1 minute read
Fernando Carvalho. Ableton Live tailerra
Fernando Carvalho
Ableton Live tailerra Hotsetan. Azkuna Zentroko Musika Esperimentaleko eta Soinu-Arteko Programa
Advertisement
Fernando Carvalho (Lisboa, 1976), gaur egun Bilbon finkatutako konpositore eta inprobisatzaile portugaldarrak Ableton Live tailerra emango du Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren Hotsetan, musika esperimentaleko programaren barruan.
Lantegi honetan, artistak soinu-konposizio eta -diseinuko hainbat teknika eta metodo erakutsiko ditu, musika esperimentaleko lanak egiteko erabilitakoak. Bere lan egiteko modu bereziaren azalpena oinarritzat hartuta, gogoeta egingo du erabaki teknikoei eta artistikoei buruz, eta partehartzaileei eskatuko die beren auziekin eta bitxikeriekin zuzentzeko. Tailerrak hiru eguneko iraupena izango du, eta, amaitzeko, laborategiaren azken egunean, kontzertuaren prestakuntza teknikoa eta kontzeptuala egingo da. Tailerrean Ableton Live softwarea erabiliko da oinarrizko tresna gisa, hainbat tresna elektroniko eta akustikorekin batera, soinu-piezak ekoizteko aukera tekniko guztiak probatzeko. HELDUENTZAT ZUZENDUTA.
Urriak 5 > 7 Astelehena > Asteazkena Astelehena eta asteartea: 17:00 - 20:00h Astazkena: 16:00 - 18:00 25€ / 20€ Az Txartelarekin Musika esperimentalean eta elektronikoan interesa duten helduentzat Informazio gehiago: azkunazentroa.eus
Kontzertua:
Urriak 7, asteazkena 19:00 Lantegia 1 Informazio gehiago 31. orrialdean