1 minute read

Sarrera

unibertso bisual batean murgilduko da, non hainbat antzerki-ibilbidetan zehar hitza, irudia eta dantza batuko diren; bigarrenean, ilusioarekin eta begiradarekin egingo da jolas. Pertsona bakoitzak bere buruaz duen irudiari eta eraldatzeko moduari buruzko ariketa da.

Urte berria Mal Pelo konpainiaren On Goldberg Variations / Variations lanarekin hasiko da; atzeratu behar izan zen Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren programa publikoaren barruko pieza da. Jurij Konjar-ek eta Ion Munduatek J.S Bachen Goldberg Variations-en inguruan egindako bertsioen ondoren, hirugarren interpretazio honetan koreografia-proposamena apustu bat da, bai interprete bakoitzaren musikaltasun bereziaren alde, bai taldearen eta espazioaren arteko elkarrizketa erritmiko eta dinamikoaren alde.

Advertisement

Amalia Fernándezek Azkuna Zentroko hiru eraikinetan izango du egonaldia, urtarrila eta otsaila bitartean, Expografía retrospectiva proiektuaren baitan hainbat ibilbide sortzeko, haren langintza zeharkatzen duten instalazio performatiboen bitartez. Pieza site especific bat da, iraganeko lanak berriro bisitatzeko eta aurkitzeko. Performer eta soinu-esperimentaleko artistek otsaileko programazioa osatuko dute, Hotsetan. Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteko programaren esparruan.

Apirilean izango da Artista AZ-Kidea den Oscar Gómez Mataren Makers lanaren estreinaldia, Juan Loriente aktorearekin elkarlanean aurkeztuko duena. Argiari, denborari eta maitasunari buruzko lana da Makers, eta gainezkatze komikoaren eta emozio-euspenaren artean egiten du bidaia, zentzugabekeriaren eta egiaren artean. Mikel del Valleren MDV danza konpainiak Arquitectos del aire aurkeztuko du ekainean, eraikinerako berariaz egindako pieza batekin, dantza garaikidearen hiru ikuspegiren bidez, mugimendua lengoaia arkitektoniko gisa ulertzearen inguruan.

Arte eszenikoen denboraldia Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketarekin amaituko da: bi urtean behin egiten den forma artistiko berrien nazioarteko topaketa da, eta formatu artistiko berriak hurbiltzen dizkie ikuslekomunitateei, eguneroko alderdiak jorratzen dituzten proiektuen bidez.

Hotsetan. Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteko programa

Soinu esperimentaleko artistek eta performerrek beren lana aurkeztuko dute Hotsetan, Azkuna Zentroko musika esperimentaleko eta soinu-arteako programan, kontzertuen bidez soinua eta musika esperimentala lantzen dituzten bertako egileak ikusarazteko.

Programa osatzen duten taldeen eta artisten artean hauek daude: Eraeran, Myriam RZM, Matías Riquelme & Fernando Ulzión, Mudoh, Jana Jan, EC (Estanis Comella), Killerkume, Radithor eta Testura.

This article is from: