1 minute read

Nestor Lizalde. Akelarre elektrikoa. Instalazioa

ARTE GARAIKIDEA / INSTALAZIOA UZT. 1 > IRA. 20

Néstor Lizalde Akelarre elektrikoa

Advertisement

Interbentzio artistikoa terrazan

Egunaren argitan ezkutatutako arimen gisa, Nestor Lizalde artistaren Akelarre elektrikoa gorpuztu egiten da, gaueko mantuak Bilboko zerua estaltzen duen heinean.

Egunero, ilunabarrean, arte elektronikoko pieza hau aktibatu egiten da, eta terrazako arkitekturan esku hartzen du, ordenagailuz kontrolatutako argiztapen-sistema baten bidez. Argi-matrize bat, Bilboko eguraldirako prestatuta, espazio berezi honetako ezaugarri guztiez baliatzen dena: adreiluzko arkuen jarrera modularraz. «Eguzkia ostenduta, argiak azalduko dira iluntasunaren babesean. Argi-matrizeak mugiarazi egingo du egitura, errituetarako espazio gisa paratutako jatorrizko 44 arkuk eratutako atala. Su elektrikoak lehian arituko dira elkarren artean, beren irudikapenak deskribatzeko, leize-zuloko mitoen gisa. Itzalek eta distira dirdaitsuek dantza egingo dute, gauaren mihisean formak zizelkatzen», aurreratzen du Nestor Lizaldek. ARRATSALDERO 20:00ETATIK AURRERA, HIRIKO HAINBAT LEKUTATIK IKUSGAI.

Uztailak 1 > Irailak 20 Egunero 20:00 - 23:00 Terraza Instalazioa bisitatzea: kontsultatu azkunazentroa.eus webgunean

nestorlizalde.com

NÉSTOR LIZALDEREN lanak artearen munduan baliabide berriak deitutakoen bidez azaldu diren aukera berriak ikertzen ditu. Profil tekniko nabaria duen artista honek hizketaldi bat sortzen du esperimentazio teknologikoaren eta tradizio artistikoaren artean, eta elkarketa horretatik sortzen diren mintzairak ikertzen ditu. Ikerketa praktikoa egiten du, ikusentzunezko forma eta euskarri berrien sorkuntzan oinarrituta, programazioa, diseinu elektronikoa, fabrikazio digitala eta irudiko sistema optikoak erabiliz. Proiektu hauen bidez, imajinario bat eraikitzen du, zientzia fikzioaren eta surrealismoaren arteko bide erdian, murgiltzeko unibertso bat, kezkagarria eta, aldi berean, hipnotikoa.

This article is from: