1 minute read
Patxi Araujo Steps of faith. Instalazioa. Gau Zuria
Patxi Araujo Gau Zuria Steps of faith instalazioa Hiriaren sorreraren urteurrena gogora ekartzeko Bilbok prestatzen duen Gau Zuria kultura-programaren barruan, aurten ere Azkuna Zentroa izango da agertokietako bat. Oraingoan, Patxi Araujo artista eta ikertzailearen Steps of faith pieza aktibatuko da. Argiaren eta soinuaren murgiltzeinstalazio honek gonbit egiten digu argi digitaleko ibai baten gainean ibiltzera, etengabe aldatzen ari den lurralde ezezagun bat zeharkatuz.
PATXI ARAUJO (Iruñea, 1967) Artista eta ikertzailea. Arte ederren praktikatik abiatuta, bere lana baliabide berrien poetikaren eremuan garatzen da, arlo teknologiko-digitalari aurre egiteko koartada estetiko gisa. Gaur egun, software-entitateetan eta ingurune fisikoetan oinarritzen da bere ikerketa, programazioarekin, bizitza artifizialarekin edo simulazioarekin lotutako gorputzen, pertzepzioen eta metaforen bidez giza eta natura kontzeptuaren inguruan. Hainbat bienal, bideo-arte eta esperimentazio elektronikoko lehiaketetan aintzatetsi eta aukeratu dute bere lana.
Advertisement
Urriak 3, larunbata Kulturen Ataria Informazio gehiago: bilbao700.eus