1 minute read

Soinu-sorkuntzako eta inprobisaziozko topaketak

Soinu-sorkuntzako eta inprobisaziozko topaketak

Soinu-sorkuntzari eta inprobisazioari buruzko hiruhileko saio trinkoak Hotsetan. Azkuna Zentroko Musika Esperimentaleko eta Soinu-Arteko Programa

Advertisement

Publiko helduari zuzendutako hiru hileko topaketa hauetan inprobisazio askea erabiltzen da medio bezala, ez helburu gisa ezinbestez, baizik eta funtsezko garrantzia emanez entzuteari eta horren bidez egindako hausnarketari. Laborategi honen bidez, kontzientzia piztu nahi dugu soinuak entzuteko, musika ‘normalaren’ bideetatik kanpo sormena garatzeko. Horrez gain, soinu-sorkuntzako oinarrizko alderdiez hausnarketa egin nahi dugu (isiltasunasoinua-denbora), eta hainbat aukera eman nahi ditugu soinua lantzeko, hizkuntza estandarizatuaren aginduetatik harantz doan pertzepzio-kontzientzia lortu nahian. Miguel A. Garcíak gidatuko ditu saioak.

MIGUEL A. GARCÍA aka Xedh (Gasteiz) Estatuko soinu-artistarik geldiezinetako bat da, eta bere proposamenak instalazioa, konposizioa eta inprobisazio elektroakustikoa hartzen ditu barnean. Musikaria izateaz gain, Bilboko Le Larraskito klubeko sortzailea eta Zarata Fest jaialdiaren zuzendaria da. Bi plataforma horiek musika alternatiboak edo ausartak eta antzeko diziplinak zabaltzen aritzen dira. HELDUENTZAT ZUZENDUTA.

Urriak 2 > 4 Urriak 2, ostirala 17:00 - 20:00 Urriak 3, larunbata 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00 Urriak 4, igandea Jendaurreko aurkezpena

Bastida Aretoa Helduak Sarrera dohainik, aurrez hemen izena emanda: azkunazentroa.eus

This article is from: