1 minute read

Josune Urrutia Asua. Minbiziari buruzko bilduma kolektiboa

Josune Urrutia Asua Compendio colectivo sobre cáncer (Minbiziari buruzko bilduma kolektiboa)

Josune Urrutia artista grafikoak Compendio colectivo sobre cáncer (Minbiziari buruzko bilduma kolektiboa) aurkezten du.

Advertisement

Artista-liburu baten eta zientzia-lan baten artean dagoen bilduma honek hiztegi ilustratuaren antzeko formatua erabiltzen du, tradizio luzekoa medikuntzaren historian. Argitalpen korala da, artistak irudiztatua, eta Vilanovako Arnau Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko ospitale-komunitate osoak hartu du parte. Hitzak definitzen eta bilduma edukiz hornitzen lagundu dute. Compendio colectivo sobre cáncer Radiació++++ proiektuaren barruan dago, Lleidako Centre d’Art la Panerak osasun-arloan antolatzen dituen arte-egonaldien programaren barruan. ARTISTA LIBURU BATEN ETA LAN ZIENTIFIKO BATEN ARTEAN, COMPENDIO COLECTIVO SOBRE CÁNCER LIBURUA ARTISTAK ILUSTRATUTAKO ARGITALPEN KORAL BAT DA, LLEIDAN DAGOEN CENTRE D ‘ART LA PANERAREN RADIACIÓ+++ PROIEKTUAREN BARRUAN.

Irudia: Alejandro Nafría

JOSUNE URRUTIA. Artista, marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek interes berezia du marrazketa komunikaziorako eta sozializaziorako funtsezko baliabide gisa behar duten prozesuetan eta tresnetan: medikuntza grafikoa osasunmunduan, graphic recording-a, mapa bisualak eta kaleko marrazketa kolektiboko prozesuak. Duela gutxi beka bat izan du Angoulêmeko (Frantzia) Maison des Auteursen, emakumeei, arteari eta minbiziari buruz duen komikiproiektuarekin. Hauek dira haren argitalpenik esanguratsuenetako batzuk: Compendio colectivo sobre cáncer (2019), Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer (2017) eta Así me veo (2015).

Urriak 20, asteartea 19:00 Mediateka. TK201 Sarrera dohainik Informazio gehiago: azkunazentroa.eus

josunene.com

This article is from: