belurre lean sartu e koa interesg eta erasoak Jo ‌ i. , a ka g ri ra e u m sk A e Hurbila, Ipar izango dugu n amaieran re ia rr U . u g ditu egu. ndatzen dizu netan gome
do 3DS) ion (Ninten it d E D 3 hiru dimenighter IV F i dute, non, t rr e e b e r u t zt e S rk r seak eta na au Supe lari, bonus fa umako azke
bild orroka t zein Interne jokoan. 35 b r borroka joko n te h te u ig d F t tu e a e tr unen artean lik g S p a la i r, zu rk e e ka d sk u e e ari n da ologia zte. Eta wifi ergia sobera n itu e d tsiotako tekn u ta rt e a d n sa n a e k e n ude . Gom usgarria n haserre za urtuko baita ki ih b ultrakonbo ik re a ia u rr d a n u sg M re aiteke. koa oso inte bidez jolas d gogor bat, jo o ri urtzea. e re n a o d tu n ra o darrak in n nean, auke ki e ri a rk u zure a tzen dizuegu
BOX 360)
azu gaueko a eta bizi itz to u a re zu ratu ko berri hoiltzen den jo tzetan, azele rb ka u lo h o iz g h ia a h n e etan eko eszena ino g Euritan, elurr tara inoiz ba ko estilo ask e ta lly , itu a si rr R a a h in ko n o ta tan ene soeta ana izugarrie lasterketak b ichigango ba M kh ; rym ra e a G st is n la g e , n Block rofesionale ino. Gainera netan. Ken zara pilotu p nazionaletara ko e ili rk ib tzeko joko a r p a h ko ze ia n kotxeak gida har, Ke tokietan z, e ze st n u ta e re u tz G la . bide ka ditzakezu Finlandiako Tuben parte u o Y k a o e id keten b . ertigarria da ikaragarri dib
, PS3, X Dirt 3 (PC
tion an Revolu m u H : x E Deus batean C, PS3) P , izuneko hiri 0 rk 6 to 3 E x . a o b ko jo (X buruaren eus Ex
ateko rriro D ia indartsu b ngo dugu be a in iz a p n larriki n a le ko ka ia r g Laste tu eta Adam ioteknolo so b ra n e se n sa Je re m arrizenp girotua, Ada bizia eta izug egiten duen te n io a d L . ko ra tu a a g o salb ogoralarruan jarrik cop filmak g io-inplanteek o B b . o a R d ta ko e tu r a e ert jokalaRunn zauriturik su ekoa da, non eman. Blade tz a n a rr a n d se in la in norakoak. oa aurreko jo ko boterea ze koaren istori aren nondik Jo ko . jo u n g ki te iz ke d za raziko ldatu de kiak guztiz a riaren eraba
16
la salle
2011ko azaroa
Liburuak “Bai baina ez baina bai” egilea: pasqual alapont
r ta ” “ B ih o tz a u sa es urkixo idazlea: joan r garay irudiak: robe zubia : ea tx argitale 4 14 : k ea orriald
ra jo at ea U rt zi ri ka np al di e, lagunegustatuko litzaiok eta Ohiakin ondo pasatu al izateko. nerekin egon ah azterketa Baina, horretarako behar ditu. guztiak gainditu mutil deGainera, Ohianek za io n en tz sa ts eg in a iru di duela t ai Txispasekin zerb tik ga hainikusi du eta horre sartuko da. bat iskanbiletan behar ditu egunen errietak entzun re ta ai , litz ba i tx , koadernoa ireki, Hori gu unduaz ahazteko m en du en tz ra si da. Liburu guzro. Ingu ema bat idazten ha po a et un tz en rtatzen zaizkigun musika tetik, gazteoi ge ba a, z rri ga da en tiz gom bestetik, oso erra en dituelako, eta zt ra ie ad do on gauzak . irakurtzen delako
itzultzailea: antton olano argitaletxea: elkar orrialdeak:
264 Valentziako eskola bateko 3. DBH-ko ikasle batzuek Mallorkara egiten duten bidaian, ikasle bat ahaztu dutela ohartzen dira ferrya hartzerakoan. Istorioaren protagonista neska batekin maiteminduta dago, baina lotsa ematen dio bere sentimenduak adieraztea. Azkenean elkar maitemintzen dira. Asko gustatu zait denbora guztian zerbait gertatzen delako eta, beraz, oso entretenigarria iruditu zait. Maitasun kontu asko daude eta gai hori gustatzen zaionarentzat oso egokia da. Laburbilduz, liburu hau oso entretenigarria eta irakurterraza da. Gomendatuko nukeen liburu bat da. uxue sarriguren
r nerea cuella
“Mundua sudur puntan” “4 urte, 6 hilabete eta 3 egun geroago” egilea: emmanuel bourdier
itzultzailea: jose antonio sarasola
marrazkiak: gonzalo izquierdo argitaletxea: ibaizabal orrialdeak:
120
Julienek istripu bat jasan eta 4 urte 6 hilabete eta 3 egun geroago esnatzen da komatik. Bere lagunak, ikasketak eta bestelakoak zeharo aldatu dira eta egoera berriari aurre egin beharko dio. Liburu hau entretenigarria eta irakurterraza da. Letra handiak eta ilustrazio batzuk ditu gainera. Liburua irakurri ahala, ondoren gertatuko dena aurreikus dezakezu, baina orokorrean ondo dago. Gainera egun pare batean irakurtzen da. 14 urteko gazte bati gomendatuko nioke.
idazlea: juan garzia garmendia marrazkiak: antton olariaga argitaletxea: alberdania orrialdeak:
64 Miren txu okulis tareng ana joan da eta betaur rekoak jarri behar dituela esan dio. “Horix e bester ik ez nuen falta” pentsa tu du. Amak kontso latzek o betau rreko polit batzuk erosiko dizkiola esan dio, baina horrek ez du Mirentxu lasaitzen. Pixkanaka konturatzen da betaurrekoak eramatea ez dela hain txarra. Interesgarria iruditu zait, istorioa bitxia eta irudimen handikoa delako. Bestalde, bizitzan arazo bat daukazunean, konpontzen saiatu eta hain ezkorrak izan behar ez dugula gogorarazten digu. Ez da abentu ra handi bat, baina denbo ra pasatz eko entretenimendu polita da. malen dominguez
lara lertxundi lauaizeta
www.auzoka.net
17
Denbora-pasak
Gurutzegrama Hutsuneak bete atsotitzak eta gurutzegrama osatzeko.
1
2
3
4 5 6
7
8
9 10
11
12
HORIZONTALAK 3- Asko balio du indarrak, gehiago buru ……... 4- Ezkur urte, …………urte. 5- Zenbat buru hainbat…………. 6- Abenduko eguna, argitu orduko………... 7- A ze parea, karakola eta………... 9- Goiz ………., arratseko iturri. 11- Urrutiko intxaurrak ……… gerturatu eta lau. 12- Dagoenean bon-bon, ez dagoenean ……….. BERTIKALAK 1- Langileentzako lana alferrentzako ……….. 2- Non gogoa, han ………. 3- Askoren mina, tontoen ……….. 4- Ahoa hertsirik ez da ……… sartzen. 7- Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta ……… beherago. 8- Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehen zen ……… 10- Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi ………..
Banpiroa ?????? Odola behar dut
ÑAM!!!!!!
Martetarra naiz eta ez dut odolik.
ania eta olatz aldazabal
18
2011ko azaroa
Labirintoa
Irudian dauden bost zentzumenak topatu hizki saldan.
Printze txikiak bere planetara iritsi nahi du.
A H
N J
E Y
M A S G
T S A S W J
D A
J F
G
A
N
E
J
G W A M
E
E
G
H
J
D
R
G
H
D
N
G
Z
F
J
E
R
T
U
I
O
X
B
N
Z
M
B
N M
F
U
E
T
F
T
D
H M W U
E
H
U
H
J
J
E
F
T
G
B
G
S
D
F
G
N
F
G Z
Y K
G F
K
H
G
D
G
J
U B
Y G
E J
H U R S
J
I
G
Y
A
K
G
D
L
I
S
J
H
I
H
D
F
G W U
I
P
O M
P
A
S
D
F
G
L
Ă‘
Z
E
J
G W E
R
T
N
S
R
S
R
G
T
J
J
K
U
I
O
P
Z
X
H
F
I
K
R
T
A
H
G
H
J
F
G
D
F
J
F
K
G
U
G
F
N G
O
S
L
G
F
H
L
U
I
A
T
C
T W G
T
R
A
F
E
D
E
T
G
T
K
D
N
D
G
H
U
G
T
G
R
H
G
S
H
E
H
U
D
S
E
G
S
F
Z
G
H
R
H
E
H
G
F
N
S
T
G
T
A
G
H M
F
D
T
D
E
T
H
J
W F
N G G J
B E
T F
D H
K R
M
A
J
W D
E
F
D
F
K
I
H
F
J
G
T
H
F
N
T W P
K U
D S
N R
H G
D Z
E T
G G
E R
B J
D D
U A
Denbora-pasak
Hizki salda
E A
Ezberditasunak Bi irudien arteko desberdintasunak aurkitu.
asier-ainhoa mendiola
www.auzoka.net
19
Zenbaki honetan… Foto Inkesta
2
Pertsonaia + Zein naiz?
9
Erreportajea
10
auzoka.net
Bideo-lehiaketa
3
Bigarren edizioa martxan da. Parte hartu! elkarrizketa
Maika Tamaron
4
“Neskak eta mutilak ezberdinak gara, baina berdin tratatuak izatea nahi dugu”
110
teknologia berriak
Steve Jobs
12
1984. urtean bere enpresak lehen ordenagailua komertzializatu zuen
Errezeta + Esperimentua + Agenda 13
zkia.
Parte hartzen duten ikastetxeak: Aitor ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikasbide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, Kattalin Erauso, La Asunción, La Salle Loiola, Lauaizeta institutua, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Sto Tomas lizeoa, The English School eta X. Zubiri-Manteo.
Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua
Musika
ekologia
Birziklatzea
6
14
Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Filmak
15
Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak:
Bideo-jokoak
16
Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:
eragin.com
eragin.com albiste bitxiak
Txakurrak surfean
7
Txapelketan txakurrek bi olatu hartu behar dituzte 10 minututan.
liburuak
Mundua sudur puntan 1 7 Mirentxu okulistarengana joan da eta betaurrekoak jarri behar dituela esan dio.
kirola
Kirol munduaren zailtasunak
8
Denbora-pasak
18
www.auzoka.net
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net
2010eko azaroa