1 minute read
BBSC. Biscay Bay Startup Campus. Topaketa
BBSC. Biscay Bay Startup Campus
Irailaren 24an eta 25ean, Azkuna Zentroak Biscay Bay Startup Campus-en (BBSC) hirugarren edizioa egingo du. Ekitaldia birtuala izango da aurten, Berrikuntza Irekian jarriko du arreta, eta, besteak beste, Zeleros Hyperloop, Cabify, Blablacar nazioarteko startup-sortzaileek hartuko dute parte, eta Airbus, Iberdrola eta Endeavor enpresek ere bai.
Advertisement
Antolatzaileen helburua da pertsona berritzaileen belaunaldi berria sortzea eta Bizkaia kokatzea startupei eta gazte ekintzaileei laguntza ematen dien lurralde berritzaile gisa. BBSC Biscay Startup Bayko kidea da: Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea munduko nodo konektatuena bihurtzeko duen estrategia.
Irailak 24 eta 25 Osteguna eta ostirala Informazio gehiago eta izen-ematea: biscaybaystartupcampus.com