114. zenbakia 2012ko azaroa Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua / Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Karatetik futbolera
XARE egitasmoa
Liztor asiarra
Foto inkesta
Nolakoa izango da etorkizuna? Nolakoa lurra 1000 urte barru?
Maitane
Leire
Xabier
Iraola
Godoy
Martin
(DBH 1)
(DBH 1)
(DBH 1)
“Guztiak atseginak eta hurkoari laguntzeko prest izango dira. Denek kirol apur bat egingo dute, bizimodu osasuntsuagoa izateko. Horretaz gain, gaitz guztiek sendagaia izango dute. Kutsadurarik ez da egongo. Garraioek ez dute gasolinarik beharko eta horren ordez, eguzkiaren energia erabiliko dute”.
ANDREA PERDIGUE (DBH1) “Berotze globala dela eta, uste dut, beste planeta batera joan beharko dugula bizitzera. Hau da, beste espezie batzuetako gizakiekin elkarrekin bizi beharko dugula. Teknologia oso aurreratua izango da eta kotxe espazialak izango ditugu. Gustatuko litzaidake errealitate horretan bizitzea”.
Etorkizunari buruz zer dio kristalezko bolak?
“Gure ingurumena nahikoa zorigaiztokoa izango da. Ziur aski Amazonas txikitua egongo da, baita bertako landaredia eta fauna ere. Horren ondorioz, CO2 kopurua areagotu egingo da atmosferan, eta horrek ondorio txarrak ekarriko ditu. Ikuspegi ezkorra badut ere, oraindik garaiz gabiltza”.
Maddi Arruabarrena (DBH 1) “Animali asko desagertu egingo dira, bizitzeko lekurik ez dutelako izango. Izan ere, etxeak egiten ditugun heinean, animalien bizilekuak hondatzen ari gara. Zientzian aurrerapenak egingo ditugu (gauza berriak aurkitu unibertsoan, sendagai berriak asmatu, ...) eta teknologia ere asko garatuko da”.
“Teknologia oso garatua egongo da. Punta-puntako auto hegalariak izango ditugu, munduko leku batetik edozein tokitara ziztu bizian joateko. Bestalde, garraiobideak erabili ordez, makinek telegarraiatu egingo gaituzte. Hori bai, natura kutsatzen duen makinarik ez da izango”.
LEIRE MOVILLA (DBH1) “Teknologia asko garatuko da. Ordenagailu eramangarrien ordez, tabletak erabiliko ditugu, eta auto guztiak biodegradagarriak izango dira, gasolina gutxiago kontsumitu ahal izateko. Mugikorrak ere asko garatuko dira datozen 10 urteetan. Ez dakit nolakoa izango den etorkizuna, baina ziur hobea izango dela!”.
Nolakoa izango da etorkizuna? Nola biziko gara etorkizunean? Nolakoa izango da lurra 100 urte barru? Eta 1000 urte barru? Eta X urte barru? Galdera horiek oso zailak dira erantzuten. Izan ere, inork ezin du etorkizuna nolakoa izango den jakin. Nik dena oso aldatua egongo dela uste dut, bai onerako, bai txarrerako. Baina, auskalo! Ikasten eta etxeko lanak egiten jarraitu beharko dute ondorengoek? Zuek zer uste duzue? Zer iritzi duzue etorkizunari buruz?
la salle donostia
2
2012ko azaroa
Auzoka.net
Zatoz azaroaren 23 eta 24an Kursaalen ospatuko den XARE azoka-jaialdira! XAREk euskararen erabilpena indartu nahi du IKTetan eta orokorrean, kultura digitalean. XAREren helburuetariko bat dagoeneko euskaraz dauden lanabes informatikoak gizarteratzen laguntzea da, baita beraien erabilpena eta lanabes berrien garapena sustatzea ere. XAREk erreferentzia gune bat sortu nahi du euskaldunontzat, euskaraz erabilgarri dauden programa eta baliabideak modu errazean eskuratu ahal izateko. Datozen hilabeteetan gidak eta bideotutorialak ere eskaintzeko asmoa du. Azaroaren 23 eta 24an, bi egunez, ostirala eta larunbata, Kursaaleko lurrazpiko planta euskara eta kultura digitala ardatz dituen egitarau oparo batekin beteko da: multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakustaldiak, lehiaketak, musika, ikastaroak, mahai inguruak, jokoak eta egitasmoen
aurkezpenak. Kursaalera gerturatzen diren bisitariek aukera izango dute Euskal Herrian informazio eta komunikazio teknologia berrien alorrean dagoen egitasmo eta eragile euskaldunen errealitate anitz eta aberatsaren jaialdi erakusgarri honetaz gozatzeko.
funtzio ezberdinak dituzte eta elkarren arteko posizioak ere eragiten dio jotzen den musikari. Björk abeslari islandiarrak bira batean mahai-musika-instrumentu hau erabili zuen eta Reactablea ezagunagoa bilakatu zuen.
Reactable mahaia Ordenagailuak probatzeko euskaratzeko aukera txokoa XAREn, besteak beste, Reactable mahai tankerako musika instrumentua erabiltzen ikasi eta probatzeko aukera egongo da. Instrumentu honek ukipen-pantaila handi bat du eta bertan pieza batzuk jarriz, musika jotzen du. Forma ezberdineko piezek
Ordenagailuak euskaratzeko txokoan teknikari batzuk bisitariei lagunduko diete euren ordenagailuak euskaraz konfiguratzen. Informazioa gehiago: xare.eu
Zorriaren lehiaketa Pasa den ikasturtean bezala, honetan ere begiak zorroztu beharko dituzue. Zenbaki guztietan zorri bat ezkutatuko dugu. Zorria topatzen duenak Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortuko du, beti ere aurretik emaitza zuzena info@auzoka. net-era helarazten badu, noski. Zuzen erantzuten duten guztien artean zotz egingo dugu Elkarreko bonoa. Irabazlearen berri auzoka.net-en emanen dugu. Bestetik, gogoratu Zein naiz? atalean ere
beste lehiaketa bat dagoela. Testuaren azalpenei kasu egin eta asma ezazue zein pertsonari buruz ari diren. Asmatu ondoren, info@auzoka.net-era erantzuna bidali eta Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa lortzeko aukera izango duzu. Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25€ko bonoa. Auzoka 113 zenbakiko zorriaren lehiaketako irabazlea Santa Teresa ikastetxeko Iker Elizetxea izan zen. 12. orrialdeko “Teknologia berriak” ataleko “Telebista adimendua hemen da” artikuluari dagokion irudian zorria jarri genuela ederki ikusi zuen.
www.auzoka.net
3
LIBANA TABOADA
Aurtengo udarako
emakumeetako bat Jakin badakigu emakumezkoen kirola, orokorrean, izan futbola, izan arrauna, ezin dela konparatu gizonezkoen kirolarekin. Baina zergatik ez? Ondoren elkarrizketatuko dugun neska eder hau Libana Taboada da, Zumaiako Telmo Deuna traineruko taldekidea. Guri, udarako emakumeetako bat dela iruditzen zaigu. Izan ere, Zumaiako neskek amestu ezingo zuten denboraldia egin dute arraunean. Horrela, emakumeen kirola ezagutaraztearekin batera, gizonezkoen parera eraman dute.
Arrauna ez da ohiko kirola. Zer dela eta hasi zinen  zu arraunean? Ama oriotarra eta aita zarauztarra izanik, etxean beti jarraitzen genituen estropadak. Hala eta guztiz ere, ni Zumaian hasi nintzen arraunean, denei kontra eginez. Izan ere, lagun batzuk nituen arraunaren munduan zenbiltzanak. Horretaz aparte, zortzi urte nituenetik, udarako arraun ikastaroetan ere ibili izan nintzen. Azkenean, hamalau urte nituela, arraunean hastea erabaki nuen. Horretarako federatu egin nintzen. Aipatu beharra dut Leire Antia arraunlari eta laguna izan zela ni arraunean hasteko arrazoi nagusienetako bat. Berak animatu ninduen nolabait arraunean hastera. Egia esan, txiki-txikitatik lagun minak gara eta bizitzako momentu onenetakoak berekin bizi izan ditudala esatera ausartuko nintzateke.
4
“Gutxieneko adina ez, eta patroia izan nintzen Zumaia-Getaria taldean� Jakin badakigu Zumaiako Taldea sortu aurretik beste talde bateko partaide zinela. Zein talde zen? 2008en denboraldian, emakumezkoen traineru estropadak ospatuko zirela esan ziguten. Baina, Zumaian ez geunden nahikoa neska traineru bat osatzeko. Beraz, arraunean egiteko gogoa genuenez, Getariako neskekin trainerua osatu genuen, haiek ere gutxitxo baitziren trainerua osatzeko. Horrela, Zumaia-Getaria taldea sortu genuen. Talde horretako patroia ni neu izan nintzen, arraun egiteko gutxieneko adina ez nuelako garai horretan.
2012ko azaroa
ematerik ez zegoen estropada irabazteak, asko lagundu zigun gure konfiantzarako. Laburbilduz, zerbait baginela jakin genuen. Badakigu estropada batean, hasiera lekuraino arraunean joan behar izan zenutela eta hori oso neketsua izan zela. Gainera, mutilen kasuan, motor batek lagundu omen zien haraino iristen. Egia al da?
“Erditik moztutako ur botilak eramaten ditugu traineruetan txizontzi modura erabiltzeko” Denboraldi bikaina izan da: Euskotren liga irabazi eta Ohorezko txandan Galiziarrei onenak zaretela erakutsi diezue. Baina, zein izan da zuretzat estropadarik garrantzitsuena? Niretzat, estropadarik garrantzitsuena eta bereziena, uztailaren 22an Pasai San Pedron jokatu genuena izan zen. Bigarren aldiz Euskotren ligako estropada bat irabaztea lortu genuen. Aurretik, beste estropada bat irabazita genuen, baina beti zoria eta eguraldi txarraren laguntza izan genuelakoan geunden. Horregatik, eguraldi paregabearekin, zoriari aukerarik
Elkarrizketa
“Estropadarik garrantzitsuena eta bereziena, Pasai San Pedron jokatu genuena izan zen”
Bai, egia da. Pedreñako estropadan izan zen gertaera hori. Dena den, neskek ere izan genuen motorren laguntzatxoa. Ziur estropada bitxiren bat izan duzuela. Hau da, berandu iritsitakoren bat, edo agian ahaztutakoren bat. Kontatuko al zeniguke halako bitxikeriaren bat? Aurten, adibidez, estropada egun batean loak hartu ninduen. Izan ere, 8:30tan egon behar nuen arraun klubean. Lo gelditu nintzen, eta entrenatzaileak esnatu zidan 8:45 inguruan, etxeko telefonora deituta. Ederra sustoa! Taldekideen barreak ere aguantatu behar izan nituen! Eskerrak estropadara arazorik gabe iritsi ginela.
Zer da estropada batean gertatu zaizun gauzarik arraroena? Gauza arraro asko bizi izan ditut, baina agian jakingo ez duzuen bat txiza-potoaren erabilera izango da. Estropada aurretik, arraunlari askok ezin izaten diote txizagurari eutsi. Horregatik, erditik moztutako ur botilak eramaten dira traineruetan txizontzi modura erabiltzeko. Niri, jendeak traineru barruan txiza egiten ikustea arraroa iruditzen zait. Elkarrizketa bukatzera doa. Bukatu aurretik, eskerrak eman nahi dizkizugu. Bestalde, talde osoari ere gure partez animoak bidaltzen dizkiogu. Hurrengo denboraldia ere halakoa edo hobea izan dadin desiratzen dizuegu. Baina ezin dugu bukatu, galdera pertsonal bat egin gabe. Egia al da askoz gehiago ligatzen dela ezaguna izanda? Egia da jende gehiagok kasu egiten digula, baina gure herritik kanpo ez dut uste oso ezagunak garenik. Gainera denboraldian zehar, ez dugu ligatzeko eta parrandarako aukera asko izaten. Eta denboraldia bukatzen denean ... ez dut uste gehiago ligatuko dugunik.
la salle-san luis
www.auzoka.net
5
Ekologia
Hondakinak, zaborra eta bere tratamendua. Zero zaborra. Birziklapena Jakin behar dugu gauza guztiak ez direla birziklatzen: bonbila, guraizeak, eta abar. Beste gauza batzuk berriz bai: papera, kartoia, plastikoa, olioa eta abar. Birziklatzeko lehenengo pausua ontzi egokira botatzea da. Guk ontzi mota ezberdinak ditugu: kutxak, gurpildunak, hondakin bereziak sartzeko, eta gehiago. Hona hemen gure ontzien zerrenda eta funtzioa: Ontzi urdina: kartoia eta papera botatzeko balio du. Ontzi berdea: beira biltzen da (hau ez dago eskolan). Ontzi horira: plastiko batzuk (ez denak) jasotzeko balio du.
Gure helburua: Zero zaborra
Ontzi marroia: hondakin organikoak botatzen ditugu (ogia, fruituak, haragia eta bestelakoak).
Zaborra, bi edo hondakin gehiago ontzi berdinean biltzen ditugunean sortzen da. Beraz, zaborra ez sortzeko biderik onena, hondakinak sailkatzea da.
Ontzi zuria: arropa pilatzeko tokia.
5. Hirutako zati baten, alde bat moztu. 6. Zulo bat egiten da tapa sartzeko. 7. Azal hegalak moztu. 8. Zinta isolatzailearekin barrukoa itsatsi. 9. Apaindu eta ... birziklatutako diru-zorroa daukazu!
Hondakin guzti horiek kamioiak hartzen ditu eta leku berezi batera eramaten ditu birziklatzeko.
Berrerabiltzea Nola egiten da diru-zorro bat tetrabrick batekin? Hemen argibideak, pausoz pauso: 1. Tetrabrick bat hartu, eta ondo garbitu eta lehortu. Luzea edo zapala izan daiteke (luzea hobeto geratzen da). 2. Tetrabricka zapaldu. 3. Tolestadurak kendu. 3. Bi aldetatik moztu. 4. Hiru aldiz tolestu.
Txoko berdea Birziklatzen ez diren gauzak, txoko berdera botatzen ditugu, eta kutsakorrak edo arriskutsuak diren gauzak ere. Txoko berdetik, Garbigunera eramaten ditugu hondakin horiek. Donostiatik gertuen dagoena, Garberako Garbigunea da.
Elkar trukaketa eta konpartitzea Konpartitzea da arropa txikia gelditzen denean, behar dutenei ematea, adibidez. Kotxea konpartitu egin behar dugu, dirua aurrezteko eta hainbeste ez kutsatzeko. Bigarren eskuko merkatuak ere badaude, batzuk hirian, beste asko sarean aurki ditzakezu. Etxea konpartitzearen abantailak toki berriak ezagutzea, hizkuntza berriak ezagutzea eta lagun berriak egitea dira. Gainera, diru gutxiago gastatzen da. Normalean gazteek etxea konpartitzen dute. ikasbideko lh5a kooperazio taldea
6
2012ko azaroa
Hau baino sexistagorik! Txinako Guilin hiriko Lermandi parke tematikoan, gona motza daramaten neskei, prezio erdian kobratzen diete sarrera. Alegia, 18 urtetik gorako emakumea bazara eta zure gona 38 zentimetro baino gutxiagokoa bada, kasik eskuzabalik hartuko zaituzte. Parkeko zuzendaritzak, gainera, lotsagabe erantzun du salaketen aurrean: “Inguru honetan gona laburrak saltzen dituzten postu asko daude. Bertako ehungintza indartzea da gure helburu bakarra”
Munduko arrainik txikienak
Munduko arrainik txikienak Schindleria Brevipinguis izena du eta 1973an aurkitu zuten Australian. Munduko arrain txikiena izateaz gain, ornodun txikiena ere bada. Emeek zortzi milimetroko luzera dute, eta arrek berriz, zazpi milimetrokoa. Antzinako arrainen itxura dute, gardenak dira, eta ez dute ez hortzik ez ezkatarik. Horretaz gain, bizitza oso laburra dute: bi hilabete inguru bizi dira bakarrik.
Txakur
zaintzailea
Hildako txakur bat zaintzen egon da beste txakur bat astebetez, Errusiako Parm eskualdeko Filippovka herrian. Txakurra auto-istripu batean hil zen, eta bere lagunak, errepidetik atera eta astebetez zaindu zuen. Bizilagunek kontatu dute naren arabera, “hildako txakurra besarkatuz egon da, berotasuna emateko, noiz berpiztuko zain”. Bizilagunek Romeo eta Julieta deitu diete bi txakurrei eta hildako txakurraren gorpua lurperatzen saiatu diren arren, lagunak ez du inor hurbiltzen utzi.
Ronaldok pisua galdu nahi du
Brasilen egingo duten ‘reality’ baten protagonista nagusia izango da. Bere zeregin bakarra pisua galtzea izango da eta ikus-entzuleek astez aste ikusiko dute brasildarraren ahaleginaren emaitza. Erretiroa hartu zuenetik, nahikoa loditu da, eta orain gehiegizko kilo horiek kendu nahi ditu. Munduko goleatzailerik onenetarikoa izan zenak, ariketa fisikoen programa bat egin eta elikatzeko modu berri bat ikasi beharko du bere helburua lortzeko.
Albiste bitxiak
Adimen laburrak
10 zentimogatik kaleratua
68 urteko Corbis Richard Eggersek, Well Fargo bankuko filial batean zuen lanpostua galdu du, Des Moines hirian (AEB). Horretarako arrazoia: duela 49 urte, 10 zentimoko txanpon bat faltsutzea. Kasu, 1963ko otsailaren 2an, garbitegi bateko makina batean, kartoiarekin egindako 10 zentimoko txanpon batekin ordaintzen saiatu zen. Garai hartan, ekintza horrek kartzelan 2 egun pasatzea eragin zion. Orain, 49 urte geroago, eta gertaera horren ondorioz, Wellf Fargo bankuko bezeroen ordezkari zerbitzutik kaleratu dute. “Balentria ergela izan zen, eta ez nago batere harro egindakoaz. Baina, pertsona bat 7 urtez lanpostu batean lana ondo egin ostean kaleratzea, gehiegikeria da”, esan du Eggersek.
Perlatzarra
Ostra erraldoi baten fosila eskaneatu eta golf pilota baten tamaina duen perla bat aurkitu dute bere barruan. Aurkitu zutenean, arrantza-ontzi bateko sareetan harrapatuta zegoen 145 milioi urte dituen fosila. Egun, Blue Reef akuario britainiarrean dago. Wartski bitxidendako zuzendariak hauxe esan zuen: “Bere balioa hainbat milioi dolarrekoa da”.
herri ametsa,
6.maila
www.auzoka.net
7
Kirola
MAROUF EL HAIBA
“Karatea asko gustatu arren,
bederatzi urterekin futbolean jokatzen hasi nintzen” Ikasturte hasierarekin batera, eskolaz kanpoko ekintzei hasiera ematen zaie. Baina, zein kirol da umeok gehien aukeratzen duguna? Gustukoena futbola da. Hori ikusita, jakin nahi izan dugu ea zeintzuk diren futbola aukeratzeko arrazoiak. Horretarako, gure ikaskide Marouf El Haiba galdeketa bat egin diogu. Bere afizioa karatea zen, baina bederatzi urte zituenean karatea alde batera utzi eta futbola praktikatzen hasi zen. Zer dela eta aldaketa hori?
Zein zara? Marouf El Haiba naiz, hamabi urte ditut eta Donostian jaioa naiz. Catalina De Erauso-n ikasten hasi nintzen, baina sei urte nituela Mendiola ikastetxera etorri nintzen.
“Edonori gustatuko litzaioke Messik egiten dituen jokaldiak egitea”
Zein kirol egiten duzu? Momentu honetan futbolera jolasten dut. Oso gustuko dut futbola eta gainera nire lagunekin jokatzen dut. Lehen beste kirol bat egiten zenuen? Lehen karatea praktikatzen nuen eskolaz kanpoko ekintzetan. Kirol dibertigarria dela iruditzen zait. Gainera, lagun asko egin nituen. Kontatuko al diguzu pixka bat karateak zertan datzan? Karate hitzak, euskaraz, esku hutsaren bidea esan nahi du. Kirol hau egiten duenari karateka deitzen zaio eta hauen maila, gerrikoen koloreak adierazten du zuritik (maila baxuena) beltzeraino (maila altuena). Helburua ez da erasorako prestatzea, zure burua babesten ikastea baizik.
“Karate hitzak, euskaraz, esku hutsaren bidea esan nahi du” Horretarako teknika batzuk erakusten dituzte: arnasketa, ostikoak, immobilizazioak, blokeoak, eta abar. Zer da gehien gustatzen zaizuna karatetik? Nire lagun eta ikaskideekin praktikatzea, oso dibertigarria baitzen guretzat. Askotan, lasaitzeko ere baliagarria egiten zitzaigun.
Zer gustatzen zaizu gehiago, futbola ala karatea? Gaur egun, futbola esango nuke. Futbolari ospetsuenak bezala jokatzea gustatuko litzaidake eta hauek imitatzen saiatzen naiz. Zeintzuk dira zure karateka eta futbolari gustukoenak? Nire karateka gustukoena, nola ez, Jackie Chan izan da beti. Bere pelikulak izugarri gustatzen zaizkit. Futbolari gustukoena, berriz, Messi dut, bera baita munduko jokalaririk onena. Edonori gustatuko litzaioke berak egiten dituen jokaldiak egitea. Zein futbol taldeetan jokatzen duzu? Trintxerpe Futbol Taldean jokatzen dut, aurrelari bezala. Astean bitan entrenatzen dugu. Zergatik uste duzu futbola dela ume eta gazte gehienen kirolik gustukoena? Ospetsuena delako eta telebistan gehienbat futbola ematen dutelako. mendiola ikastetxea
8
5. mala
2012ko azaroa
Pertsonaia + zein naiz?
Maialen Chourraut Iurramendi lasartearrak brontzezko domina irabazi zuen olinpiar jokoetan
Atletiko San Sebastian taldeko 29 urteko arraunlari lasartearraren bizitza, piraguismoa izan da, umetan kirol honetara zaletu zenetik. Baina, eskainitako denbora eta ahaleginak izan du emaitza: udan, Olinpiar Jokoetako K1 modalitateko finalean brontzezko domina eskuratu baitzuen. Garaipen horrek eman zion amaiera kirolari gipuzkoarrak Londresko Olinpiar Jokoetan egindako ibilbide bikainari. Emilie Fer frantziarrak urrezko domina irabazi zuen, eta Jessica Fox australiarrak berriz, zilarrezkoa.
Emozioz betetako eguna izan zen K1 modalitateko finalaren eguna. Lehia garrantzitsua zen. Jende pila bat zegoen estadioan. Besteak beste, han zeuden bere familia eta lagunak, eta baita haraino heltzen lagundu zion jende guztia ere. Domina norberaren meritua baino, jende askoren lanaren emaitza zela argi utzi nahi izan zuen Maialenek.
Finala gogorra izan zen, baina opari ederra ekarri zuen bueltan
Espainiako selekzioak apirilaren 3tik 6ra Pauen egin zituen hautaketa probetan nagusitu zen Maialen K1 mailan. Maila horre-
tako emakumeek lau jaitsiera egin behar izan zituzten eta, guztietan, Chourraut izan zen azkarrena. Horrela Londreseko Olinpiadetarako sailkapena lortu zuen. Bestetik, slalom taldeak urte asko zeramatzan lanean. Horregatik, domina talde osoarentzako saria izan zen. Maialen pozik agertu zen lortutako brontzearekin. Hala ere, Londresera heldu baino lehen, urrearekin amets egiten zuela aitortu zuen. Baliotsuena urrea zela onartu zuen, baina arerioen jaitsierak hobeak izan ziren. Haizea kontran izan zuten eta proba asko zaildu zuen horrek. Maialenen bertute handienetakoa bat konstantzia dela esan genezake. Setatsua ere ba-
da: zerbait buruan sartzen zaionean, lortu arte ez du amore ematen. Akats nagusienak berriz, urduriegia dela eta umore txarrekoa dela, batik bat gauzak ongi ateratzen ez zaizkionean.
Datozen Olinpiar jokoetan urrezko domina lortzeko gogor saiatuko da Azkenik, Olinpiar Jokoetan espainiar selekzioak eraman zuen arropaz sortutako eztabaidagatik galdetzen diotenean, ez zitzaiola askorik gustatu erantzuten du, baina uretan eroso egon zela. Polita izan edo ez, itxura azaleko kontua baita. intxaurrondo hegoa,
Zein naiz?
?
Emaiguzu zure erantzuna info@auzoka.net-en
1992ko urriaren 22an jaio nintzen, LogroĂąon. Errealean jokatzen dut erdilari gisa eta nire debuta 2011ko urriaren 29an izan zen. Bihotzez errioxarra naiz, Fernando Llorente bezala, Rincon del Soto herrian hazi bainintzen. 12 urterekin Errealean jokatzen hasi eta 2009an, Espainiar selekzioarekin jokatu nuen, Europako Sub17 UEFA txapelketan. Errealeko bigarren
6.maila
taldean titularra naiz, baina noiz behinka, lehen taldearekin jokatzen dut. Nire zenbakia 14a da. Zenbaki honetako oparia: Elkarren erabiltzeko 25â‚Źko bonoa. Auzoka 113 zenbakiko irabazlea: Peru Murgiondo da, Axular Lizeoko ikaslea. Peruk pertsonaia ezkutua Errealeko jokalaria den Imanol Agirretxe dela asmatu zuen.
www.auzoka.net
9
Erreportajea
Liztor asiarra
Geldi dezagun ekialdetik datorren liztor beldurgarriaren inbasioa Kaixo auzokatarrok! Badakizue zeri buruz hitz egingo dugun? Ale honetan liztor asiarra izango dugu mintzagai. Izan ere, erreportaje honetan ekialdetik datorren liztor arriskutsu horri buruz, gauza asko ikasi eta zenbait datu ezagutuko ditugu: nondik eta nola etorri den, zenbat neurtzen duen, zer jaten duen, nolakoa den eta abar. Gai hau interesgarria eta zuen gustukoa izatea espero dugu.
Liztor asiarraren deskribapena Lehenik eta behi, argi eta garbi izan behar dugu liztorra eta erlea ez direla berdinak. Gainera, liztor asiarrak, pertsona zahar, asmatiko eta gazteentzat oso kaltegarriak dira. Bere ziztadak min handia egiten du. Orokorrean, liztor asiarrek erleak jaten dituzte. Asiako liztorra (Vespa Velutina latinezko izenez ezaguna), Txinan jatorria duen liztor espeziea da eta bere gorputza, beltzbeltza da. Horretaz gain, esan beharra dago liztorra izateko oso handia dela: liztor europarraren hirukoitza da hain zuzen.
Liztor mota hau espezie inbaditzaile berri bat da, oso arriskutsua
10
Sei milimetroko eztena dute. Pentsa zenbat min egin behar duen! jotzen dute. Izan ere, erlauntzak erasotzeaz gain, hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarma sortu baititu. Lau eta sei metro arteko altueran jartzen du bere habia eta habi bakoitzak 50 zentimetroko zirkunferentzia eduki dezake. Gutxi gora behera, 36 milimetro inguru luze da eta liztor erregina berriz, 40 milimetro luzera edukitzera irits daiteke. 2005ean egurra zeraman itsasontzi batean, Bordeleko portuan lehendabizikoz agertu zenetik, Europan espeziea inbaditzailetzat
Ezagutzeko modua: abdomeneko laugarren segmentua Intsektuek hiru zatitan dute gorputza banatuta: burua, toraxa eta abdomena. Liztor asiarrak abdomena beltza du eta abdomeneko laugarren segmentua berriz, horia.
2012ko azaroa
Liztor erregina 40mm luzera edukitzera irits daiteke Ziztada Liztor hauek 6 milimetroko eztena dute. Pentsa zenbat min egin behar duen horrelako ezten batek! Hauek duten pozoia, erleak dutena baino askoz ere indartsuagoa da. Bestetik, aipatu dugun bezala, liztor hau erleak janez elikatzen da, eta nekazariei arrisku seinalea eman ohi die. Izan ere, hamar liztor soberan dira erlauntz bat garbi uzteko eta dena hondatzeko. Detaile horrek ezberdintzen du liztor europarrarengandik. Bestetik, hankak marroiak ditu. Liztor habi batzuetan 50 liztor egon daitezke eta haiek bakarrik erlauntz bateko erle guztiekin buka dezakete. Erleek, liztor asiarra hiltzeko, bere inguruan jarri, erle masa bat sortu, eta beroa ematen die. Horrela lortzen dute liztor asiarra hiltzea. Gainera, zenbait erlategietan, tranpak jarri dituzte liztor erregina hiltzen saiatzeko.
Hedapena Oraindik ez dira Euskadi osoan zabaldu. Gipuzkoan besterik ez dira ikusi. Liztor hauen agerpena iazko udan izan zen, Gipuzkoako Erlezain Elkarteak adierazi zuenez. Liztor erreginak uda, udaberria eta neguan hibernatzen du eta udazkenean esnatzen dira. Oraindik ez dira Euskal Herri guztian zabaldu, baina kontuz ibili beharko dugu.
Elkarrizketa gratxi , ikasbideko irakaslea .
Liztor asiarrak handiak iruditzen zaizkizu? Inurri batekin konparatuta handiak dira, baina elefante batekin konparatuta txikiak. Dakigunez, Euskadiko liztorra baina handiagoa da, nahiz eta Euskadin beste espezie erraldoi bat egon. Zizta egin al dizute noizbait? Momentuz ez. Baina, bere ziztadak oso min handia egiten duela esan didate. Ikusi al duzu beraien habiarik? Bai. Duela ez asko, ikastola ondoan zegoen bat. Liztor habi horren berri eduki genuenean, argazki bat atera genion eta ondoren suhiltzaileei deitu. Ba al dituzu beraien argazkirik? Nik egindakorik ez, baino interneten asko daude. Zer jaten dute? Erleak jaten dituzte! Horregatik esaten dute liztor hau oso arriskutsua dela ingurumenarentzat. Horrela jarraitzen badute, erlerik gabe geratuko gara eta. Zenbat ume eduki ditzakete? Ez dakit, baina normalean intsektuek arrautza asko jarri ohi dituzte. Beraz, imajinatu. Zenbat urte bizi daitezke? Intsektuen bizitza oso arraroa eta bitxia da. Horregatik ezin izango nuke esan zenbat bizi ohi diren. Intsektuak fase ezberdinetatik pasatzen dira bere bizitzan zehar eta metamorfosia egiten dute. Beraz, ikusi beharko genuke zer nolakoa den bere bizitza fase ezberdinetan. Uste al duzu liztor asiarrak lortu dezakeela liztor euskalduna iraungitzea? Izan daiteke. Baina seguru nago denborarekin zientzialariek espezie inbaditzaile honen kontrako erantzun bat aurkituko dutela. Zenbat tenperatura jasan dezakete? Ez dakit. Baina dirudienez tenperatura altuak ez zaizkie asko gustatzen. Erle autoktonoak bere tenperatura aldatzeko teknika bat erabiltzen du defentsa modura. Zergatik etorri dira Euskal Herrira? Ez da beraien kabuz etorri. Egurra zekarren itsasontzi batean hurbildu ziren gurera. ikasbide lh6 kooperazio taldea
www.auzoka.net
11
Teknologia berriak
Euskara google ahots bilaketa sisteman Google-k aurretik zuen ahots sistema bilaketari hamahiru hizkuntza gehiago gehitu dizkio. Horien artean daude, euskara, katalana eta galiziera. Hizkuntza hauek sartzeari esker, gaur egun, berrogeita bi hizkuntzak dira Google-k ahots bilaketa sistemaren barne dituenak. Konpainiak azaldu duenez, Android sistema duten mugikorrek berritasun hau erabiltzeko aukera izango dute. ane garcía, ainara girones, dani pinargote
EHU-ko eskoletarako liburu elektronikoa Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa zientzien fakultateko sei ikaslek asmatu dute A4 tamainako bi ukimen pantaila dituen tramankulu hau. Besteak beste, apunteak hartu eta interneten aritzeko balio du. Aurrerapen handia izan da ikasgai guztietarako balio duelako eta bestetik, ikasleek ez dutelako zertan libururik erosi behar izango. Think Big 2012 lehiaketan bigarren saria irabazi du. unai arrieta, olatz arregi
Hodeian bizi gara Hodei-konputazioa, Interneteko zerbitzarietan informazioa gordetzeari deitzen zaio. Gero eta gehiago erabiltzen da. Adibidez, lagunekin ditugun argazkiak karpeta birtual batera igotzeko. Internetenen programa asko daude eta hauek erabiltzeko ez dugu zertan programa deskargatu beharrik izango. Dokumentuak ere partekatu ditzakegu gelako kideekin, adibidez, Google Docs-en bitartez. Abantaila ikaragarria da, baina neurri batean pribatutasuna galtzen da. Jada, gure edukiak ez daude leku fisiko bati lotuta, hodeian baizik. unai arrieta, aloña bengoetxea, romina iraola
iPHONE 5 Apple konpainiak iPhone 5 aurkeztu du eta irailaren 28tik jada badugu Estatuan salgai. Merkatuko telefonorik argalena da (aurrekoa baino %18 argalagoa). 7,7 milimetroko lodiera du eta 112 gramoko pisua (aurrekoak baino %20 gutxiago). Gainera, pantaila handiagoa du, A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa. LTE teknologiari esker abiadura handiagoa izango du eta bi aplikazio berri ere gehitu dizkiote: maps eta hizkuntzak. Eskuratu nahi izanez gero, hiru aukera dituzu: 16 GB = 676 €tan, 32 GB = 776 €tan eta 64 GB = 884 €tan ane garcía, ainara gironés, dani pinargote
elizaran ikastetxea
12
2012ko azaroa
+e
ren a l i p o s San Blaa errezet
azuko
lh
la
sto ama ika
5 b maila
Sume leher ndiaren keta Ma
tua en
iteko Orea eg tza • 3 arrau ada azukre t rak • 9 koila koilaratxo erdi ba ia m a g e • L gurin batzuk) • 80 gr. tzia (tanta n e s e n • Anisare giteko: • Irina o zuria e ringoa k e ld a in Ga ko zu bereizita n e h e L • ehatu azukre x r. g 0 2 1 • a in: ta malgu Nola eg ahastuz, ore sendo e rako opila iak n o lodie 1. Osaga timetro eta erdik n egin. Ze an. azpi forma em ta e oitzetik z k a b egin e ld rtu, a eroan sa 2. Labe b eta glace rrotu arte a minutuz. h o d n tu o oa irabia 3. Zuring . u it h zabaldu ge azukrea , gainean n e h le o oztu bain 4. Opila h . zuringoa
sperim
k: Osagaia :
arantz
Errezeta + esperimentua + agenda
Errezeta
teri
ala: • Kok a-kola z bete • Men tak ta • Kar zko gozok o botila ba toia i bat t • Egu nkaria • Mar goa Azalp k (marroi kolor ea) ena: Lehen dabizi Ondo kartoia re r zulo b n, egunkar ekin sumen iarekin at egin di bat e e egin b e ezain z. Dena ko stali sumen gin. lore m laster, dia, g botilan oian arroie menta sartu. z z sume ndian Ondoren, t ko gozokia margotu. H a o sartu. k Bukat pa itxi, botil oka-kolazk ri Ondo zeko t a astin o apa ir rioa: du eta eki. Benet ako e ztand a gert atzen da. Ko ntuz ib aran ili! tzaz
lh
uko
5 a ma
ama
ila
ikast
ola
kultur agenda
Aisialdian euskara non-nahi XARE, euskarazko teknologia berrien azoka
Ezin dugu ukatu gazteok Informazioaren Teknologia Berriak (IKT bezala ezagunak) gustuko ez ditugunik. Gure egunerokoan garrantzia handia dute, eta etorkizunean tresna oso erabilgarriak izango dira. Horregatik, IKT-en alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, XARE azokajaialdiaren lehen edizioa ospatuko da azaroaren 23 eta 24an Donostiako Kursaalen. Hitzaldi eta mahai inguruez gain, produktu, software eta zerbitzuen berri emango da stand ezberdinetan, eta hiritarrek ere aukera izango dute beraien ordenagailuekin bertaratzeko. Informazioa gehiago, www.xare.eu webgunean.
Beldurrezko eta fantasiazko XXIII astea
Urriaren 27 eta azaroaren 2a bitartean ospatuko da eta aurreko edizioetan bezala, urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai. Erakusketa interesgarriak ere antolatuko dira. Guk, urriaren 27an goizeko 12:00tan, euskara hutsez izango diren bi film gomendatzen dizkizuegu: • Ohe azpiko zera (David Zabala, Paul Urkijo) • Freddy Igeldegi (Peter Dodd)
Eskolarteko XXIV Koldo Mitxelena literatur lehiaketa 6-18 urte bitarteko ikasleek, 24. Eskolarteko Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan parte-
hartzeko aukera duzue. Epea zabalik dago, beraz, denbora duzue zuon lanak prestatzen joateko. Aurten gainera, lehiaketak berritasun bat dakar: “Donostia 2013” sari berezia. Izan ere, 2013an, 200 urte beteko dira Donostia berreraikitzea erabaki zutenetik, behin hiria erre eta suntsitua izan eta gero. Horrela, Donostia 2013 gaia ardatz hartzen duten komiki, olerki, ipuin eta bertso-paper guztien arteko lan onenak, “Donostia 2013” saria jasoko du.
“Badu bada” euskarari buruzko erakusketa San Telmon Euskara eta honen historiari, errealitateari eta etorkizuneko erronkei buruzko erakusketa bat zabalduko dute azaroaren 16an San Telmo museoan. Erakusketarekin batera, bisita gidatu bereziak, literatur solasaldiak eta bestelako aurkezpenak izango dira. Otsailaren erdialdera arte egongo da zabalik.
www.auzoka.net
13
Musika
FLO RIDA
LEIHOTIKAN
“Wild ones”
“Harold”
Flo Ridak ingelesez abesten du eta oso famatua egin da mundu osoan zehar. 2012an 3 single atera ditu: Whistle, Let it Roll eta Goin’ In. Abesti guzti hauek Wild Ones albumean daude. Hiru abesti hauetatik argitaratutako lehena Whistle izan zen; ondoren Let It Roll aurkeztu zuen eta azkenik, Jennifer Lopezekin batera abestutako Goin’ In. Guri gehien gustatzen zaiguna Whistle da, politena delako. maria coloma, xabier izaguirre, tibalt labayen, unai muñoa, paola alquezar, javier beldarrain
Leihotikan 1992an sortu zen. Talde euskalduna da, Iruñeakoa, eta punk-hardcore musika egiten du. Taldean 4 lagun daude: Gorka, Patxi, Aitor eta Titi. Jendeak gustura entzuten du beraien musika. Oraingoz, sei disko atera dituzte. Harold da azkenekoa eta 2012an kaleratu dute. Harold diskoarekin, taldea lehen baino famatuagoa egin da eta horregatik, orain beste disko berri bat sortzea pentsatu dute. iñaki acha, lara lopez, unai moreno, ane cortés, garazi azpiroz, carlos sanchez
Malú
TRAIN
“Guerra fría”
“Drive By”
Maria Lucia Sanchez Benitez, guretzat Malú, 1982ko otsailaren 15ean jaio zen Madrilen. Malúri pop, pop-rock eta flamenko estiloak gustatzen zaizkio. Malúren osaba gitarra jolea da, Paco de Lucia famatua. Malúk artista askorekin egin du lan: Marta Sanchez, Pastora Soler, Melendi, Raphael, Vannesa Martin, etab. Maluren azken diskoak “Guerra fría” izena du eta 13 abestiz osatuta dago: Voy a quemarlo todo, Ni un segundo, etab. amaia queiro, iratxe cabanillas, adriana aranburu, xiaoni uria, ander jimenez, lander gorostidi
Train taldea 3 pertsonaz osatuta dago: Mohaman (abeslaria), Espen Lind (bateria jolea) eta Amun Bjortlund (gitarra jolea). Drive By, California 37 albumeko maitasun abesti bat da. 2012ko urtarrilaren 10ean kaleratu zuten eta bertan, bizitza guk nahi ez dugun bezalakoa dela kantatzen da. Abesti bikaina da, erritmo ona duelako. Baina, batez ere, gauza ezberdinak erakusten dizkigulako. ander olano, jhony tocagon, haizea ureña, ane elizalde, iñigo agudo, ainhoa lopetegi
mariaren bihotza
14
2012ko azaroa
Filmak “Las aventuras de Tadeo Jones” Sinopsia: Tadeo Jones-ek txikitatik egiten zuen amets Indiana Jones izatearekin. Behin, arkeologo ezagun batekin nahasi eta Perura bidaliko dute. Bertan, abentura asko biziko ditu eta maiteminduko den irakaslearen laguntzaz, Inken hiri galdua salbatzen saiatuko da. Bere txakurra Jeff-ek eta loro mutu batek ere lagunduko diote. Iritzia: Oso pelikula bizia da, ongi egina eta dibertigarria. Abentura eta akzioa gustatzen bazaizkizu, ez galdu! zuzendaria: enrique gato ahots-aktoreak: oscar barberan, josé sánchez, michelle jenner 85 min.
“Ice Age 4” Sinopsia: Beste behin ere, katagorriaren ezkurraren erruz, kontinenteak banatzen hasiko dira. Orduan, gure animalia ezagunek beste kontinente batera pasa nahiko dute. Mamuta itsasora erori eta iceberg batean ozeanora joatea lortuko dute. Bertan, mila abentura biziko dituzte. Adibidez, gorila eta piratekin. Iritzia: Gorilen agerpenak oso barregarriak dira eta 3D efektuak mundialak! Zaila da, baina agian aurrekoa baino hobea da laugarren hau. zuzendaria: mike thurmeier, steve martino ahots-aktoreak: peter dinklage, kunal nayyar 94 min.
“No tengas miedo a la oscuridad” Sinopsia: Pelikula hau etxe batean gertatzen da. Bertara, familia bat doa bizitzera. Ume txikiak, Sallyk, soto itxi bat aurkituko du eta bertan, ahots misteriotsuak entzungo ditu. Ahots horiengana hurbiltzeko, estolda bat ireki beharko du. Etxeko lorazainak, ordea, badaki zer diren ahots horiek. Iritzia: Film hau beldurrezkoa da eta misterioz betea dago. Oso interesgarria da eta ikusteak asko merezi du. zuzendaria : troy nixey aktoreak : katie holmes , guy pearce 99 min.
Mario Casas Mario Casas A Coruñan jaio zen 1986ko ekainaren 12an. 26 urte ditu, eta film zein telesail ugaritan parte hartu du. Lehenengo telesaila Motivos personales izan zen, 2005ean. Azken telesaila, El barco izenekoa, guri gehien gustatzen zaiguna da. Aurten bere hirugarren denboraldia du eta Blanca Suarez aktoresak ere telesaileko partaide da. Hainbat filmetan ere ikusi ahal izan dugu. 2006an El camino de los ingleses izeneko filmean parte hartu zuen, Antonio Banderas zuzendariaren gidaritzapean. 2012an berriz, Grupo 7 filmean parte hartu zuen. Bere azken pelikula, Tengo ganas de ti, Oscar Sarietarako aukeratua izan da. Orain Las brujas de Zugarramurdi filmatzen dabil. Udaberrian estreinatuko dute eta oso look ezberdinez ikusi ahal izango dugu.
zubiri manteo
www.auzoka.net
15
Bideo-jokoak
itu bere ok jokatu ba sk a e d n je , k pasa an da ntsa, eguna hoberena iz e P ko . ta e o d e u rt a u d en hi paina gerrak nona Joko hau azk daiteke: kan s in la ze jo k ra ra ta tu o n abe u ask tzuekin etxean eta ainera, mod ertsona ba p G ! e e b st a e g b u rt e jolas uko ditzakezu asp ait-jokalari era (mund lataformetan p C P ta e 3 b n PS pasako (historia), ze isioak. Joko hau Xbox, n primeran ki e n u g la m ta e ta oso ona da jolasteko) e bezala, joko bea. n o h sa n E zi . e ke daite aterako b u ts ri u e e ald duzu. Arrats
ty mw3 Call of du
itxurakoak unduak lauki M r. a h ze n roen aurka osoa zu eta munst itu n du mundu d a a o iz i rk d a n h a e h da, pertson atu b arrakasta aiteke, hau k pertsonaliz d e . ri s o la ko h jo Joko honek , ze e rt ra st e u e de ik mod besteak b etu asko dau bait-jokalari kr n se ze ita a dira eta zuk, ku b re e le a n ta ze e ko honeta berriak sort etik, paisaia borrokatu. Jo tzat, mundu zakezu. Best n e e d n s so la rt jo e p ra te ten beharko du. askorekin ba o handia du ak lan egin ru da imajinazi u b a in re a ik zu b n Joko honeta ko bat. Joko eginkizuneta
Minecraft
, , baina egun pal hasi zen a in so o ze a n ko tasu rretuekin? Jo k menpeko stu txori hase rapen berrie la ita jo rtzen dute rg u so a d rr z e e sa B o Nork iek ka kasta. a rr e rr b a ta re o e b m a ori k, jokalarien geldiezina d n dituzte: tx maila berria ze te rt ri ita so b k ra ia g rr e zein urtu dira txo zaletasun b mo, puzzle n errege bih is e n n ko ka ze la e ilt m ke b k sa ta e boa t eta espazioan, sun progresi gabe. Table a n ilt te za e ta te e u d la a n lilura eragite erreza, origin ibertigarria, D k. a tu e rr hase ditu.
ds space Angry bir
ios los prodig e d a r a c s la mĂĄ jokoa r Layton y lortu duen o s n e ie f d o n a r h p a l st E yton gun den La rman, arraka
tafo osoan eza intendo pla ntsiotan ere, mundu n a Iz Hasteko, N . u r, hiru dime g e u st d a r L a . h e e rt b a tu ltsuak rain dela gogora eta joko odo saldu ditu o ko e ko tz jo in i st ilo a m k uina en hau. irakasleak 11 a 5. argitalp o dugu, burm d g n a a ki iz o g ra e ke u dituela tzako gozatzeko a ntzak izango Adin guztien . ku e ko b e o h zt a n h ta a fikoe Japonen, apur batean aterako da da jokoak gra a n n ra e e o g ka a u d b r eurotan ren Oraingoz ziu ian zenbat 2012ko urria rr e ra H tu l a a rk sk e u M , E 3D-ri esker. lantza aldiz n. Gure za ta e n ye 0 0 25.0 da. salduko den
16
altza bhi
2012ko azaroa
Liburuak “Usoa - Bidaia kilikagarria” egilea: patxi zubizarreta
“ M a n o li to r e n se k r e tu a ” a lindo egilea: elvir : alfaguara argitaletxea zubia
urtea:
argitaletxea:
Erein 2003 Usoaren urtebetetze oparia Eskandinaviara bidaia bat da. Denak doaz: aita, ama, neba eta Usoa. Autobuseko bidaiariak era askotakoak dira: arraroak, jasanezinak, misteriotsuak, ... Usoarentzako erakargarriena Periko da. Eta Perikok ere, Usoa gustuko du. Bien arteko harremana oso ona da, baina Manex agertzean, dena korapilatuko da. urtea:
/
2004
reñoak beManolitoren ande an die: alkarri handi bat em tor. Ongi etotea ikastolara da di iz ug ar ria rr ira ko , em an al etxean: olerprestatu dute ikast eta antzezkiak, gabon kantak in hobeto halan bat. Dena ez t-batean, esiko da, baina ba tuko da. Eta zusteko bat gerta izango da ote beharko du. Zer e rd go n ua et kr Manolitok se da? n dira, ren ateraldiak iza ito ol an M a an id re Gehien gustatu za tentzea. Egun pa jakin-mina man e no ld ai ria ar or er z, ka di bu Al eta izuna da. ak nt ko o ek ot eg na bat entretenituta a iruditu zait. De a gutxiegi daudel et zk rri ka el n ta it. ue za batz iruditu liburu interesgarria den, orokorrean,
Liburutik gehien gustatu zaidana, pertsonaien izenak eta hauen izaera dira. Aldiz, gauza batzuk ez zaizkit gustatu. Adibidez, telefonoko mezuak bidaltzen dituztenean, hitzak moztea. Laburbilduz, pertsonaia politak dira, baina istorioa berriz, korapilatsu xamarra. ane albizu
“Luxorreko misterioa”
miren gomez
rtland egilea: bjørn so ar elk : a txe argitale arana or ait : lea itzultzai bal iza iba : a txe argitale
“Ezkutuko maitea” egilea: anjel lertxundi
& antton olariaga argitaletxea: elkar urtea: 2008
Maxe neskatilak, amari galdetu zion ea Txorimaloak taldearen kontzertura joaten utziko zion. Amak ezetz erantzun zion, ea ez zuen gogoratzen bere nebari zer gertatu zitzaion. Orduan, Maxe negarrez hasi eta bere logelan giltzapetu zen. Utziko al diote gurasoek kontzertura joaten? Liburutik gehien gustatu zaidana, batetik, istorioaren ilustrazioak izan dira eta, bestetik, istorioa kontatzeko modua. Aldiz, zenbait pertsonaia ez zaizkit gustatu, emozio gehiago adierazi beharko baitzuten. Laburbilduz, liburu entretenigarria da, abenturaz betetako istorioa delako eta ekintzak ongi adierazten direlako. alex agirre
2008 a Lu xo r Da vid op or re ta ra do in. Harek ilia (Egipto) hirira fam aguina ba , sieran, dena da polita ko utu ag ez t re mi ste rio tsu ba nme go t ba du te, no n, os tat u be n, rta be datuko dien. Behin la de on eg it rai en ge lan no rba tuko dute mezu arraro bat aurki ohartuko dira, ispiluan n Luxorren? eta. Zer ari da gertatze lib ur ua da . ain o em oz ioa du en Ha sie ra tik bu ka er ar zle ak , ist oa as ko dit u, eta ida Or ri gu txi tan , ab en tur er e, lek ue n ko nta tze n du . Ha la rio a na tur alt as un ez den ingurua. iz asko ohartu nolakoa deskribapenekin ez na ak ni istorioan gustatu zait, eta idazle Laburtuz, liburua asko sartzea lortu du. urtea:
ander etxezarreta
santo tomas lizeoa, dbh
www.auzoka.net
1
17
Denbora-pasak
Asmakizunak Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea.
Ahoa.
Zabaldu eta itxi bi leiho txiki, batzuetan lehor besteetan busti, azpian sudurra gainean bekoki. Begiak.
Hutsuneak bete 01. Osasuna munduko ------02. Euskara bihotzean baina erdara ------03. Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta ------04. Astarrak umea egingo dik hi ------05. Goizeko laino gorri, gaueko ------06. Hobe da oinez eta segurora, eta ez zaldiz eta ------07. Begi bat aski du saltunak eta ehun ez ditu sobera ------08. Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko ------09. Arribe eta Atallo urre gorrizko ------10. Non da nire gogoak, han da nire ------11. Balantza duen aldera erortzen da ------12. Nola soinu hala -------
Begiak zorroztu Bola bati begiratzen badiozu, bestea mugituko da.
Gerturatzen eta urruntzen bazara, mugituko da.
18
Erdiko borobilari begiratzen badiozu, marrak mugituko dira.
2012ko azaroa
Sudokua
Bila itzazu hemen beheko hitzak.
Saiatu azpiko sudokua egiten. Animo!!
T
X
O
R
R
O
S
K
I
L
O
A
M
A
B
A
B
N
M
T
*
S
M
A
E
G
F
A
N
K
M
I
L
E
H
0
*
S
T
N
M
S
M
I
A
E
R
O
I
*
A
G
E
N
D
A
N
M
R
L
O
S
T
R
O
X
*
L
I
P
U
R
B
0
K
A
I
L
*
K
O
M
I
N
S
L
E
O
*
U
I
A
N
H
M
T
E
O
L
M
L
W
A
I
L
F
O
L
I
O
A
K
J
D
A
A
B
U
I
A
A
*
E
Z
E
T
A
O
E
N
A
E
L
I
G
B
I
L
T
I
B
R
O
U
M
I
R
O
T
A
*
S
E
E
T
M
P
*
J
I
Z
O
D
U
I
L
I
O
G
E
B
E
N
A
O
*
M
I
E
L
A
R
K
I
M
O
T
A
K
E
L
S
T
S
U
M
I
Z
A
I
M
A
D
E
X
S
X
Z
N
A
I
*
A
*
E
M
I
E
Z
A
*
I
M
E
N
3
2
6
9
7
5
5 1 2
8
1 6
8
9
9
2
9
Denbora-pasak
Hizki salda
3 2
6 8 4
4 7
9 2
4
5
1 3
9
1
IKASTOLAKO MATERIALA: Ordenagailua, liburua, karpeta, arkatza, txorroskiloa, folioak, erregela, kalkulagailua, axota, koadernoa, konpasa, agenda, borragoma, hiztegia, estutxea, arbela.
Labirintoa
Neskak bere untxia galdu du. Lagunduko al zenioke aurkitzen? Saiatu bada!
Ezberdintasunak
Zazpi ezberdintasunak aurki itzazu.
aitor ikastola
6.b
www.auzoka.net
19
Zenbaki honetan… Foto Inkesta
2
Nolakoa izango da etorkizuna?
erreportajea
Liztor asiarra
10
Ekialdetik datorren inbasioa
auzoka.net
Xare.eu
3
Elkarrizketa
4
114 zkia.
Ekologia Albiste bitxiak
6 7
Perlatzarra
Parte hartzen duten ikastetxeak:
Teknologia berriak 12 Hodeian bizi gara
Errezeta + Esperimentua kultur agenda
Xare
13 13
Euskarazko teknologia berrien azoka
Aitor Ikastola, Altza BHI, Arantzazuko Ama LH, Arantzazuko Ama BHI, Axular lizeoa, CEBANC-CDEA, Elizaran ikastetxea, Herri Ametsa, Ikas-Bide ikastola, Intxaurrondo Hegoa, La Asunción, La Salle Loiola, La Salle San Luis, Maria Auxiliadora, Mariaren Bihotza ikastola, Mendiola, Mundaiz, Santa Teresa, Sto Tomas Lizeoa, The English School eta Zubiri-Manteo.
Zuzendaritza: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua
Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Aldizkariaren diseinua, maketazioa eta zuzenketak: eragin.com
Kirola
Webgunearen diseinua, garapena eta kudeaketa:
8
eragin.com pertsonaia
Maialen Chourraut
Lege gordailua:
9
SS-1496-2012
Brontzezko domina
Aldizkari hau inprimatu eta banatzea aleko 0,29€ kostatu da. Guztira 7.000 ale (2.033€).
www.auzoka.net
Musika
14
Filmak
15
Bideo-jokoak
16
Liburuak
17
Denbora-pasak
18
Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia Tel. 943483750. Faxa: 943483765 E-mail: udala_euskara@donostia.org www.euskaraz.net