1 minute read

Dantzan Bilaka. Dantza

Dantzan Bilaka

Sorkuntza koreografikoko prozesuak

Advertisement

2020an, Dantzan Bilaka izango da Azkuna Zentroan, produkzio koreografikoaren inguruko laguntzako eta testuinguru-sorkuntzako programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatua eta ADDE Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak koordinatua.

Dantzan Bilaka urte osoan barrena egiten da, tailer irekien bidez, tailer horiek bide ematen baitute dantza-komunitatea elkartzeko, autoaintzatespena lortzeko eta haien praktikei buruz hausnartzeko.

Irailaren 2tik 5era arte, Carolina Mendoçaren prestakuntza eta laguntza artistikoa izango da, programa honetan aukeratutako bederatzi dantza-proiektutarako. Egonaldiaren ondoriozko lanen erakusketa urriaren 9tik 11ra izango da, Azkuna Zentroko hainbat gunetan. IRAILEAN CAROLINA MENDOÇAREKIN EGINGO DA FORMAZIOA AZKUNA ZENTROAN

Urriak 9 > 11 Ostirala > Igandea Informazio gehiago: addedantza.org

CAROLINA MENDOÇA-ren interesguneak dira ezagutza kutsatzea eta logika desberdinen aurrean zaurgarria izatea Eszena Arteetan lizentziatua da ECA-USPn (Sao Pauloko unibertsitatea) eta Koreografia eta Interpretazioko masterra egin zuen Alemaniako Giesseneko unibertsitatean. Orobat, Carolina kuratore izan zen 2017an Vermelho galeriako Eszena Arteetako VERBO jaialdian eta Videobrasilgo Dantza Denboraldian, biak ala biak Sao Paulon.

This article is from: