1 minute read

Tailerra: soinu-arte eta musika esperimentalaren hastapenak

Hotsetan. Azkuna Zentroko Musika Esperimentaleko eta Soinu-Arteko Programa

Tailer teoriko eta praktikoa, non era ludiko eta atseginean, musika esperimental eta soinu-arte garaikidea hurbilduko die gazte eta nerabeei, XX. mendeko mugimendu eta artista garrantzitsuenetik, soinu eta pertzepzioak plastikoki esperimentatzera. Oier Iruretagoienak gidatuko ditu saioak. IKASTETXEEKIN ETA LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROEKIN ITUNDUA.

Advertisement

OIER IRURETAGOIENA (Errenteria, 1988) musika esperimentalean hasi zuen bere ibilbidea, eta beste formatu batzuetara irekitzen joan da gero, hala nola eskultura, testu edo bideo-lanetara. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 2011n, eta 2018an Bruselako WIELS erresidentzia programan parte hartu zuen. Bakarkako erakusketak egin ditu Bilboko Carreras Mugica galerian, Bartzelonako Halfhouse espazioan eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean, besteak beste. Dantza, antzezlan, irrati emanaldi eta ikusentzunezkoetarako soinu bandak ere konposatu izan ditu, eta Bilboko ‘Le Larraskito Klub’eko koordinatzaileetariko bat da 2010etik.

Urriak 5 > 9 Astelehena > Ostirala 11:00 - 13:00 Lantegia 2 Hikuntza: Euskara eta gaztelania 15-30 urte Ikastetxeekin eta Lanbide Heziketako zentroekin itundua

This article is from: