1 minute read

Euskaraz: Ahobizi edo Belarriprest?

Ahobizi edo Belarriprest? Rolei buruzko hausnarketa

Garelako Euskara Elkartea

Advertisement

Euskaraldia amaitu den honetan, Garelako elkarteari rolei buruzko honako hausnarketa partekatzea interesgarria iruditu zaigu. Jakina denez, bi rol daude Euskaraldian, Ahobiziak eta Belarriprestak biak aktiboak eta biak euskaldunoi zuzendutakoak.

Rolei buruz hitz egitean konpromisoari buruz ari gara, ez euskara mailari buruz. Hau da, Ahobizia ez du zertan izan behar euskara maila altua duen pertsona eta Belarripresta ikasten ari dena edo euskara maila hain altua ez duen pertsona. Izan ere, Euskaraldiak Rolei buruz honakoa esaten du:

Ahobizia: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guz-

tietan euskaraz egitea da.

Belarripresta: Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago

eta ez gaitasunean.

Erabil dezagun aurtengo euskaraldia gure benetako rolari buruz hausnartzeko eta datorrenean benetan dagokigun rola hartzeko, beti ere euskararen aldeko lanean aurrera eginez eta euskarari kalean merezi duen tokia emanez.

Bukatzeko, esan, euskaraldia bukatu den arren, euskararen aldeko ariketa erraldoi honekin jarraitu ahal dugula abendutik aurrera ere, gure egunerokotasunean euskararen aldeko agente aktiboak izanez, eroso gauden esparruetan hasieran eta pixkanaka gure erosotasunetik ateraz jarraian.

This article is from: