Parte hartu duten ikastetxeak:
2010eko ekaina 105. zenbakia
Aitor ikastola, Altza, Amassorrain, Arantzazuko ama, Axular lizeoa, Belen ikastetxea, Cebanc-cdea, Elizaran, Herri Ametsa, Ikas-bide ikastola, Intxaurrondo hegoa, Kattalin erauso, La Asunción, La Salle, La Salle San Luis, Lauaizeta institutua, Maria auxiliadora, Mariaren Bihotza , Mendiola, Orixe ikastola, Sagrado Corazon Mundaizsan, San Inazio, Santo Tomas Lizeoa, The English School eta Zubiri-Manteo
www.euskaraz.net/Hezkuntza/auzoka
txiki
‘Oh Happy day’-eko irabazleekin solasean
Andoni Odriozola marrazkilaria
Astigarragako Gazte Ahotsak abesbatzak irabazi zuen ETBko Oh happy day lehiaketa, eta talde horretako Amaiur Altamira eta Ioritz Goizuetarekin aritu gara.
Power Balance eskumuturrekoa Power Balance eskumuturrekoa iruzurra ala miraria da? Ziur guztiok entzun duzuela zerbait eskumuturrekoari buruz, eta hementxe duzu ikasle batzuen iritzia.
Andoni Odriozola marrazkilari eta komikilariarekin solasean aritu dira AUZOKAko kazetari trebeak. Ofizioaren nondik norako guztiak kontatu dizkigu, eta baita marrazkilari izatera nola iritsi zen ere. Izan ere, txikitan nahiago zuen marraztea lagunekin jolastea baino.
Auzoka Groseko Tahonan, kafea eta ogia
Kirola Jon Urtxulutegi saskibaloilari gaztea
Zuzendaritza: Donostiako Euskararen Udal Patronatua Koordinazioa: Donostiako Berritzegunea
Teknologiak Twitterreko gorabeherak
Iritzi%miritziak "#$#eko ekaina
Aurkibidea
Oporretara joan
Iritzi-miritziak
2
Foto Inkesta
3
Donostia auzoka Anjel Alkainekin solasean
4
Oh happy day-ko irabazleak
6
Diana Virto, igeriketa monitorea
7
Elkarrizketa Aitor Arana idazlearekin elkarrizketa
8
Erreportajea Moda kontuak
10
Ikasleak idazle
12
txiki Andoni Odriozola, marrazkilaria
13
Marrazkiak
14
Denbora-pasak
16
Kirolak Jon Urtxulutegi saskibaloi jokalaria
17
Ekologia Antxoa berriro platerean
2
***
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* ! Testu Normala** ! Testu Zailagoa*** ! Testu Zailena****
18
Denbora-pasak
20
Teknologia berriak
22
Berri on
23
Ikusitakoak
24
Entzundakoak
25
Irakurritakoak
26
Agenda-Horoskopoa
27
“Nora zoaz oporretara?” Oporrak gerturatu bezain pronto egin ohi dugun galdera tipikoa. Baina, zer da oporretara joatea? Zer esan nahi du? Atlasetan leku horren bila aritu gara. Ez dugu inon aurkitu. Ez, behintzat, Lur planetan. Akaso, oraindik deskubritzeke dagoen lurralde galdua dugu... Non entzun ote dugu horrelako esaera? Publizitatean, etengabe. Azken boladan, gainera, mezuarekin estutzen ari zaizkigu, torlojua balitz baino gehiago, zera esatera ausartu direlako: “Aurten ez daukazu oporrik?” Hori entzun eta berehala, honako galdera hau etorri zaigu burura: bidaiatu behar ez dudalako ez al dut oporrik izango? Izan ere, oporrak badauzkagu, nahiz eta etxetik kanpo ez joan. Zergatik nahi dituzte bi ekintzak (oporrak izatea eta bidaiatzea) nahasi? Zein helbururekin? Krisiaren ondorioz, Gobernua hainbat neurri ari da hartzen, langileengan eragin zuzena izaten ari direnak eta, beraz, baita gure pagan ere, adibidez. Familia asko diru faltan dabilela gauza jakina da, baina, hala ere, ez al dugu nork bere etxean nork bere aisialdia kudeatzeko eskubiderik? Bizilekutik kanpora joatera bultzatzen gaituzte, hoteletara, eta leku jakinetara. Irudiak bata bestearen atzetik jarrita, begi ninia zulatzen digute. CARIBE 3.000€, MALLORCA 675€, BENIDORM 700€. Mega-Saltokietan ematen dizkiguten fakturak eta 2x1 eskaintzak bailiran. Laburbilduz, oporrak baditugu, baina ez dugu bidaiatuko, gure aisialdia beste ekintzak egiten erabiliko dugulako. Bidaiatzea aisialdiaren beste ekintza bat da, gustuko duenak egingo du, nahi izanez gero. Gure denbora guk antolatzen badakigu; guk gustuko ditugunak egiten, gainera. Gure oporrak baitira, oporrak, momentuz, baditugu eta. Disfruta ditzagun! Xuxton Erredakzioa
** Iritzi miritziak
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* ! Testu Normala** ! Testu Zailagoa*** ! Testu Zailena****
Power Balance eskumuturrekoa: iruzurra ala miraria?
A
zken boladan, Power Balance izeneko eskumuturreko “miragarriaâ€? salgai jarri dute. Jendearen artean bolo-bolo dabil; seguru zuk ere entzun duzula zerbait. Esaten dutenez, jendeari lagundu egiten omen dio, zertan, ordea? Malgutasunean, indarrean, erresistentzian‌ 35-40 euroren truke saltzen dute. Telebista kateetan ospetsu batzuei ikusi izan diegu. Eztabaida eta zalaparta ugari ari da sortzen: batzuentzat, benetan onuragarria omen dena, besteentzat, iruzurra besterik ez da. Eztabaidaezina zera da: negozio ederra bihurtu dela batzuentzat.
Nerea Bravo DBH$
Niretzat, ez du ezertarako balio. Plastiko puska bat besterik ez da. Nire izebak badauka, eta ez dio eraginik egiten. Iruzurra da, gainera, diru asko balio du. Ez da bidezkoa. Mikel Hermosa DBH $
Bai, baliotsua da. Nire iritziz, Power Balance ez da iruzurra. Hori bai, asmatzaileak dirua egiten ariko dira. Nik aspalditik daramat eskumuturrean, gainera, ni ez naiz bakarra, beste pertsona batzuk ere sinesten dute horretan; adibidez, surfean lehiatzean ez diete uzten, oreka hobetu egiten duelako.
Ion Irizar DBH"
Nire ustez, iruzur handia da. Dena den, surf eta skate lehiaketetan debekatu egin dute. Lagun batek erosi egin zuen, eta harria bezalakoa zela esaten bazuen ere, lehengo egunean puskatu egin zitzaion. Nire etxeko guztiek badaramate, nik, berriz, paso egiten dut.
Zure ustez, Power Balance eskumuturrekoa onuragarria al da?
Ander Zabala DBH"
Power Balance eskumuturrekoa iruzurra dela iruditzen zait, hori erostea dirua harrika botatzea da. Eskumuturrekoak eragina, eraginik baldin badu behintzat, buruan du. Nire ustez, horrek ez du funtzionatzen. Ez da minerala, pegatina bat baino ez da.
Josu Mart'n DBH(
Nik uste dut eskumuturrekoarekin diru asko lortzen ari direla; jende ugarik dauka, eta oso garestiak dira. Zertxobait egiten duela uste dut, baina soilik psikologikoa dela, dena gure buruan dagoela esango nuke. Zertxobait lagunduko duela ere pentsarazi didate, golf jokalariei eta surflariei lehiaketetan debekatu egin baitiete. Jendeari galdetuz gero, batzuek diote ez dutela ezer sumatzen, eta beste batzuek, aldiz, hobeto egiten dutela lo, oreka hobea dutela... Leire Valle DBH $
Ez nuke inoiz erosiko. Plastiko zati bat besterik ez da, oso garestia da duen baliorako. Nire ustez, jendeari muturraren aurrean ziria sartzen ari dira.
Jon Ander Diaz DBH)
Niri iruditzen zait bakoitza bere buruaren oreka mantentzeko gai dela, eskumuturreko horrek ez diola ezertan lagunduko. Eskumuturreko horrek egiten duen mirari bakarra enpresaren jabeek dirua barra-barra irabaztea da.
"#$#eko ekaina
Leire Fern&ndez DBH$
Ziri ederra sartu dietela iruditzen zait. 35-40 euro balio du eta, gainera, ez du ezertarako balio. Eskumuturrekoak ez du ezer egiten. Norberak espero duena baino ez du egiten. Ez da onargarria. La Salle
3
Donostia auzoka **
2010eko ekaina
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Anjel Alkain
“Pertsonaiak asmatzeko inguruko pertsonak hartu ditugu oinarritzat” Intxaurrondo Hegoa ikastolan grabaketa bat egin zuten ‘Wazemank’-eko aktoreek. Laugarren mailako ikasleok egoera hori aprobetxatu eta Anjel Alkaini elkarrizketa egitea erabaki genuen. Nola sortu zen Wazemank telesaila? Bada, Pagadi ezagutu nuenean erabaki genuen umorezko telesaila egitea.
Zer esan nahi du wazemank hitzak? Eta nondik dator?
Wazemank goazemak/n esatetik dator, eta bukaeran n eta k jarri genizkion, neskekin eta mutilekin aritzeko.
Zer nahi duzue bada, Goenkale telesailean ateratzea? Zertan oinarritu zarete pertsonaiak asmatzeko?
Bizikleten ibilbidearen luzera 2,5 kilometrokoa da.
4
Intxaurrondo Hegoa
Zer sentitu zenuten saioarekin hasi zinetenean? Poza, poza sentitu genuen. Kaletik pasatzen garenean, jendeak animatu egiten gaitu “gora wazemank” esaten. Zergatik erabaki zenuten umorezko saioa egitea?
Intxaurrondoko bidegorriak Donostiako Intxaurrondo auzoan, orain dela hilabete bat, gutxi gorabehera, bidegorri berriak estreinatu ditugu, jendeak disfrutatu eta gustura erabil ditzan. Egin dituzten bidegorriak Donostia hiriarekin lotuak daude, hain zuzen ere, jendeak auzora igo eta jaisteko aukera izan dezan.
Bada inguruan ditugun pertsonak hartu ditugu oinarritzat, adibidez, zuzendaria, polizia, suhiltzailea…
Hala eta guztiz ere, kostua ez da merkea izan: 1.000.000€ ordaindu behar izan dituzte. Etorki-
zunean bidegorri gehiago egiteko eskaera egin dute Kalapie elkartekoek. Intxaurrondo Hegoa
Garberako garbigunea San Marko Mankomunitateak apirilaren 22an inauguratu zuen Garbera merkataritza gunearen alboko garbigunea. Lehen astean, 30.000 kilo jaso ditu garbiguneak. Gauzak eramateko irekita dago: asteartetik ostiralara 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Intxaurrondo Hegoa
*** Donostia auzoka
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Maite Hernandez eta Iris Vazquez
Tahona, Gros auzoan ogia erosteko eta kafea hartzeko parada Groseko Tahona kafetegia eta okindegia da. Gure auzoan, ogia erosteaz gain, gosaltzeko eta edozein unetan kafea hartzeko aukera eskaintzen digun topaleku goxoa dugu. Guk bertara jo dugu, auzoko txutxu-mutxuak jasoko ditugulakoan. Sartu orduko, usain goxoak harrapatu gaitu. Pazientzia handiz eta irribarretsu aritu zaizkigu solasean Maite Hernandez eta Iris Vazquez. Zertan datza zuen lana? Alde batetik, okindegia denez, denetariko ogia eta bistan dituzuen pastelak eta opiltxoak saltzen ditugu. Horrez gain, kafetegi bat daukagu, gure produktuak kafe baten laguntzaz bertan jateko. Beraz, gure lana, hitz gutxitan, ogia saltzea eta kafea zerbitzatzea da. Horrela esanda sinplea ematen du, baina pazientzia handia behar da, eta oso nekagarria da. Hainbeste jende pasatzen den lekua izanik, denetarik ikusiko duzue, ezta? Bai, egia esan, hemen lan eginez, gizakien jokaerei buruz master bat egin daiteke. Jende asko etortzen da gurera, eta asko eta as-
ko oso bezero normalak ditugu; baina, pertsona batzuk oso bitxiak dira, aizue! Ogia halako ezaugarri bereziekin (denak labe beretik ateratzen direla!), kafea modu bitxian prestaturik edo txokolate beroa, tostada bat eta laranja-zukua, arratsaldeko zazpietan hartu duenik ere izan dugu! Argaltzeko dietetan ogia kentzeko joera dago. Benetan ogiak gizendu egiten du? Ogiak, bere hutsean, ez du gizentzen. Gauza guztiekin bezala neurria da gakoa. Hala ere, gure ohituretan ogia osagarri gisa hartzen dugu eta, askotan, ogiari eransten dizkiogun bestelako elikagaiei erreparatu beharko genieke: txorizoa, gurina,
Nocilla, saltsak… Ez duzue hala uste? Gosari asko ematen dituzuela esan duzue. Zein ohitura dugu gosaltzeko? Gosaltzeko oso sinpleak gara: kafea edo kafesnea, tostadak eta laranja-zukua. Beno, gosari mota hori eskatzen dute gehienek. Hala ere, gero eta gehiagok eskatzen dute tea edo soja esnez egindako kafea. Eta edariei laguntzeko pastelak, opilak edo ogia, labetik atera berria, bero-beroa. Gaur egun ezin dugu eskatu “ogi bat, mesedez” esanda. (Barreak) Zergatik diozue hori? Bai, gaur egun ogi aukera handia eta zabala dago: luzea, motza, bagette, txapata, labekoa, gatz gabekoa, integrala, zerealduna… Bezero bat bakarrik bizi bada, erdia eskatuko du edo txikia. Gozozalea bada, intxaurrez eta mahats-pasaz beteriko ogia oso tentagarria
da. Bai, ogi-sorta ederra egin daiteke aukera bakoitzeko ale bat hartuta. Ofizio honetan hasi nahi duenak nolako prestaketa behar du? Gutxienekoa esperientzia da. Bada nagusi guztiek eskatuko duten baldintza bat: lanerako gogoa. Hori ez baduzu, jai daukazu edozein ofiziotan. Lanerako grina erakusten duenak edozein lekutan ikasiko du eta, ekinaren ekinez, jasoko du trebetasuna; horrela, langile fin bezala estimatua izango da. Dietak eta, orain, krisia direla eta, jendeak pastelak erosteari utzi al dio? Ez. Guk ez dugu ezer nabaritu. Urtebetetzeak, familia bazkariak, negozioetako bilerak… beti bukatzen dira pastelak jaten. Donostiarrak oso gozozaleak gara, eta lotsarik gabe erakusten dugu. San Ignacio ikastetxea
5
Donostia auzoka **
2010eko ekaina
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Amaiur Altamira eta Ioritz Goizueta
“Musikako irakasleak Txapelketarako prestatu ondoren, ‘Oh Happy Day’ lehiaketan parte hartu genuen” EITBk antolatzen duen ‘Oh happy day’ lehiaketan Astigarragako, Ahotsak Gazte abesbatza izan zen garaile. Koru horretako partaide dira Amaiur Altamira eta Ioritz Goizueta ikastolako ikasleak. Biek 16 urte dituzte. Ikastolako eraikinean elkartu gara beraiekin, lehiaketan zehar nola moldatu diren jakiteko. Noiztik abesten duzue?
I: Izugarri, sorpresa izan zen, eta ilusio handia egin zigun.
I: Txikitatik, musika eskolako abesbatzan hasi ginen. Ondoren, utzi egin genuen, baina musikako irakasleak animatuta, berriro hasi gara.
Zein egunetan pasatu duzue hoberen, finaleko egunaz gain? A: 5. galan, Haizea abestu genuenean, orduan esan zigutelako benetako korua ginela. Baita M. Jacksonen abestiarekin ere.
Zergatik gustatzen zaizue kantatzea? I: Poztasuna ematen didalako. A: Sentitzen duzuna adierazteko bidea ematen duelako. Zergatik erabaki zenuten Oh Hapy Day lehiaketan parte hartzea? A: Musikako irakasleak, Ana Elorzak, Gipuzkoako Kantu Txapelketarako prestatu gintuen eta, ondoren, Oh Happy Day lehiaketan parte hartu genuen. Nork aukeratu ditu Oh Happy Day -ko kantak? A: Batzuk, denen artean, beste batzuk, zuzendariak aukeratzen ditu, eta badira derrigorrez abestu be-
6
har direnak, EITBk aukeratuta. Eta dantza edo koreografia? I: Abesbatzako bi partaide dantzariak dira, eta beraiek antolatzen dituzte. Baina programako dantzariaren laguntza ere izan dugu. Non entseatzen zenuten? I: Zuzendariak eta musikako irakasleak Antiguan duten lokalean. Beste taldeko partaideekin ondo konpondu al zarete? A: Eibarkoekin oso harreman ona izan dugu, antzeko adina genuelako eta el-
karrekin afaltzen genuelako. Bukaeran, pixka bat aldendu ginen, finalean biak ginelako. Asko hunkitu al zineten txapeldunak zinetela jakin zenutenean?
Beste sariren bat irabazi al duzue noizbait? I: Ez dugu besterik irabazi; beno ikastolako dominak! Eta horiek ere poza ematen dute. Arantzazuko Ama LH
** Donostia auzoka
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Diana Virto:
“Zaila da haurrei igeri egiten irakastea” Diana Virto igeriketa monitorea da, eta ume askori irakatsi die igeri egiten. Eskoletako igeriketa ikastaroen garaia bukatu denez, harekin elkartzea eta hitz egitea aukera polita iruditu zaigu. Nolatan zara igeriketa monitore?
Zure lana gustuko al duzu? Bai, oso gustukoa dut.
ematen. Hala ere, urtean zehar eskola pila etortzen dira.
Zenbat eskoletako haurrak etortzen dira igerileku honetara?
Zenbat haurrei irakatsi diezu igeri egiten?
Momentu honetan hiru eskola daude, San Ignacio ikastetxea, Mendiola eta arratsaldean etortzen den beste bat, baina nik ez diet horiei ikastarorik
Donostiako haur gehienei. Hasieran nola irakasten duzue igeri egiten? Haurren mailaren arabera
Bai, zaila da.
Lagundu, noski! Sorosle baten laguntza ere badugu.
Zein ikasketa egin behar dira igeriketako monitore izateko?
Zenbat urte daramatzazu lanbide honetan?
Zaila al da haurrei igeri egiten irakastea?
Norbait arriskuan badago zen egiten duzue?
Orain dela urte pila igerilaria nintzen Bidebietako kiroldegian, eta oso gustuko nuenez, monitore izate bururatu zitzaidan.
Hiru ikastaro mota daude, eta horietakoren bat egin beharra dago monitore bezala aritzeko.
modu batera edo bestera jokatzen dugu, baina, orokorrean, lehenengo gauza urarekin ohitzea da, hurbiltzea eta, behin hori eginda, igeriketaren alde teknikoak lantzen hasten gara: besoak, hanken mugimendua, burua…
Mendiola 3. eta 4. maila
Ikasleen iritzia Aurten azkeneko aldiz egin dute 4. mailakoek ikastaroa, eta honako iritziak eman dizkigute:
Yoana eta Yaiza: “Igerileku handian laguntzarik gabe igeri egiten ikasi dugu”.
Lau urte.
N a c h o e t a K i k e : “Asko gustatu zaigu, eskola saioetatik libratzen garelako”.
A l e x e t a L o r e a : “Igeri egiten ez genekienok hasieran beldurra pasatu genuen, baina gero pixka bat ikasi dugu”.
Zenbat ordu lan egiten dituzu?
Andere: “Waterpolo partidak bota ditut faltan”.
Egoitz eta Itziar: “Asko gustatu zaigu ikastaroa, igeri egitea gustatzen zaigulako”.
Astelehen eta asteazkenetan 5 ordu, eta astearte, ostegun eta ostiraletan 8 ordu.
Kimberly eta Santos: “Ikastaroari esker, asko gustatzen zait igeri egitea”.
Naroa: “Batzuetan jolasak egiten genituelako, asko gustatu zait”.
Marouf: “Denetik ikasi dut ikastaroan, urpean ibiltzen, buruz botatzen…”
Laura: “Nik banekien urpean ibiltzen, baina gehiago ikasi behar dut”
Udan ere lan egiten al duzu?
1go mailakoek, aldiz, lehenengo aldiz egin dute ikastaroa. Hauek beraien iritziak:
Asier: “Ikastaroa ez da zaila izan, gauza errazak egin behar genituen eta”
Bai.
7
Elkarrizketa
***
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Aitor Arana Zenbat liburu idatzi dituzu? Horietatik zeintzuk dira garrantzitsuenak? Lotsa ematen dit esateak, baina 90 inguru idatzi ditut. Idazle profesionalok asko idazten dugu, itzuli ere beste horrenbeste. Eta garrantzitsuenak, behar bada, Urtegi misteriotsua, Amodioaren gazi-gozoak eta Afrikako semea. Nondik etortzen zaizu inspirazioa?
“Ez nuen ikasketarik egin idazle izateko, ekinaren ekinez lortu dut” Aitor Arana Luzuriaga Legazpin jaio zen, 1963ko abenduaren 21ean. Euskal idazle oparoa eta hizkuntzalaria da. Unibertsitatean ikasketak egin zituen, eta 17 urte zituela hasi zen idazten. Lau urtez euskara irakasle aritu zen Legazpiko AEK-an eta herriko Udal Euskaltegian. Ostean, kultura eta literatura aldizkarietako arduraduna izan zen. Itzultzaile lanetan ere aritzen da. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, Euskalkien alorreko hiztegigintzan ere lan egin du. Maiatzeko lehenengo astean, gure institutura etorri zen.
8
Idazlea zaitugu, nola iritsi zinen idazle izatera, zein ikasketak egin dituzu?
nez eta gustukoa nuelako lortu dut.
Idazle izateko, gaur egun, ikasketak egin daitezke, baina ia inork ez ditu egiten; hobekuntza ikastaroak bai, baina idazleak sortu egiten garela iruditzen zait. Nik ez nuen ikasketarik egin idazle izateko, ekinaren eki-
Liburuak gustatzeak bultzatu ninduen, asko gustatzen zitzaizkidanez, gehien bat horregatik hasi nintzen idazten. Iruditzen zitzaidan nik ondo pasatzen nuenez, beste batzuk ere pasatuko zutela.
Zerk bultzatu zintuen idaztera?
Egia esan, ez dakit nondik eta nola etortzen den. Batzuetan egiazko bizitzatik hartzen ditugu kontakizunak, horiei buruz idazteko, eta beste batzuetan etortzen zaizkigun ideiak erabiltzen ditugu. Idazle batzuek ametsak erabiltzen dituzte. Nik, gehienbat, ustekabean etortzen zaizkidan ideietatik, mitologiatik hartutako ideiak ere izaten dira. Ikasleei asko kostatu ohi zaigu istorio bat asmatzea, zein da sekretua? Eman iezaguzu pistaren bat….. Nik baneki! Beharbada buruari bueltak ematea da sekretua.
Amodioaren gazi-gozoak zure eleberria irakurri berri dugu. Liburu horren inguruan gutako batek hauxe idatzi du: “(…) idazlea maitasunaren alde dago, horretaz hitz egiterakoan erabiltzen dituen esaldi goxoak, Mirenek sufritzen dituen tratu txarrekin kontrajartzen ditu (…)”. Zer deritzozu? Zein da eleberri honetan jorratu nahi izan duzun gai nagusia? Gai nagusia, zalantzarik gabe, esklabotza da. Horrekin batera, maitasuna ere azaltzen da. XX. mende hasieran Euskal Herrian esklabotza, legez kanpokoa izan arren, bazegoenez, gai hori pixka bat landu nahi izan nuen. Eta bizitza honetan gatza
*** Elkarrizketa Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
eta piperra maitasunak jartzen du. Izan ere, maitasunik gabe bizitza aspergarriagoa da. Maitasuna horrelako ipuin batean garrantzitsua denez, bi gai horiek nahasi nahi izan nituen. Zer dela eta kokatu duzu istorioa Erratzun (Baztanen) Mendialdea nahi nuen, eta Nafarroa aldean kokatu nahi izan nuen. Ordura arteko nire lan gehienak beste leku batzuetan kokatuta zeudenez, Nafarroa hautatzeko gogoa nuen. Horregatik, aukeratu nuen Erratzun, nahiz eta ez nuen ezagutzen. Benetan, OĂąati herriko Araotz auzokoa da istorioa. Nola asmatzen dituzu pertsonaiak, alegia, huts-hutsetik edo ezagutzen duzun norbaitengan oinarritzen al zara? Esklabotzaren gaia eman zidatenez, hori bizi izan zuten pertsonak ezagutu nahi nituen. Garai horretako dokumentuak aztertu nituen, pertsona hauek aurkitzeko asmotan. Egia esan, oso gizarte pobrea zen ordukoa; nekazaria eta oso pobrea. Giro horretan aurkitu behar genuen pertsonaia.
Gutako askok uste dugu bukaera tristeegia dela‌ zergatik amaiera hori? Beste aukeraren bat kontuan izan al zenuen?
2009an Baporea saria lortu zenuen Vanpiria izeneko liburuarekin. Zertan datza liburu hori?
Bai, baina gehienbat bizitza errealean oinarritzen da liburua, eta bizimodu horretako errealitatea gordina eta gogorra zen. Nik nahi izan banu, askoz ere hobeto bukatuko zen, baina garai horretan istorio gehienak ez ziren ondo bukatzen.
Bilboko ikasle batzuek eskatu zidaten banpiroei buruz idazteko, neska bat asmatu nuen, pertsonaia bat, ospitale psikiatriko batean dagoena. Neska horrek ez daki banpiroa den ala ez. Banpiroen sendabidearekin zerikusia du; gaia oso gutxi landu dute eta oso interesgarria iruditzen zait.
Helduentzat idazteaz gain, haur eta gazteei begira ere idazten duzu, zergatik? Gazteentzat asko idazten dut, bururatzen zaizkidan ideiak haientzat ere egokiak direlako. Gaur egun, oso markatuta dago helduentzako literatura eta gazteentzako eta haurrentzako literatura. Ondorioz, ideia batzuk baliagarriak dira haurrentzat eta beste batzuk helduentzat. Liburu asko idatzi dituzu: Afrikako semea, Jainko txikia, Lurpeko herrixka‌. Idatzi dituzun liburuetatik zein duzu gustukoen? Zein gomendatuko zeniguke? Galdera zaila da, hainbeste idatzi ditudanez, gai ezberdinak ukitu ditudalako eta gai asko ukitu ditudanez, asko dira kuttunak, denak ez esatearren. Badakit 12 urteko neska-mutilei asko gustatzen zaiela Urtegi misteriotsua, gainera, nire jaioterrian erdi gertatutako istorio bat da, hori gomendatuko nizueke.
Jakin dugunez, Esperantoa ikasten eta praktikatzen duzu. Konta iezaguzu Esperantoaren nondik norakoa. Azkar-azkar esanda, Esperantoa 16 urteko mutil poloniar batek asmatu zuen. Bere herrian bost hizkuntza zituenez, deserosoa zenez komunikatzea, mundu osoan hitz egingo zen hizkuntza bat asmatzeko saioa egin zuen. Zertan ari zara une honetan, alegia, zer idazten ari zara? Aurten asko itzultzen ari naiz. Ulises Mooren abenturak, adibidez. Eta orain, historian oinarritutako eleberri bat idazten ari naiz. Garesen eta Erriberrin gertatzen den maitasun istorio bat da. Mattin Olaetxea, Julen Loiola, Diana Martinez, Mikel Royo.
9
Erreportajea ***
2010eko ekaina
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Ezkontza soineko luzea.
XX. mendearen erdialdetik aurrera, asko aldatu da moda. Lehenengo 50 urteetan arropa nahiko berdintsua zen, baina gero aldaketa etorri zen. 60ko hamarkadako soinekoak belaunetarainokoak ziren, eta estanpatu koloretsuak eramaten ziren. 70eko hamarkadan, berriz, moda hippyea sortu zen, eta galtza hanka zabalak eta kolore biziak zituen oinarri. 80ko hamarkadan, punk moda izan zen nagusi, eta kolore ilunak izan ziren erabilienak. 90eko hamarkadan, kolore bizietara itzuli ziren. Emakumeak short izeneko galtza motzak janzten hasi ziren, gonak eta soinekoak ahaztu gabe. Eskotedun kamisetak ugaritu ziren, eta galtzen tiroa jaitsi zuten diseinatzaileek. Orokorrean, arroparen kultura asko zabaldu zen. Modaren hiriburuak
Moda atzo, gaur eta bihar Askotan galdetzen diogu gure buruari nola hasi ote zen moda. Guk galdera bera egin diogu gure buruari, eta ondorio batzuk atera ditugu. Alde batetik, modak ez duela hasiera zehatz bat argitu behar da, gizakia beti jantzi delako. Bestetik, modak aldaketak izan ditu, batez ere, azkenaldian.
10
Modarekin lotutako ekintza ugari antolatzen dira urtero. Famatuenak Europako hiriburu garrantzitsuenetako moda asteak dira: Milan, Paris eta Londres. Bertan, modarekin zerikusia duten hainbat ekintza antolatzen dituzte, zenbait diseinatzaileren arroparekin egindako desfileak, adibidez. Markak
Jendeak marka hitza en-
tzuten duenean, arropan pentsatzen du, eta markakoak hobeak direlakoan dago, baina ez dakite oso ondo zergatik. Eta noizbait pentsatu al dugu zergatik diren markako jantziak garestiagoak? Guk galdera horren erantzuna aurkitu dugu. Markako gauzek denbora gehiago behar dutela ondo eta txukun gera daitezen, erabilitako materiala askoz ere hobea delako. Horri guztiari erreparatuz, ez dugu esan nahi markakoak ez diren gauzak ez direla erosi behar, ezta gutxiagorik ere. Hala ere, gaur egun, kalitate oneko arropa ere egiten dituzten enpresak daude, prezio merkeagoetan, gainera. Horren ondorioz, kalera irten eta inkesta bat egin dugu: %40ak markako jantziak ditu nahiago, eta %60ak ez du markako arroparik erosten. Jostunak
Gaur egun, famatu gehienak aktore garrantzitsuak edota abeslariak dira. Hala ere, badago modaren mundu zabalean jende oso ospetsua. Modak, historian zehar, jostun asko izan ditu: XVIII. mendean, Rose Bertin frantziarra, lehenengo emakumea izan zen. Ospetsua, mende horretako moda sortzeagatik eta baita Frantziako Maria Antonieta
*** Erreportajea Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Paul Auzmendi: “Praka bakeroak darama denbora gehien modan� Nola definituko zenuke moda? Moda dena da, sortzen den guztia. Bere garrantziagatik garaiak markatzen ditu. Ezkontza soineko motza.
erregina janzteagatik ere. Bi mende geroago, Coco Chanel, frantziarra XX. mendeko iraultzailea izan zen. Famatua egin zen bere diseinuengatik, eta lurrin bat merkatura atera zuen lehenengo jostuna izan zelako. Garai berean, Getarian jaiotako Cristobal Balenciaga eta Christian Dior nabarmentzen dira. Diorrek Yves SaintLaurenti diseinatzaile buru izatea eskaini zion eta, gerora, Yves Saint-Laurentek bere bideari ekin zion. Ezin ahaztu Italiako Valentino jostun famatua, izan ere, berea da izen bereko gaur egungo munduko markarik garrantzitsuena. 1934an Pasaian Paco Rabanne jaio zen, eta mundu osoan oso ezaguna da bere ehunengatik eta koloreen erabilerarengatik. Azkenik, XX. mende bukaerako Tomoe Shinoara japoniarra aipatu behar. Ainhoa Anabitarte, Marina Azurmendi, Sara Etxeberria, Naiara Iturbe eta Nerea Telleria
Azken urte hauetan, zure ustez, modak joan etorri asko izan al ditu? Bai, gainera, gero eta maizago aldatzen da. Moda dena aldatzen den heinean aldatzen da, eta garaiak gero eta motzagoak direnez, aldaketak gehiago nabarmentzen dira. Gauza berriak egiteko gogo handia dago, eta horren adibide da moda. Gaur egun, zeintzuk dira tendentziak? Gaur egun, 60ko hamarkadako tendentziara bueltatzen ari gara, Londresen sortutako punk modara adibidez; legingak, gona motzak eta abar eramaten dira. Zertan oinarritzen zara jantziak aukeratzeko? Arropa aukeratzeko, kaleko tendentzietan oinarritzen gara, horrela, modan dauden arropak erakusten dizkigute, eta horien artean, gustukoak ditugunak aukeratzen ditugu. Koloreei buruz zer esan dezakezu? Nola aukeratzen dituzue denboraldi bakoitzerako koloreak? Nola dakizue zer kolore eramango diren? Modan dauden koloreak aukeratzen ditugu, eta horren barruan, urtaroaren arabera, kolore ezberdinak. Adibi-
dez, udan, eguraldi onarekin, jendea umore onez jartzen da eta, ondorioz, kolore alaigoekin eta argiagoekin janztea erabakitzen du. Gorria, zuria eta horia dira kolore erabilienak udan eta udaberrian. Horiez gain, estanpatuak ere asko eramaten dira. Neguan, kolore ilunak dira nagusi: marroia, grisa, berenjena‌ Urtaro ilunetako koloreen artean, beltza da errege, mota guztietako jantzietan aurki daitekeelako. Nongoa da munduko modarik garrantzitsuena? Eta zure gustukoena? Parisko eta Londresko modak dira garrantzitsuenak. Milanek ere, arrakasta izan zuen, baina pixka bat atzeratuta gelditu da. Nire gustukoena, Parisko moda da. Zure ustez, zein jantzik darama denbora gehien modan? Nire ustez, praka bakeroak darama denbora gehien modan, bere praktikotasunagatik eta erosotasunagatik.
11
Ikasleak idazle ***
2010eko ekaina
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Kontxi Zelaia Ni han nengoen, ikaragarria izan zen. Orain dela bi aste, kartzelara semea ikustera joan nintzenean, pasabide ertzean, odolez betetako emakume bat ikusi nuen, soineko zuriz jantzia zihoan, baina sabelean zulo bat zuen; zulo horretatik, ura errekatik jaisten den bezala odola zerion. Momentu horretan, mutiko bat ikusi nuen korrika korridoretik, ezin izan nion aurpegia ikusi, baina mutiko hura hiltzailea zela uste nuen. Ez nekien zer egin, eta kartzelako ate handitik korrika atera nintzen, beldurrez betea. Semea ikusi gabe. Etxera iristean, egongelara joan eta gertatutakoari buruz pentsatu nuen. Damututa nengoen, gertatutakoaren aurrean emakumeari lagundu gabe korrika ateratzeaga-
Nobela Igandea zen, eguzkia ez izan arren, bero zegoen, uda San Frantziskon ez zen beroegia izaten, are gutxiago Alcatrazen. Nik, Michael O´Harak, oso ondo nekien horma hotz horiek edozein izoztu zezaketela. Bisita eguna zen, baina, azkenaldian, ez nituen bisita gehiegi. Eguerdian, zigarro bat erretzen nuen bitartean, nire izena entzun nuen kartzelako korridoreen bozgorailuetatik, zigarroa amaitu nuen presaka, eta abiatu nintzen bisita gelara.
12
tik, beraz, berriz ere kartzelara joan nintzen, nire semeari zerbait gertatu ote zitzaion galdetzera. Hara iristerakoan, anbulantzia bat eta polizia-auto asko ikusi nituen. Ezjakinarena eginez, galdetu nion kartzelariari ea zer gertatu zen, eta gertatutakoaren berri eman zidan. Pentsakor eta urduri gelditu nintzen, emakume bat eta preso bat hil zirela esatean. Pentsatzen nuen emakumea hilik egongo zela, baina beste preso bat ere hilda egoteak oso urduri jarri ninduen, nire semea izan zitekeelako. Beste polizia bati hildakoen izenez galdetu nion, eta Nekane Aretxabaleta eta Pello Etxebeste zirela esan zidan. Negar batean Polizi jaunaren besoetan erori nintzen, hildakoetako bat nire semea zela jakitean. Hu-
rrengo goizean esnatu nintzenean, dena amets gaizto bat izan zela pentsatu nahi nuke, baina errealitatea zela konturatu nintzen.
Sartzerakoan kartzelariak eramaten ninduen lekura begiratu, eta ahozabalik geratu nintzen, dama lirain eta dotore bat zain nuela ikustean. Eseri nintzen, eta bera hitz egiten hasi zen:
Baietz esan nuen. Kartzela hori infernu bat zen, eta handik atera nahi nuen, kosta ahala kosta, eta tratua ez zen hain txarra. Ez nekien hartaz fidatu nintekeen, baina ez nuen beste aukerarik, arriskatu behar nuen. Damak, irtetean, irribarre bat bidali zidan, eta harri eta zur geratu nintzen berari begira, urruntzen zen bitartean.
-Kaixo, ez nauzu ezagutzen, baina eguna alaitu egingo dizut. Lehenik eta behin, entzun eta, gero, erantzungo didazu. Badakit hemen zaudela nazioarteko bankuaren lapurretagatik, eta datorren astean epaiketa duzula, eta tratu bat proposatzen dizut: nirekin zeundela esango dut, eta lapurretaren dirua bion artean banatuko dugu.
Ezin izan diot nire buruari gertatutakoa barkatu, beraz, Ameriketara joango naiz bizitzera, gertatutakoa ahaztearren, lagun berriak egiten saiatuko naiz, eta lasai bizitzea gustatuko litzaidake. Hurrengo egunean egunkarian: “Bilbotik Amerikara joateko hegazkin bat lurreratu baino lehen uretara erori da. 300 pertsona zeuden hegazkin barruan eta ez da inor bizirik atera. Hildakoen izenak hauek dira: Xabier Garzia, Andrea Iruzkin, Kontxi Zelaia, Gabriel Mendia...â€? Uxue OtaĂąo
Kartzelariak nire gelara eraman ninduen dama hartaz galdetzen zidan bitartean, bera ere txunditu zuen haren edertasunak. Asier Alejandroa
Txiki 2010eko ekaina
Elkarrizketa
**
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Andoni Odriozola
“Nahiago nuen marraztea lagunekin jolastea baino” 3. mailako ikasleak komikiak egiten aritu gara. Andoni Odriozola marrazkilariaren eskua lanean ikusteko aukera izan dugu. Baita bere aholkuak jasotzeko ere. Zenbat urterekin hasi zinen marrazten? 8 bat urterekin hartu nuen marrazketa gustuko nuenaren kontzientzia. Nahiago nuen marraztea lagunekin jolastea baino. Zergatik gustatzen zitzaizun marraztea? Nire barneko mundua irudi bitartez azaltzeko aukera ematen zidalako. Zein marrazki mota egiten zenuen? Denetarik, baina pertsona irudiak, batik bat. Eskolan egiten al zenuten komikirik? Bai. 11 urte nituela, Ipurbeltz Argitalpenarentzat komiki bat prestatu nuen. Ilustrazioa ikasten ari nintzenean ere, komiki bat
argitaratu nuen. Zeintzuk ziren zure haur garaiko komiki pertsonaia gustukoenak? Orduan ez zeuden asko: Asterix eta Obelix, Tintin, Mortadelo eta Filemon … Izan al zenuen, marrazketa irakaslerik? Bai. Bartzelonako Fakultateko irakasleak. Hala ere, bertako ikasleak ira-
kasleak bezain onak ziren, eta haiengandik asko ikasi nuen. Zergatik aukeratu zenuen ilustratzaile izatea?
egiten ditut. Profesionaltzat dut nire burua. Zer egin behar da marrazkilari izatera iristeko?
Marraztea dudalako gustukoen. Ilustratzaile izateko marrazkia delako oinarria.
Marrazketa gustukoa izan eta lan piloa. Marrazkiekiko kuriositatea izan, eta edozein une eta tokitan marraztu.
Marrazkiak egitetik bizi al zara gaur egun?
Egin al duzu inoiz marrazki erakusketarik?
Bai. Lan profesionalak
Bai, batzuk. Zeintzuk dira gustukoen dituzun marrazkilariak, komikigileak eta ilustratzaileak? Asko dira, baina …. Karlos Jimenez marrazkilaria, Alejandro Podorowsky komikigilea eta Moebius eta Simón Bisley ilustratzaileak. Intxaurrondo Hegoa, 3. mailako ikasleak
13
Txiki
Marrazkiak
!"#"eko ekaina
1
4
“Neska Modernoa” Egilea: Alba Medina
“Koloretako ontzia” Egilea: Pablo Candaudap
2
5
Egilea: Olatz Amiano
“Landareak politak dira” Egilea: Paula Busto
Esperimentua Osagaiak: • • • • •
Tomate saltsa Txanpinoiak Urdaiazpikoa Azeitunak Mozzarela gazta
Orearentzat: • Irina. • Ur pixka bat. • Legamia. • Olioa.
6
“Fineas eta Fer” Egilea: Olatz Danborenea
Egilea: Ana Collazos
Pizza
Egiteko modua: Lehenengo irina, legamia, olioa eta ura ontzi batean nahasi, eta alde batean utzi. Bestalde, txanpinoiak ondo garbitu, eta zartagin batean frijitu. Pizzako orea eginda dagoenen, lau zatitan banatu, eta bakoitzari pizza forma eman. Osagai guztiak bota. Bukatzeko labea 180 gradutan berotu, eta pizzak sartu. Hamabost minutu barru, pizzatxoak eginda egongo dira. On egin! Intxaurrondo Hegoa
14
3
Marrazkiak
7
“Sumendia sutan” Egilea: Julen Olaziregi eta
8
irati manterola
“Txakurra eta katua mendian maiteminduta” Egilea: Irati eta Maren
9
“Ostruka” Egilea: Gorka Garcia eta Eñaut Mujika
10
“Kotxe lasterketa” Egilea: Uhaitz Vallejo
11
“Mundu bat” Egilea: Xabier Zubiarrain eta Xiker Seijo
Esperimentua
Sumendia Egiteko modua: 1. Edalontzietako batean bikarbonatoa sartu, eta plater baten gainean ipini. 2. Beste edalontzian, beheko partean txanpon baten tamainako zulo bat egin. 3. Zulatutako edalontzia bikarbonatoa duen beste eda-
lontziaren gainean ipini. 4. Bota ozpina sumendiko zulotik erupzioa hasi arte.
Zenbat eta ozpin gehiago bota, laba gehiago aterako da sumenditik.
Osagaiak: • Plastikozko 2 edalontzi txiki. • Bikarbonatoa. • Ozpina.
Arantzazuko Ama LH!" maila
15
Txiki
2010eko ekaina
1
Kolorezta ezazu marrazki hau honako koloreekin:
2
Denbora-pasak* Labirintoa Ea labirinto hau egiteko gai zaren, animo!
1· Gorria 2· Berdea 3· Horia 4· Urdina
3
5· Marroia 6· Laranja 7· Berde iluna Katia
3
Hizki Zopa
Zer jartzen du hemen? Ea asmatzeko gai zaren.
Bilatu honako musika talde hauek hizki zopan: ken7, el canto del loco, pignoise, acdc, Tokio hotel, eta kesha.
Hostaitza
16
Katia
** Kirolak
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Jon Urtxulutegi:
“Nire bizitzan ez dut ezer aldatu nahi� Gaztea da, 13 urte besterik ez ditu, baina kirolean oinarritu nahi du bere bizitza. Nola sartu zitzaizun saskibaloian jolasteko grina? Noiz? Ikastolan hasi nintzen eta gustatzen zitzaidala ikusita, serioski jokatzen hasi nintzen. LHko 6. mailan Easo taldean hasi nintzen, eta bertan jarraitzen dut. Hortik kanpo selekzioarekin aritu naiz, eta Bilbo basket ekipoarekin parte hartu nuen orain gutxi egindako txapelketa batean. Zenbat neurtzen duzu? Gustura zaude zure altuerarekin?
Zergatik? 1’90 neurtzen dut. Ez nago oso gustura nire altuerarekin, ni baino altuagoak daudelako, baina eraman beharra dago. Zenbat entrenatzen duzu? Astean hiru egunetan, bi ordu eta erdi aritzen naiz; beste egun batean, ordu erdi bakarrik, eta asteburutan partida izaten dut. Taldeka, sistemak aztertzen ditugu, eta bakarka, bakoitzak hobetu beharrekoari heltzen dio. Zelaian zein toki duzu? Pibota naiz. Partida bakoitzeko 10-15 minutu jokatzen ditut.
Zer da gustagarriena, eta zer da gutxien gustatzen zaizuna? Orokorrean, dena gustatzen zait. Partida txarra ateratzen denean, korrika saioak egin behar ditugu, eta ez dut oso gustuko. Zu baino helduagoekin jokatzen duzu, ezta? Bai, 16 urtekoekin jolasten dut, beraz, zailagoa zait, baina primeran nago. Busti zaitez... ona zarela uste duzu? Eta NBA edo antzeko liga batera iritsiko zarela pentsatzen al duzu? Bai, ona naizela uste dut. NBAra ez naizela iritsiko pentsatzen dut, baina asko gustatuko litzaidake. Nola bizi zara hainbeste entrenamendurekin? Nola daramatzazu ikasketak? Gustura bizi naiz, entrenatzea gustatzen zaidalako. Oraingoz, ikasketak ondo doaz. Zein jokalari miresten duzu? Pau Gasol, ongi jaurtitzen du, eta beti dena ematen du, nahiz eta egun txarra izan. Oso taldekide ona da. Pozik zaude zure gaur egungo bizitzarekin?
Bai, oso pozik nago, oraingoz, ez dut nire bizitzan ezer aldatu nahi. Gustuko kirola praktikatzen dut, nire familia pozik dago eta, gainera, nire ikasketak ondo doaz. Zer gehiago nahi dut? Zer sentitzen duzu baloi bat eskuetan kantxan zaudenean? Jokatzeko gogoa etortzen zait, eta beste partida batzuk ekartzen ditut gogora. Kanpoan ibili zarenean, zein oroitzapen duzu? Bilboko taldearekin joan nintzenean, epaileak gure kontra egin zuen. Nik protesta egin nuen, baina onena isilik egotea dela uste dut. Zer aholku emango zenioke saskibaloian aritu nahi duen bati? Saiatzeko, saiatzeko eta saiatzeko. Mariaren Bihotza
17
Ekologia 2010eko ekaina
**
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Berriro ere Kantauriko antxoak platerean! Duela gutxi Europako Batasunak erabaki zuen Kantauri itsasoko antxoaren arrantza baimentzea, lau urte eta erdiz arrain espezie horren arrantza debekatuta egon eta gero. Arrantzaleek oso ondo hartu dute berria, nahiz eta, oraingoz, 7.000 tona arrantzatzea baino ez diete onartu: 5.400 tona Hegoaldean, eta 1.600 tona Iparraldean. 7.000 tonako muga gutxi gorabeherakoa den arren, zorrotz kontrolatuko dute. Arazoa da, hori baino gehiago hartuko balute, antxoa desagertzeko zorian egon litekeela berriz. Txosten zientifiko ba-
18
tzuek esaten dutenez, arrain espezie hau pixkanaka-pixkanaka berreskuratzen ari da, baina ez guztiz; beraz, oraindik babestu beharra dago. Hala eta guztiz ere, Kantauriko antxoa gure plate-
retan ikusteko bigarren eztabaida ere hor dago: prezioarena. Izan ere, nahiz eta arrantzaleak orain antxoa arrantzatzen
ari diren, ez dakite ziur prezioa zein izango den, akordioa lortuko duten edo ez. San Luis La Salle
** Ekologia Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
Udararik gabe geratuko al gara? Pasa den apirilaren 15ean Eyjafjalla sumendiaren erupzioa hasi zen Islandia hegoaldean. Sumendi horretatik errauts-hodei bat sortu zen. Errauts-hodeiak hegazkinen turbinetan sartzen direnez eta hondatu egiten dituztenez, Europako aireespazioa itxi egin behar izan dute, egun askotan. Galera izugarriak jasan dituzte mundu osoko aireportuek eta hegazkin-konpainiek, izan ere, 100.000 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu ziren segurta-
sunagatik. Komunikabide batzuek ere esan dute aurten udarik gabe geratuko garela, errautsek mundu osoko zerua estaliko dutelako. Sinesgogor askoren ustez, hori ezinezkoa da. Hala ere, munduan antzeko zerbait gertatu zen duela ia 200 urte. 1815ean Tanbora sumendia Indonesian erupzioan hasi zen, eta izugarrizko ondorioak sumatu ziren Europan; hala nola, tenperaturak izugarri jaitsi ziren, eta geroz eta ekaitz gehiago sortu ziren. Ea
guri zer gertatzen zaigun: udararik gabe geratuko al gara?ari al dira politikariak? Asier Gardón
Ekologia: politika egiteko aitzakia? Duela hilabete pasatxo, apirilaren 20an zehazki, aldaketa klimatikoaren eta ama lurraren aldeko mundu mailako herrien konferentzia izan zen Bolivian. Hara, herrialde garatuenetako gobernuetako presidenteak joan ziren, “betiko arazoaz” eztabaidatzeko. Batzar hori, Kopenhagekoan ados jarri ez zirelako proposatu zuten, baina ez ziren denak helburu berarekin joan. Batzarreko adierazpen ezagunenak Evo Moralesenak izan ziren. Evo Moralesek esan zuen genetikoki eraldatutako janarien kontsumoak burusoil geratzea dakarrela, eta hormonen bidez elikatutako oilaskoek gizonak “desbideratzea” eragiten dutela (desbideratzeak esatean, homosexualitateaz hitz egiten ari zen). Hori esanda, lasai geratu omen zen Evo Morales. Baina gugan utzi duen zalantza argia da: ekologia ere politika egiteko aitzaki bihurtzen ari al dira politikariak?
Mundu mailako erakundeek hala gomendatuta, Lurraren eguna izan zen apirilaren 22an. Helburua lurreko biztanleok planetaren egoeraren eta kutsaduraren inguruan gogoeta egitea eta kontzientziatzea da. Lehenengo agiria 1970eko apirilaren 22an egin zuten, Gaylord Nelson buru zela. Agiri horrekin jende eta elkarte askok egin zuten bat, eta Ameriketako Estatu Batuek Environmental protection agency izenekoa sortu zuen, klima aldaketa aztertzeko.
mugimenduarengatik egiten da, eta ez dago erlazionatua politikari, botere erlijioso edota ideologikoekin... Egun horretan jendea elkartu egiten da, erakundeen aurrean gogoeta egiteko eta protestatzeko. Lurraren egunean ekintza asko ere egiten dituzte.
Aitor Sánchez Rey
Lurraren eguna jende askoren
San Luis La Salle
Lurraren eguna
Lurra gure bizilekua da, unibertsoko zati txiki bat bakarrik gara, komunitate batean bizi gara, Lurra bizirik dago, eta gu bertan bizi gara. Denon interesa delako, lagunz dezagun kusadurari aurre egiten!
19
Denbora-pasak 2010eko ekaina
1
**
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Ieroglifikoa:
gazteleraz
-a+ioa
+ Irene
1. Zer atera zaizu aurpegian
ZENBAT ALDIZ ESAN BEHAR DIZUT‌.!!! (Zati hau osatzeko beharrezkoa da jeroglifikoa askatzea)
2+KOR+
(Eguzkiaren Jainkoa)
2
Hemen bertan kolore batzuk dituzue eta, ondoan, Ingalaterrako futbol talde batzuen izenak. Sailkatu futbol talde horiek kamisetaren kolorearekin:
GORRIA URDINA BERDEA
20
1. Liverpool 2. Chelsea 3. Celtic Glasgow 4. Inter 5. Ajax 6. Boca Juniors 7. River Plate
Mariaren Bihotza
** Denbora-pasak
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
3
Bilatu hizki salda honetan sentimenduen izenak eta gero osatu ondorenean datozen esaldiak.
4
2010eko ekaina
Asmakizunak -Zein asteko egunak esaten du gezur? - - - - - - - - - -Zeinek pisatzen du gehiago kilo bat lastok edo kilo bat burdinek? -Baditut sei aurpegi, bakoitzean hainbat begi, baina ez aho, ez belarri?
* 10 bat atera dut azterketan. A ze ________________! * _______________nago liburua galdu baitut. * Erori egin naiz jolasten ari nintzela eta orain________ nago.
-----Baginela eta bagara, bi anaia bikiak: gu aurrean jarrita, hobeto ikusiko dituzu gauza guzti-guztiak. Zer gara?
* Lapurrak auzoan dabiltzala entzun dut eta ________________ nago.
- - - - - - - - - - - -Lasterketa batean lehen postuan banoa eta hirugarrena aurreratzen badut zein postu daukat?
* Txapelketa galdu dut __________________ nago.
------
Nerea Lopetegi
Gontzal Mariaren Bihotza
* Izugarri _______________ zaitut, ez zaitut gehiago ikusi nahi. * Ezin naiz zu gabe bizi ______________ zaitut.
21
Teknologia berriak **
2010eko ekaina
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
helbideak http://www.youtube.com/user/txatxangorria Kantatzea gustuko baduzu, www.youtube.com/txatxangorri web orrira sartu, eta karaokea euskaraz gozatzeko aukera izango duzu.
Twitter Twitter sare sozial (www.twitter.com) microldugging zerbitzua da, erabiltzaileei testu mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, sms bat-bateko mezularitza. Lehenengo bidaltzaileak mezuak berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, erabiltzaile guztien eskura jarri ordez. Azken aldian, Twitterren kontu faltsuak daudela jakinarazi dute, pertsona ospetsuen kontuak maiz asmatu dituztelako. Adibidez, Bel-Airreko printzearen pelikula egingo zuela esan zuen Will Smith zelakoan jardun zuen batek. Sare sozialek pertsona publikoek jarraitzaileekin komunikatzeko bide berri bat ireki dute. Twitter-en ospetsuek nahi dutena jar dezakete, baina kontu faltsuek arazoak eragin dizkiete. Ez da pertsona ospetsu baten profil faltsua erabili duten lehen aldia izan, eta ez da azkena izango, ziurrenik. Adibidez: SGAEk Teddy Bautista erakundeko presidentearen kontu faltsua kentzea eskatu zion Twiterri. Profil faltsu bat sortzeko aukeraz gain, benetakoak hackeatzeko aukera ere badago. Hori gertatu zitzaien Britney Spearsi eta Barack Obamari. Frantziako pirata informatiko batek euren kontuetan sartzea lortu zuen, eta haien datu pribatuak hedatu zituen. Azaldu dutenez, nortasun arazorik ez izateko, baieztatutako kontua izeneko beta froga batzuk egiten ari da Twitter.
www.euskaljakintza.com Hitza pasa jolasean aritzea gogoko baduzu edo jolasteko gogoa baduzu, webgune honetan aukera hori duzu. Beraz, sar zaitez eta ondo pasatu!
NEC enpresak 3D ordenagailu bat kaleratuko du irailean Japoniako NEC elektronika-fabrikatzaileak irudiak hiru dimentsiotan erakusteko gaitasuna izango duen ordenagailu bat merkaturatuko du datorren irailean.
irudiak ikusteko aukera du.
NEC-ek aparatu berria ohiko ordenagailu bat baino 120 edo 160 euro garestiagoa izango da. Ordenagailuak Blu-Ray disko irakurlea izango du, eta 3D pelikulak eta programak betaurreko bereziekin ikusteko aukera eskainiko du. Horrez gain, telebista sintonizadore bati esker, hiru dimentsiotako
Autodesk Homestylec etxeak hiru dimentsiotan diseinatzeko sortutako web aplikazio baten eta AUTOCAD sortzaileen proiektu bat da. Web aplikazio honen bidez, era erraz batean, etxeko solairu bakoitzeko egitura sor daiteke. Webguneak Adobe Flash teknologia erabiltzen du.
Bestalde, ordenagailuez gain, badago beste berrikuntza bat, norberaren etxea hiru dimentsioetan diseinatzeko on-line aplikazioa.
Elizaran
22
*** Berri on
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
Ur botilak biodegradagarriak Edozein txirrindulari lasterketa profesionala ikustea besterik ez dago txirrindulariek bide bazterrera ur botila pila bat botatzen dituztela jabetzeko. Zenbait kalkuluren arabera, txirrindulari talde batek 20.00030.000 botila artean erabiltzen omen ditu denboraldi batean. Eta, jakina, botila horietako asko eta asko errepide ondoan geratzen dira. Hori aldatzeko, bi aukera dituzte taldeek: botatakoak jaso eta berrerabiltzea edota botila biodegradagarriak erabiltzea.
2010eko ekaina
txisteak Esnatzeko ordua! Goizeko zazpiak dira. Aitor gurasoen logelan sartu berria da. Amarengana hurbildu eta besotik tiraka: - Ama, ordua da, ordua da! - Mmmm…ordua?Mmmm…Zertarako ordua? - Aita jaikiarazteko ordua…ni esnatzera etor dadin! Badago aldea!
Espaziora bidaiatu nahi al duzue? Antza denez, horrelako bidaiak prestatu eta egin ahalko dira. Baina… kontuz prezioarekin! Esaten dutenez, dagoeneko jende askok erosi du txartela espaziora bidaiatzeko, eta askoz gehiagok informazioa eskuratu omen du, Virgen Galactic enpresaren webgunean. Lehen probak 2011n egingo dituzte, baina, oraingoz, aurreneko bidaiak noiz egingo dituzten ez dute argitu. Espaziora joatea ez da merkea gero. Bidaiari bakoitzak 200.000 dolar ordaindu beharko ditu.
Tipo bat bere lagunaren kontura barre egiteko irrikan itzuli da lanetik: -Aizu! Ba al dakizu zein alde dagoen pixontzi baten eta lapiko baten artean? -Mmmm…Ez, ez dakit… -Bada, zure etxera bazkaltzera joateko moduan gaude, mutil! Tipo batek puzkerrak botatzeko gogoa du. Puzker batek esaten dio besteari: - Jarri kaskoaaa, ateratzera goaz-eta!
Ramona, aspaldiko partez, Lasarteko futbol-zelaira hurbildu da partida ikustera. Lekua hartu eta minutu erdira, bi metroko tipo ikusgarria jarri zaio aldamenean: -Zu zein taldekoa zara? -Galdetu dio Ramonari-. -Zure talde berekoa!- erantzun dio. -Baina zuk ez dakizu ni zein taldekoa naizen! -Ez baina…badaezpada ere… Mundaiz, LH 5.A eta 5.B
23
Aisialdia %&'&eko ekaina
**
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* $ Testu Normala** $ Testu Zailagoa*** $ Testu Zailena****
ikusitakoak dvd-ak
Zuzendaria: Albert Hughes Aktoreak: Denzel Washington, Gary Oldman, Michael Gambon. AEB. 118 min.
"Paintball" Zuzendaria: Daniel Benmayor. Aktoreak: Claudia Bassols, Neil Maskell, Patrick Regis. Espainia. 90 min.
"El libro de Eli" Munduan gertatutako hainbat guda eta arazoren ondoren, ozono geruzan zulo handi bat egin da. Zulo horretatik sartzen diren eguzki izpiek eta gasek asko kutsatu dute lurra eta, horregatik, izaki bizidun gutxi bizi dira, eta ur eta janari gutxi dago. Gaizkile batzuek mundua kontrolatu nahi dute, eta uste dute geratzen den biblia bakarra dela hori lortzeko bidea. Liburu hori Elik du. Lortuko al du biblia gordetzea?
Abentura zale gazte talde bat kamioi baten barruan baso baterantz abiatzen da, “paintball� kirolarekin zerikusia duen abenturazko asteburu bat pasatzera. Hasieran jokoa oso erreala iruditzen zaie, arropa egokia, mapa bat, argibideak, paintballeko pistolak... Bat-batean, benetako balekin tiro egiten diete, eta odola margoarekin nahasi egiten da. Handik aurrera, helburu nagusia bizirik ateratzea izango da.
Zuzendaria: Louis Leterrier. Aktoreak: Sam Worthington, Liam Neeson, Ralph Fiennes. AEB. 106 min.
"Furia de titanes" Akzioz eta abenturaz beteriko filma da, eta Pertseoren istorioa kontatzen du. Antzinako Grezian, gizakiak jainkoen aurka daude, eta Zeusek mendekua hartzeko, Krakena askatu du, eta Pertseok bakarrik geldiarazi dezake. Efektu bereziz beterik dago, eta esan daiteke muntaiek benetakoak diruditela. Hala ere, pelikula 3D-an ikusteak ez du merezi, kalitatea ez delako oso ona, eta gainera, askoz garestiagoa delako.
Zuzendaria: Ridley Scott Aktoreak: Russell Crowe, Cate Blanchett, William Hurt. AEB. 140 min.
"Robin Hood" Robin (Russel Crow), Ricardo erregearen soldadu ona, frantsesen kontra borrokatu da. Ricardo hiltzean, Nottighamera joaten da, Lady Marionez (Cate Blanchet) maitemintzen da, baina berriro frantsesen kontra ariko da. Akziozko film honetan Crowe heroi baten rolean berriro ikusteko aukera izango dugu. Hala ere, ez pentsa ohiko Robin Hooden istorioa ikusiko duzunik.
"Pearl Harbor" Zuzendaria: Michael Bay. Aktoreak: Ben Affleck, Josh Hartnett, Kate Beckinsale. AEB. 170 min.
Pelikula hau 1941. urtean japoniarrek amerikarrei Hawaiin eginiko erasoan oinarritzen da. Rafe McCawley eta Danny Walter txikitatik lagunminak dira. Biak Estatu Batuetako Armadako pilotuak dira. Rafe Evelyn Johnson erizainaz maitemintzen da, baina, berehala, beste leku batera bidaliko dute. Bitartean, Dannyk eta Evelynek Pearl Harbor basera joan beharko dute. Gure iritziz, pelikula oso polita eta zirraragarria da. Era guztietako ikuslearentzat egina, abentura, maitasuna‌ agertzen baitira. "Jennifer s body" Zuzendaria: Karyn Kusama Aktoreak: Megan Fox, Amanda Seyfried, Adam Brody. AEB. 102 min.
Jennifer Check (Megan Fox) Minnesotako eskola lasai baten cheerleader arrakastatsua da. Baina indar ezezagun eta gaizto batek Jennifer hartuko du, eta bere ikasturteko kideak hiltzera bultzatuko du, batez ere, neskaren inguruko mutilak. Odola ikustea ez bazaizu axola, gazteentzako pelikula honekin primeran pasatuko duzu. Axular lizeoa
*** Aisialdia
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
jokoak
2010eko ekaina
entzundakoak
"Pro Evolution Soccer 2010" Prest zaude futbolaren emozioa bizitzeko? Azkeneko minutuetan gol batek sortzen duen zirrara, eta atezainaren eskua agertzea gol hori saihesteko? Bada, Pro evolution soccer 2010 jokoak hori sentiaraziko dizu. Futboleko simulatzaile onena da, futboleko grina maite dutenentzat. Jolasteko modu asko ditu: UEFA Champions League, Legenda bat izan‌ Jokalariak oso ondo eginak daude; Lionel Messi, adibidez. Maite badituzu futboleko jokoak, honek aho zabalik utziko zaitu! Aitor Rodriguez
AC-DC
"Black ice"
AC-DC taldearen azken diskoa Black ice da. Disko honetako abestien letrak rock and roll-ari buruzkoak dira. Abesti aipagarrienak, nire ustez, Black ice, Rock and Roll train eta Big Jack dira. Urte asko zeramatzaten diskorik atera gabe, baina atera dute, eta beti bezala jarraitzen dute. Animatzen zaituztegu AC-DC-ren Black ice diskoa erostera eta beraien musikarekin gozatzera, eta jakin ezazue aurtengo ekainean Bilbora etorriko direla kontzertu bat ematera.. Anima zaitezte!
"Tony Hawk, project 8"
Irati Berzosa eta David Arzamendi
Aukeratu dudan bideojoko hau Tony Hawk egindakoa da; hainbat joko atera ditu merkatura. Honako hau, hoberena da niretzat: grafiko onak eta hainbat aurrerakuntza berri dituelako, hala nola, gero eta pertsonai gehiago daude jokoan. Azkenekoa skate birtual batekin jolas dezakezu etxetik, eta zuk zeuk kontrolatu eta zure trebetasuna erakuts dezakezu. Iker Vazquez
"DJ Hero" (PS3, Xbox 360, Wii, PS2) DJ Herok hainbat estilotako musika dakar, DJek erabiltzen duten plater antzeko kontrolagailu batekin, eta horrela norberak bere gogoko abestiak jarri eta nahasi ditzake. Guitar Hero joko bildumaren sortzaileek egin dute joko hau, oraingoan ere musikaz gozatzeko aukera dakarkigute. Musika jartzen dutenen emozioak islatzen dira joko honetan. DJ profesional baten antzera aritu nahi baduzu, ez galdu aukera!
Queen
"Greatest Hits II"
Queen Ingalaterran 1970eko hamarkadan sortutako rock musika taldea da. Taldeko abeslari Freddie Mercuri abeslari onenetakoa izan da. Taldea asko gustatzen zait, oso abesti onak egiten dituztelako. Freddieren ahots berezia oso gustuko dut. Bereziki gogoko dut disko hau bere abesti onenak biltzen dituelako. Animatzen zaituztet entzutera. Zubiri-Manteo
Aisialdia
**
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
irakurritakoak “Violet Park-en bidetik”
“Hizkuntza sekretua” Idazlea: Arrate Egaña Argitaletxea: Elkar Orrialdeak: 178
Lukas eskolako barrakoian dago. Ez dago mutil eta neska arruntekin. Ikasle kaxkar eta txarrak daude, baina lagunekin barrakoian pozik dago. Neska berri bat ailegatu da barrakoira, Mei izenekoa. Arraroa da, ez da inoren gustukoa, bakartia da, eta umeekin ondo konpontzea zaila egiten zaio. Baina Lukas Meiez maiteminduta dago. Mei abegi-etxean bizi da, familiarik ez daukalako. Denbora joan ahala, Lukas eta bere lagunak konturatuko dira Meik botere izugarri bat daukala. Nahi duzue jakin zein den? Horretarako liburua irakurri beharko duzue!
Idazlea: Jenny Valentine Itzultzailea; Iñigo Errasti. Argitaletxea: Alberdania. Orrialdeak: 222.
Lucas Swain Londresko 16 urteko mutil bat da. Gau batean, taxi bat hartzera doanean, Violet Park anderea topatzen du errauts kutxa batean. Gure pertsonaiak ez du inolako loturarik Violetekin, baina ulertu eta entzungo balu bezala sentitzen da. Horrek sentsazio asko eragiten dizkio, eta horiek desagerturik edo hilik dagoen aitarekiko maitasunarekin nahasiko dira. Sentimenduek Violeti eta aitari buruzko informazioa bilatzera bultzatuko dute. Esperientzia oso gogorra da, baina baita alaia ere. Amaieran: Nor da Violet? Aitarekin zer ikusirik ba al du? Liburua oso ondo dago, erraz irakurtzen da, nahiz eta hiztegi aberatsa izan, hasieratik harrapatzen zaitu, eta amaiera arte intrigaz beterik dago. Ion Carballo
Olatz Vidal
“Munduko zazpi herrialdetako ipuina”
“Nikolas Txiki - Historia ezezagun gehiago” Idazleak: Goscinny – Sempe. Itzultzaileak: Koro Navarro-Josu Zabaleta Argitaletxea: Elkar. Orrialdeak: 361.
Liburu hau Nikolas txikiren 45 istorio dibertigarrik osatzen dute. Gustatuko zaizue Nikolas Txiki eta Bledurt bakarrik geratzen diren atala, eta Martinaren ezkontza eguna. Nikolasek, bere lagunek, eta beste pertsonaia guztiek irakurketaz gozatzera garamatzate, grazia berezia ematen baitiote egoera bakoitzari. Nikolas Txikiren lagunek garrantzi handia dute eta ezagutzea erreza da; Aberatsa, Jatuna, Indartsua, Azkarra eta abar.... Kontakizun asko eskolan, kalean edo igerilekuan gertatzen dira, baina guztiak errealistak eta ironikoak dira. Gozatzeko aukera ederra ematen digu. Christian Martín
Idazlea: Joseba Sarrionandia Argitaletxea: Pamiela Orrialdeak: 106
Joseba Sarrionandiaren liburu honetan, munduko zazpi herrialdetako pertsona desberdinek gurasoek ahoz kontatutako ipuinak kontatzen dizkigute. Istorio-ipuin bakoitzak beraien herrialdeko gauzak erakutsi nahi dizkigu. Ipuin bakoitzak mezu bat du. Beste liburuekin alderatuta, liburu hau desberdina da. Niri gustatu zait. Entretenigarria iruditu zait, batez ere, herrialde batzuei buruzko gauzak jakiteko eta ikasteko. Liburua gomendatuko nuke. Irene Aguirre
oso
26
ona ona balekoa txarra
*** Aisialdia
Testuen Sailkapenerako Kodeak: Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
2010eko ekaina
horoskopoa kultur agenda ANTZERKIA • Ezker eskuma Glu Glu antzerki taldea. Ekainaren 19an eta 20an, 20:00etan, Antzoki Zaharrean. 18€, 15€. DANTZA • Gernika Aukeran Dantza Taldea. Ekainaren 25ean, 20:00etan, Victoria Eugenian. 26€, 22€, 18€. MUSIKA • Lilurarik ez Iñaki Salvador, Mikel Laboaren lana gogoan. Ekainaren 18an, 20:30ean, Victoria Eugenia Klub aretoan. 15€. HAUR AISIALDIA • Lore Power Eidabe taldea. Dantzaldia haurrentzat. Ekainaren 10ean, 18:00etan, Larratxoko plazan. HAUR ANTZERKIA • Mendiko altxorra Patata Tropikala taldea.
Ekainaren 11n, 18:00etan, Larratxoko plazan. • Parrandan Deabru beltzak. Ekainaren 11n, 18:30ean, Antiguako frontoian. • Beldurraren etxean Hipo eta Tomax pailazoak. 4 urtetik gorakoentzat. Ekainaren 13an, 18:00etan, Kofradien plazan. • Ukele jaunaren ikuskizuna Malas Compañías taldea. Ekainaren 19an, 17:30ean, Herrerako San Luis plazan. • Mr Frack Xabi Larrea. Ekainaren 23an, 19:00etan. Bernart Etxepare plazan. • Kresalaren usaina Potxin eta Patxin pailazoak. Ekainaren 27an, 18:00etan, Oleta plazan. • Irri barra-barra Kiki, Koko eta Moko pailazoak. Ekainaren 30ean, 18:00etan, Altza gaineko frontoian.
Aries (martxoak 21 apirilak 20)
Edozein momentutan azterketa sorpresa izan dezakezu. Beraz, asko ikasi! Beti prest egon behar duzu eta.
Taurus (apirilak 21 maiatzak 21)
Oporretan leku polit batera joaten bazara, neska edo mutil jator eta polit bat aurkituko duzu.
Gemini (maiatzak 22 ekainak 22)
Etxeko lanak beti egiten badituzu, eta ez daudenean errepasatzen baduzu, oso nota onak lortuko dituzu beti.
Cancer (ekainak 23 uztailak 22)
Udan Port-Aventurara joan behar baduzu, eraman takoidun zapatak, bestela baliteke Dragon-kanean igotzen ez uztea.
Leo (uztailak 23 abuztuak 23)
22. Gazteen Antzerki Topaketa Maiatzean hasi zen 22. Gazteen Antzerki Topaketa, ekainean hainbat lan ikusteko aukera izango da oraindik, eta uztailaren 1ean bukatuko da. Amaiera festa Kontadores Gazte Zentroan izango da eta, bertan, antzerki, zine eta telebistako jende ezagunak topaketan parte hartu duten taldeetako kideei ondorengo 3 sariak banatuko dizkiete, kategoria bakoitzean ( junior eta senior): antzezlan onena, talde artistiko onena, antzezpen onena
Hobe oporretan egin nahi dituzun gauzen zerrenda egitea, bestela konturatu orduko azken eguna izango da eta!
Virgo (abuztuak 24 irailak 23)
Gelan neska edo mutil bat oso gustuko baduzu, hobe azkar esatea, bestela hurrengo ikasturte arte itxaron beharko duzu.
Libra (irailak 24 urriak 23)
Zure lagun batek etxeko lanak baditu eta ez badakizki egiten, lagun iezaiozu eta ikusiko duzue zer dibertigarri izango den.
Escorpius (urriak 24 urriak 23)
Uda beroa dator. Ez jarri eguzkitan zure gorputz lirain hori eguzki krema jarri gabe.
Sagitarius (azaroak 23 abenduak 22)
Ikasturteko azken txanpan gaude, asko ikasi, eta ondo bukatuko duzu ikasturte hau.
Capricornius (abenduak 23 urtarrilak 20)
Oporretara joan nahi duzula? Zure gurasoekin hitz egin, eta hasi zure ametsetako bidaia prestatzen.
Aquarius (urtarrilak 21 otsailak 19)
Opor txiki-handi batzuk datoz, eta oporretara joango zara. Lagun berriak ezagutuko dituzu, eta oso ondo pasatuko duzue.
Piscis (otsailak 20 martxoak 20)
Arrantza egitera joaten bazara, ez ahaztu kainabera eta pita-haria eramatea. Bi gauza horiekin zerbait harrapatuko duzu.
27
2010eko ekaina 105. zenbakia
Komikia