1 minute read

Sra. Polaroiska. Laborategia / Tailerra

Sra. Polaroiska

Laborategia / Tailerra

Advertisement

Artista Az-Kidea den Sra. Polaroiska kolektiboak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) laborategi bat egingo du, belaunaldi ezberdinetako pertsonekin maitasunaren kontzeptuaz eta hari buruz dugun heziketaz hausnartzeko. Genero musikala erreferentziatzat hartuta, dantza, instalazioa, ahotsa, gorputza eta mugimendua zeharka lotzen dituzten narratiba ezberdinak ikertzen dira. Esperientzia multzo bat garatzea da kontua, gorputz batzuek besteekin, haien topaketekin eta desadostasunekin duten harremana sorrarazteko.

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dute SRA. POLAROISKA kolektibo artistikoa. Artista Az-Kideak dira, eta 2017an Gure Artea saria irabazi zuten. Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. Bere lana beste espazio eta lengoaia batzuen bilaketan oinarritzen da, non gorputza eta bere espazioarekin duen harremana den beti protagonista nagusia. Bere lanak, nahita anbiguoak, gorputzari lotutako rolekin jolasten dute, behatzen duenaren begirada ezegonkortzen eta ikusten ari den horretan kokatzera behartuz. PUBLIKO GUZTIENTZAT ZUZENDUTA.

Urriak 16, ostirala 11:00 - 13:00 Iraupena: 120’ 8€ / 5€ Az Txartelarekin 10 urtetik gorako danetariko publikoari zuzenduta

This article is from: