1 minute read

Jarduera Fisikoko Zentroa

Jarduera Fisikoko Zentroak irailean jarraituko du, kirola ahalik eta bermerik handienarekin egiteko egokitutako ordutegiekin eta edukierekin. Era berean, datorren denboraldiko ikastaroak instalazioetan segurtasun-tartea bermatzeko arauei jarraikiz egingo dira.

Egunero irekita Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00 Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00

Advertisement

08:00etatik 09:00etara eta 21:00etatik 22:00etara: Iparragirre kaleko sarreratik

Erreserba egiteko: azkunazentroa.eus webgunean edo JFZko informazio-mahaian

Gimnasioa

Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00 Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00 Erreserba: ordu 1 eta 15 minutu egunean

Fitness-aretoan, 49 kardio-makina, 12 ziklo-bizikleta eta 5 erremoergometro daude eskuragarri, erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia bermatzeko. Plaka- eta disko-makinak eta pisu libreko elementuak ere eskuragarri daude, eta jarduera-gelak prestatu dira indar-ariketak eta kardio-ariketak egiteko.

Areto funtzionala

Astelehenetik ostiralera: 15:30-19:30 Larunbata: 10:30-13:30 Erreserba: ordu 1 egunean

Igerilekua

Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00 Larunbat, igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00 Erreserba: kale 1, ordu bat egunean

Igerilekuko ontziak berrantolatu egin dira, edukiera egokia bermatzeko. Horrela, igerileku handian 4,20 metroko 3 kale egokitu dira, etengabe igeri egiteko. Gainera, ontzi handian 135 metro koadroko espazioa prestatu da, jarraitua ez den igeriketarako edo ariketarako. Igerileku ertain eta txikia jolas-jardueretarako gordeko da.

2020-2021 ikasturteak

Neguko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da irekita (egun hori barne), eta Jarduera Fisikoko Zentroan bertan egin daiteke. Hala ere, webgunearen bidez egitea gomendatzen da. Ikastaro horietan interesa dutenek gehienez ere 1 eta 5 aukera markatu ditzakete Lurreko eta Uretako ikastaroetan. Bost jarduera desberdin izan daitezke, ikaskuntzako ikastaroak edo jarduera bera ordutegi desberdinetan barne hartuta, eta lehentasun-ordena adierazi beharko da beti.

Irailaren 17an bi zozketak egingo dira -bat abonatuentzat eta beste bat abonatu gabeentzat- plazak esleitzeko, ur-arloko ikaskuntzako ikastaroak barne hartuta, aurten ez baitute mailaprobarik izango. Eskabideetan jarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio, eta plazak ondoz ondoko txanden bidez esleituko dira. Egun horretan bertan argitaratuko dira zerrendak webgunean. Irailaren 18an berriz irekiko da libre gelditzen diren plazetarako inskripzioa. 00:00tik aurrera azkunazentroa.eus-en eta 8:00etatik aurrera Jarduera Fisikoko Zentroko mostradorean.

This article is from: