1 minute read

Asier Irazabal & Hernán Quipildor. La llave del alma (Arimaren giltza). Fatxada Proiektua

ARTE GARAIKIDEA / FATXADA PROIEKTUA. DISEINUA, ILUSTRAZIOA ETA KOMIKIA UZT. 15 > URR. 1

Asier Irazabal & Hernán Quipildor La llave del alma (Arimaren giltza)

Advertisement

Ilustrazioa

Beldurra, denbora eta aukera. Azkuna Zentroko sarrera nagusiko hiru ikurrak, «sentitzen, pentsatzen eta izaten» ikasteko hausnarketara gonbidapena dira, Asier Irazabal eta Hernán Quipildorartisten eskutik. La llave del alma lana da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz garatzen ari direnAitaproiektuaren lehen adierazpen bisuala. Alde horretatik, La llave del alma lanak proposatzen duen hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daiteke, hamabi ikurren bidez. Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat irudikatzen du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia. Sinbolo horiek erabili behar dira esanahi garbia duen hizkuntza batera iristeko, gizaki gisa elkar hobeto ulertzeko. LA LLAVE DEL ALMA ZENTROKO BESTE GUNE BATZUETARA ZABALTZEN DA, HALA NOLA EGUZKIAREN PANTAILARA ETA DENDAZ-ERA.

Uztailak 15 > Urriak 1 Arrikibar Plaza (Fatxada)

aita.media

ASIER IRAZABAL (Bilbo, 1978), pop kulturan eta errealaren estetikan aritzen den artista bat da. Egun bizi den Londresen osatu zituen ikasketak, Westminster-eko Unibertsitatean, eta telebistan, bideoan eta Interneten espezializatu zen. Gaur egun, Aita proiektua garatzen ari da, Hernán Quipildor-ekin batera, keinu bateratu gisa, eta hori ere bizimodu bihurtu da.

HERNÁN QUIPILDOR

(Argentina, 1972), artista autodidakta da. 2016. urtean El gesto argitaratu zuen, kontzientziaren inguruko kontzeptuak eta errealizazioak partekatzeko asmoz idatzitako liburua. Ordutik, Aita proiektu artistikoa hartu du ardatz, Asier Irazabalekin batera, liburuan aurkeztutako edukiak bisualki zabaltzeko eta ikasteko modu berriak aztertzeko.

This article is from: