1 minute read

Leticia Paschetta. Paisaia ludiko zuria. Laztanen jokoa (Caresses Playscapes). Instalazioa

ARTE GARAIKIDEA / INSTALAZIOA UZT. 17TIK AURRERA

Leticia Paschetta

Advertisement

Paisaia ludiko zuria. Laztanen jokoa (Caresses Playscapes)

Leticia Paschetaren Paisaia ludiko zuria. Laztanen jokoa, instalazioak artearen, paisaiaren eta jolasaren arteko mugak aztertzen ditu, espazioaren bidez esperientzia bizia sortzeko, non zentzu artistikoa murgiltze-ekintzatik sortzen baita, eta paisaia, aukera-mundu, esanahi, sentsazio eta askatasun-estimulu infinitu bihurtzen.

Espazioa gorputzarekin modelatzen da, eta eutsita geratzen da azala laztantzen duten oihal leunen artean, baso zuri apartsu bat, dinosauro baten eskeletoa, funtsezko eta existentzialenean babesten duten babeslekuak.

Obrak bat egiten du bera zeharkatzen duenarekin, mugak disolbatu, eta atzealdea eta figura urtu egiten dira esperientzia hutsa den ‘zuri gaineko zur’ batean.

LETICIA PASCHETTA

arkitektoa, Diseinuko Masterduna (UNAV), unibertsitateko irakaslea, ‘Paschetta + Cavallero Arquitectos’ estudioaren sortzailea eta ‘Paisajes Lúdicos’ markaren sortzailea da. Bertatik, artea, diseinua eta egiturazko berrikuntza uztartzen ditu, eredu industrialak eta asmakuntza patenteak garatuz. Bere lanak saritu eta nazioarteko hedabideetan argitaratu izan dira. Duela gutxi, HUB bidez hautatu zuten DesignWeek 2019ko Bartzelonako Nazioarteko Pabiloia egiteko. MEDIATEKA BBK. LEHENENGO SOLAIRUKO ERAKUSKETA ARETOA.

Uzailaren 17tik aurrera Egunero 10:00-20:00 Mediateka BBK. 1. solairua Sarrera dohainik

FITXA ARTISTIKOA Ideia eta garapena: Leticia Paschetta Egiturazko eta eraikuntzako garapena: José Cavallero Laguntzailea: Soledad Grossi Eraikuntza koordinatzea: Natascha Gergoff Bengoa eta Guillermo Weiskal

paisajesludicos.com

This article is from: