1 minute read

Pernan Goñi. Marrazten duzu nahi duzuna. Tailerra

Pernan Goñi

Dibujas lo que quieres (Marrazten duzu nahi duzuna) Tailerra

Advertisement

Pernan Goñi artistak Dibujas lo que quieres tailerra emango du urriaren 13 eta 14ean (asteartea eta asteazkena), Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan. Bertan, marrazketa landuko du, eta erretratatutako pertsonei buruz hitz egingo du. Tailerra bereziki zuzenduta dago profesionala izan ez arren marrazketa eta ilustrazioan interes handia duen publiko helduari. Tailerrean marraztu egingo da, kalitateko irizpideak kontuan hartu gabe; zirriborratu, zirrimarratu, entseatu... askatasunez. «Marrazkian oinarrituz sormenerako aukerak ireki. Edo, bestela, denbora marrazten igaro lagunartean», azaldu du artistak.

Erretratua izango da abiapuntua, baina ez da proposamen itxia izango. Pernan Goñik kalitatezko artisten eta marrazkilarien dokumentazioa eta adibideak emango ditu eredu gisa, esploratu beharreko aukerak eta arloak ikusteko.

‘PERNAN’ GOÑI (Oñati, Gipuzkoa, 1968), Bartzelona eta Euskadiren artean bizi da eta lan egiten du. Marrazketa eta ilustrazioa lantzen ditu eta ikus-entzunezko animazio laburrak ere egiten ditu. Haren lan gehienak beste kultura-, gizarte- eta politika-erakunde batzuekin egindako kolaborazioak dira, besteak beste, erakunde feministekin edo hezkuntzakoekin egindakoak. Komikien fanzinetan parte hartu du, eta zuzendaritzako laguntzaile gisa aritu da T-Festa, Art T-Shirt Festival-en (2012). Gaur egun freelance gisa lan egiten du, Graphic Recordingen zerbitzuak eskainiz (zuzeneko marrazkia hitzaldietan, kontakizun grafikoa) eta animazio pedagogikoen ilustratzaile eta ekoizle gisa. HELDUENTZAT ZUZENDUTA.

Urriak 13 eta 14 Asteartea eta asteazkena 17:30 Mediateka. TK204 15€ / 12€ Az Txartelarekin

Pernan Goñik Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko fatxada nagusian esku hartuko du Emakume apartak proiektuarekin, urriaren 1etik abenduaren 15era arte. Informazio gehiago 24. orrialdean.

This article is from: